Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Guion

271 views

Published on

Metodologias

Published in: Business
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Guion

  1. 1. ITSASO: Kaixo Magiseko ikus entzuleak! Ni Itsaso Oteiza naiz eta berriro ere hemen gaude MAGIS INVESTIGATION programa berri batean. Gaurko honetan ANIZTASUNA ESKOLAN jaia jorratuko dugu. Hain zuzen ere METoDOLOGIA BERRITZAILEAK. Goazen hastera! Eran Txiki eskolak metodologia berritzaile propioa du. Eskola hau Irunen dago kokatuta. Eskola txikia da eta 50 irakasle inguru biltzen du, 0-6 urte bitartean. 1983.an sortu zen, familia talde bat elkartu ondoren. Eskola hau famatua da erlazio handia duelako erlijioarekin eta Opus Deirekin. Horrekin lotuta, eskola honen berezitasun bat eskola segregatua dela da. Lehen hezkuntzatik ematen da bereizketa hau eta Eskibel neskentzako da eta Erain mutilentzat. Ikasleak ez ezik, irakasleak ere sexu berdinekoak dira. Segregazioa defendatzeko haien arrazoi nagusia “” da. Behin sarreratxo hau bukatuta goazen gure kazetari ikertzaileekin. Kaixo Jon! Esaiguzu, zeri buruz hitz egingo diguzu? JON: Kaixo Itsaso! Bai, ni metodologia honen teoriarekin hasiko naiz. Hain zuzen ere honen ezaugarriekin. Lehenik TBLa dugu. TBL (Thinking Based Learning) proiektu honen helburua ohitura intelektualei laguntzea eta ikasketa adierazgarria eta eraginkorra sortzea da. Metodo honen bidez irakaslearen rola aldatzen da eta ikasketa-prozesuaren protagonistak ikasleak bihurtzen dira. Irakaslearen rola gidaria da, bere papera galderak formulatzea eta ikasleei beraien kabuz galdera hauei irtenbide sortzailea bilatzea da. TBL-ko klase bat garatzeko lehenengo pausoa ikasleak taldeetan banatzea da. Irakasleak ikasleei pentsamendu-mapa bat ematen die, mapa honen helburua edukiari buruzko galderak egitea da. Ikasleak beraien artean lagunduz eta material, teknika eta pentsamendu-mapak jarraituz gai baten inguruan lan egiten dute. Gero, talde handian bildu eta landutako informazioari buruz hitz egiten dute. Helburua ikasleek egin dutenaren inguruan hausnartzea eta besteekin partekatzea da. ❏ GALDERA: Haur Hezkuntzan metodo hau erabiltzea egokia dela uste duzu edo banakako lana sustatu beharko genuke? ❖ TEKNOLOGIA Gaur egun informazio eta komunikazio gizarte batean bizi gara. Ondorioz, ezinbestekoa da mundu hau honela ezagutzea txikitatik. Teknologiak hezkuntzan sartzerakoan noiz erabili behar diren eta zeintzuk diren abantailak jakin behar dugu. Adibidez, ordenagailuaren erabilera ondorio positiboak dauzka; begi-esku koordinazioa, arazo espazialen konponbideak eta irakurmena lantzea, umeentzako ariketak oso motibagarriak eta interesgarriak direlako. Gai honetan ezinbestekoa da familiaren inplikazioa. ❏ GALDERA: IPAD-ak eta arbela digitalak Haur Hezkuntzatik sartzea aukera onena dela uste duzu edo Lehen Hezkuntzan sartuko zenituzke?
  2. 2. ❖ JOLLY PHONICS Jolly Phonic Erresuma Batuko irakurketa eta idazkera lantzen dituen sistema da. Letrak eta letra hauen soinuak lantzeko modu oso dibertigarria da bai irakasleentzat baita umeentzat ere. Umeek metodo fonetiko eta modu multisentsorial baten bidez ikasten dute; hau da, irudiak, mugimenduak eta soinuak erabiliz. Metodo honen arabera, soinu bakoitzarekin ekintza, abesti eta irudi bat landu behar dute. Irudi bakoitzak grafema eta marrazki bat dauka. Honi esker, ikaskuntza-prozesua errazagoa da, umeek soinuak errazago gogoratzen dituztelako. ❏ GALDERA: Eskola honetan gaztelania, euskara eta ingelesa lantzen dute txikitatik, zure ustez metodo ona da edo 3 urteko umeentzat gehiegi dela uste duzu? Bueno, hau da dena. ITSASO: Eskerrik asko Jon! Orain goazen gure Leyre kazetariarekin. Leyrek, Jonen antzera metodologia honen teoria ere aztertu du. Hainbat ezaugarri nagusi azalduko ditu. Leyre? Hor ahal zaude? LEYRE: bai! ITSASO: Kaixo Leyre! Aurrera zure zatiarekin. LEYRE: Bueno, teoriarekin jarraituz, Erain txikiren metodologiaren beste berezitasun bat Estimulazio goiztiarra da. Estimulazio goiztiarra umeak bere gaitasun fisiko, intelektual eta soziala ahalik eta hobeto garatzeko balio du. Horretarako kalitatezko estimulu intelektualak eta fisikoak erabiltzen dira. Erain Txiki eskolan, estimulazio goiztiarra batez ere bi urteko gelan ematen da. ❏ GALDERA: Zure ustez, estimulazio goiztiarra Haur Hezkuntzan afektiboa izango ote da? ❖ BALIOETAN OINARRITZEN DEN HEZIKETA: Erain-Txiki eskolan, balioetan oinarritzen den heziketari garrantzi handia ematen diete. Lehenengo egunetik, irakasleak ikasleei giza balioak ezagutzen laguntzen die. Berezko iritzia babestea eta adieraztea ezinbestekoa da. Bakoitzak pentsatzen eta sentitzen duenaz baimenduz lortzen da, baina beldurrik izan gabe. ❏ GALDERA: Kristau eskola eta eskola laiko bateko heziketa berdina ahal da?Zure ustez, zer desberdintasunak ikusten dituzu? ❖ ADIMEN ANIZTASUNAK Adimena arazo bat konpontzeko aukera egokienak hautatzeko gaitasunarekin lotuta dago. Kontzeptua informazioa landu, asimilatu eta ulertzeko ahalmena ere biltzen du bere baitan, modu egokian erabiltzeko. Gadner psikologoak adimen teoria sortu zuen, kontzeptuari buelta emanez. Gadnerrek zazpi adimen mota bereizten ditu:
  3. 3. 1. Adimen musikala 2. Adimen zinetiko-korporala 3. Adimen logiko-matematikoa 4. Hizkuntzazko adimena 5. Adimen espaziala 6. Pertonarteko adimena 7. Pertsona barneko adimena ❏ GALDERA: Modu egokian lantzen direla uste ahal duzu zazpi adimenak? Zergatik? Aldatuko zenuke? ITSASO: Eskerrik asko Leyre! Oso interesgarria benetan! Orain goazen Enararekin. Enara Erain Txikirea joan da. Bertako klaseetan egon da, hein egunerokotasuna aztertzen. Aurrera Enara! ENARA: Kaixo Itsaso! Hemen nago, Erain Txikiren aurrean. Egun hauetan azterketa sakona burutu dut, haien egunerokotasunaren ezaugarriak detektatzen eta analizaten. … ITSASO: Eskerrik asko Enara! Eta bueno, programa honekin bukatzeko hemen duzue gauza ikusgarri bat. Pentsatzen dugu eskola bat sakon ezagutzeko, modurik hoberena haien ikasleekin hitz egitean datza. Besterik gabe… BIDEOAK ITSASO: Ikusi duzuen moduan gauzak aldatzen dira ikuspuntu desberdinetik aztertzen dugunean.Hala ere gure iritzia ere badugu gure esperientzia izanda. Gure konklusioa zer da, nahiz eta teorian oso ondo jarri errealitatean ez da betetzen.Eta nahiz eta Enarak azaldu duen moduan bi kasuak modu inklusibo batean tratatu, irakaleen jarrera ez da batere inklusiboa. Teoriko ezaugarrik benetan interesgarriak iruditzen zaizkigu eta ondo arraizotuta daude, baina raktikara eramaterakoan, helburu eder hori galdu egiten da irakasleen jarrera eta irakasteko moduarekin. Guretzat esperientzia polita izan da, gauza berriak ikusi eta ikasi ditugulako. Baina zer egin odo irakasteko ideiarekin atera beharrean, zer ez egin ideiarekin atera gara

×