Generoak

488 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
488
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
4
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Generoak

  1. 1. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda 1.1 bertsioa 2009ko urtarrila Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 94 70 – Fax 945 01 95 34 – e-mail ondarea@ej-gv.es
  2. 2. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 2/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi AURKIBIDEA ZINEMA-GENEROAK.................................................................................................. 4 Abenturazko zinema / Cine de aventuras ..................................................................... 4 Animaziozko zinema / Cine de animación..................................................................... 4 Beldurrezko zinema / Cine de terror............................................................................. 4 Drama / Drama................................................................................................................ 5 Ekintzazko zinema / Cine de acción............................................................................... 5 Fantasia eta zientzia fikziozko zinema / Cine fantástico de ciencia ficción................ 5 Film laburrak / Cortometrajes....................................................................................... 6 Gerra-zinema / Cine bélico............................................................................................. 6 Haurrentzako zinema / Cine infantil ............................................................................. 6 Komedia / Comedia ......................................................................................................... 6 Suspensezko zinema / Cine de suspense ........................................................................ 7 Western zinema / Western.............................................................................................. 7 Zinema beltza / Cine negro............................................................................................. 7 Zinema biografikoa / Cine biográfico............................................................................ 7 Zinema dokumentala / Cine documental ...................................................................... 8 Zinema erlijiosoa / Cine religioso................................................................................... 8 Zinema erotikoa / Cine erótico....................................................................................... 8 Zinema erromantikoa / Cine romántico........................................................................ 9 Zinema historikoa / Cine histórico................................................................................. 9 Zinema komikoa / Cine cómico...................................................................................... 9 Zinema mutua / Cine mudo.......................................................................................... 10 Zinema musikala / Cine musical .................................................................................. 10 Zinema sozial eta politikoa / Cine social y político..................................................... 10
  3. 3. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 3/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi IKUS-ENTZUNEZKOAK............................................................................................ 12 Antzerki-emanaldiak / Representaciones teatrales .................................................... 12 Dibulgazioko ikus-entzunezkoak / Audiovisuales divulgativos................................. 12 Haurrentzako antzerki-emanaldiak / Representaciones teatrales infantiles........... 12 Haurrentzako ikus-entzunezko didaktikoak / Audiovisuales didácticos infantiles. 12 Haurrentzako ikuskizunak / Espectáculos infantiles ................................................. 13 Ikus-entzunezko didaktikoak / Audiovisuales didácticos .......................................... 13 Ikuskizunak / Espectáculos........................................................................................... 13 Kirol ikus-entzunezkoak / Audiovisuales deportivos ................................................. 14 Kontzertuak eta musika-bideoak / Conciertos y vídeos musicales ........................... 14 Umorezko ikus-entzunezkoak / Audiovisuales de humor.......................................... 14
  4. 4. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 4/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi ZINEMA-GENEROAK T655 etiketan jaso beharko da zinema-generoa. Horretarako, Liburutegi Zerbitzuak elebitan prestatu duen genero-zerrenda normalizatua erabili beharko dute liburutegi guztiek. Abenturazko zinema / Cine de aventuras Protagonista heroi batek edo heroi-talde batek bizi izandako peripezietan oinarritutako argumentua duten filmak. Hainbat azpigenero biltzen ditu; horietatik garrantzitsuena “ezpata eta sorginkeria” izenekoa da, alegia, antzinako denboretan kokatuta egonik, magiak eta gerrak taxututako ekintza duena. Adibideak: Arka galduaren bila Las minas del rey Salomón El Señor de los anillos Conan el Bárbaro Animaziozko zinema / Cine de animación Aktoreak eta antzezlekuak filmatu beharrean, marrazkiak, panpina artikulatuak edo plano infografiko edo konputerizatuak, bizidunak, hartualdiz hartualdi filmatuz mugimendu- irudipena lortzen duen teknikaren bitartez egindako filmak. Adibideak: El rey león Toy Story Karramarro uhartea Beldurrezko zinema / Cine de terror Zinema-genero honek ikuslearengan beldurra, larritasuna eta izua eragiten duten filmak biltzen ditu. Zinema-mota honek azpigenero ugari ditu: gorea, psico-killerrak eta abar.
  5. 5. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 5/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi Adibideak: Frankenstein Alien, el octavo pasajero Entrevista con el vampiro El silencio de los corderos Drama / Drama Bizitzaren gai garrantzitsuenak, hala nola maitasuna, jeloskortasuna, maitasun-galtzea eta abar tratatzen dituzten istorioak. Adibideak: Sólo el cielo lo sabe Todo sobre mi madre Ekintzazko zinema / Cine de acción Genero honen ezaugarriak dira kontaketa eskematikoa izatea, protagonistak pertsonaia arketipikoak izatea eta pertsekuzio, ihesaldi, korrikaldi, leherketa, tiroketa eta antzekoez beteriko sekuentzia ugari izatea. Adibideak: La jungla de cristal Mentiras arriesgadas Speed, máxima potencia Fantasia eta zientzia-fikziozko zinema / Cine fantástico y de ciencia ficción Zinema-genero honek alegiazko etorkizun batean, garapen teknologiko handiagokoan, kokatutako istorioak kontatzen dituzten filmak biltzen ditu. Adibideak: Ultimátum a la tierra La guerra de las galaxias Encuentros en la tercera fase Abyss
  6. 6. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 6/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi Film laburrak / Cortometrajes Hogeita hamar minutu baino gutxiagoko iraupena duten fikziozko filmak (dokumentalak ez dira atal honetan sartzen). Adibideak: Mirindas asesinas Gerra-zinema / Cine bélico Gerrako filmak biltzen dituen zinema-generoa da. Gerrakoa izanik, aldi berean drama, bai eta komedia ere, izan daiteke. Eta hainbat azpigenero izan ditzake (Bigarren mundu-gerra, itsaspekoak, ihesaldiak eta abar). Adibideak: Senderos de gloria Salvar al soldado Ryan Apocalypse Now Haurrentzako zinema / Cine infantil Haurrei zuzendutako filmak katalogatzeko orduan, BETI GEHITUKO zaio idazpuru hori genero nagusiari (animazioa, abenturak eta abar), horrela haurrentzako filmak eta helduentzakoak bereizteko. Komedia / Comedia Genero honek ikuslea dibertitu edo barre eginarazi nahi dio gertakizun korapilatsu eta askotariko gatazken, pertsonaia bitxien eta elkarrizketa burutsuen bitartez. Gaur egunean oso arrakastatsuak dira “komedia erromantikoak” deiturikoak. Ildo horretan, komedia erromantikoak deskribatzeko “Komedia” eta “Zinema erromantikoa” generoak erabiltzea gomendatzen dugu. Adibideak: Aupa Etxebeste! Con faldas y a lo loco Pretty woman El diario de Bridget Jones
  7. 7. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 7/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi Suspensezko zinema / Cine de suspense Intrigazkoa edo thriller ere deitzen zaio, eta krimen gertaerak eta horien ikerketa azaltzen du. Hitchcocken filmak dira adibiderik eredugarriena. Adibideak: La ventana indiscreta Lo que la verdad esconde Instinto básico Western zinema / Western Ipar Amerikako mendebalde urrunean kokatutako gertaerak kontatzen ditu. Adibideak: La diligencia Silverado Duelo de titanes Zinema beltza / Cine negro Genero honen ezaugarririk garrantzitsuenak dira 20 eta 30ko hamarkadetan Estatu Batuetan kokatutako krimen, detektibe, gangster eta lapurren istorioak; nahiz eta genero honetan sartzen diren, intriga kriminala izanik, pertsonaien deskribapenari eta horiek ibiltzen diren inguruei garrantzia ematen dieten filmak ere. Halaber, genero honen barruan sar daitezke mafiari buruzko filmak ere. Adibideak: El enemigo público número uno El halcón maltés Ser o no ser La jungla de asfalto El padrino Zinema biografikoa / Cine biográfico Zinema-genero honek pertsonaia baten edo batzuen biografia kontatzen duten filmak biltzen ditu. Erromantikoa izanik, aldi berean drama, komedia eta abar ere izan daiteke.
  8. 8. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 8/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi Adibideak: Gandhi Chaplin Amadeus Zinema dokumentala / Cine documental Gertaera errealak islatzen ditu, fikziotik urrunduta. Adibideak: El efecto Iguazú La pelota vasca (la piel contra la piedra) Bowling for Columbine Zinema erlijiosoa / Cine religioso Genero honetan pasioak, Itun Berriko gertaerak eta, batez ere, Kristoren eta santuen bizitzak gailentzen dira. Adibideak: Rey de reyes Los diez mandamientos La última tentación de Cristo Zinema erotikoa / Cine erótico Helduentzako zinema da, baina ez da pornografikoarekin nahasi behar, horietan sexu- harreman esplizituak erakusten baitira. Erotismoa leuna da lizuna baino gehiago, iradoki egiten du erakutsi baino gehiago, eta maitasunaren dimentsio fisiko eta sentsualaren gorespena adierazten du. Adibideak: Beroaldirik beroaldi El último tango en París El color de la noche
  9. 9. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 9/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi Zinema erromantikoa / Cine romántico Zinema-genero honetako filmetan maitasun-istorioak kontatzen dira, gehienetan, bi pertsonen artekoak. Erromantikoa izanik, aldi berean drama, komedia eta abar ere izan daiteke. Ildo horretan, komedia erromantikoak deskribatzeko “Komedia” eta “Zinema erromantikoa” generoak erabiltzea gomendatzen dugu. Adibideak: Los puentes de Madison Titanic Un paseo por las nubes Zinema historikoa / Cine histórico Iraganeko gertaerak ikuspegi errealista batez tratatzen duten filmak dira. Azpigeneroak ditu, besteak beste, “biopic”ak edo pertsonaia ospetsuen biografiak. Adibideak: Lawrence Arabiako El Cid Gladiator Zinema komikoa / Cine cómico Ez da komediarekin nahasi behar, izan ere zinema komikoak ikuslearen barre-algara eragin nahi baitu umore zentzugabeko, grotesko edo errazeko gertaeren bitartez; “komedia” izeneko generoak, ordea, bitarteko “leunagoak” erabiltzen ditu. Charlot, Harold Lloyd eta “Lodia eta Argala”ren filmak dira genero honen adibide klasikoak. Gaur egungo zinemagintzan genero honen barruan sar genitzake Jim Carreyk antzeztutako filmak, Farrelli anaiek zuzendutakoak edota “parodia” azpigeneroan kokatutakoak. Adibideak: Dos tontos muy tontos Aterriza como puedas Scary Movie
  10. 10. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 10/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi Zinema mutua / Cine mudo Zinemagintza sortu zenetik zinema soinuduna agertu artean egindako filmen multzoa. Adibideak: El nacimiento de una nación (1915) Tiempos modernos (1925) Las dos huérfanas (1921) Zinema musikala / Cine musical Genero horren barruan sartzen dira kantuen, dantzen edota koreografien bitartez musikaren ikuskizunari garrantzia eskaintzen dioten film guztiak. Adibideak: Siete novias para siete hermanos Oz-eko aztia Chicago Zinema sozial eta politikoa / Cine social y político Zinema-genero honetan eduki politiko eta/edo sozial handiko gaiak, istorioak edo pertsonaiak tratatzen dira, jarrera konprometitu baten ikuspegiaz. Adierazgarriak dira Ken Loach edo Fernando León de Aranoaren filmak. Adibideak: Mikelen heriotza Lloviendo piedras Los lunes al sol
  11. 11. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 11/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi IKUS-ENTZUNEZKOAK Antzerki-emanaldiak / Representaciones teatrales Antzerki-lanen zuzeneko emanaldien grabazioak jasotzen dituzten bideo-grabazioak. Adibideak: Kutsidazu bidea, Isabel La venganza de Don Mendo Dibulgazioko ikus-entzunezkoak / Audiovisuales divulgativos Izaera sozial, politikoa, elektorala, komertziala, enpresariala eta abar duten bideo- grabazioak. Adibidea: Alderdi Eguna ‘05! Haurrentzako antzerki-emanaldiak / Representaciones teatrales infantiles Haurrei zuzendutako antzerki-lanen zuzeneko emanaldien grabazioak jasotzen dituzten bideo-grabazioak. Adibidea: Tramankuluak Haurrentzako ikus-entzunezko didaktikoak / Audiovisuales didácticos infantiles Haurrei zuzenduriko bideo-grabazio didaktiko eta/edo prestakuntzakoak. Gehienetan jolas- izaera izaten dute.
  12. 12. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 12/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi Adibideak: Zatoz jolastera! Baby Einstein Haurrentzako ikuskizunak / Espectáculos infantiles Hainbat eratako ikuskizunen bideo-grabazioak, gainerako ezein generotan koka ezin daitezkeenak eta haurrei soil-soilik zuzendutakoak. Multzo honetan kokatuko lirateke, adibidez, Txirri, Mirri eta Txiribitonen bideoak. Adibideak: Pantera beltza / Txirri, Mirri eta Txiribiton El mago Txan (Vídeos con actuaciones del mago) Ikus-entzunezko didaktikoak / Audiovisuales didácticos Bideo-grabazio didaktiko eta/edo prestakuntzakoak, gehienetan, autoikasketara bideratutakoak. Halakoak dira hizkuntza-ikastaroak, brikolaje, aerobic edo teknika artistikoen bideo-grabazioak eta abar. Adibideak: Bricomanía El método Pilates Ikuskizunak / Espectáculos Hainbat eratako ikuskizunen bideo-grabazioak, gainerako ezein generotan koka ezin daitezkeenak; hala nola zirkua, magia eta abar. Adibideak: Saltimbanco (Videograbación del espectáculo del Circo del Sol) Los mejores trucos de Tamarit (Vídeos con actuaciones del mago) Kirol ikus-entzunezkoak / Audiovisules deportivos Kirol-ekitaldiak jasotzen dituzten bideo-grabazioak: futbol-partidak, auto-lasterketak, kirolariei buruzko monografikoak eta abar.
  13. 13. Bideo-grabazioetarako generoen zerrenda Berrikuspen data: 2009ko Urtarrila Or.: 13/13 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Red de Lectura Pública de Euskadi Adibideak: Athletic Club de Bilbao : 100 años en imágenes Nba Michael Jordan Air Jordan Kontzertuak eta musika-bideoak / Conciertos y vídeos musicales Bakarlarien, taldeen eta abarren musika-bideoak (bideoklipak) edota zuzeneko emanaldiak jasotzen dituzten bideo-grabazioak. Adibideak: Su Ta Gar Zuzenean Rude boy / The Clash Umorezko ikus-entzunezkoak / Audiovisuales de humor Umorezko bideo-grabazioak: telebistako saioak, umorezko monologoen bildumak, umoristen monografikoak eta abar. EZ DA ZINEMA KOMIKOAREKIN NAHASTU BEHAR. Adibideak: Vaya semanita ¿Digamelón? / Martes y Trece

×