Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Xakea

425 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Xakea

  1. 1. bre de 100" ZERTAN DATZA? Hamaseina pieza -erregea (E), erregina edo dama (D), bi alfil (A), bi zaldi (Z), bi gaztelu (G) eta zortzi peoi (P)- dituzten bi jokalariren artean hirurogeita lau laukiko taulan jokatzen den jokoa. Jokoaren helburua arerioaren erregeari eraso eta defendatzeko modurik ez duela menderatzea da. HISTORIA Xakearen jatorria erabat jakina ez bada ere, Euskal Herrira arabiarrek ekarri zuten. Xakearen lehenengo erreferentzia modernoa Francesh Vicenteren idazlan batean aurkitu dezakegu, Valentzia imprimatu eta argitaraturriko "Libre dels jochs partits dels shacs en nom “ izenekoa, XV mendearen amaiera aldean. EZAUGARRIAK Materiala: Egurrezko fitxak erabiltzen dira ( Peoiak,dorrea,zaldia,alfila,erregina eta erregea) 8 x 8 laukitxo zuriak eta beltzak tartekatuaz osatutako taula ere behar da. Arauak: Xakea bi jokalariren artean jokatzen da, jokalariek norberaren piezak txandaka mugitzen dituzte. Pieza zuriak dituena hasita. jokalari bat "jokoan dago" bere aurkariak mugitu ondoren. Jokalari bakoitzak 8 peoi, 2 gaztelu edo dorre, 2 zaldun edo zaldi, 2 alfil, eta dama (edo erregina) eta errege bana dauzka. Peoiak 2. ilaran kokatzen dira ezker eskuin; 1. ilaran honela kokatzen dira ezkerretik hasita: gaztelua edo dorrea, zalduna edo zaldia, alfila, (dama edo erregea), (erregea edo dama), alfila, zalduna eta gaztelua. Dama beti bere kolorea duen laukitxoan kokatuta dago; horregatik, jokalariak pieza zuriak ala beltzak dituen arabera, piezen ordena desberdina da. Nork irabazi: Pentsatzeko denbora amaitzen bada fitxa mugitu barik, besteak irabazten du. Xake - mate egiten duenak ere irabazten du.Xake mate kontrako erregearen inguruan dauden kasilak eta bera azpian duena erasotzea da.
  2. 2. BITXIKERIAK Partida bat onena eta interesgarriena izan zenez deitu zioten “La inmortal” (Hilezina). Baserritar batek erregearen kontra jokatu zuen eta gauza inportante bat erakutsi zionez erregeak sari bat eman zion. Baserritarrak aukeratu zuen arroz granoak ematea, 1 lehenengo laukiagatik 2 bigarrenagatik eta horrela bikoitza gehitzen 64. laukitxora ailegatu arte.Hasieran ondo iruditu zitzaion erregeari, baina kalkulua egin zutenean nahiz eta India osoan arroza landatu ez zuten edukiko hainbeste arrozik. JOKALARI OSPETSUAK Historian zehar egon diren jokalari onenak hauek dira: Bobby Fisscher,Garry Kasparov,José Raúl Capablanca eta Anatoli Karpov dira. OSASUNERAKO GOMENDIOAK Jokaldiak egin aurretik ondo pentsatzea gomendatzen da. Denbora luze jesarrita bazaude altxatu eta luzapenak egitea komenigarria da. IRITZI PERTSONALA Nik jokatu dut eta uste dut dibertigarria eta entretenigarria dela. Dena den, ona izateko asko pentsatu behar da. EGILEA:Ander Rosa

×