Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Ehun muskularra

Ehun muskularraren oinarrizko ezagutza.

  • Be the first to comment

Ehun muskularra

  1. 1. 28 3. EHUN MUSKULARRA  Funtzioa: Muskuluak eratzen ditu. Gorputzaren atal ezberdinaren mugimendua eragiten dituen ehuna da.  Osagaiak:  Zelulak: Muskulu-zuntz deitzen dira. Zelula hauen mintza sarkolema deitzen da eta bere zitoplasma, sarkoplasma..Sarkoplasman, egitura batzuk (miozuntzexkak) aurkitzen dira. Muskulu-zuntz bakoitzak milaka miozuntzexkak ditu. Miozuntzexka bakoitzak aktinazko 3000 bat harizpi eta miosinazko 1500 bat harizpiz osatuta dago. Hari lodiak miosinazkoak dira eta meheak, aldiz aktinazkoak. Muskulu-zuntzen uzkurtzeko gaitasuna, miozuntzexketan oinarritzen da.  Sailkapena: Hiru muskulu-ehun mota daude: o Muskulu-ehun leuna o Muskulu-ehun zerrendatua edo eskeletikoa o Bihotzeko muskulu-ehuna
  2. 2. 29 3.1 Muskulu-ehun leuna Muskulu-zuntzak fusiformeak ( luzexkak eta muturrak estuak ) dira. Nukleo bakarra dute erdialdean. Muskulu-ehun leuna ez dago nahitako kontrolpean menpe, hots, ezin dugu nahi dugunean mugitu, hau da, nerbio-sistema autonomoaren bidez kontrolatuta dago . Zelulak geldiro uzkurtzen dira. Sarkoplasmak mikroskopio optikoz ikusten ez diren miozuntzexkak ditu, hemendik datorkio izena. Uhin peristaltikoak edo uzkurdurak erritmikoak egiten dituzte bai digestio hodiaren paretetan, odol basoetan, maskurian,umetokiko paretetan….Mugimendu hauek hodietatik pasatzen diren produktu eta zelulak igarotzen errazten du. 3.2 Muskulu-ehun zerrendatua edo eskeletikoa Ornodunen muskuluak eratzen ditu. Hezurtzaren mugimenduetaz arduratzen da. Muskulu-zuntzek nukleo bat baino gehiago dituzte. Sarkoplasman mitokondria ugari agertzen dira. Zelulak arin eta nahita uzkurtzen dira. Mikroskopio optikoekin aktina eta miosina banda argi eta ilunak txandakatuz nola dauden kokatuta ikusten da. Itxura honegatik datorkio “ zerrendatu” izena. Muskulu-ehun zerrendatuaren antolakuntza Miozuntzexkek alde argi edo ilunagoak dituzte. Alde argiek aktinazko harizpiak soilik dituzte eta, I eremua deritzogu. Alde ilunak bestetik, aktina eta miosinazko zuntzexkak ditu eta A eremua deitzen zaio. A eremuaren erdialdean alde argiago bat agertzen da, H eremua (bertan soilik miosinazko hariak agertzen dira). H eremuaren erdialdean M guneak agertzen dira eta hor miosinazko filamentuak lotzen dira.
  3. 3. 30 Miosinazko harizpietan aktinazko harizpietara abiatzen diren proiekzioak daude. Egitura horiei zubi gurutzatuak deitzen zaie.Aktinazko harizpien eta zubi gurutzatu horien arteko elkarrekintzaren ondorioz, miozuntzexken uzkurdura gertatzen da. Aktinazko harizpiak Z deritzen diskoei atxikita daude. Z disko horiek miosina eta aktina ez diren beste proteina-mota batzuez osaturik daude. Bi Z diskoren artean dagoen miozuntzexkaren atalak sarkomera izena du.
  4. 4. 31 Makroskopikoki, muskulu-zuntza endomisio izeneko ehun konektiboz estaltzen da. Muskulu-zuntz batzuk elkartu egiten dira eta perimisio izeneko ehun konektiboz estaltzen dira.Muskulu-zuntz multzo batzuk elkartu egiten dira muskulua osatuz. Muskulua epimisio deritzon ehun konektiboz ere estaltzen da. Zorro konektibo guztiek elkartu egiten dira eta tendoiak eratzen dituzte. 3.3 Bihotzeko muskulu-ehuna Zelula labur eta adarkatuz osatuta dago. Elkarren artean lotzen dira, uzkurketa batera egiteko. Zelulak nukleo bakarrekoak dira. Zuntz zerrendatuz eratuta dago.Uzkurdura azkarra eta nahigabekoa da. Bihotzeko pareta eta bihotzaren ondoko odol-baso handietan aurkitzen da muskulu berezi hau.
  5. 5. 32 Taula, muskuluen ezaugarri nagusiak Ehun mota Zelulen itxura Nukleo kopurua Itxura zerrendatua (ildaskatua) bai ala ez Uzkurketa azkarra ala geldoa Nahitako ala nahigabeko uzkurketa Non aurki daiteke Muskulu leuna fusiformea “huso” forma Bakarra ez geldoa nahigabekoa digestio, ugalketa eta iraizketa aparatuetan, odol hodietan, azalean eta barne organoetan Muskulu eskeletiko a zilindrikoa Bat edo gehiago bai bizkorra nahitakoa Hezurretan Muskulu kardiakoa adarkatua, zilindrikoa Bakarra bai bizkorra nahigabekoa Bihotzean eta odol baso handietan

×