Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Unitate didaktikoa

266 views

Published on

Ildo nagusiak eta osagaiak, unitate didaktikoaren aurkezpena.

Published in: Education
  • Be the first to comment

Unitate didaktikoa

  1. 1. UNITATE DIDAKTIKOA Ildo nagusiak eta osagaiak Nerea González Ariane Bravo Mikel Ruiz Bego Fullaondo
  2. 2. Zer da unitate didaktiko bat? • Gelako lana antolatzeko baliabide bat da, ikaste-irakaste prozesuan parte hartzen duten elementuak era koherente batean lotzen dituena. • Urteko programazioaren ildo nagusietan azaltzen diren elementuak (gaitasunak,helburuak..) osatzen dute. • Gai baten edota proiektu baten inguruan antola daitekeen plangintza. • Unitate didaktiko guztiak urteko programazioa osatuko dute.
  3. 3. • Ikasgai edo eduki jakin eta zehatz baten inguruan adibidez, meteorologia, urtaroak, gorputza... hezkuntza-ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da. • Edukia ikaslearen mailara, eskura dauden baliabideetara eta lortu beharreko helburuetara egokitzen duena. • Curriculumak barne-hartzen dituen ezagutzak eta gaitasunak ikasgai ezberdinetan bereizten dituzte unitate didaktikoek, horrela, hezkuntzaren antolaketan denbora- planifikazioa eta beharrezko ebaluazioa bideratu.
  4. 4. Zertarako balio du unitate didaktikoa? • Programazio didaktikoa irakasle lanaren atal bat da. • Irakasteko eta ikasteko prozesua hobetzearekin lotuta dago. • Ikasleen beharrak eta ezaugarriak balioesten ditu. • Lortu nahi diren helburuak aztertzen ditu. • Beraz, irakasle taldeak ikasleek ahalik eta arrakastarik handiena lortzeko hartzen dituen erabakiak zehazten ditu. • Horiek egokiak eta errealistak izan behar dira, programazioaren kalitatea eta egingo den proiektuaren emaitzarekin batera.
  5. 5. Unitate didaktikoaren osagai nagusiak:
  6. 6. Justifikazioa (sarrera) Unitate didaktikoari emango zaion sarrera izango da. Kasu honetan, arrazoituko dugu hartutako gaia unitate didaktikoa egiteko. Justifikazioa zehatza eta zuzena izan behar da. Honetan, zikloa, UD-ren izenburua eta denboralizazioa agertuko dira.
  7. 7. Helburuak • Egindako unitate didaktiko bakoitza, helburu desberdinak izango ditu. • Unitate didaktikoa zehazteko helburuak eta denboralizazioa kontuan hartu behar dira; ez du izango denboralizazio zehatzik, (gutxienez 15 egunekoa) BETI haurren beharrak kontuan hartuko dira eta honen arabera denboralizazioa zehaztuko da. • Helburuetan, orokorrak eta espizikoak bereiziko ditugu.
  8. 8. Nolakoak izan behar dira helburuak? • Nominalizazioa erabiliz agertu behar dira (-tzea)--> Adib. adierazpen logiko matematikoak ulerTZEA. • Urteko programazioan zehaztutako helburuekin lotura zuzena izan beharko dute. • Helburuak zehazteko edukiak eta denboralizazioa kontuan hartu beharko dira. • Ikasleen ezaugarriak kontuan hartuta zehaztuko dira. • Ebaluatzeko aukera eman beharko dute (ulergarriak eta lortu daitezkeenak).
  9. 9. Edukiak • Sustantiboak agertzen dira adierazteko. • Haur Hezkuntzako Curriculum ofizialean agertutakoak izan beharko dira. • Funtzionalitatea bilatu behar da ikasleen esperientzietara eta beharretara→ egokituta • Edukiak hiru multzotan banatuko ditugu: – Kontzeptuzkoak: Lanbide bakoitzaren zereginak – Prozedurazkoak: Lanbideen arteko janzkeren konparaketa – Jarrerazkoak: Txanden errespetua
  10. 10. Hasierako ebaluazioa • Hasierako ebaluazioa egitea, oso garrantzitsua izango da ikasleak zein puntutan dauden jakiteko. • Ebaluazio mota honek, informazio ugari emango digu unitate didaktikoa planteatzerako orduan. • Hasierako ebaluazioa, modu ezberdinetan planteatu daiteke.
  11. 11. Baliabideak • BALIABIDE MATERIALAK. – Ikastetxean daudenak (espazioa, gelak...) – Irakasleak eraman ditzakeenak (ipuinak, abestiak...) • GIZA BALIABIDEAK (hezitzaileak, albaitariak...) • BALIABIDE EKONOMIKOAK (dirua)
  12. 12. Espazioa (instalazioak eta gelako mapa) • Espazioa bi zatitan banatuko da unitate didaktiko batean. • Lehenik eta behin sarrera egin ondoren, instalazioak aipatuko ditugu. Honetan, ikastola non aurkitzen den eta baliabide espazialak azalduko ditugu. • Instalazioak behin eginda, unitate didaktikoaren beste atal batzuekin jarraituko dugu eta ondoren, espazioaren bigarren zatia sartuko dugu. Hau gelaren mapa bat egitea da, behin azalduta unitate didaktiko noretzat dagoen zuzenduta etabar, gelaren mapa bat egin beharko dugu. Honetan, bereizita agertu behar dira txokoen espazioa, komunak, jolastokia...
  13. 13. Metodologia • Unitate didaktikoaren atalekin koherentea izan beharko da. • Ikuspegi eraikitzailea bilatu beharko da: – Ikasleek dakitenetik abiatu – Motibatu – Elkarren artean partekatu – ... • Lana nola burutuko den zehaztu behar da: – Zertan oinarritzen den. – Jarduerak zein motatakoak izan ahal diren.
  14. 14. Jarduerak • Jardueren atalean, azaldu beharko duguna, unitate didaktikoa irauten duen asteetan zehar egingo ditugun jarduerak dira. Hau da, metodologiarekin lotuta egongo da atal hau. • Gure metodologian txokoak eta abestiak aipatu baditugu, atal honetan jarriko ditugun jarduerak txokoak eta abestiak edo jolasak abestiekin ikusi beharko ditugu.
  15. 15. Hezitzailearen rola • Atal honetan, gure betebeharra izango da hezitzaileak beteko duen rola zehazki azaltzea. • Bere betebeharrak aipatuko ditugu, nolako jarrera izan behar duen umeen aurrean, nola antolatu behar duen klasea eta momentu desberdinetan nola jokatu beharko duen haurrekin, adibidez, askatasuna eman behar dio haurrari txokoetan.
  16. 16.  Ebaluazio irizpideak • Ebaluazio prosezua gidatzeko erabili behar dira. Unitate didaktikoaren helburuei lotuta. • ADIERAZLEAK: – Ea jolasetan modu aktiboan parte hartzen duen. – Ea jolas erraz batzuk zuzentzen dituzten arauak onartzen eta betetzen dituen. – Ea laguntzazko eta elkarlanerako jarrerarik baduen. – Ea norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzen dituen eta gero eta hobeto bereizten dituen. – Ea laguntzarik eskatzen duen beharrak edo nahiak betetzeko, eta ea hitzik gabeko baliabideak erabiltzen dituen, behar duenean, ingurukoek uler diezaioten.
  17. 17. – Era bateko edo besteko hizkuntzak erabiliz, ea adierazten dituen sentsazioak, emozioak eta bizipenak. – Ea gero eta hobeto lotzen dituen gogo-aldarteak eta horien arrazoiak eta ondorioak. – Ea sentibera den ingurukoen gogo-aldarte, interes eta lehentasunekiko. – Ea gero eta estrategia egokiagoak erabiltzen dituen frustrazio-egoerak bideratzeko. – Ea gero eta hobeto saihesten dituen mendekotasun- edota nagusitasun-jarrerak.
  18. 18. Amaitzeko... Unitate didaktiko baten eredua erakutsiko dizuegu...

×