Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Gutuna haurtzaindegia (eredua)

3,357 views

Published on

edu

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Gutuna haurtzaindegia (eredua)

  1. 1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTETXEA Txillardegi, 14 20108 Obaba Tf: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64 HAURTZAINDEGIAK HARTZEN DUEN LEKUA GEURETZAT BEHAR DUGU Alkate hori: Elbira Zipitria ikastetxea osatzen dugun partaide guztien izenean, hau azaldu nahi dizut: Dakizun bezala, Haur eta Lehen Hezkuntzako gure egoitzan (Txillardegi kalea, 14) dago kokatuta herriko haurtzaindegia ere. Oraintsu arte, haurtzaindegia bertan egoteak ez digu oztopo handirik ekarri, nahiz eta betidanik beharrezkoa izan guretzat –neurri batean, behinik behin– haurtzaindegiak okupatzen duen espazioa. Gaur egun, berriz, ezinbestekotzat jotzen dugu espazio hori geureganatzea: ikastetxeen bat-egitearen ondorioz, nabarmen luzatu da jantokiko ordutegia, eta eskola barruko hainbat jarduera antolatu nahi ditugu ikasleek eguerdiko tarte horiek egoki betetzeko. Bestalde, jakingo duzunez, gure ikastetxea Eusko Jaurlaritzak babesten duen HAMAIKA ESKU programaren barruan dago. Hori dela eta, besteak beste, aztertu dugu (eta aztertzen ari gara) nola erabili espazioak eta zer jarduera egin ikasleekin. Bada, azterketa horrexek eraman gaitu erabakitzera ezinbestekoa dugula espazio hori antolatzen ari garen jarduerak aurrera eramateko. Horregatik guztiagatik, eskatzen dizugu haurtzaindegia herriko beste leku batera eramatea, hartzen duen espazioa guretzat izan dadin eta hala eginez gure ikastetxeko ikasleek merezi duten heziketa integrala lortzeko. Zuk zuzentzen duzun udal horren laguntza behar-beharrezkoa dugu horretarako. Beraz, biziki eskertuko genizuke lehenbailehen hasiko bazina gure asmoa betetzeko behar diren pausoak ematen. Zure erantzunaren zain geratzen gara. Begirunez, Izpta.: Idoia Iturriotz Zuazo Elbira Zipitria ikastetxeko zuzendaria Obaban, 2014ko abenduaren 12an

×