Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Komika

329 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Komika

  1. 1. IKT-ak gure bizitzako esparru guztietan murgiltzen ari dira eta jakina da askoren ustez, hezkuntzan ondorio positiboak edukiko dituela. Irakasle askorentzat mekanismo berria da hau eta aldaketa handia suposatzen du gelako funtzionamenduan. Komikian ikusi dezakegu irakasleak sorpresa bat ematen diela ikasleei informatika gelara doazela esanez. Gauza berria da ikasleentzat eta irakasleak uste du ideia berria primerakoa izango dela. Baina informatika gelan gauzak aldatu egiten dira. Horrenbestekoa da ikasleen grina eta harridura ezinezkoa dela klasea aurrera eramatea. Denbora gutxian denek zigortuta bukatzen dute. Honekin azaldu nahi dut batzuetan irakasleei erronka handiegia iruditzen zaiela IKT-ak gelan sartzea. Alde batetik, haiek teknologia berriak gehiegi kontrolatzen ez dituztelako eta beste alde batetik, gelan kontrola mantentzea zailagoa delako. Beraz, argi dago IKT-ak eskolan txertatzeak ez duela esan nahi astean behin informatika gelara joatea. Gelako antolaketari buruz daukagun ikuspuntua aldatu behar dugu, jarduera berriak egin eta teknologia berriek eskaintzen dizkiguten onura guztiak aprobetxatu. Argi dago etorkizuneko irakasleek honen inguruko formazioa behar dugula.

×