Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Energia

361 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Energia

  1. 1. ENERGIA Energia gure inguruan gertatzen diren aldaketen erantzulea da. Energia leku guztietan dago, mota jakin bateko energia beste mota bateko energia bihurtu daiteke: halan, energia elektrikoa, argi energia bihurtzen da. ENERGIA MOTAK Energia modu askotan agiri da. Adibidez, energia mekaniko, argi energia, bero energia, energia kimikoa, energia nuklearra eta energia elektrikoa. Energia mekanikoamugitzen dagoan objetuek daukien energia da. Argi energia hainbat gorputzek argi moduan igortzen dabena da, naturalak edo artifizialak izan daitekez. Bero energia gorputzek bero moduan igortzen dabena da, adibidez, eguzkiak edo suak igorten dabena. Energia kimikoa hainbat sustantziatan batzen dan energia da; adibidez, petrolioan, elikagaietan edo dinamitan batzen dana. Pilek eta bateriek ere energia kimikoa gordetzen dabe, eta energia hori energia elektriko bihurtzen dabe.
  2. 2. Energia nuklearrahainbatsubstantziatatik lortzen da, uraniotik, erradiotik eta poloniotik. Energia elektrikoa etxeetan gehien erabiltzen dan energia da. Errez lortzen da ur jausien, eguzkiaren argiaren nahiz airearen higiduraren bidez. ENRGIA ALDATU EGITEN DA Energia ez da sortzen, ezta suntsitzen ere; aldatu egiten da. Hau da, hainbat motatako energiak beste mota batzuetako energiak bihurtzen dira. ENERGIA ITURRIAK Energia iturriakenergia emoten deuskuen materialak edo fenomenoak dira. Material batzuk, ikatza eta petrolioa, eta fenomeno batzuk, haizea edo olatuak, energia iturriak dira. Energia iturrien artean, mota bi bereizten dira: iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak. ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK Energia iturri berriztagarrietatik energia garbia lortzen da, ingurumena kutsatzen ez dauana . iturri berriztagarri nagusiak eguzkia, haizea, ura eta biomasa dira. Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia edo energia elektriko bihurtu daiteke.
  3. 3. Aerosorgailuen bidez haize energia edo energia eolikoa ustiatzen dogu, energia mekanikoa eta energia elektrikoa bihurtu daiteke. Presak eta urtegiak eraikiz ura batzen da; eta, gero garaiera jakin batetik isurtzen da, uraren mugimendua aprobetxatzeko. Enrgia hidraulikoa hidraulikoetan ustiatzen da, ur jauzien energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko. Instalazio mareomotrizeenbidez, itsasgorako eta itsasbeherako ur masen mugimendua eta itsasoko olatuena erabili daiteke. Energia mareomotriza energia elektrikoa bihurtzen da. Materia organikoa errez edo tratatuz energia lortzen da, eta energia hori energia termiko edo elektriko bihurtzen da. ENERGIA ITURRI EZ-BERRIZTAGARRIAK Energia iturri ez-berriztagarriak oso arin kontsumitzen dira. Iturri ez berriztagarri nagusiak honek dira: petrolioa, ikatza, gas naturala, lurraren barruko beroa eta substantzia erradiaktiboak. Petrolioa mundu osoan gehien erabiltzen dan energia iturria da. Petroliotikabiatuta, hainbat erregai lortzen dira, gasolinea eta gasoila, hortik aparte, plastikoak fabrikatzen dira.
  4. 4. Ikatza erabiliz , zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe. Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta berokuntzetan erabiltzen da. Zentral nuklearretan, substantzia erradiaktiboetatik abiatuta, energia elektriko bihurtzen da. lurraren barrualdeko beroaren bidez, energia geotermikoa lortzen da, eta, gero, energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke. ENERGIA ITURRIEI LOTUTAKO ARAZOAK Energia oinarrizko elementua da gizarteen garapenan. Horregaitik herrialde bat teknikoki zenbat eta aurreratuagoa izan, orduan eta energia gehiago behar dau. GAUR EGUNGO MUNDUA ETA ENERGIA ITURRIAK Energia iturri ez-berriztagarrietatik lortua izaten da, modu nagusian, eta, hori dala-eta, energia konbentzional deitutako energia iturri horreei, horrexek direlako gehien erabiltzen diranak. Energia iturri ez-berriztagarriak horreek, urriak izateaz aparte, lurreko hainbat zonaldean kontzentratuta dagoz.
  5. 5. Baliabide natural horreek eskuratzeko lehiaren eraginez, eta, sarri, gerra odoltsu bihurtzen dira. Baliabide horreen kontsumoa murrizteko, gaur egun, energia berriztagarrien kontsumoa sustatzeko neurriak hartzen dabilz, eguzki eta haize energien kontsumoa sustatzeko. Mota horreetako energiei energia alternatibo deitzen jake. Energia berriztagarriak ez dira agortzen, baina horreek baliatzeko gaitasun mugatua dogu oraindik. Horregaitik iturri horretatik datorren energia ahalik eta gehien aprobetzatzeko teknologia berriak ikertzea eta garatzea beharrezkoa da. ENERGIAK INGURUNEAN SORTZEN DAUZAN ONDORIOAK Energia lortzeak eta erabiltzeak ingurumen arazo ugari eragin daikez. Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, meatzeak, eta hobiak hondeatzen dira, eta behar horreek paisaia hondatu eta lurzorua eta landaradia suntsitzen dabez. Urtegien eraginez haranak urpean ezkutatuta gelditzen dira, eta parke eolikoak nahiz eguzki parkeek inpaktu bisual handia eragiten dabe. Energia lortzeko instalazioek arriskuan jarri daikez inguru horretako animalia espezieak. Aerosorgailuak arrisku handia dira hegaztientzat.
  6. 6. Erregaiak erretzean, substantzia kutsagarri asko eta asko igortzen dira atmosferara, eta horreek ingurumenean era askotako kalteak eragiten dabez:  Atmosferara karbono dioxido asko igortzen da, eta, horren ondorioz, berotegi efektu naturala handitu egiten da; lurreko temperaturearen igoera eragiten dau.  Karbono dioxidoaz aparte, erregaiak erretzean atmosferako ura kutsatzen daben beste gas batzuk askatzen dira, euri azido deitzen jako. Zentral nuklearrek karbono dioxido oso gitxi igortzen dabe, bainahondakin nuklear deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk sortzen dabez. EKINTZA KOLEKTIBOAK Gobernuek eta enpresek oinarrizko egitekoa daukie energia kontsumoaren murrizketan. Energia garbia lortzeko energía alternatiboenerabilerea bultzatzen dabe, diru laguntza publikoen bidez eguzki plakak eta aerosorgailuak instalatzea sustatuz. Energia eraginkortasuna hobetzen ahalegintzen dira: energia hobeto aprobetxatzeko neurriak artzen dabez. Energia aurreztea sustatzen dabe, informazio kanpainen bidez. Enpresa kontsumoa murrizten
  7. 7. daben enpresak saritzen dabe, eta energia larregi erabiltzen dabenei, ostera isunak jartzen deutsez. BANAKAKO EKINTZAK Kontsumo txikiko bonbillak erabiltzea, energiaren laurena erabiltzen dabelako. Argiak eta makinak, erabiltzen ez doguzanean, amatatzea. berokuntza eta aire girotua beharrezkoa danean besterik ez erabiltzea. Garbigailua beteta dagoenean bakarrik jartzea. Bide laburrak egiteko, autoa ez erabiltzea. Gure udalak edo herriko elkarteek energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea.

×