ALBOANHARREMAN PUBLIKOETAKO       PLANA                        1
“Gorantz begiratuz gero, mugak ez dira ikusi ere              egiten” (esaera txinatarra)Testuinguru berezi batean aurkitz...
AURKIBIDEA    IKERKETAREN METODOLOGIA ............................................. 5       o Informazio bilaketaren azalp...
HELBURUAK ................................................................................. 60  o Komunikazio helburuak  o...
IKERKETAREN METODOLOGIAInformazio bilaketaren azalpena.Ikerketa prozesua martxan jarri baino lehen, berbera nola planteatu...
MAKROINGURUNEA                 6
Egoera ekonomikoaEgun, mundu mailan pairatzen dugun krisiaren ondorioz estatuko ekonomia egoeratxarrean dago. Hala ere, ap...
Egoera teknologikoaOrange fundazioak egindako Espainiako Gizartearen Informazioaren garapenaren2010.urteko informearen ara...
Espainiaren egoera komertzio elektronikoari dagokionez Europar Batasuneko batazbetekotik behera dago. Gainera, azken urtet...
Egoera demografikoaEspainiaDemografiari dagokionez, 46.661.950 pertsona bizi ziren Espainian 2009an, aurrekourteari dagoki...
Hiritar kopuruari dagokionez, azken urtetako bilakaera zahartzearena da, hau da,hiritarrak gero eta zaharragoak dira. 2009...
Bizi itxaropena. 2007Mujeres VaronesFrancia 84,38 77,49España 84,06 77,67Italia 83,83 78,42Bélgica 83,34 77,25Suecia 82,99...
EAE (Euskal Autonomi Erkidegoa)2008. urteari dagokionez, EAEko biztanleria 2.162.944 pertsonakoa zen, horietatik1.057.431 ...
Migrazio mugimenduei dagokionez berriz, 83.366 etorkin berri izan ziren 2008anEAEn. Emigratu zutenak berriz, 66.565 izan z...
MIKROINGURUNEA                 15
ALBOANEN HISTORIA LABURRA                            16
ALBOAN ETA FINANTZAKAtal honetan Alboanek bere patrimonioa nola eskuratu eta gestionatzen duenanalizatuko dugu. Duela pare...
Hegoaldean zentratuz gero, bertarako erabilitako                                aurrekontu osoaren %37,2a hezkuntzaren esp...
OndorioakMakroingurune ekonomikoak gaur egun eskaintzen duen krisiaren ondorioz, Alboanekere diru sarreren murrizpena pair...
ALBOAN BARRUALDETIKAlboanen estatutuen analisi baliagarriaAlboan fundazioa Euskal Herriko Jesusen konpainiak sortua eta ho...
2- Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko Edukazioko delegatua.       3- Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko koordina...
Patronatuko kideek ez dute dirurik kobratzen baina gastuak izan ezkero, eta gastu hauekjustifikatu ezkero, diru-kantitate ...
Taldearen funtzio eta erantzunkizunakHona hemen enpresaren organigrama; boluntario eta profesionalez osatutakoa. Behekoorg...
honek eramaten du. Proiektu eta programen zikloa gestionatzen dute.          Beste instituzio batzuen aurrean Alboan-en er...
b. Kudeaketa arduraduna: Erakundeko proposamenak prestatu eta          jarraipenen koordinazioan aritzen dira. Hileko altx...
b. Ikerketak eta eragina: Huek ikerketen elaborazioan parte hartzen dute.              Politiko eta gizarteko kide eraging...
   Formakuntza planak sortu eta hauek neurtzeko sistemak ezarri.      Bizitza laboral oparoa sustatuko duen klima sortze...
   Zuzendariarekin elkarrizketak    Zuzendaria bera arduratzen da elkarrizketez. Honako puntu hauek jorratzen dira:    pr...
   Elkar aurkitze lekuak    Sede bakoitzeko boluntarioen arduraduna arduratzen da elkar aurkitze lekuaz.    Bertan honako...
puntu hauek jorratzen dira: gogoeta lehenago identifikatutako arazoen gainean,    iniziatiben zabalkuntza, jakinduriaren e...
Lortutako emaitzakEgiten diren ekintza guzti hauek, ordea, eman dute bere fruitua. Nahiz eta ezin izandugun emaitza ofizia...
1. Bazkideekin bilerak urtean behin.   2. Alboanen aldizkariaren distribuzioa.   3. Eboletinaren distribuzioa internet bit...
ALBOAN ETA KOMUNITATEAXede taldeak edo PublikoakBi alde ezberdin ikertu beharko genituzke Alboanen xede taldeaz ari garene...
   EURAC   XAVIER   Campaña Mundial por la Educación   Coalición contra el uso de niños y niñas soldado   Coordinador...
honekin, kooperazio internazionaleko hainbat proiektu finantzatzen dira, beti       ere Instituto Guatemalteco de educació...
Nahiz eta publiko hauetako bakoitzarentzako politika zuzenik planteaturik ez duten,aurrerago azaldutakoa garrantzitsua da,...
Konpetentzia zuzenaren artean honako hauek ditugu;      Intervida: Intervida GKEa konpetentzia zuzenaren multzoan sartu d...
   Mugarik Gabe: Erakunde hau aztertu ostean, ikusi ahal izan dugu Alboanen    helburu berak dituela, hau da, ez da oinar...
Anesvaden irudi txarrak baliteke GKE guztiei eragitea jendearen konfidantza       eskatzerako orduan, baina, Alboan traspa...
Alde batetik, jende askok Alboan jesuita dela jakiten duenean iritzi txarra sortzen duerakundearen aurrean. Arrazoi honeng...
KANPO KOMUNIKAZIOAKomunikazioa ezinbestekoa da Alboanentzat, izan ere, pertsonen borondate etaesfortzuak transmititzea era...
Honetan zentratzen da bi alderdien arteko elkarkidetza: Alboanek informazio eguneratueta konstantea bidaltzien die medioei...
Clippina egiterako momentuan, azpigai hauek aztertu ditugu:   1. Data   2. Egunkaria   3. Saila   4. Informazio mota   5. ...
Txileko lurrikaren inguruan, eta GKE ezberdinek elkarkidetzan antolatu dituzten    ekitaldi askotan hartu dute parte, bait...
dituela kontutan hartuz. Gauzak honela, argi ikusi dezakegu albiste gehienek    orrialde erdia hartzen dutela bere baitan,...
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Alboan harreman publikoetako plana
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Alboan harreman publikoetako plana

582 views

Published on

Alboan GKEarentzat eginiko Harreman publikoetako plana.

Published in: Design
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
582
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
4
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Alboan harreman publikoetako plana

  1. 1. ALBOANHARREMAN PUBLIKOETAKO PLANA 1
  2. 2. “Gorantz begiratuz gero, mugak ez dira ikusi ere egiten” (esaera txinatarra)Testuinguru berezi batean aurkitzen gara gaur egun. Alde batetik, hortxe dago krisiekonomikoa eta honek enpresentzako suposatu duen zaplasteko bortitza. Beste aldetik,badugu teknologiaren eboluzio arin eta geldiezina. Mehatxua alde batetik, aukerabestetik. Alboan Loyolako probintzian aritzen den gobernuz kanpoko erakundeeuskalduna da, ideologia Jesuitaren babesean eta “Ipar” eta “Hegoaldeko” munduetanindarrez lanean dabilena. “Ipar” eta “hego” deritze, hurrenez hurren, herrialde garatuerieta garatzeko prozesuan dauden beste askori. Nolabait esatearren, hegoaldekomakroingurunean –ekonomian, teknologian, bizitza-kalitatean eta batez ere,hezkuntzan- eragin positiboa sortzeko esfortzuan dabil Alboan, guztia Iparraldekokideen kontzientzia zabaldu nahirik.Gauzak honela, harreman bat dago GKE eta publiko ezberdinen artean. Harremana dago“hegoaldearekin”, “iparraldearekin”, gobernu eta instituzioekin, Alboaneko partaide etalangileekin... Sare bat da, mantendu eta indartu beharrekoa. Testuinguru honetanaurkitzen gara gu, B&G, Alboanen bertuteak azpimarratu eta arazoak konpontzekointentzioarekin aurkezten garen agentzia gaztea, EHUko bost ikasleek 2010. Urteansortua.Harreman Publikoetako plangintza honekin erantzun bat emango diegu planteatutakohelburuei, eta honetarako, prozesu luze eta sakon bat eraman beharko dugu aurrera.Ikerketa ezinbestekoa da, noski, eta beraz, Alboanen komunikazio auditoria zabalalortuko dugu lehenbizi aurkeztu daitezkeen aukera eta mehatxuak detektatzeko.Ondoren, guzti honen emaitza gisa, estrategiak finkatu beharko dira, baita emaitzakneurtzeko sistema eraginkorrak ere.Ez du pena merezi aurkezpen zabalagoa egiterik, hortaz, ekin diezaiogun lanari. B&G agentziak Alboan GKEarentzat: Aritza Munarriz Maialen Aizpurua Ioritz Sasiain Josu Ansola Iñaki Errasti 2
  3. 3. AURKIBIDEA IKERKETAREN METODOLOGIA ............................................. 5 o Informazio bilaketaren azalpena. o Erabilitako teknikak. MAKROINGURUNEA ................................................................... 6 o Egoera ekonomikoa. o Egoera teknologikoa. o Egoera demografikoa. o Egoera soziokulturala. MIKROINGURUNEA .................................................................... 15 ALBOANEN HISTORIA LABURRA ............................................ 16 ALBOAN ETA FINANTZAK ......................................................... 17 o 2009ko finantza emaitzak. o Inbertsio politikak. o Ondorioak. ALBOAN BARRUALDETIK ......................................................... 20 o Alboanen estatutuen analisi baliagarria. o Alboan taldea. o Langilearen perfila. o Langileen formazioa. o Barne komunikazioa. o Lortutako emaitzak. o Boluntarioak. o Boluntario potentzialak. ALBOAN ETA KOMUNITATEA................................................... 33 o Xede talde edo publikoak. o Alboani laguntzen dien taldeak. o Alboan eta instituzioak: Lobbying-a. o Lehiakideak. o Alboanen irudia komunitatean. KANPO KOMUNIKAZIOA........................................................... 41 o Alboan komunikabide ezberdinetan. o Gainontzeko komunikazioa. o Egiten dituzten ikerketak. ALBOAN ETA INTERNET ............................................................ 50 o Web gunearen azterketa. o Alboanek sare sozialetan duen presentzia. LORTUTAKO EMAITZAK........................................................... 57 o Erakundearen egitura aztertzen duen AMIA o Barne komunikazioaren AMIA o Kanpo komunikazioaren AMIA 3
  4. 4. HELBURUAK ................................................................................. 60 o Komunikazio helburuak o Helburu finantzieroak o Helburu informatiboak o Helburu sozialak o Heziketa helburuakPUBLIKOAK .................................................................................. 62 o Komunitateko partaideak o Donatzaile handiak o Berria, Gara, Deia eta Vocento o Euskal egunkarien irakurleak o Eskolatako gurasoak o Alboaneko komunikazio saila o Hegoaldeko publikoak o Presio taldeakTRESNAK ETA ESTRATEGIAK .................................................. 67 o Facebook lehiaketa o SMS bidezko donazio kanpaina o Egunkariekin harremanak sortzeko kanpaina o Eskolen harreman elkartrukea o Olentzero eta Elkarrekin komunikazioa o Bazkideentzat Futuna o Barne komunikazioa: Alboanen irudia gestionatzenSORMEN ARDATZA ..................................................................... 79 o Facebookeko argazki lehiaketa o SMS bidezko donazioen kanpaina o Bazkideentzat FutunaEMAITZAK KONTROLATUZ ..................................................... 82 o Aurreikusi daitezkeen emaitzak o Aurreikusi ezin daitezkeen emaitzakKRONOGRAMA ............................................................................ 86AURREKONTUA ........................................................................... 89EBALUAZIOA ................................................................................ 90INFORMAZIO ITURRIAK ........................................................... 92ERANSKINA................................................................................... 93 4
  5. 5. IKERKETAREN METODOLOGIAInformazio bilaketaren azalpena.Ikerketa prozesua martxan jarri baino lehen, berbera nola planteatu dugun azaldubeharko litzateke. Eginkizun honen helburua, Alboan GKE-ak komunikazioa etaharreman publikoen ezparruan dituen aukera, mehatxu, indar eta ahuleziak neurtzea da,eta bideari hasiera emateko, informazio bilketa burutu beharko dugu.Bigarren mailako informazioaz baliatuko gara gure ikerketa aurrera eramateko. Izan ere,Alboanen web gunean eskaintzen diren datuak, GKEko komunikazio arduradunaden Eider Mamolarri eginiko elkarrizketa luzean erraztutako informazio guztia,instituzioak berak burututako notorietate eta iritzi ikerketa eta EHUko hemerotekanaurkitutako dokumentu zein internet bidez bilatutako bestelako informazioa erabilikoditugu.Honez gain, lana bi atal nagusitan banatzea kontsideratu dugu, alde batetik neurtu nahiditugu kanpoaldetik egon daitezkeen aukera eta mehatxuak, makroingurunea deiturikoatalean zehaztuko ditugunak; eta bestalde, lanaren funtsa nagusia hartuko duenmikroingurunea landuko dugu.Erabilitako teknikakAlde batetik, Alboanen estaldura mediatikoa neurtuko dugu. Honetarako, 2010. urteosoan zehar GKE-aren inguruan egin diren publikazioak aztertuko ditugu informazioarieman zaion tratamendua zein izan den ikusteko. Prozesu honetan ekimen kualitatibo etakuantitatiboak nahasten dira, izan ere, zenbat informazio eman den, zenbat euskarrierabili diren edo zelako audientziak izan diren kuantifikatzeaz gain, informazio guztihau modu egokian azaldu den, mezua ondo islatu ote den zein eman zaion formatuaegokia izan den ikusi nahi dugu. Honela, besteak beste, Alboanek medioetan izanduen presentzia neurtuko dugu, baita hartzailearen profila, publikoaren aurrean duenirudia eta medioen aurrean duen eraginkortasuna zein den ere.Bestalde, teknika informalak erabiliko ditugu Alboanek kaleratu dituen publikazioakzein egin duen publizitatea neurtzeko, besteak beste. Kanpaina ezberdinak kualitatibokiaztertuko ditugu aurretik finkatutako kriterioen bidez. Bestalde, elkarrizketa sakonaprestatu dugu Alboaneko komunikazio arduraduna den Eider Mamolarrekin. Bera izanda gure iturri nagusia, datu kualitatibo zein kuantitatiboak eskaini dizkigu adeitasunez,jarraian datozen orrialdeetan deskribatuko ditugunak.Beraz, eta laburbilduz, teknika informaletan oinarrituko gara bai datu kualitatibo zeinkuantitatiboak lortzeko. Elkarrizketa sakon batekin, Alboanen dugun kontaktuakemandako datuekin zein publikazioen tratamendua aztertzeko lortutako bigarrenmailako informazioarekin, egoeraren diagnostiko erreal eta oparo bat eskaintzea esperodugu. 5
  6. 6. MAKROINGURUNEA 6
  7. 7. Egoera ekonomikoaEgun, mundu mailan pairatzen dugun krisiaren ondorioz estatuko ekonomia egoeratxarrean dago. Hala ere, apurka-apurka egoera ekonomikoa hoberantz doa, 2009koekainean hondoa jo ostean, hala ere egoerari buelta ematea oraindik ere asko kostakoda, 2011ean gorakada nabarmena espero delarik. Ekonomia adituen iragarpenek(FUNCAS, Banco España, BBVV…) 2010. urtean kasurik onenean Espainiako BPGak%-0,3ko zifra negatiboan amaituko luke eta kasurik txarrenean %-0,5ean. 2011ean,aldiz, BPGa %0,5 eta %1,5 artean kokatzen dute adituek.Datorren urtean eman beharko litzatekeen hobekuntza onek langabeziak nabarmenbehera egitea eragin beharko luke, orain estatuan dagoen %20 inguruko langabeziatasatik aldenduz.Guri dagokigunez, EAE eta Nafarroako egoera ekonomikoa estatukoarekin alderatuzzerbait hobea da, nahiz eta Europako beste hainbat herrialderen mailara ez iritsi. EAEnBPGa %0,2an kokatuko da Eusko Jaurlaritzaren arabera. Hauen ustez, 2011 urteanBPGak %1,4ko igoera izango du, %1,6an kokatuz. Langabeziari dagokionez EAEn ia%10ekoa da, Espainiako estatukoaren erdia. 7
  8. 8. Egoera teknologikoaOrange fundazioak egindako Espainiako Gizartearen Informazioaren garapenaren2010.urteko informearen arabera (Informe anual sobre el desarrollo de la Sociedad de laInformación eEspaña 2010), Espainiak Europako rankingean maila bat gora egin du,15.postuan kokatuz eta europako liderrei distantziak murriztuz.Egoera ekonomikoa txarra izan arren, Europako garapen teknologikoaren sailkapeneanaurrera egitea lortu du Espainiak aurtengo urtean.2009ko E-Espainia informearen arabera Espainia 15. postura igo da, Europako batazbestekotik oso hurbil. Hala ere, esan beharra dago, garapena egon bada ere, Espainia ezdela iritsi Lisboa 2010 tratatuan erabakitako objetiboetara. Bestalde, Espainia lehenengopostuan jarraitzen du banda zabal finkoan eta mugikorretan.Informearen arabera, ikuspuntu demografikotik teknologien erabileran ez daudedesberdintasunik ez hirietako eta herrietako gazteen artean, ezta sexuaren arabera, bainabai, familien egoera ekonomikoaren arabera.Aipatzekoa da sare sozialak izugarrizko fenómeno bilakatu direla Espainian. Estatuko15 urtetatik gorako erabiltzaileen %80 horrelako sareen erabiltzailea da. Espainiabigarren postuan dago ranking honetan, soilik Erresuma Batuaren atzetik.Bestalde, webgunea duten 10 langile edo gehiago duten erakunde eta enpresetan,Espainia erdibideko mailan kokatzen da Europarekin alderatuz. Honek esaten digu,garapena egon bada ere, oraindik esfortzu gehiago egin beharra dagoela Informazio etaKomunikazio Teknologietan (TICs delakoa), nahiz eta ez den Madrid, Catalunya etaEAEren kasua hauek ondo kokatua baitaute. 8
  9. 9. Espainiaren egoera komertzio elektronikoari dagokionez Europar Batasuneko batazbetekotik behera dago. Gainera, azken urtetako garapenaren arabera, on-line saltzenduten enpresen kopurua igo egin bada ere, komertzio elektronikoak biztanlerian duenpenetrazioa ez da askorik igo.Honek esaten digu, komertzio elektronikoak ere krisiaren eragina pairatzen duela. Halaere, irabazien kopuru totalak tendentzia aldaketa bat jasan badu ere, transakziokopuruak gora egiten jarraitzen du. Salmenta operazio kopuruak gora egiten jarraitzenduen arren, salmenten zenbatekoen bataz bestekoak behera egin du.Azkenik, eEspaña informearen arabera, enpresa zein erakunde gehienek ez dutesoftware sozialen inplantazioa kontatuan izan beraien webguneetarako. Horrela web2.0ak eskaintzen dituen tresna asko ez dira aztertuak izan komertzio elektronikorako.Beste tecnología batzuk ordea, webguneetan txertatuak izan dira, besteak beste, bat-bateko mezuak eta komunikazioa bateratuak.EAE Estatuko zifren gainetik dabil, eta Madril eta Catalunyarekin batera Europakomedia internazionalen mailan dabil.Garbi dago, egun teknologiak izugarrizko garrantzia duela publizitatean, eta teknologiaberriak hobekien erabiltzen asmatzen duenak emaitza onak bermatuak izango ditu.Interneterako publizitatea txertatzeko formatu edo sistema innobatzaile eta berri batasmatzean dago gakoa. Jakina da sare sozialek hartu duten izugarrizko indarra, gaineradohainik izanik pasatzen utzi ezin den aukera da eta oraindik indar horri fruitu guztiaateratzeko modua ez den asmatu, publizitate munduan denek dute hor egon beharraegun, dela Facebook, Tuenti edo Twitter-en. 9
  10. 10. Egoera demografikoaEspainiaDemografiari dagokionez, 46.661.950 pertsona bizi ziren Espainian 2009an, aurrekourteari dagokionez gorakada nabarmena izan zen, hain zuzen ere 504.128 pertsonakogorakada. Gorakada horren eragile nagusia immigrazioa izan zen, % 6,3an igo baizen.2009an biztanleriak gora egin du. Aurreko urtean aldiz, hainbat komunitateautonomotan behera egin zuen pertsona kopuruak. Beste datu aipagarri bat, Espainiakopertsona guztien %58a lau komunitate autonomikotan bizi direla da, hain zuzen ereAndaluzia, Katalunia, Madril eta Valentzian. Dentsitateari dagokionez, Espainiaridagokion media 92,2 hab./km² da. Estatuaren erdialdean eta Levante inguruan handiagoda dentsitate hori eta mendi inguruetan berriz baxuagoa. Hirien tamainaren araberaMadril eta Bartzelona dira aipagarrienak, ala ere Madrilek bikoiztu egiten du pertsonakopuruan Bartzelona.Biztanleria 2009ko urtarrilaren 1eanEspaña 46.661.950 Cuenca 216.899 Guadalajara 246.074Andalucía 8.285.692 Toledo 688.736Almería 682.250Cádiz 1.228.987 Cataluña 7.467.423Córdoba 803.038 Barcelona 5.483.127Granada 905.285 Girona 746.840Huelva 512.366 Lleida 435.120Jaén 667.502 Tarragona 802.336Málaga 1.587.840Sevilla 1.898.424 Comunitat Valenciana 5.084.502 Alicante/Alacant 1.913.922Aragón 1.342.926 Castellón/Castelló 601.997Huesca 227.439 Valencia/València 2.568.583Teruel 146.656Zaragoza 968.831 Extremadura 1.100.000 Badajoz 687.882Asturias (Principado de) 1.085.110 Cáceres 412.118Balears (Illes) 1.094.972 Galicia 2.794.796 Coruña (A) 1.144.796Canarias 2.098.593 Lugo 354.862Palmas (Las) 1.080.623 Ourense 335.573Santa Cruz de Tenerife 1.017.970 Pontevedra 959.565Cantabria 589.043 Madrid (Comunidad de) 6.360.241Castilla y León 2.560.031 Murcia (Región de) 1.445.410Ávila 171.090Burgos 375.243 Navarra (Comunidad Foral de) 629.569León 499.023Palencia 173.070 País Vasco 2.171.243Salamanca 354.236 Álava 313.592Segovia 164.441 Guipúzcoa 705.421Soria 94.856 Vizcaya 1.152.230Valladolid 532.429Zamora 195.643 Rioja (La) 321.025Castilla-La Mancha 2.079.401 Ceuta 78.591Albacete 400.836Ciudad Real 526.856 Melilla 73.382 10
  11. 11. Hiritar kopuruari dagokionez, azken urtetako bilakaera zahartzearena da, hau da,hiritarrak gero eta zaharragoak dira. 2009ari dagokionez, adinaren media 40,95 urtetanzegoen. Duela 20 urte berriz 36,21 urte ziren. Hiritarren % 16,7ak 64 urte baina gehiagoditu. Bestalde hiritarren %15ak ez du lan egiteko adina. Adin nagusien artea gehiengoaemakumeak dira, orokorrena %50,5 izan arren, 85 urte baina altuagoen artean ordea%68,7 dira.Kanpotarrei dagokionez, hiritarren %12a dira, hain zuzen ere 5,6 milioi pertsona. Azkenhamar urtetan 4,8 milioitan igo da kanpotarren presentzia Espainian. Autonomierkidegoei dagokionez, Balear irlak, Valentzia eta Madril dira kanpotar gehien daudenautonomiak. Kanpotarren jatorriari dagokionez, Errumania, Maroko, Ekuador, BritainiaHandia eta Kolonbia dira. Kanpotarren jatorriaren gorakadari dagokionez ordea,Paraguaiko, Txino eta Perutarrei dagokieDemografiaren inguruko beste datu batzuk aipatzerakoan, ezin da utzi aipatu gabejaiotze tasa. Azken hamarkadetako bilakaera jaiotze tasa jaistea izan bada ere azkenhamarkadan goraka doa pixkanaka pixkana. Azken urte honetako jaiotze tasa, 1986tikorain arteko handiena izan da. Jaiotzen bostetik bat ama kanpotarrena da eta aurrekourteari dagokionez %15eko igoera izan du.Emakume bakoitzeko ume kopurua 1,46an kokatzen da. Azken urteotan ematen ari denerrekuperazioari jarraituz. Azken urte honetako balorea, handiena izan da 1990. Urteazgeroztik.Ugalkortasun tasa. 2007Emakume bakoitzeko ume kopuruaIrlanda 2,01 República Checa 1,44Francia 1,98 Grecia 1,41Suecia 1,88 Letonia 1,41Dinamarca 1,84 España 1,40Finlandia 1,83 Chipre 1,38Países Bajos 1,72 Austria 1,38Estonia 1,63 Eslovenia 1,38Luxemburgo 1,61Heriotza tasei dagokionez berriz, 2008ean 385.954 heriotza izan ziren. Azken urteetakobilakaerekin jarraituz, heriotza tasak behera egin du. Bizi itxaropenari dagokionezberriz, gora egin du, hau da, azken urteetako bilakaerarekin jarraitu du. Esan daiteke,Espainiako bizi itxaropena Europako handienen artean aurkitzen da, hain zuzen erebigarren lekuan Frantziaren atzetik. 11
  12. 12. Bizi itxaropena. 2007Mujeres VaronesFrancia 84,38 77,49España 84,06 77,67Italia 83,83 78,42Bélgica 83,34 77,25Suecia 82,99 78,94Austria 82,87 77,34Finlandia 82,85 75,84Luxemburgo 82,74 77,59Países Bajos 82,30 78,00Eslovenia 82,30 74,98Alemania 82,25 76,89Grecia 81,99 77,01Malta 81,75 77,23Reino Unido 81,70 77,60Portugal 81,57 75,18Etorkizunaren inguruan esan daiteke biztanleriak gora egingo duela eta 2018an 46milioipertsona biziko dira Espainian. Jaiotzei dagokionez beherantz egingo dute eta heriotzekberriz gora. Hiritarren zahartzea berriz jaitsi egingo da. 2050ari dagokionez berriz 52milioi pertsona biziko dira Espainian.Honako datu guzti hauek INEtik (Instituto Nacional de Estadistica) ateratakoak dira.Beraien webgunean argitaratutako txostenak eta hainbat datu erabili ditugularik ikerketahau burutzeko. 12
  13. 13. EAE (Euskal Autonomi Erkidegoa)2008. urteari dagokionez, EAEko biztanleria 2.162.944 pertsonakoa zen, horietatik1.057.431 gizonezkoak eta 1.105.513 emakumezkoak. Probintziak aztertuta, Bizkaiakdu biztanleria handiena, 1.151.113 pertsona bizi direlarik bertan. Ondoren Gipuzkoadago, 698.271 pertsona bizi direlarik eta azkenik berriz, Araba non 313.560 pertsonabizi diren.Hiri handienei dagokionez, Bilbon bizi da jende gehien, 355.048 pertsona. Gasteizen234.740 pertsona bizi dira, hau da, Arabako biztanleriaren erdia baina gehiago bertanbizi da eta azkenik, Donostia, non 182.574 pertsona bizi diren.Jaiotze tasari dagokionez, 2008an 21.315 pertsona jaio ziren EAEn. Hildakoak aldiz,19.437 izan ziren, hau da, EAEri dagokion hazkunde begetatiboa 1.878 pertsonakoaizan zen. Honek azken urteetako bilakaerari jarraipena ematen diola adierazten digu,non azken urteotan jaiotze tasak gorantz egin duten. 13
  14. 14. Migrazio mugimenduei dagokionez berriz, 83.366 etorkin berri izan ziren 2008anEAEn. Emigratu zutenak berriz, 66.565 izan ziren. Hau horrela izanik, migrazio saldoa,16.801 pertsonetan kokatzen da eta honek ere azken urteetako bilakaerarekin jarraitzenduela esan dezakegu.Datu guzti hauek, EUSTAT-etik (Euskal Estatistika Erakundea) hartuak izan dira.Honako datu hauek, ez dute esangura askorik guk egin beharreko lanarekin, baina, lanaegiterako orduan baliagarri izango zaizkigun hainbat datu eskaintzen dizkigu.Espainiako eta EAEko demografiaren inguruko datuek , gure harreman publikoetakoplanean erabili behar dugun estrategia eta kontutan hartu beharreko publikoa errazagozehazteko aukera emango digu.Egoera soziokulturalaAtzera begiratuz gero, erraz nabari dezakegu zein mailan eragin duen aldaketasoziokulturalak erlazionatzeko dugun joeratan. Lehen, bazegoen merkatu bat, zerbitzu,produktu edo, gure kasuan, ideia eta filosofiarena. Erabiltzaileek bazuten horien berrieta kontsumitzen zuten. Gaur egun ordea, komunikazioaren aroa deritzonean gaude, etagure kulturan interaktibitatea nagusitu da. Interaktuatzen dugu geroz eta gehiago,munduko edozein lekutatik eta edozein pertsonarekin. Kontaktua fundamentala da.Enpresa eta erakundeen esparrura ere iritis da bilakaera sociocultural hau, eta jada ulertubehar dute, alde batetik, hartzailea (deitu bezero, edo bazkide) dela guztiaren funtsa, etabestetik, hartzaile honekiko komunikazioan oinarritu behar dela enpresaren filosofia.Jada ez dira onura propioak bilatzen, orain alde biko komunikazioa beharrezkoa da, baierakundearen baita hartzaile edo bezeroaren mesedea sustatu behar da.Erakundeek egitura birplanteatu beharko lukete datozen egunetan goreneanmantentzeko, eta esfortzu honetan aurkitzen da Alboan ere, datozen orrialdeetan ikusikodugunez. 14
  15. 15. MIKROINGURUNEA 15
  16. 16. ALBOANEN HISTORIA LABURRA 16
  17. 17. ALBOAN ETA FINANTZAKAtal honetan Alboanek bere patrimonioa nola eskuratu eta gestionatzen duenanalizatuko dugu. Duela pare bat urte diseinatu zuen Alboanek etorkizunean izan nahiduen finantza gestioa. Honen isla adierazi nahiean, 2009. urteko finantza emaitzakanalizatuko ditugu, hauexek izan baitira lortu ahal izan ditugun azken datuak. Hala ere,ganantzien gestioa hobeto ulertzeko, Alboanek jarraitzen dituen inbertsio politikeiegingo diegu erreparu, baita komunikaziorako gordetzen duten aurrekontuari ere. Nolaez, guzti hau azken ondorio batzuk ateratzeko esfortzu bat besterik ez da, beraz, analisiorokor batekin emango diogu bukaera tarte honi.2009. urteko finantza emaitzak.2009. urteko irabaziak 9.466.190€koak izan dira etaaurreko urteko datuekin alderatuz gero, ikusi daitekejarduera 6,7% murritzagoa izan dela. Izan ere, Alboanenfinantza iturri pribatuen jaitsiera gertatu da, batez eredonatzaile handienen partetik. Bestalde, eta honiaurrejarrita, bazkideek egindako aportazio maila haztendoa urtez urte eta gaur egun, irabazi guztien %19aosatzen dute, 2008ko %16aren aurrean.Ondasunei erreparatuz gero, igoera eman da finantzazio publikoan %7,5 hazi da 2008.urteko datuekin alderatuz-, eta honekin geroz eta hurbilago dago Alboan finantzaziopubliko eta pribatuaren artean mantendu nahi duen orekaren artean (%50a bakoitzak).Honen eragile dira hainbat instituzio publikoek GKEari eskaini dizkien luzarorakoherramintak, honela egonkortasun finantziero sendoago bat emanez. Nahiz eta jardueran beherantza egin den, ondasunak modu berdinean banatu dira 2009. urtean ere, gauzak honela, hegoaldean (beharra duten herrialdeetan) antolatu diren elkarkidetza internazionaleko proiektu eta programek aurrekontu osoaren %81,7a osatzen dute eta iparraldean hezkuntzaren, boluntarioen eta ikerketetan eginikoak (iparraldea laguntza eskaintzen duen lurraldea dela ulertuz) %8,6arekin maneiatu dira. Gainontzeko alorrak aztertuz gero, komunikazio eta gestiorako %9,6a erabili da eta ondorioz, 2009. urteko jarduera superhabit xume batekin itxi da. 17
  18. 18. Hegoaldean zentratuz gero, bertarako erabilitako aurrekontu osoaren %37,2a hezkuntzaren esparruan hobekuntzak egiteko erabili da, nahiz eta kontutan izan behar den bertan izandako arazo politiko ezberdinak bultzatuta, hainbat proiektu alde batera utzi behar izan direla. Bestalde, eta komunikazioaren esparruan bereziki zentratuz, azpimarratu behar da, berriz ere, soilik aurrekontu osoaren %4a erabiltzen dela honetarako.Gauzak honela, eta zifrak eurotara mugiaraziz, 378.647,6€ zuzenean xahutuko dirakomunikazio ekintzetan, bai barne komunikazioan baita kanpo taldeei eginikokomunikazioan ere.Inbertsio politikakJarraian, eta puntuetan banatuta, Alboanek bere inbertsioak gestionatzeko orduankontutan hartzen dituzten jokabideak zerrendatzen dira. 1. Inbertsioak non egingo diren zehazterako orduan, batez ere segurtasuna, eskainiko duten likidezia eta onurak hartuko dira kontutan. Beti zaintzen dute hiru hauen orekaren mantentzea eta noski, emango diren gorabeherak momentuko merkatu-egoeraren eta Alboanen behar finantzieroen araberakoak izango dira. 2. Inbertsio helburuak zehaztu beharko balirake, hauexek izango lirateke: a) Kapitala mantentzea, hau da, galera arriskuak ahalik eta gehien murriztea. b) Irabaziak lortzea beti ere kontutan izanda irabazi hauek Alboanek aurrera daraman ekintza arrunterako erabiliko direla. 3. Ezinbesteko kontsideratzen dute GKEaren esparru guztietan gardentasuna erakustea, hau dela eta, inbertsio guztiak espekulazioetatik at egingo dira, eta honen legitimazio bezala, diru mugimendu guztiak publikoak izango dira eta edonorek eskuratu ahal izango ditu web gunean. 4. Nahiz eta Alboanek gestioaz arduratzen den taldea duen, inbertsioari dagokien azken erabakiak zuzendaritzak hartuko dituen. Noski, erabaki hauek hartu ahal izateko nahikoa ezagupen izan behar dira, hau dela eta, asesoreak kontratatu izan ohi dituzte. 5. Bestalde, mugimendu ekonomiko guzti hauek patronatuari erakutsiko zaizkie urtero, politika hauek betetzen direla ziurtatu eta egiaztatu dezaten. Alboanek esfortzua egiten du beti politika hauen arabera jokatzeko. 18
  19. 19. OndorioakMakroingurune ekonomikoak gaur egun eskaintzen duen krisiaren ondorioz, Alboanekere diru sarreren murrizpena pairatu du azken urteotan. Gauzak honela, eta gure alorrarihelduz, zentratu gaitezen komunikaziorako gordetzen den aurrekontuaren %4 hortan.Kontutan izan behar dugu komunikazioaren poltsan ez direla soilik harremanakhobetzeko egingo diren esfortzuak sartzen, publizitaterako egingo diren kanpainaguztiak zein marketing estrategiak ere barne dira. Beraz, eta 378.647,6€-ko aurrekontutotala dugula jakinda, esfortzua egin beharko dugu gure plana muga ekonomiko nabaribatzuen barruan burutzeko. 19
  20. 20. ALBOAN BARRUALDETIKAlboanen estatutuen analisi baliagarriaAlboan fundazioa Euskal Herriko Jesusen konpainiak sortua eta hornitua da. Izaerapribatua du, lankidetza eta garapenerako fundazio honek eta interes orokor batzukbabesten ditu, hala nola, asistentzia soziala, gizalegezkoa portaera, heziketa eskubidea,osasun zerbitzua, garapenerako lankidetza, boluntarioen promozioa…Ekitaldi eremua: Jarduerainstrumentalak Hego Euskal Herrian (EAE eta Nafarroa)garatuko dira, baina, onuradunak munduko edozein lekutan bizi ahalko dira.Alboan fundazioaren helburuak: - Sentsibilizazio aktibitateen sustapena eta garapena: o Hirugarren eta laugarren munduko estatuen pobreziaren aurrean o Gizarteko sektore bereiziki marjinatuen aurrean o Solidaritatea eta garapenerako kooperazioa - Onuradunak hirugarren munduan egoera material, kultural edo espiritual, edo osasun zerbitzuen egoera hobetzeko proiektu edo aktibitateak aurrera eramango dituzten instituzio zibil o erlijioso, publiko edo pribatuak izango dira. Alboan fundazioak laguntza honen finantzaketa eta gauzatzea aurrera eramango du, pertsona behartsuei garapen orekatu eta integrala emateko asmoz.Helburu hauek lortzerako orduan Alboan fundazioak bere eskura duen edozeinaktibitate erabil dezake, baina beti ere beretzat irabaziak lortzeko helbururik gabe.Laguntzen onuradunak Patronatuak erabakiko du zein izango diren, beti ere daudeneskakizunak kontuan izanik eta baita Patronatuaren irizpideak ere.Alboanek emango duen zerbitzua, laguntza ekonomikoa, material ekarpena edolankidetzarako pertsonak izango dira.Alboan fundazioaren Gorbernua edo barne organoak:Fundazioaren gobernua, administrazioa eta errepresentazioa Patronatuari dagokio.Honek fundazioaren patrimonioaren ondasunak eta eskubideak administratuko ditu.Patronatua gutxienez bost ugazabez egongo da osatua, eta hamaika patronatuz gehienez.Jatorrizko Patronatuak: 1- Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko Probintziala Patronatuko lehendakaria izango da. 20
  21. 21. 2- Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko Edukazioko delegatua. 3- Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko koordinatzailea. 4- Beste patronatuak Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko Probintzialak aukeratuko ditu, hau da, fundazioaren lehendakariak. Aukeratuak Jesusen konpainiaren partaideak ala zerikusirik gabeko pertsonak izan daitezke.Jatorrizko patronatuak beren kargua utzi beharko dute, beren berezko lanpostuko karguausten duten momentuan, hau da, Jesusen konpainiako Hego Euskal HerrikoProbintziala, edukazio delegatua ala koordinatzaile izatea uzten dutenean patronatupoztua ere utzi beharko dute.Aukeratutako patronatuen kasuan, berriz, karguak hiru urteko iraupena izango du.Betiere, berriz ere aukeratuak izateko aukerarekin beste hiru urtez, eta honela jarraiki.Bestalde Patronatuak bere partaideen artean lehendakari-orde bat eta diruzain bathautatuko ditu. Aukeraketa gehiengoz gauzatuko da, berdinketa kasuan lehendakariarenkalitatezko botoak erabakiko duelarik.Idazkari bat ere aukeratuko du Patronatuak. Hau Patronatuko kide ez izatea posible da,baina, kasu honetan bileretara joanen da baian betiere botorik ezingo du eman. Komisiodelegatuak hautatzea ere Patronatuari dagokio.Edozein motatako pertsona, autoritate, eta entitate publiko zein pribaturen aurreanfundazioaren errepresentazioa lehendakariari eta lehendakari ordeari dagokie.Lehendakaria izango da Patronatuko bilerak konbokatu eta zuzenduko dituena. Eta baitaakordioak gauzatuko dituena ere.Lehendakaria falta denean, lehendakariordea izango da berau ordezkatuko duena bereeginbeharretan.Idazkariak Patronatuko aktak erredaktatzeko eginbeharra izango du. Diruzainakkontabilitatearen ardura izango du, urteroko gastuen eta irabazien presupostuenlikidazioa egin beharko du.Patronatuaren bilerak:Gutxienez sei hilean behin bilduko da patronatua, eta lehendakariaren arabera edopatronatuaren herenaren arabera beharrezkoa den guztietan.Hala ere, ejertzizio (urte) bakoitzaren lehen hiruhilekoan beti bildu beharko dira,aurreko ejertzizioaren kontuak gainditzeko eta aktibitateen memoria egiteko.Bilera hauetan erabakiak gehiengoaren bozaren bitartez hartuko dira, eta berdinketarenkasua ematen bada, lehendakariaren kalitate botoak erabakiko du. Patronatuko kidebakoitzari boto bat dagokio. 21
  22. 22. Patronatuko kideek ez dute dirurik kobratzen baina gastuak izan ezkero, eta gastu hauekjustifikatu ezkero, diru-kantitate hori ordainduko zaie.Patronatuaren ahalmenak:Patronatuak gestiorako, ondasunen xedapenerako eta fundazioaren errepresentaziorakoerabateko ahalmena izango du. Bere muga bakarrak legeak eta estatutu hauekezarritakoak izango dira.Beraz, eta honen ondorioz, edozein motatako ondasun, balore edo eskubideenadministraziorako botere osoa du.Gainera, lehendakariaren proposamenaren bitartez, Patronatuak fundazioaren ZuzendariOrokor bat izendatu ahalko du. Hau patronatuko kide izan daiteke, ala ez.Ondoko hauek izango dira Zuzendari Orokorraren zereginak: 1- Patronatuaren erabakien gauzatzea 2- Administrazio, finantza eta tekniken gestioa. Baita langileen zuzendaritza, kontratazioa, eginbeharren esleipena… 3- Gestio ofizialak atzerriko herrietara laguntza ekonomikoak bidaltzeko 4- Patronatuak egoki deritzon beste ahalmen batzuk ere eman ahal ditzazkioZuzendaria Patronatuko kide ez bada, bileretan hitza izan dezake baina ez botorik eman.Zuzendari postua ordaindua izango da, soldata bat izango du.Alboan taldeaAlboan, Gobernuz kanpoko erakunde txiki bezela kontsideratzen bada ere, asko dirabere gestio eta funtzionamendu egokia bermatzen duten langileak. Atal honetandeskribapen lana egin nahi izan dugu, eta honetarako, taldea aurkezteaz gain, Alboanbanatzen duten sailak ere analizatuko ditugu, baita bakoitzean burutzen den lana ikusiere. Bestalde, langile hauek nolakoak diren jakin nahi dugu, beraien perfila zein den,alegia. Ezberdindu behar ditugu, nola ez, donatzaileak eta boluntarioak, izan ere, biparteek osatzen dute Alboan, baina momentuz bigarrenetan zein langileetan soilikzentratuko gara.Azkenik, Alboanek martxan jarritako formazio ekintzak aztertuko ditugu, finkatudituzten helburu eta estrategiak deskribatuz. 22
  23. 23. Taldearen funtzio eta erantzunkizunakHona hemen enpresaren organigrama; boluntario eta profesionalez osatutakoa. Behekoorganigraman enpresaren egitura argia ikus dezakegu. 53 langilez osatutako erakundeada Alboan.Hurrengo lerroetan Alboan erakundeko pertsonen funtzioak zeintzuk diren definitzendira. Organigraman agertzen diren talde bakoitzak betetzen duen funtzioa alegia.Eginkizun asko komunak dira, hau da, taldeko guztiek betetzen dituzte. Arestian aipatubezala, ordainpeko langileez gain boluntarioek ere lan egiten dute Alboan-en, haueklangileekin batera aritzen dira lan-taldeetan.Organigraman argi ikus daitekeen bezala erakundea bederatzi talde desberdinetanbanatzen da. Talde bakoitza esparru baten aritzen da guztien artean lan on eta osatu batateratzeko. Honakoak dira talde horien izenak eta betetzen dituzten funtzio zeinerantzukizunak. 1. Kooperazio internazionala : Talde hau hiru talde desberdinetan banatuta dago. Alde batetik, taldean guztiek egiten dituzten funtzioak, bestetik, eremu geografikoen ardurak eta azkenik proiektu eta programak. a. Eginkizun komunak: Kooperazio internazionaleko esparruan aritzen dira talde honetan lan egiten dutenek, bertako planifikazio eta estrategiak antolatuz. Boluntarioen integrazioa erraz eta erosoa izan dadin laguntzen dute, berehala bertakotu daitezen. Instituzioko lan prozesu eta sistematizazioak hobetzen dituzte. b. Eremu geografikoen arduraduna: Kooperazio internazionaleko (dagokien esparru geografikoan) estrategien garapenean aritzen dira: instituzio desberdinekin kolaborazioak, finantzazioa, sektoreak…Hegoaldeko aliatuen identifikazio eta aukeraketa ere talde 23
  24. 24. honek eramaten du. Proiektu eta programen zikloa gestionatzen dute. Beste instituzio batzuen aurrean Alboan-en errepresentazio dira, talde guztiaren bozeramaleak nolabait esatearren. c. Proiektu eta programak: Hauek aliatuekiko erlazioen gestioa eramaten dute: identifikazioa, jarraipena, ebaluazioa eta formulazioa. Proiektu eta programen formulazioa egiten dute eta informe tekniko narratiboak idazten dituzte. Administrazioko dokumentazioa ere hauen esku dago, aurkezpenak egutegiak, datu baseak, proiektuen jarraipen ekonomikoak…2. Komunikazioa: Talde hauetan ere espezialitate desberdinak osatzen dituzten taldetxoak daude. Guztiek egiten dituzten lanak, komunikazio eta marketin esparruko arduraduna, enpresa eta emari partikularrak, argitalpenak eta hedabideak. a. Guztiak egiten dituzten ekintzak: Erakundearen irudi sozialaren ardura daramate kanal desberdinen bitartez. b. Komunikazio eta marketin esparruko arduraduna: Notorietate estrategiak diseinatzen dituzte eta bezeroen fidelizazioaz arduratzen dira. Gainera irudi korporatiboaren diseinua egin eta gainbegiratzen dute. c. Enpresa eta emari partikularrak: Enpresa eta fundazio pribatuekin erlazioak sustatu eta indartzen saiatzen dira. Emari partikularren ekarpenak koordinatzen dituzte baita erakundearen ondasun politika propioak ere. Publizitate materialen diseinu eta burutzapenaz ere arduratzen dira. d. Argitalpenak: Alboanen argitalpenen prozesuen gestioaz arduratzen dira: definizio, eduki, publiko…Web gunea eguneratzeko lana ere badute eta irudien gestioa ere euren lana da. e. Hedabideak: Alboan eta hedabideei elkarrizketak, erreportajeak, artikuluak…proposatu. Honetarako Euskal Herriko komunikazioekin erlazioak sustatu eta mantentzen dituzte. Erakundearen irudiaren koordinazioa daramate baita ekintzen difusioa ere.3. Kudeaketa: Kudeaketako kideen artean ere guztien artean egiten dituzten lanak daude, honez gain kudeaketa arduraduna, administrazioa eta zerbitzu orokorrak eta bazkideak. a. Guztien artean egiten dituzten ekintzak: Alboaneko beste arlo batzuetako koordinazioa eramaten dute, bertako proposamenak identifikatzea, planteatzea eta parte hartzea dute helburu. Gainera pertsona bolondresen integrazioa errazten dute. 24
  25. 25. b. Kudeaketa arduraduna: Erakundeko proposamenak prestatu eta jarraipenen koordinazioan aritzen dira. Hileko altxor-zaintzaren informeak burutzen dituzte. Erakundeko kontabilitatearen koordinazio eta ikuskapena ere daramatzate. c. Administrazioa: Kontabilitate orokor eta analitikoa egiten dute. Hauek ere altxor-zaintzaren aurreikuspen eta jarraipena egiten dute. Proiektuen kudeaketa ekonomikoaren lana ere talde honek egiten du. d. Zerbitzu orokorrak eta bazkideak: Idazkaritza, bertan telefono deiei erantzun, bisita pertsonalez arduratu, materialen erosketaz arduratu, email orokorra eramatearen lana…daramate. Biltegien eta espazio komunen kudeaketaz ere arduratzen dira. Bidai eta aseguruak ere kontrolatzen dituzte. Bazkideen esparruaren lana ere talde honena da. Bazkideen kudeaketa eta bazkide potentzialen analisia egiten dute.4. Hezkuntza eta boluntarioak: Gainontzeko taldeetan bezala hemen ere guztien artean egiten dituzten lanak daude. Bestetik, bolondresak eta sentsibilizazioa eta azkenik Hezkuntza. a. Guztien artean egiten dituzten ekintzak: Iparraldeko sentsibilazioa estrategien diseinu eta burutzapena daramate, publikoak, proposamenak eta hauen finantzazioa. Hauek ere aurreko taldeak bezala, bolondresen integrazioa errazten saiatzen dira. Instituzioaren lan egiteko prozesuen sistematizazioa hobetzeko lana hartzen dute. Kanpainen diseinu eta hauen burutzapenaz ere arduratzen dira. b. Boluntarioak eta sentsibilizazioa: Iparraldeko zein Hegoaldeko boluntarioen estrategiaren deseinu eta burutzapena; mezuak, esperientzien diseinua, pertsona eta taldeen dinamizazioa…daramate. Pertsona bolondres eta talde kolaboratzaileak hartu eta laguntzen dituzte. Bizi zikloaren formulazio, burutzapen eta jarraipena ere hauen lana da. c. Hezkuntza: Iparraldeko hezkuntza estrategiaren diseinu eta burutzea. Hauek ere aurreko azpitaldeak bezala bizi zikloaren formulazio, burutzapen eta jarraipena egite dute. Alboanen hizketakide lana egiten dute beste hezkuntza zentroekin. Hezkuntza esparruko garapenarentzat beste erakunde batzuekin parte hartu.5. Akzio politikoa eta sareak: Talde honetan ere gainontzekoetan bezala azpitaldeak daude. Alde batetik, guztien artean egiten dituzten ekintzak eta bestetik ikasketak eta eragina. a. Guztien artean egiten dituzten ekintzak: Alboaneko beste esparru batzuetako proposamenak identifikatu, planteatu eta proposamenak egin. Beste talde askok bezala hauek ere pertsona boluntarioen integrazioa errazten dute. Instituzioaren lan prozesuen sistematizazioaren hobekuntza aritzen dira. Kanpaina zein parte-hartzeen diseinua ere egiten dute. 25
  26. 26. b. Ikerketak eta eragina: Huek ikerketen elaborazioan parte hartzen dute. Politiko eta gizarteko kide eragingarriekin harremanak izaten dituzte, bozeramale lana egiten dute. Honekin esparruko gaiarekiko influentzia sortu nahi dute. Alboanen errepresentazioa hainbat sare nazional eta internazionaletan. Prestakuntza ekintzetan parte hartzea.Langilearen prefilaEider Mamolar Alboaneko komunikazio saileko arduradunarekin hizketan, GKE-kopartaide direnen profilaren inguruan galdetu genion. Esan zigunez, edonor izan daitekeAlboanen parte, hala ere, bere gestioaren barnean lanean ibili ahal izateko, badiraeskatzen diren ezaugarri batzuk. Ikus ditzagun:  Gizarte garapenaren aurrean izaera inobatzailea duen kidea baloratzen da, justizian oinarritutako gizarte-kultura sustengatzeko asmoz.  Langileak atzerrian izan dituen esperientziak garrantzitsuak dira, munduaren errealitate globalari ate irekia deritzolako. Beraz, “mundua ezagutu” duen langilea da Alboanekoa.  Alboaneko kideak apostua egiten du espiritualitatearen bidearekiko, eta baita ere, ulertzen dute gizartea multikulturala dela, eta honen arabera jokatzen dute bizitzaren aurrean.  Komunikazio eta analizatzeko gaitasuna ere Alboanen langileen ezaugarri nabarmena da, izan ere, profesionaltasun maila beharrezkoa da gai hauetan aritzeko.Ikusi dezakegunez, Alboaneko langilea konsziente da inguratzen gaituen errealitateaz,ulertzen du eta ezagutzen ditu beste errealitate horiek, eta honen inguruan inobatzenahalegintzen da beti ere justiziaren alde. Honez gain, espiritualitatean zentratutakoizaera hori komunikatzeko ahalmena du, eta badaki, baita ere, egoera ebaluatzen.Langileen formazioaAlboaneko gestoreek ulertu dute erakundea filosofia eta armonia orokor bateanoinarrituta funtzionatu behar duela. Jorratzen duen ekimen sozial eta humanoarekinbatera hazi behar da taldea ere, eta taldea diogunean bertan lankidetzan jarduten dutenezari gara. Testuinguru honetan, erakundeak eman ditu lehen urratsak langilegoa filosofiahonen inguruan hezitzeko.Lehenbizi, langileen ezagutzak, abileziak, aktitudeak eta egoera pertsonala neurtzendira, beti ere parte hartzen duten lanpostuaren perfilaren arabera. Behin informazio haueskuratuta, formazio pertsonalizatuari ekiteko aukera dago.Formazioa diogunean, ordea, esan behar da formazio filosofikoaz ari garela nagusiki, ezhainbeste formazio akademiko edo laboralaz. Honegatik, espiritualitateak GKE-an duenpaper printzipalaz zein genero berdintasunaren alde eginiko lan guztiaz kontzientziatunahi da langilea, eta honetarako burutzen dira formazio hauek. Bestalde, ezagutzearenzein konpartitzearen ideiak ere azpimarratu nahi ditu Alboanek beren langileengan.Estrategia hauek jarriko dituzte martxan formazio prozesu honetan: 26
  27. 27.  Formakuntza planak sortu eta hauek neurtzeko sistemak ezarri.  Bizitza laboral oparoa sustatuko duen klima sortzea langileen artean.  Alboaneko esparru bakoitzean dauden espezialistak formatzeko prozesua, beti ere Alboanen arrakasta eta sinesgarritasuna bermatzeko.  Ikasteko elkarbanatzeko eta ospatzeko izango diren esparruen sorrera, langileek bertan parte ahal izateko.  Genero berdintasunaren inguruan kontzientzia adieraztea, ondoren gai honen inguruan egingo diren ekimenetan parte hartzeko.  TALDEAREN AHALMEN KOMUNIKATIBOA HOBETZEKO FORMAKUNTZAK.Ikusi dezakegu, beraz, filosofiaz gain, ulertu dela komunikazioa klabe dela filosofia horikanpo ezparrura kaleratzeko. Beraz, esfortzua egingo da alor horretan ere. Bestalde,interesgarriak diren bi datu aurkeztu nahi ditugu jarraian, 2009. urtean egin zuten sasi-ikerketa baten emaitza direnak. Horren arabera, langileen %80a oso pozik dagoAlboanen parte hartzaile izateaz, eta %5ak baino gutxiago uzten du erakundea. Ezin daukatu datu hauek positiboak direla oso.Barne komunikazioaAtal honetan Alboanek bere barne publikoekin mantentzen duen komunikazioaaztertuko dugu. Honetarako, azaldu dugun bezala, martxan dute formazio prozesua etamometuz honetan zentratuko dira maila handienean. Bestalde, erakundeak berak aspaldiditu finkatuak barne klima egokia sustatuko dituzten “legeak”, hots, oparoa den langiroa lortzeko egin beharreko ekintzak. Komunikazio saileko arduradunarekin izandakoelkarrizketan, honen inguruko eztabaida piztu genuen, eta jarraian aurkezten dugu,atalka, barne komunikazioan egiten diren esfortzu guztiak.  Bakarkako elkarrizketak Arloko arduraduna edo koordinatzailea arduratzen da bakarkako elkarrizketez. Arduradun honek, bere ardurapeko arloa koordinatu eta organizatzen du, organizazioari ideia berriak eta eskaerak helarazten dizkio eta azkenik, eginbeharrak kontrolatu eta ebaluatzen ditu. Elkarrizketa hauek bi hilean behin egiten dira edo bestela arduradunaren eskaeraren arabera. Bestalde ere, langileak eska dezake elkarrizketa bat izatea. Erabilera hau, kontratatutako pertsonekin erabiltzen den metodoa da.  Garapen profesionaleko planaren jarraipenerako elkarrizketak Arloko arduraduna edo koordinatzailea arduratzen da elkarrizketez. Garapen profesionala modu egokian doala egiaztatzeaz arduratzen da, hau da, prozedurak dioen bezala doala garapen profesionala. Elkarrizketa hauek, gutxienez urtean bat egiten da beti ere koordinatzailearen eskaeraren arabera. Erabilera hau, planean parte hartzen duten pertsonei zuzenduta egoten da. 27
  28. 28.  Zuzendariarekin elkarrizketak Zuzendaria bera arduratzen da elkarrizketez. Honako puntu hauek jorratzen dira: proiektu instituzionalekiko identifikazioa, egoera pertsonala eta zuzendaritzari zuzendutako ideia berriak eta eskaerak. Elkarrizketa hauek, gutxienez urtean bat egiten da beti ere zuzendaritzaren eskaeraren arabera kontratatutako langileentzat. Bestalde, pertsonak eskatutakoaren arabera beste zenbait egiten dira. Bilera hauek, talde guztia hartzen dute bere barnean. Boluntarioekin elkarrizketak Boluntarioen arduraduna arduratzen da elkarrizketa hauek egiteaz. Elkarrizketa hauetan honako puntu hauek jorratzen dira: proiektu instituzionalekiko identifikazioa, erakundearen egoera pertsonala, arloan zenbateraino sartua dagoen eta organizazioarentzako ideia berriak eta eskaerak. Elkarrizketa hauek, gutxienez urtean bat egiten da arduradunaren eskaeraren arabera. Bestalde, pertsonek eskatutakoen arabera beste zenbait ere egin daitezke. Elkarrizketa hauek boluntario guztiei zuzenduta egoten dira. Batzordearen bilera Gestiorako zuzendaritza eta harreman humanitarioak saila arduratzen da bilera hauetaz. Bilera hauetan honako puntu hauek jorratzen dira: organizazioarekin zer ikusia duten gaiak, sekzio bat baina gehiago hartzen dituzten gaiak, segi beharreko estrategien lineak, urteko planak eta aurrekontuak onartu, eginbeharrekoen ebaluazioa egin, zuzendaritzaren eta taldearen arteko bilerak antolatu… Bileraren inguruko akta jaso eta astebete baina lehenago argitaratu behar dute. Bilera hauetara, zuzendaritza batzordea, arloko arduradunak eta beharrezkoak diren beste zenbait pertsona joaten dira. Arloko bilerak Arlo horretako arduraduna bera arduratzen da bilera hauetaz. Honako puntu hauek jorratzen dira bilera hauetan: arloari dagokion lanaren inguruko tekniken puntuak, eginbeharreko lanaren koordinazioa kideen artean, jarraitu beharreko estrategiak definitu, batzordeak emandako dokumentuen inguruko proposamenak egin, hobekuntzarako proposamenak jaso. Bileraren inguruko akta jaso, bertan, hartutako erabaki garrantzitsuenak azalduz eta aurrera begira hartutako konpromisoak azalduz. Akta hau astebete baina lehen argitaratu behar da. Bilera hauetan, arloa osatzen duten partaide guztiak hartzen dute parte. 28
  29. 29.  Elkar aurkitze lekuak Sede bakoitzeko boluntarioen arduraduna arduratzen da elkar aurkitze lekuaz. Bertan honako jarduera hauek egoten dira: boluntario eta pertsona kontratatuen arteko bilerak, hegoaldeko pertsonekin bilkurak, esperientzien elkarbanatzea, aktibitateen prestakuntza eta presentazioa eta instituzioen informazio jenerala. Elkar aurkitze hauek, hiru hilean behin egiten dira gutxienez zedeko. Bilkura hauetara zedeko ekipoa eta zuzendaritza joaten dira. Azken hauek gutxienez urtean bi aldiz. Sedeko bilera Sede bakoitzeko arduraduna arduratzen da bilera hauetaz. Bilera hauetan honako puntu hauek jorratzen dira: sedearen aktibitate publikoaren inguruko informazioa, ordutegi eta oporren koordinazioa, berrikuntzen inguruko informazioa, sedearen logistikaren inguruko puntuak, batzordearen akten errebisioa, bileren planifikazioa, beste sedeen inguruko informazioa… Bilera hauen ondoren, bileraren inguruko akta jasotzen da, bertan, hartutako erabaki garrantzitsuenak azalduz eta aurrera begira hartutako konpromisoak azalduz. Akta hau astebete baina lehen argitaratu behar da. Bilera hauetan sedeko talde osoak hartuko du parte eta noiz behinka zuzendaritza agertuko da. Talde bilera Talde bilera hauetaz arduratzen dena batzordea da. Bilera hauetan, honako puntu hauek jorratzen dira: instituzioekin zer ikusia duten azken orduko arazoen inguruko debate eta gogoeta, instituzioaren inguruko aktibitateen gaineko informazioa eta batzordeari aurkeztu beharreko dokumentuen presentazioa. Talde bilera hauek, hiru hilean behin egiten dira gutxienez eta akta jasotzen da. Akta hau zentralera eta talde osoari bidaltzen zaio. Talde bilera hauetan, taldekide guztiek hartzen dute parte. Getariako elkar aurkitzea Elkar aurkitze honen arduraduna batzordea da. Elkar aurkitze hauetan, honako puntu hauek jorratzen dira: Alboan osatzen duten kide guztien elkar aurkitze luzea, formazioa, harreman pertsonalen hobetzea eta probintziako dokumentuen sakontzea. Elkar aurkitze hauek urtean behin egiten dira eta hiru eguneko luzera izaten dute gutxienez. Talde guztiak hartzen du parte eta elkar aurkitze guztiaren inguruko datuak karpeta batean jasotzen dira. Talde tematikoak Talde tematiko hauetaz arduratzen den pertsona jakinik ez dago, momentuan tokatzen den arduraduna izango litzateke arduraduna. Talde hauetan, honako 29
  30. 30. puntu hauek jorratzen dira: gogoeta lehenago identifikatutako arazoen gainean, iniziatiben zabalkuntza, jakinduriaren eta esperientzien elkar banatzea eta proposamenak egitea lehenagotik identifikatutako arazoen gainean. Talde hauek ez dira kopuru jakin batean biltzen, beti ere batzordeak proposatzen duenean jartzen dira martxan. Biltzen diren bakoitzean akta bat betetzen dute eta hori taldekide guztiei eta zentralera bidaltzen da. Talde hauetan, tematiko bakoitzean dagoen pertsonak topatzen dira. Komunitate apostolikoa Komunitate honetaz arduratzen direnak ez dira pertsona jakin batzuk, momentuan misiorako egiten den zuzendaritza txiki bat arduratzen da horretaz. Komunitate honetan, honako puntu hauek jorratzen dira: errezoaren inguruan lan egitea, probintziako gainontzeko talde apostolikoekin harreman izan eta elkar aurkitzeak eta ospakizunak egingo diren lekuak apaintzeaz arduratzen dira. Komunitate hauetan, bilkurak hiru hilean behin izaten dira eta bertan interes pertsonala duten pertsonek hartzen dute parte. Barne araudiaren funtzionamenduaren inguruko bilerak Bilera hauetaz arduratzen dena harreman humanitarioen arduraduna izaten da. Bilera hauetan honako puntu hauek jorratzen direlarik: araudiaren segimendu eta eguneratzea eta barne araudia hobetzeko taldeak eta batzordeak egiten dituzten proposamenen presentazioak. Emailen bidalketa jasotako informazioarekin Emailak bidaltzeaz arduratzen den pertsona sede bakoitzeko sekretarioa izaten da. Mezu hauetan honako puntu hauek helarazten dira: kurtsoen inguruko eta publikazioen inguruko informazioa eta ONG-en eta koordinatzaileen inguruko beste zenbait informazio.Barne komunikazio honek ez du epe jakin bat, beti ere jasotako informazioaren araberako izaten da, baina, gutxienez astean bi banaketa izaten dira. Sedeetako kortxoak Sedeetako kortxoez arduratzen dena sede bakoitzeko sekretarioa izaten da. Kortxoetan honako informazio hau jasotzen delarik: kurtsoei buruzko informazio zehatza eta argitaratutako iritzi artikuluak. Kortxo hauek astero eguneratzen dira. Intranet Webguneaz arduratzen den pertsona arduratzen da Intranetaz. Bertan honako informazio hauek agertzen dira: organizazioaren inguruko informazio orokorra, instituzioen inguruko dokumentu interesgarriak eta lanaren inguruko arazoak. Intraneta hiru hilean behin eguneratzen da eta taldekide guztientzako eskuragarri dago. 30
  31. 31. Lortutako emaitzakEgiten diren ekintza guzti hauek, ordea, eman dute bere fruitua. Nahiz eta ezin izandugun emaitza ofizialik eskuratu, Alboanek bere langileei eginiko satisfakzio ikerketanoinarrituta, esan dezakegu langileen %80a oso pozik dagoela erakundean. Izan ere,anitza da barne oparotasuna bermatzeko antolatzen den ekintza sorta, gainera, ezin duguahaztu lan taldean finkatua dagoela helburu solidarioa, Alboanen lan egiteak ez dusoilik soldata bat bermatzen, baizik eta ongizate pertsonala suposatzen du, hori dela eta,arazo larririk ez dago barne funtzionamenduan.Bestalde, eta datu gehiago ematearren, jada bost eremu sortu dira erakunde barneansistematizazio eta formakuntza guztiak aurrera eramateko, eta espiritualitateareninguruko gogoeta eta formakuntzarako antolatu diren tarteetan jada 20 kide dituzte,beraz, planteatutako formakuntza estrategiak ere hasi dira beren fruituak ematen.BoluntarioakArestian aipatu bezala, Alboaneko erakundea ordainpeko langilez eta boluntariozosatutako erakundea da. Alboanek 2009an argitaratutako txostenaren arabera, guztira2100 boluntario ditu erakundeak. Hemen nazio mailako boluntarioak eta nazioartekoaksartzen dira.Boluntarioaren perfilari dagokionez, ez dute perfil zehatz bat bilatzen. Alboanensartzeko gogoa duen edozein pertsona izango da onartu eta ongi etorria. Adinaridagokionez ere, adin tamaina zabaleko boluntarioak daude, 18 urtetik hasita 60-70 urtebitartera.Hala ere, esparruaren arabera boluntarioen perfil bat edo beste bat aurki dezakegu.Hezkuntzako ikasketak egin dituzten gazte askok, egindako karrerarekin zerikusia duelaeta, boluntario moduan sartzen dira Alboanen, beraien bizitza profesionalerakolagungarria izango zaielako. Bestalde, kudeaketa arloan dauden boluntario gehienakjubilatutako pertsonak dira. Bizitza guztian zehar horretan aritu dira lanean eta oraindebora librea dutela laguntzeko prest daude. Denbora gehiago dute eta beste pertsonetanpentsa dezakete.Beraz, Alboaneko komunikazio saileko arduraduna den Eider Mamolar-en hitzetan,Alboanek ez du boluntarioen perfilik, hala ere, esparruen arabera perfil motak batzuksortzen dira.Boluntarioei komunikazio berezia egiten zaie, eta nolabait esatearren, politika “berezi”bat jarraitzen dute beraien fideltasuna mantentzeko. Boluntarioez gain kontutan izanbehar ditugu laguntza ekonomiko puntualak egin dituzten pertsonak ere, izan ere, datubaseek beraien informazioa ere gogoratzen dute. Gauzak honela, fidelizazioa lortzekohelburuarekin, kanpaina hauek burutzen dira urtean zehar: 31
  32. 32. 1. Bazkideekin bilerak urtean behin. 2. Alboanen aldizkariaren distribuzioa. 3. Eboletinaren distribuzioa internet bitartez (855 pertsonek jasotzen dute, jaso nahi ezkero, hauxe da zuzenbidea: http://www.alboan.org/registro/boletin.asp ) 4. Egutegiak, liburuak, bideoak eta bestelako materialen bidaltzea. 5. Zoriontze pertsonalizatua. 6. Ekitaldietara gonbidapen berezia. 7. Kanpaina ezberdinen zein bestelako mugimenduen informazioaren bueltatzea.Boluntario potentzialakALBOAN-ek erakundearen parte izango den etorkizuneko publikoa deskribatzenduenean, EAE eta Nafarroako klase sozial ertain-altu eta ertainertaineko populazioahartzen du kontutan, 30-55 urte bitartekoa. Perfilari dagokionez, Interneten erabiltzaileabehar du izan . Orain arteko bezeroak, gainera, Jesuiten ingurutik erakundera heldudiren pertsonak dira. Iragarleak azaldu duen lez, arazoak dituzte xede talde segmentatubat sortzeko, hau dela eta, gure lana da zehaztapen lan sakona egitea, taldearensegmentazioa aburutzat hartuz.Beraz, harreman publikoetan harremanak mantentzeaz gain berriak ere sortu ohidirenez, bezero potentziala zehaztea garrantzizkoa da, erakundeari interesatzen zaionbezeroaren perfila, alegia.Hau dela eta, xede adin tartea 25-55 urte bitartera zabaltzea erabaki dugu, 25-34 urtebitarteko populazioa xede talde sekundarioa izango litzatekeelarik. Perfilari dagokionez,oso garrantzizkoa deritzogu interneten erabilpena, makroinguruan ikusi dugunez,komunikazioaren etorkizunaren “totem nagusia” bilakatzen hasi baita. Talde soziala eregarrantzizkoa da, maila ekonomiko finko bat duen xede-taldea delako gure bezeropotentziala, hau dela eta, klase sozial ertain-altua zein ertain-ertaina hartuko ditugumuintzat.Gure xede taldea segmentatu dezakegu irizpide ezberdinen arabera. Honetarako,lehenbizi, ezinbestekoa da irizpide horiek zehaztea gure interes komunikatiboarenarabera. Hau dela eta, segmentuak adina, klase soziala eta interneteko kontsumoa izangodira, ALBOAN-en hartzailearen perfila zehazteko beharrezkoak direnak. Informazioiturria: EGM.•Xede taldea (printzipala+sekundarioa): 1.268.987 pertsona, populazio osoaren(EAE+Nafarroa, 14 urtetik gora) %53,64-a.•Klase soziala (printzipala+sekundarioa, klase sozial ertain-ertana eta ertain-handia): 1.430.437 pertsona, xt totalaren (printzipala+sekundarioa) %60,47-a.•Internet (printzipala+sekundarioa, eguneko sarbidea): 575.135 pertsona, xt totalaren%45,3-a. 32
  33. 33. ALBOAN ETA KOMUNITATEAXede taldeak edo PublikoakBi alde ezberdin ikertu beharko genituzke Alboanen xede taldeaz ari garenean. Aldebatetik, GKEak berak kontsideratuta duen xede taldea aztertu nahi dugu, baita gureinterpretazioa eman. Noski, jakin behar da lehen xede talde hau ezin dela harremanpublikoen ikuspuntutik begiratu, hau da, Alboanek finkatutako publikoa enpresareninteres finantzieroaren araberakoa da, hots, donazioak eta diru laguntzak aportatukodizkiena.Ordea, finkatu beharko lukete harremanen sustapenean parte hartzen duten muturguztien araberako xede taldea, donatzaileak hauetako bat besterik ez direlarik. Gauzakhonela, eta Alboanek mantentzen dituen lotura guztiak ikusita, xede talde hauekfinkatzea erabaki dugu:  Alboanen lan egiten duten kideak.  Alboani laguntzen dien enpresak.  Instituzioak.  Boluntarioak.  Boluntario potentzialak.  Komunitatea.  Komunikabideak.  Lehiakideak.Datozen lerroetan, eta hasieran planteatutako eskema jarraituz, xedeki guzti hauek ahalizan dugun bezain sakon aztertuko ditugu, batzuk, ordea, jada ikertu baditugun ere.Saiatuko gara komunikazio eta harremanen prismatik enfokatzen, baita datu esanguratsueta azpimarragarrienak erakusten ere.Alboani languntzen dien taldeakAlboan ez dago bakarrik egiten duten lanean. Leku guztietan daude pertsona etaerakundeak, zeintzuek justiziaren alde lan egiten duten.Hori dela eta, Alboan-ek beste hainbat instituziorekin batera aurrera eramaten duteberaien misioa, iparraldean naiz hegoaldean. Koordinatzaileen eta lankidetzako hartuemanei esker kooperatzen dute talde hauekin.Iparreko zein hegoko taldeak hartu-emanean jartzea bilatzen dute, bi aldetako taldeenartean, justizia, dignitatea, askatasuna eta sostengua dituen mundu bakar bat sortzekoesperantzarekin.Jarraian agertzen diren erakunde hauek dira Alboan-ekin batera sare hau osatzendutenak: 33
  34. 34.  EURAC XAVIER Campaña Mundial por la Educación Coalición contra el uso de niños y niñas soldado Coordinadoras ONGD CIDSE SareginezDiru laguntzak ematen dituzten entitate eta erakundeakUrtetik urtera gero eta erakunde eta entitate gehiagok ematen die diru laguntza gisahonetako erakundeei. Hori horrela, Alboan-en kasuan ere gora egin du enpresa etaerakunde publiko laguntzaileen kopuruak. Tontakeria litzateke enpresa hauendeskribapen bana azaltzea, izan ere, gure lanerako publiko hau existitzen dela etaberaiekin harremanak sakondu behar direla ezagututa nahikoa da. Badakigu zein dentalde honen izaera, eta batez ere, Alboanen etorkizunerako duten balioa, alorekonomikoan zentratuz gero.Erakundearen web gunean entitate hauen zerrenda luzea azaltzen da, bere datu labur etakolaboratzen duten alorra adierazita. Aipatuko ditugu garrantzitsuenen artean Bilbo,Donostia, Iruñea eta Gasteizko udaletxeak, Kutxa eta BBK banketxeak, lauprobintzietako diputazio foralak, Eusko Jaurlaritza, eta Europar Batasuna bera. Besterikgabe, esteka baten bidez adieraziko dugu zerrenda hau, eta lanerako beharrezkoa izanezgero, bertara joko dugu. Hauxe da esteka:http://www.alboan.org/portal/financiadoras.asp .Laguntza eskaintzen duten enpresa publiko eta pribatuakEzin ditugu ahaztu ordea, Alboani bere proiektuetan laguntza ezinbestekoa eskaintzendizkieten enpresa horiek ere. Azken urteko datuen arabera, 24 dira ekonomikoki edobestelako baliabideen bidez erakundeak aurrera egin dezan ahalbidetzen duten taldeak.Ezin izan dugu guztien inguruko daturik lortu, izan ere, ez daude edonoren eskura.Ordea, gure kontaktuak berriz ere web gunera zuzenduta, enpresa hauetako 12 zeintzukdiren ezagutu dezakegu, baita zein den beraien ekarpena Alboanentzat. Besterik gabe,zerrenda baten bidez erakutsiko ditugu, publiko garrantzizkoak baitira hauek ere.  La Rioja Alta S.A.: diru-laguntza emateaz gain, sentsibilizazio ekintzak egiten dituzte beraien bezeroekin beraiek parte hartzen duten baratze proiektu baten inguruan. Baratze proiektu hau, Kongoko kooperazio internazionalaren barruan sartzen da eta bertako INADES-Congo erakundearekin elkar lana egiten dute.  Equilibrum Club: Bezeroekin hainbat akzio egiten dituzte eta helburua berriz, Chad-en egiten den kooperazio internazional batetarako sentsibilizazioa, Áfrika "Educación para los niños y niñas de Chad", alegia. Diru-laguntzak biltzeko lana egiten dute, Alboan-en bitartez behar den lekura bideratzen dutelarik.  Euskaltel: Bezeroekin hainbat akzio egiteaz gain, helburuak Ingurugiroaren inguruko sentsibilizazioa eta diru-laguntzen bilketa dira. “Dona tu móvil” kanpainan ezinbesteko kolaboratzaile aizan da. Bertan, bigarren eskuko mobilak jaso eta ondoren hauek salduz ateratako dirua Alboan-i bidaltzen diote. Diru 34
  35. 35. honekin, kooperazio internazionaleko hainbat proiektu finantzatzen dira, beti ere Instituto Guatemalteco de educación Radiofónica (IGER) o el Servicio Jesuita a Refugiados (JRS) elkarlanean.  Garcinuño inprenta: Sustapenerako arazoaren eta diru-laguntzak izatearen garrantziaren inguruko sentsibilizazioa egiten dute. Gabonetako postalen kanpaina bat egiten dute, gehienbat beraien bezeroei bidaliz. Postal haun salmentan ateratako dirua Alboan-entzat izaten da.  El Correo, Diario Vasco, DEIA, Diario de Navarra, Diario de Noticias de Navarra, Diario de Noticias de Álava, Noticias de Gipuzkoa: Iragarkiak jartzeko urte osoan zehar hainbat espazio doan edo %50eko deskontuarekin usten diete, hori bai, espazioaren aukeraketa euren esku geratzen dela esan beharra dago.Lankidetza erakundeakAlboanekin zuzenean lan egiten duten bi erakunde nagusi daude:  Fe y Alegría (Hegoamerikan)  Gujerat (Indian)Fe y Alegría erakundea Alboanek egiten duen bezala hezkuntzan zentratzen da.Hezkuntza jaso ezin duen jendeari laguntzen die erakunde honek. Hainbat arrazoi direlamedio, arazo ekonomikoa, eskolara joateko garraiorik ez izatea…pertsonan hauek bizidiren herrixketan eskolak eraikitzen dituzte.Oso hezkuntza ona ematen dute. Badago jendea, maila sozial altukoa non bere semeakeskola hauetara bidaltzen dituzten, hezkuntzaren kalitate on dela eta. Oso instituzioindartsua da. Herrialde asko hartzen ditu eta ume askori hezkuntza bat ematen diete.Bazkide asko dituen erakundea da, oso marka indartsua.Batera lan egiten duten hiru erakunde (Alboan, Fe y Alegría eta Gujerat ) dira. Hala ere,bakoitzak bere bazkide propioak ditu. Alboanek etorkizuneko plan moduan marka bakarbat osatzea du helburu. Hau ordea oso zaila da. Jendeak ulertzen du lankidetzan aritzendirela hiru erakundeak eta hiruak Jesuitak direla baina bakoitzak bere erakundeari egitendizkio ekarpenak eta ez besteei. Oso zaila da bizitza guztian zehar Gujerat-en bazkideizan den amona bati iritziz aldaraztea, adibidez. Elkartuko balira bazkideak galtzekoarrisku handia izango lukete.Hiru erakunde izateak aldiz lan handiagoa ekartzen du. Hiru komunikazio desberdinegin behar dituzte, publiko desberdinei zuzendu behar dira, momentu desberdinetan etamaterial desberdinaz.Laguntzaileei egiten zaien komunikazioaTalde bakoitzari komunikazio pertsonalizatua eskaintzen zaiola komentatu zigun EiderMamolarrek, batez ere elkar harreman egokian zentratzen dena. Azken finean, bialderdien interesa bermatuko duen harremana sustatu behar da, beraz, Alboanek egitendituen mugimendu eta emaitza guztien berri emango die talde hauei, baita behardutenean lankidetza ere bai. 35
  36. 36. Nahiz eta publiko hauetako bakoitzarentzako politika zuzenik planteaturik ez duten,aurrerago azaldutakoa garrantzitsua da, bi aldeen arteko interes eta oparotasun harremanprofesionala, beharrizanen asetze-trukaketan oinarritzen dena. Honez gain, Alboanekgainontzeko bezero eta publikoei zuzendutako baliabideak ere, enpresa laguntzaileeieman ohi dizkiete.Alboan eta instituzioak: Lobbying-aAlboanek jendeari laguntzeko dituen proiektuak aurrera ateratzeko beharrezkoa daaktitude sozialen transformazioarekin lan egitea, ezinbestekoa da instituzioetan eraginbat sortzea.Alboanek badu politika eta sareetako esparru bat. Hauen lana instituzioetan presioaegitea da gauzak aldatu daitezen. Erakundeak presio taldeak sortzen dituzteinstituzioetan eragina izateko. Eragin hau mantentzeko hainbat akzio egin daitezke:ikerketak, lobbying, sentsibilizazioa, formakuntza…Instituzio publikoetan eragina izateak honako ekintza hauek aurrera eramatea ekardezake. 1. Egitarau politikoan existitzen ez zen gai berri bat ezarri. 2. Gai berri hori gainera lengoai eta marko jakin batekin zarri. . 3. Lengoai jakin hori onartu dadin lortu. 4. Politikak soilik aldatu beharrean aktore jakin batzuen jarrera aldatu dadin lortu.Erlazio zuzena mantentzen dute politikariekin, udaletxeekin, eusko jaurlaritzarekin….Alboanek jendeari gobernuaren jarrera nolakoa den erakutsi nahi dio, hau da, jendeaohartu dadin gobernuak ez duela esandako guztia egiten. Bete ez diren konpromiso askobaitaude.Hiritarrak guztiz informatuak egoteko proiektu bat jarriko du martxan Alboanek. Hiritarguztiek parte hartzeko moduko proiektua, “vigilancia ciudadana” deitua. Honekin lortunahi dutena da, erakundeez gain norbanakoek ere gobernuari presioa sartzea. Ez daONG gaira soilik mugatuko, edozein gairen inguruan idatzi ahal izango da.LehiakideakPentsatzen dugu ezinezkoa dela nazioarteko GKE-kin konpetitzea, are gehiago bestearlo batzuk jorratzen badituzte (gosea, osasuna…).Aipatu beharrean gaude, gure ustez konpetentzia handiagoa direla Alboanen moduantxikiak diren GKE-ak eta eurek bezala entzutetsuagoak izan nahi dutenak; lehenengomailako GKE-a izateko, lehenik gure alturan daudenak gainditu beharko ditugulako.Baina hala ere, kontuan izan behar dugu goi mailan dauden GKE batzuk ez direlakonpententzia zuzenak, izan ere, Alboanenak ez diren helburuak dituzte. Hortaz, gureiritziz komenigarria izango lizateke GKE hauek bereiztea beraien artean; alde batetik,konpetentzia zuzenak eta beste alde batetik, ez zuzenak. 36
  37. 37. Konpetentzia zuzenaren artean honako hauek ditugu;  Intervida: Intervida GKEa konpetentzia zuzenaren multzoan sartu dugu. Izan ere, Alboan baino handiagoa izan harren (nazioarte mailako GKEa) hezkuntza da bere eraginguneetako bat eta beraz, Alboanen helburu nagusiarekin bat egiten du. Gainera, Intervidaren kanpainei dagokienez, Alboanen antzera sentsibilizazio kanpainak gauzatzen ditu eta honen zenbait printzipiorekin batez ere gardena izatearen printzipioa, jendearen aurrean horrela azaltzearen beharrarekin.  Honetaz gain, gizartearen aldaketa bat bilatzen dute elkartasunean eta ulerketan oinarritua. Hala ere, badaude oso bereizitasun argi bi: alde batetik, Intervidak osasunari ematen dion garrantzia da, eta bestetik, hezkuntza, umeen eskolarizazioarekin definitzen dutela maiz. Hortaz, GKEn merkatuan, Intervidak hartzen ez duen beste posizionamendu bat har dezakegu eta ez zuzenki konpetenzia eginez, ez berak duen posizio garrantzitsua hartzen saiatzen  Mundu Bat: Mundu bat erakundea ezagutu ostean, Alboanen konpetentzia zuzen bezala ikus genezake, izan ere, eremu geografiko berean mugitzen dira (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa). Horrez gain, erakunde honek duen helburu nagusienetako bat Alboanek bezala, aldaketa gauzatzea da bai iparraldean zein hegoaldean. Hala ere, esan beharra dago Mundubat ez dela Alboanen eremu berdinean kokatzen ekintzei dagokienez, elkarte honek momentuko larrialdiei ematen baitie lehentasuna, biztanleriak jasaten duen unean-uneko arriskuetan laguntza ematen. Era honetan, erakunde hau lehiakide gogorragoa bihurtzen da jendeak errazago ematen duelako laguntza momentuan gertatzen diren zoritxarrei, esaterako, lurrikarak, tsunamiak…Hezkuntza, berriz, epe luzeko helburu bat da, konpromisoa eskatzen duena hain zuzen eta hau sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da hezkuntzaren garrantziaz jendea ohartaraztea. 37
  38. 38.  Mugarik Gabe: Erakunde hau aztertu ostean, ikusi ahal izan dugu Alboanen helburu berak dituela, hau da, ez da oinarritzen mundu bat bezala momentuko beharrizanak asetzearekin baizik eta epe luzeko konpromisoak burutzearekin. Erakunde honek, hegoaldeko herrialdeetako erakunde ezberdinekin (indigenak, emakumeak…) batera egiten du lan eta ez da herrialde horietan soilik oinarritzen, gure gizartean kontzientzia aldaketa bat ere bilatzen du. Guzti hau ezagutu ostean, Alboanekin duen parekotasuna izugarria dela ikus genezake, eremu geografiko bera izateaz gain, ildo ideologiko berberak dituztelako. Argi dago beraz, Mugarik gabe Alboanentzat lehiakide gogorra izango dela. Haurralde fundazioa: GKE hau ezagutu ondoren, Alboanekin dituen berdintasun batzuk begi bistakoak suertatzen zaizkigu. Alde batetik, erakunde biak giza garapena dute helburu, maila indibidual eta kolektiboan. Bestalde, bertako gizarteak boterea eta autogestioa berreskuratzeko prozesua bultzatzen dute hegoaldean ere, bizitza maila duin bat izateko eta gainera ez dute uste egokia denik iparraldeko gizarte eredua bertan inposatzea. Alboanek bezala, ezinbestekoa iruditzen zaie herrialdeak bere nortasuna eraikitzea eta irudi patriarkala ukatzea. Anesvad: Anesvaden azterketatik ateratako daturik garrantzitsuena jorratzen dituen ardatz nagusiak osasunari lotuak direla dira (Lehen mailako atentzioa, Gaixotasun Tropikalak…) eta beraz, ez dugula konpetentzia bezala kontsideratuko gai aldetik. Hala ere, aldaketa soziala bilatzen dute baztertze soziala eta pobrezia lantzen, eta aldaketa sozial hori da hain zuzen ere Alboanen helburuetako bat. Gainera, horizontaltasuna azpimarratzen dute (Alboanentzat balore garrantzitsu eta lan egiteko beharrezko elementua) tokian tokiko GKE eta herritarrekin kooperazioan lan eginez. 38
  39. 39. Anesvaden irudi txarrak baliteke GKE guztiei eragitea jendearen konfidantza eskatzerako orduan, baina, Alboan trasparentzian oinarrituko denez besteak beste, arazo hori ekiditeko modu ona izan daiteke. Gainera Anesvadek irudi paternalista eta katastrofistak erabili ditu publizitate kanpainetan eta hori da hain zuzen ere Alboanek errefusatzen duen publizitatea. Beraz, GKE moduan bai hartuko dugu konpetetzia moduan baina, baina izandako arazoak eta egindako publizitatea kontuan hartuta, ez dugu eredu positibo bezala ekarpenik egingo ezta bere posizioa saiatzen hartuko ere.  Caritas: Caritas haintzat hartzeko GKE bat da, izan ere, gizartea sentsibilizatzeko kanpaina izugarriak egiten ditu eta hauxe aldatu nahi du, Alboanekin bat egiten duten baloreetan oinarrituz: hurbiltasuna, bertan egotea, entzutea, elkarbanatzea, elkartasuna eta errukia. Gainera, bi GKEak dira erlijiosoak eta gainera biek ematen diete hezkuntzari garrantzia, Caritasentzat ez delarik gai nagusiena. Hortaz, Caritas konpetentzia izango da erlijioaren munduan erakunde oso garrantzitsua delako (nazioartekoa gainera) eta hemengo gizartean aldaketa baten alde egiten duelako balore eta printzipio berdinak erabiltzen dituztelako.Konpetentzia ez zuzenaren barruan, beste hainbat GKE aurki genitzake. Hauek erabatean konpetentzia dira jendearen laguntzeko nahia asetu dezaketelako, baina ezdituztenez alboanen helburu berdinak, ez ditugu konpetentzia zuzena kontsideratzen.Zaku honetan, honako GKE hauek sar genitzake; Unicef, Intermon Oxfam, Medicos sinfronteras, Cruz roja, Manos unidas, Medicos mundi, Amnistia internacional…Alboanen irudia komunitateanAlboanek Zosmamediaren laguntzaz joan den urtean egin zuen notorietate ikerketabaten arabera, EAE eta Nafarroako populazioaren %11ak ezagutzen du Alboanerakundea. Ezagutzen duen jende gehienak ez du zehazki Alboan kokatzen, ez dakizeintzuk diren bere helburuak. Jendeari kostatu egiten zaio Alboanek duenpentsamendua zein den jakitea eta asimilatzea. Beraz, zentzu honetan arazo bat dutelaesan daiteke. Beste GKE batzuen lana kokatzea erraza da, Alboanena aldiz desberdinadenez jendeari gehiago kostatzen zaio.Honez gain, Alboan ezagutzen duen %11 horien artean, gehiengoak, erakundeaJesuitekin alboratzen du. Honek bere alde ona eta txarrak ditu. 39
  40. 40. Alde batetik, jende askok Alboan jesuita dela jakiten duenean iritzi txarra sortzen duerakundearen aurrean. Arrazoi honengatik zaila da mota honetako GKE batposizionatzea. Esan bezala, jendeak atzera egin dezake Jesuiten gaia dela eta.Hala ere, beste GKEen artean Alboan oso ondo posizionatua dago. Hau neurtzekoinkesta bat egiten dute urte amaieran, boluntario, bazkide, hedabide, besteGKEei….bideratua.Bestalde, Jesuita izateak baditu bere onurak. Izan ere, Jesuiten mundutik gertu dagoenjendeak Alboan ondo ikusiko du, jarrera positiboa izango du erakundearen inguruan.Gainera, Jesuitak beti izan dira oso iraultzaileak, arrazoi honengatik egon daiteke jendeanon elizaren alde ez dagoenbaina begi onez ikusten dituen Jesuitak, honek guztiakAlboan ere begi honez ikustea dakar.Hala ere, badakite sekula iritsi ezingo diren publikoak daudela. Beraz, esan daitekeAlboanek komunitatean duen irudia nahiko ona dela, denetarik dago noski eta lanhandia egin beharko dute euren irudia positiboagoa eta jende gehiagorengana iritsidadin. 40
  41. 41. KANPO KOMUNIKAZIOAKomunikazioa ezinbestekoa da Alboanentzat, izan ere, pertsonen borondate etaesfortzuak transmititzea erakundearen helburu nagusienetarikoa da. Bestalde, gizarteakAlboanen ekintzen ezagupena izan beharko luke, baita eginkizun guzti horien zergatiakere. Mezua argia da: Hegoaldeko herrialdeetako kultura eta errealitatea Iparraldekogizartera ekarri nahi dute ondoren eztabaida pizteko, iritzi publikoan eragina izateko etainstituzioen erantzunkizuna lortzeko.Gauzak honela, hezkuntzan oinarritutako komunikazioa egin nahi du Alboanekgizartera, mezu errez eta ulerkor bat zabaldu nahi dute, alde batetik erakundeak duenahalmen eraldatzailea adieraziko duena, eta bestetik asimila erraza izango dena. Hauxeda erronka: hainbeste dira azaldu nahi diren ideiak non publikoak ezingolituzkeen denak asimilatu. Gauzak honela, Alboanek mezu sendo eta ulerkorrasortzea bilatzen du.Behin mezua ikuspuntu honetatik sortuta, garrantzizkoa da gaur egun erabiltzen dituztenkomunikabide -propiak zein kanpokoak- ezberdinetan egindakolana birantolatzea etaeskuragarri dauzkaten medioak zein arrakasta lortzen ari diren beste medio berriakbaloratzea ondoren komunikatzeko politika berri eta gaurkotua finkatzeko. Alboan ere2.0 komunikaziora pasa da, ezagutu nahi ditu publiko ezberdinen iritzi eta gomendioak,eta jada hasi du komunikaziorako zeukan filosofia transformatzen.Komunikazioaren alorrean Alboanek datozen urteetarako helburu hauek planteatu ditu: 1. Komunikazio estilo propioa sortzea gainontzeko erakundeetatik bereizteko balioko duena. 2. Mezuaren zein komunikabide eta publikoen birplanteamendua. 3. Alboanen transformaziorako kontzeptua zabaltzeko modua aurkitzea, bizi izan diren esperientzia ezberdinetan oinarritua. 4. Gizartean Alboanek duen posizionamendua finkatu eta transmititzea. 5. Urte bakoitzean emandako hurrats guztien komunikatzea, transparentzian oinarrituta.Testuinguru honetan aurkitzen da Alboan, komunikazioan transformatzeko behar batduelarik. Honetan zentratuko garen arren, jakin nahi dugu zein izan den komunikabideezberdinetan izan duen oihartzuna. Clipping-a egin dugu, jarraian aurkeztuko dugunpuntuan erakusten den bezala.Alboan komunikabide ezberdinetanAlboanek badu, askotan azaldu dugun bezala, komunikaziorako zentratzen den saila.Honen barruan, ohikoa denez, badago prentsarekin harremanak mantentzen dituenprofesionala ere, eta bere lana kontaktu hori sustatu, mantendu eta baloratzea da. EiderMamolarrek azaldu zigun lez, komunikabideek eta erakundeak elkarrekin dutenharremana estua da, bien arteko onura bilatzen delarik. Izan ere, harreman hauegunerokoa da, edozein ekintza, berri edo eraldakuntza segituan transmititzen zaiemedio ezberdinei, beti ere, publicitya lortu ahal izateko. 41
  42. 42. Honetan zentratzen da bi alderdien arteko elkarkidetza: Alboanek informazio eguneratueta konstantea bidaltzien die medioei, eta medioek behar izanez gero, Alboanenlaguntza dute edozertarako.Guk, gure ikerlanean, medioetan izan diren agerpenak neurtu nahi izan ditugu clippingbaten bidez. Hala ere, Alboanen dugun kontaktuari ere honen inguruan galdetu genioneta eurek ere medioen kontabilizazioa egiten dutela azaldu zigun, nahiz eta geroinformazio hori tratatzen ez duten. Argiago azaltzeko, komentatu zigun nola batzuetanerakundeak medioei ahalbidetutako prentsa oharreko informazioa guztiz ezberdinmaneiatzen duten, batzuetan Alboan bera aipatu gabe utzirik. Kasu horietan, prentsazarduratzen den profesionalak segituan dei bat egin eta informazioa moldatzeko eskatzendio medioari. Ordea, guzti hau ez da datu base batetan artxibatuko, eta beraz ez dutekontutan hartzen beraien “publicity politika” hobetzeko.Baina Etorkizuneko erronka medioetako aparizioen jarraipen sakonagoak egite da. Izanere, geroz eta garrantzi gehiago ematen diete komunikazioari, krisialdia dela eta.Jendearengana heltzeko modurik egokiena iruditzen zaie gauden egoera kontutanizanda. Hauxe da orain arte medioetan eginiko agerpenen inguruan erakundeak jasotakodatuak:  Hedabideetako aparizioak o Prentsa: 94 agerpen. o Telebista: 3 astetako kanpaina. o Irratia: 108 agerpen. o Notizia agendak: 11 agerpen. o Medio digitalak: 195 agerpen. o Egunkarietako gehigarriak: 28 agerpen.  Internet o Facebook o Twitter o Blog-etan o EITB o Vida Solidaria o Diario Vasco o Canal solidarioGuk ere gure ikerkuntza propioa egin dugu clippina sortzeko. Honetarako, prentsaidatzia, irratia eta telebista neurtu ditugu. Esan beharra dago Alboanek berak bidalitakoagerpen-datuekin alderatuz, gure bilaketa askoz ere murritzagoa izan dela. Prentsaidatzia EHUko hemeroteka digitalean bilatu dugu eta 68 albiste eskuratu ditugu. Halaere, gutxi batzuk izan dira neurgarriak, 35 alegia, gehienetan Alboan aipatu besterikegiten ez baita. Irratian ere antzerako zerbait gertatu zaigu, soilik hiru irratsaio izanditugu eskura, eta hauetan ere Alboan aitzakia besterik ez da izan, momentu zehatzbatean komentatu den gaia. Telebistako agerpenik ez dugu aurkitu, baina badirudienez,soilik spota azaldu da bertan. 42
  43. 43. Clippina egiterako momentuan, azpigai hauek aztertu ditugu: 1. Data 2. Egunkaria 3. Saila 4. Informazio mota 5. Luzeera eta informazioaren mailaketa 6. Argazkia 7. Albistearen kokapena 8. Iturria 9. Hizkuntza 10. Informazioaren tratamenduaInformazio guzti hau tauletan klasifikatu dugu, eranskinean aurki daitezkeenak.Jarraian, ikerketa konplexu horrek eman dituen fruituak eskainiko ditugu, egindakoazterketaren ondorio nagusienak, alegia. Albiste bakoitza analizatuta, konklusio orokorbatzuetara heldu gara, hala ere, lehenbizi, aztergai izan diren atal bakoitzaren datuesanguratsuenak erakutsi nahi ditugu datozen lerroetan.  Dataren inguruan: Lortutako informazioa taula batean laburtzea erabaki dugu, nolabait, balorazio grafikoago bat egin ahal izateko. Ikusi dezakegu batez ere Uztailean argitaratu izan direla Alboanen inguruko albisteak, 12, gure baliabideen arabera. Ordea, azaroa eta abenduan bakar bat ere ez dugu aurkitu, arraroa, izan ere, GKEek gabon garaian komunikazioa azpimarratzeko joera dute, publiko ezberdinak sentsibilizatuagoak diren garaia baita. Informazioaren antolamendua urtean zehar 12 10 A lb iste K o p u ru a 8 6 Albiste kopurua 4 2 0 il a Ab ail a Uz a O t la Az i a oa M a i la Ek a M a ila a Ab o a tu a ain z du ri r Ira i at sa ir Ur r tx ta r ar t uz Ap en Ur Hilabeteak Bestalde, urtarrilean ere, gainontzeko hilabeteekin alderatuz, 6 albiste aurkitu ditugu, izan ere, hile horretan Haitin gertatutako lurrikarek “aitzaki” suposatu zuten GKE askorentzat beraien burua komunitatean erakusteko. Geroztik, gainera, hitzaldi eta prentsaurreko dexente eman ditu Alboanek bai Haiti baita 43
  44. 44. Txileko lurrikaren inguruan, eta GKE ezberdinek elkarkidetzan antolatu dituzten ekitaldi askotan hartu dute parte, baita ere. Uztailean ordea, Gobernuak GKEentzat duen aurrekontua murriztu zen, eta gainera Alboanek beren finantza laburpena publikatu zuen, hau dela eta, prentsaurreko ezberdinen bidez, hainbat agerpen lortu zituzten, horregaitik ikusi dezakegu uztailean horrelako hazkundea. Orokorrean, lehen urte-erdian publikatu dira albiste gehienak, bigarrenean ordea publicityaren eragina esanguratsuki murriztu delarik. Egunkariak: Unibertsitateko hemeroteka digitalean egindako azterketaren arabera, zortzi egunkari ezberdinetan dokumentatu izan da Alboanen inguruko albiste-sorta. Egunkari hauek, El Correo Español, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Diario de Noticias de Alava, Diario Vasco, Deia, El Pais eta EITB dira. Kasu honetan ere irudi grafikoa egitea erabaki dugu, izan ere, ezin argiago ikusi daiteke nola banatzen den Alboaneko publicitya parte hartzen duen esparruaren arabera. Ikusi dezagun grafikoa. Egunkarietako agerpen kopurua 14 12 10 8 Agerpen kopurua 6 4 2 0 El Correo Diario De Navarra Diario De Noticias D. Noticias de Alava Diario Vasco Deia El Pais Eitb Egunkariak Nabari dezakegunez, Diario de Noticias egunkari nafarrak dudarik gabe agerpenenetatik zati handiena eraman du, izan ere, 14 agerpen izan ditu guk analizatu ditugun guztien artean. Bestalde, diario de Navarra, Diario Vasco eta El Correo pare daude 5 agerpenekin, eta arraroa den arren, Euskal Autonomi Erkidegoan nagusi diren egunkarietan ia ez da publikaziorik egin. Honen ondorio nagusiena da Nafarroan lortzen dela publicity gehiena, beraz gainontzeko ezparru geografikoetan zein hauetako medioetan harremanak estutu beharko lirateke etorkizunean publicity oparoago bat lortu ahal izateko. Albiste mota eta Informazioaren mailaketa: Espero bezala, publicity gehiena albiste moduan publikatu da, nahiz eta iritzi artikulo anitz ere aurkitu ditzakegun egindako azterketan. Informazioaren mailaketa neurtzeko, bestalde, moduloka neurtu ditugu publikazioak, hots, egunkariaren orrialde estandarrak 8x5 modulo 44
  45. 45. dituela kontutan hartuz. Gauzak honela, argi ikusi dezakegu albiste gehienek orrialde erdia hartzen dutela bere baitan, oso gutxik gainditzen dute hauxe. Baina badira orrialde osoko hiru albiste ere, nahiz eta hauetan Alboan ez den aztergai den materia bacará, beste albiste handiago baten parte baizik. Beraz, berebiziko mailaketarik ez dagoela ondorioztatu dezakegu, erdi mailako interesa pizten duen kontu bat bezala tratatzen baita. Argazkia eta albistearen kokapena: 16 publikaziok dute argazkia, nahiko emaitza ona, alegia. Esan beharra dago baina, ez zaiela tamaina esanguratsurik eman, izan ere, media bat egin behar bagenuke, 2x2 moduloko irudia aurki dezakegu, maila handienean koloretan. Hauetan, edo prentsaurrekoaren irudia, edota albistean jorratzen den gaiaren inguruko irudia aurki dezakegu. Balorazio bat egitekotan, nahiko positiboa da, aztertu ditugun publikazioen erdiak irudiaren laguntza baitu. Hala ere, hauxe sustatu beharko litzateke, argazkidun berriak beti duelako botere komunikatibo indartsuagoa. Albisteen kokapena ere begiratu dugu, garrantzitsua deritzogulako. Ikusi dezakegunez, albiste gehienak (lehen 22ak, alegia) lehen 15 orrialdeetan datoz, gainontzekoekin alderatuta maila esanguratsu batean gainera. Datu positiboa dela uste dugu, izan ere, egunkariaren lehen orrialdeak izan ohi dira irakurrienak, gizartearen atalean baitatoz albiste gehienak. Bestalde, gure “txip publizitarioa” martxan jarrita, badakigu egunkariaren ezker aldean datozen albisteei atentzio gehiago jartzen zaiela, eta hauxe ere neurtu nahi izan dugu. Albisteen %42,8-a eskuin aldean datoz, eta 47,2-a ezker orrialdean. Beraz, alde txikia badago ere, ezker aldean datozen albisteak gailentzen dira, eta honek ere positibotasuna ematen dio informazioaren hedapenari. Albistearen kokapena egunkarian 25 20 1-15 orriak Albiste 15 16-30 orriak kopurua 10 31-45 orriak 46-60 orriak 5 61-75 orriak 0 1 Orrialde margina Informazioaren tratamendua: Aurkitutako publikazio guztiak kontutan izanda eta beraietan datorren informazioaren edukia behatuta, hiru ondorio nagusietara heldu gaitezke. 45

×