Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Urtebetetze eguna

2,250 views

Published on

  • Be the first to comment

Urtebetetze eguna

  1. 1. Urtean zehar bada egunberezi bat denon oso gustukoa,“Urtebetetze eguna”.Denok irrika bizian egotengara egun hori noiz heldukozain. Goizean goiz muxuz etabesarkadaz betetzen gaituzteeta kantuan esnatzen, oso alaisentiaraziz.Ainhoak ere horrela sentitunahi du bere bosgarrenurtebetetzean. Baina… baal dakizue zer gertatu zaiongure neskatilari? Bada, honahemen, Ainhoari gertatutakoistorio bitxia:
  2. 2. Gaua da, Ainhoaren urtebetetzebezpera. Gure neskatoaren etxeanurduritasuna nabaria da.—Ai ama! Ezin naiz geldirikegon! —dio Ainhoak.—Lasai, Ainhoa! Dena prest dagohemen bihar zure urtebetetzeaospatzeko —dio amak.—Baina ziur al zaudete? —galdetzen die Ainhoak.—Baietz bada! Begira, hemendaude behar ditugun gauzak:edalontziak, bizkotxoa, zukuaketa bost kandela —dio aitak.—Zoaz ohera behingoz, biharmugimendu handiko egunaizango duzu eta —dio amak.
  3. 3. Eta “Goazen ohera” abestuzoheratu da Ainhoa.Goazen ohera,Ainhoa goazen ohera.Goazen ohera,agudo goazen ohera.(Guantanamera doinua)Beti bezala, kontatu dioteipuina bere gurasoek; betibezala, itzali diote argia.Ainhoak Pantxika izenekobere panpinari estu-estuheldu dio eta begiak itxiditu.Asko kostatu zaio lo hartzeabaina azkenean, berepentsamendu gozoak lagun,lo seko gelditu da.
  4. 4. Halako batean, Ainhoarenezkerreko belarritxoa esnatuegin da eta eskuinekoari deitudio:—Aizu! Aizu, Moñoñe! Esnazaitez.—Zer gertatzen da, bada? —erantzun dio Potxolok.—Tunttuna zara, ala? BiharAinhoaren urtebetetzea da, etagogora ezazu iaz zer nolakotirakadak jasan behar izangenituen.—Egia da! Kanpaiak bezalaerabili gintuzten eta tomateakbezain gorri jarri.
  5. 5. Eta horrela, besterik esan gabe, Ainhoak lojarraitzen duen bitartean, logelatik ateradira biak, eskutik helduta.Eta han doazbidean marmarkaTxiri-txiri, oiñe-oiñe,Gure Potxolo etaMoñoñe.
  6. 6. Eguzkia atera da eta iritsi da goiza.Gurasoak alabaren logelara sartu dira“Zorionak zuri” abestuz.Ainhoak lo jarraitzen du eta musu batematera hurbildu direnean:—Ene! Baina, zer da hau? Gure alabakez du belarririk!!Ainhoak, harriturik, ikusten dugurasoek ezpainak mugitzen eta keinuarraroak egiten dituztela. Gainera,berak ez du ezer entzuten. Etahorregatik, bi eskuak belarrietaraeraman eta, izututa, oihuka hasi da:— Aaaaaa! Hau da hau! Nondaude nire belarriak? Nihorrela ez noa ikastolara!
  7. 7. Hala eta guztiz ere, lagunengan pentsatuz, buru-makur, ikastolarako bidea hartu du. Jolastokian,Eneko eta Aitziber bere bi lagunak urduri daudeAinhoa noiz agertuko zain.—Begira! Badator gure Ainhoa! Goazen belarritiktiratzera! —dio Enekok.Eta tiratzera doazenean, ohartu dira Ainhoak ezduela belarririk. Eta haien harridura aurpegiaikusirik, gertakizun harrigarria kontatzen die gurelagun Ainhoak.
  8. 8. Ondoren, goibel-goibel, isil-isilik, hirurak elkarrekinsartu dira gelara. Gelanandereñoa eta beste umeakAinhoaren zain-zain daude.Enekok eta Aitziberrekberokia eta txanoa eranztenduten bitartean, Ainhoa,zintzo-zintzo, bere lekuaneseri da txanoa kendu gabe.
  9. 9. Andereñoa, zoriondu nahian,muxu bat ematera hurbildu zaioeta, belarritik tiratzera doala,galdetu dio:—Baina, Ainhoa, zer arraiogertatu da zure belarriekin?—Aiba! Ez dauka belarririk! —dioume batek.—Egia da! —dio beste batek.—Sinestezina da! Nolatan gertatuda hori? —esan du hirugarrenbatek.Gelan zalaparta handia sortu da,ez dute ezer ulertzen. Enekok,orduan, gelako beste laguneigertatutakoa azaldu die:—Dirudienez, gaur goizean, esnatudenean, ez zeukan belarririk.—Zoritxarrez, ez dakigu nondauden? —dio Aitziberrek.
  10. 10. Une horretan, atea erdi irekiazegoela aprobetxatu, etaAinhoaren bi belarritxoakgelara sartu dira eta mahaibaten gainean jarrita, aldeegitearen arrazoiak emandizkiete hain harriturikdauden lagunei.-Begira, alde batetik, zuekkanpaiak bezala erabiltzengaituzue;-bestetik, zuen tirakadakmingarriak dira;-eta azkenik, urtero-urtero,gorrituta uzten gaituzuetomateak bagina bezala. Etahori guztia ez dago ondo,aizue!
  11. 11. Azalpen guztia adi-adi entzun eta gero umeek azkarasko ulertu dute belarriek esandakoa, etaaurrerantzean muxu eta tirakada gozo-gozoakemango dituztela agindu diete.Hori entzun ondoren, gure Potxolo eta gure Moñoñe,elkarri begiratu eta, keinu bat eginez, prest agertudira Ainhoarekin bueltatzeko.
  12. 12. Eta denak, pozaren pozez,kantatzen hasi dira.Bertso kantuan ospa dezagunAinhoa zure eguna.Bost urte bete dituzu, ta haupoza sentitzen duzuna!Neska jatorra zarenez gero,denok zaitugu laguna.Tori, muxu hau zu zarelakogaurko gure “txapelduna”.(Pello Joxepe )
  13. 13. Ondoren, Ainhoak eramandakogauzekin festa handi-handiaospatu dute.eta... Egia ala gezurraBegi bien erdian sudurra!
  14. 14. R ikastaroa – 2003 – Irale-Gasteiz
  15. 15. IRAKASLEAREN GIDA“Urtebetetze eguna” garrantzitsua da umearen bizitzan. Hala izanik, komenigarriaikusten dugu ospakizuna opariekin soilik ez ezik, beste eduki eta balore batzuekin erelotzea. Besteak beste, honako helburu hauek landu daitezke:-Pertsona helduen eta lagunen maitasunarekiko jarrera positiboa izan.-Sentimenduen eta emozioen adierazpena bultzatu.-Entzuteko jarrera eta besteekiko errespetua garatu.-Norberaren eta besteen arazoen aurrean konponbide bat bilatzen saiatu.-Hortzen osasunerako jokabide egokiak eta desegokiak bereizten ikasi.-Urtebetetzearen egoerarekin lotuta dauden euskarazko hitzak eta mezuakulertu eta erabili, ahoz zein idatziz.-Denboraren kontzeptuaz jabetu: egunak, hilabeteak, urtaroak.-Norberaren edo besten ekoizpen plastikoekiko interesa eta jarrera baikorraizan.
  16. 16. Lagungarria izango zaizuelakoan, ipuinaren eta sortutako egoeren inguruanegon daitezken ekintzak proposatzen dizkizuegu:1. Urteak betetzen dituen umeak bere jaiotza egunekopasadizo edo informazioren bat ekarriko du etxetik: txikitakoargazkiak, gurasoek idatzitako bitxikeriaren bat, eta abar.Material hau erabiliz, umeak bere txikitako bizipenak adierazikoditu.2. “Urtebetetze eguna” ipuinean gertatzen denarenaitzakian, ematen diren arazoen irtenbideak landuko ditugu ahoz.3. Lehendabizi andereñoa izango da ipuin haukontatuko duena. Kurtsoan zehar umeak izango dira ipuinarenkontalariak. Nahi izanez gero, ipuina antzeztu egingo da.4. Ipuina abiapuntu bezala hartuta, urtebetetzekoaskariari buruz hitz egingo dugu: “urtebetetzetan, zerjaten dugu”? “Beti jaten al dugu horrela”? Horrelakogalderak eginez hortzen zainketaren gainean hitz egingo dugu.
  17. 17. 5. Kartulinaz egindako tren handi bat jarriko dugu orman, egutegi batondoan kokatuz. Trenaren 12 bagoiak urtaroen arabera koloreztatukoditugu. Horrela: negua, zuriz; udaberria, berdez; uda, horiz; udazkena,laranjaz. Bagoi bakoitzean umearen izena eta urtebetetzeko egunajarriko ditugu. Honela, umeak, poliki-poliki, zein hilabetetakoak etaurtarotakoak diren konturatuko dira.6. Urteak betetzen dituenarentzat gelan egin daitezkeen hainbatekintza:-Enbalatzeko paperean umearen silueta markatu, ondorengorputza osatu. Bere lagunek silueta barruan sinatuko dute etaandereñoaren laguntzaz, edo laguntzarik gabe, mezu batidatziko diote. Adibidez: “oso polita zara”, “zure lagunanaiz”-Umeen aurpegien argazkiak fotokopiatu eta paper batean itsatsiilaran. Ume bakoitzak bere buruari gorputza marraztu, eta bereizena jarriko du irudiaren azpian. Ondoren, goialdean agertukoden puxikan, olerki, abesti edo mezu bat idatzi denon artean.Horretaz aparte, irakasleak emandako esaldi zatitu batkonposatu beharko dute beraiek, eta puxika horretan itsatsi.
  18. 18. -Urteak betetzen dituena azkena izango da, eta bere irudiarengainean beste puxika bat agertuko da “eskerrik asko” esatenduena. Bukatu eta gero, pergamino itxuran bildu eta etxeraeramango du urteak bete dituenak.-Ikasle bakoitzak marrazki libre bat egin eta bertan “Zorionak”edo mezu bat idatzi. Marrazki hauekin liburuxka bat osatukoeta urteak betetzen dituenari emango zaio.-“Ainhoaren ipuina” fotokopiatu. Binaka edo hirunaka jarrita,ipuinaren sekuentzia margotuko dute. Gero beraien izena etairudi horri dagokion esaldi bat idatziko dute. Marrazki hauekinere liburuxka bat egingo zaio.-Postal bat prestatu. Barrualdean, “Zorionak Asier 5 urte betedituzulako” idatzi ondoren, ume bakoitzak sinatu egingo du.Kanpoaldean, animalia baten irudia ahoan puxika bat duelaipiniko dugu.

×