Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Tulipan txikia3

366 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Tulipan txikia3

  1. 1. Bazen behin lurpean bakar-bakarrik bizi zentulipan hazi txiki bat. Egun batean...
  2. 2. “Tok! Tok! Tok!”. Baten batek bere etxeko atea jo zuen.—Nor zara? —galdetu zion.—Euria naiz eta hor barruan sartu nahi dut.—Oraindik ezin zara sartu —esan zion tulipan txikiak.
  3. 3. Handik bi egunera...“Tok! Tok! Tok!”. Berriro erebaten batek atea jo zuen kanpokoaldetik. Ahots bat entzun zen:—Euria naiz eta hor barruansartu nahi dut.—Ez, ezin zara sartu —erantzunzion tulipanak lurpetik.
  4. 4. Egun batzuk geroago, beste erabateko zarata bat entzun zuen leihotiktulipanak:—Nor zara? —galdetu ziontulipanak.—Eguzkia naiz eta hor barruansartu nahi dut.—Ez, ez, ezin zara sartu —erantzunzion eguzkiari lurpetik.
  5. 5. Geroago, “Txist! Txist! Txist!”entzun zuen tulipanak eta atezulotxotik begiratu zuen.—Nor dago hor? —galdetuzuen.—Eguzkia naiz. Zabaldu!—Ez, ez, ezin zarasartu —erantzun zion tulipanakberriro.
  6. 6. Egunak eta gauak igaro zireneta beste egun batean zera entzunzuen tulipantxoak lurpetik:“Ssssssss!”—Nor dago hor? —galdetuzuen.—Haizea naiz eta hor barruansartu nahi dut —entzun zuenkanpotik.—Ez, ez. Ezin zara sartu —erantzun zion tulipanak.
  7. 7. Handik egun batzuetara,“Tok! Tok! Tok!” baten batekbere etxeko atea jo zuen bestebehin. Leihoan zehar, berriz,“Txist! Txist! Txist” entzun zueneta tximiniatik “Sassssss!”zetorrela sentitu zuen.—Nor da? —galdetu zuentulipantxoak, oraingo honetankezkatu samar, zarata guztihoriek aldi berean entzunez.—Euria, haizea eta eguzkiagara eta hor barruan sartu nahidugu —esan zioten hirurekelkarrekin.—Sartu nahi baduzue. Gaurprest nago zuek hartzeko—erantzun zien tulipan haziak.
  8. 8. Eta, horrela, tulipantxoak astiro-astiro ateazabaldu zuen eta euria, eguzkia eta haizeatulipantxoaren etxe barreneraino sartu ziren.
  9. 9. Euriak ezkerreko eskutik hartu zuen tulipana;eguzkiak, berriz, eskuinetik, eta haizea atzeanipini zen bultzatzeko.
  10. 10. Hiruren artean, poliki-poliki, bultza egin ziotengorantz tulipantxoari, lurpetik atera eta lorategigainera ateratzen laguntzeko. Honela esan zioten:—Atera ezazu burua lur gainera.
  11. 11. Tulipanak burua altxatuzuen, bere indar guztia erabilizbultza egin eta... “Zassss” bat-batean begiak ireki eta lorategi ederbatean zegoela konturatu zen.Eskuinera begiratu zuen lehenengo,ezkerrera gero, eta ikusi zuen ezzegoela bakarrik, beste lore batzukbaitzeuden inguruan. Berabezalakoak ziren batzuk,desberdinak beste batzuk. Koloreeta usain desberdinak zituztenguztiek.Loreak burua altxatu zuenzerurantz, eta haizeak putz eginezhodeiak aldentzen zituela ikusizuen, zeru urdinean eguzki beroasentitzen zen bitartean.
  12. 12. Gero, beheraxeagobegiratu zuen eta bera etabeste lore batzuk haurrezinguratuta zeudela ikusizuen. Haur guztiak beraieibegira zeuden eta bat-batean txaloka eta oihukahasi ziren:—Udaberria helduda! Udaberria heldu da!Gora udaberria! Goraudaberria!
  13. 13. IRALE-GASTEIZPROIEKTUAK 2006Proiektuaren egilea:Jesus Mari UrbegainArgitaletxea:Ibaizabal

×