Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Mirikol barraskiloa

476 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Mirikol barraskiloa

  1. 1. Mirikol barraskiloa oso kezkatuta dabil, bere maskorra galdu baitu, etaez baitu etxerik eguzkitik eta euritik babesteko.
  2. 2. Baratzean dabilenean, beste animaliekin egiten du topo. Zizarearekinaurkitzen da eta:-Aizu, zizare. Ikusi al duzu nonbait nire maskorra?-Ez, Mirikol, ez dut zure maskorra ikusi.
  3. 3. Bere bidea jarraitzen du, eta lanean ari den inurria ikusten du bereaurrean:-Kaixo, inurri! Ikusi al duzu nire maskorra?-Ez, Mirikol! Ez dut zure maskorra ikusi.
  4. 4. Bidean koloreetako tximeletarekin aurkitzen da:-Kaixo, tximeleta!, hegan hainbeste egiten duzun hori! Ikusi al duzu niremaskorra?-Sentitzen dut Mirikol, baina ez dut ikusi, eta hori lorez lore ibili naizela.
  5. 5. Mirikol gero eta tristeago sentitzen da.Izan ere,ez du etxerik etapentsatzen du negua iristean ez duela lekurik izango hotzaren kontrababesteko.
  6. 6. Horretan dago, sagu jakintsuarekin topo egiten duenean:-Kaixo, Mirikol! Kezka aurpegia duzu. Zer gertatzen zaizu?.-Kontua da nire maskorra galdu dudala eta ez dakidala nola pasatukodudan negua.
  7. 7. -Baina Mirikol, zu ez zara barraskiloa, zu bare bat zara, eta horrexegatikez duzu maskorrik.-A, bai! Hau poza! Orain badakit ez naizela barraskilo bat!
  8. 8. Hori jakin eta gero, Mirikol pozik dabil. Aldameneko baratzean etxebat aurkitu du. Eta orain, aza bat da bere etxea, ez da barraskiloa,baizik eta barea!
  9. 9. Egileak:Amaia ZabalaJosefi Iturrate*************R ikastaroa – 2004IRALE-GASTEIZ

×