Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

On line baliabideak azkena

1,551 views

Published on

Published in: Education, Technology, Business
  • Be the first to comment

On line baliabideak azkena

  1. 1. ON LINE BALIABIDEAK Egileak: Ane Beloki, Idurre Etxaide, Aitor Irastorza eta Myriam Liberal Gaiaren aukeraketaren zergatia: Egia esan, aukerak ugariak ziren gaia aukeratzeko momentuan,hala ere, gaia aukeratzeko hainbat eztabaida eduki ondoren,guretzat interesgarriena eta joku gehien emango ziguna aukeratu genuen: on line baliabideak. Zergatik gustatzen zaizkigu on line baliabideak? On line baliabideek ez dute baliabide osagarririk behar, hau da, ez da software berezirik erosi behar,nahikoa baita internet edukitzearekin. Bestalde, on line baliabideek egoera eta ekintza ezberdinetan lagun gaitzakete.Adibidez, inauteriak direla eta kareta ugari aurkituko ditugu ikasleekin egin ahal izateko helbide egokia ezagutuz gero. Santa Ageda eguna dela eta, koplak erraz entzun eta ikusiko ditugu helbide egokia edukiz gero. Eta horrela beste hainbat adibide aurki genitzake. Idazlanaren helburua eta planifikazioa: Idazlanaren helburua beraz azken artikulua lortzeko egindako bidea deskribatzea da. Planifikaziotik hasi eta artikuluaren erredakziora arte. Lehenik eta behin, Joxemik, gure irakasleak, bere blogean zintzilikatutako planifikazio taula oinarritzat hartuz, gure planifikazio taula osatu genuen. Hau da Joxemik elkarrikertuzen erreferentzia gisa erregistratu duen taula: Ondoren Joxemik bere taulan proposaturiko galderak bildu ditugu eta erantzuna eman diegu.
  2. 2. 1.Zer jakin behar du on line baliabideei buruz haur hezkuntzako irakasle batek? Haur hezkuntzako irakasle batek jakin beharko lukeena zera da gure ustez: internetek izugarrizko eskaintza helarazten digula. Material asko eta asko dago baina horrek ez du esan nahi dena baliagarria izan dakigukenik, iristen zaizkigun proposamen guztien artean aukeraketa bat egin behar dela hain zuzen. Web gune konkretu batzuk ezagutzea baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigu beharrezko informazioa bilatzen jakitzea, baina hau ( bilatzen jakitea alegia) ez da "erakusten" den zerbait, bilatzaileak zeintzuk diren eta nola erabiltzen diren ikastea ez da zaila, informazioa bilatzen "ikasi" egin behar da, hau (ikastea alegia) esperientziaren ondorioz lortzen den zerbait da. Informazioa bilatzen jakitea beraz, jakintza baino gehiago, jarrera kontua da. 2.Zer nolako irakasle izan nahi dugu, zer garrantzia eman teknologiari eta nola erabili gure gelan? Lehenik eta behin esan beharra daukagu taldekide guztiak ados gaudela gauza batetan:haur hezkuntzan, gelan, teknologia berrien erabilpena mugatua izan behar dela.Erabilpena, irakaslearen prestakuntza lanera mugatzen dugu. Material osagarria lortzeko orokorrean. Teknologia berriak, ikasleei baino gehiago, irakasleei daude zuzenduta hezkuntzako zikloan. Dena den interesgarria iruditu zaigu, erabilpena mugatua izan behar duen arren, dauden baliabideak ezagutzea. 3.Zein da teknologiaren papera haur hezkuntzan? Aurretik esan bezala, teknologiak adin tarte honetan izan behar duen papera mugatua izango da. Haur hezkuntzan helburu nagusia jolastuz ikastea da, sozializatzea. Gure ustez, ordenagailuak ez du helburu hori lortzeko bidean laguntzen. Beraz, haur hezkuntzan teknologia berriak egongo badira irakasleak erabili behar dituelako izango da eta ez beste arrazoiengatik. Ez dugu esan nahi haur hezkuntzan teknologia berriak erabili behar ez direnik. Noski, teknologia berriek heuren tokia izan dezakete haur hezkuntzako gelan, baina honen erabilerak ez du helburu izan behar, tresna baizik.
  3. 3. Galdera hauen inguruan ausnartu ondoren, argi genuen, gure artikuluaren helburua: Haur hezkuntzako irakasle batentzat interesgarriak izan zitezken helbideen bilduma egitea. Lehen momentuan taldeko 4 kideak interesgarriak iruditzen zitzaizkigun web guneak bilatzen hasi ginen: batetik ezaguntzen genituenak, entzunda genituenak, eta bilatzailearekin bilaketak eginez. Berehala ohartu ginen zein arazo genituen: 1.-Informazio asko dago sarean, gehiegi agian, eta web gune desberdinak aztertuz zenbait denbora igarotakoan berahala ohartzen zera azkenean web gune berdinetan bukatzen duzula: adibide bat jartzearren, chiltopia weg gunea eta cuaderno intercultural web gunetan askotan bukatzen genuen. Beraz garrantzitsua iruditu zitzaigun weg gune interesgarrietako loturak zituen web gune bat aurkitzea eta hala aurkitu genuen Arantzabdela ikastolako weg gunea, aurrerago berriz aipatuko duguna. 2.-Informazioa mota desberdina: Informazio asko dago eta aztertzeko eta antolatzeko irizpide bat aukeratu beharra ikusi genuen. Irizpide bat web gune motaren arabera izan zitekeen: instituzionalak, blogak etab. Baina azkenean erabiltzaielaren araberako irizpidea aukeratu genuen: Irakasleari zuzendutakoak eta ikasleei zuzendutakoak. Irakasleei zuzendutako web guneak: bi taldekidek irakasleei zuzendutako web gune interesgarriak bilatzeari ekin genion, batetik klaseak prestatzeko interesgarriak ziren web guneak bilatzen saiatu ginen, grafomotrizitatea lantzeko balibaide eta fitxak, marrazkiak eta eskulanak egiten laguntzeko web guneak... Ikasleei zuzendutako web guneak: Beste bi taldekidek ikasleei zuzendutako weg gunetara bideratu genuen lana: gelan baliagarriak ziren web guneak bilatzen saiatu ginen, ipuin multimediak, umeentzako jokuak... Aipatu bezala, informazio ugari dago eta idazlan hontan, aurkitu eta aztertu ditugun weg gune interesgarrienak biltzen saiatu gera, ondoren egunkari digitalean argitaratzeko artikulurako aukeraketa bat egin behar izan bait genuen.
  4. 4. Euskararen inguruan: Lehenik eta behin, aipatu beharra dago euskarazko on line baliabideak bilatzea nahiko zaila izan dela. Izan ere, web orrialde gehienak, erdaraz idatzita daude, bai gazteleraz,ingelesez...Hori dela eta, benetan balioagarria izan zitezkeeen euskarazko baliabideak aurkitzea kostatu egin zaigu. Alde horretatik nabaria da sarean euskarak daukan presentzia urria, beste hizkuntzekin alderatuz, behintzat. Horrela, gazteleraz edo frantsesez bilatzerakoan, informazioz gainezka aurkitu gaitezke, eta aurkitutako web interesgarri asko alde batera utzi beharrean ikusten dugu geure burua. Ez da berdina gertatzen euskaraz dauden on line baliabideekin, non aurkitutako gauza gehienak aprobetxatu behar ditugun. Gure lanari begira, euskaraz azaldutako web orrialde asko ere alde batera utzi behar izan ditugu, batez ere, guk gure lana haur hezkuntzako haur eta irakasleei begira gauzatu dugulako, eta aurkitutako errrekurtso asko eta asko ez zirelako adin tarte horretako irakaskuntzarako egokiak. Hau kontuan hartuz, guretzat baliagarri gerta zitezkeen web orrialdeen espektroa oso murriztuta geratu da, alde batetik, adin tarte espezifiko batentzat soilik baligarriak gerta zitezkeen on line baliabideak bakarrik aukeratu genitzazkeelako, eta bestetik, euskaraz izan behar zutelako derrigorrez. Honegatik, azkenean gure online baliabideen bilketan erdarazko web baliabideak ere sartu ditugu, euskaraz aurkitutakoa nahiko urria baita, eta gainera, badaudelako erdaraz azaldutako on line baliabide batzuk, benetan pena merezi dutenak. Hala ere, gure intentzioa uneoro euskaraz datozen on line baliabideak hobestea izan da. Erreflexio moduan, iruditzen zaigu oraindik asko dagoela egiteko alor horretan,hau da, euskarazko on line baliabideen alorrean. Gero eta digitalizatuagoa dagoen mundu honetan, ezinbestekoa da euskarak bere tokia izatea, azken finean, etorkizuna baita aurrean daukaguna, eta euskarak etorkizunean bizirik jarraitzea nahi badugu, aro berriei eta bertako baliabideei (hau da, teknologia berriei)ireki behar die bere burua. Irakasleei zuzendutako web gune interesgarriak: Ondorengo web guneak irakasleek erabiltzekoak dira. Hauek materiala prestatzeko zein klasean haurrekin erabiltzeko erabili ditzakegu.
  5. 5. • http://arantzabelaikastola.com/webgunea/index.php/es/enlaces Gasteizko Arantzabela ikastolak lotura interesgarriak jasotzen dituen atal bat garatu du. Bertan, loturak gailka sailkatuta daude bilaketa errezte arren. Gai bakoitzaren ondoan gai horren inguruan bildutako web orrialde kopurua dago. Gaiak ondorengo hauek dira: • Jolasak (20) • Zientziak / Ciencias (10) • Musika / Música (3) • Plastika / Plástica (7) • Matematika / Matemáticas (5) • Mekanografia / Mecanografía (7) • Mapak / Mapas (3) • Hiztegiak / Diccionarios (3) • Ingelesa / Inglés (11) • Gaztelania / Castellano (8) • Bertsolaritza (2) • Informatika / Informática(11) • Ingurunea / Conocimiento del medio (5) • Erakundeak/Organizaciones(7) • Baloreak / Valores (3) • Hezkuntza baliabideak(35) • Euskara(2) Arantzabela ikastolak sortutako atal honek abantail asko ditu, izan ere bilketa lan garrantzitsua egiten du orrialde oso interesgarriak bilduz. Gaika sailkatuta egoteak ere bilaketa erraztu egiten du, izan ere modu honetan oso erraza da nahi dugun gaiarekin lotura duten interneteko orrialdeak aurkitzea. • http://www.cuadernointercultural.com/materiales/lectura/grafomotr icidad/
  6. 6. Cuaderno Intercultural, baliabide desberdinak biltzen dituen blog bat da. Blog oso zabala da, izan ere, blogaren helburu nagusia interkulturalitatea eta hezkuntza interkulturala sustatzea da material ezberdinen bidez. Bertan hezkuntzan oso baliagarriak izango zaizkigun materialak aurkituko dutugu, nabarmentzekoak direlarik grafomotrizitatearen inguruko lotura interesgarriak. Imprimatzeko zein orrialdean bertan egiteko ariketak ekeintzen dizkigu orrialde honek hizkuntza ezberdinetan. • http://www.dibujos.org/ Marrazkiak, karetak, puzzleak, titereak ea. inprimatzeko oinarrizko web gune interesgarri bat da hau. Materiala gaien arabera sailkatuta dago eta horrek bilaketa erraztu egiten du. • http://www.etxegiroan.com/eu/index.php Orrialde honetan gazteleraz zein euskeraz enztuteko narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako zein helduentzako ipuinak topatuko ditugu, autore ezberdinen materiala editatua, musikaz batera. Ipuinak 3 ataletan sailkatuta daude: Atal horietako bi euskeraz dira, batzuk helduentzat izanik eta besteak gazte zein umeentzat ( nahiz eta horietako batzuk helduentzat ere zuzenduak egon). Beste atala aldiz, gaztelaniako ipuinak dira helduentzat soilik zuzenduta. Orrialdea euskeraz zein gazteleraz dago, baino materiala gehienbat euskeraz aurkituko dugu. Haiseran aipatu bezala, web orri honek hainbat autoreen lanak editatu eta musikaz bete ditu, besteak beste: Uxue Apaolaza, Amets Arzallus, Mario Bennedeti, Harkaitz Cano, Julio Cortazar, Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez, Joseba Sarrionandia, Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Antton Irusta....
  7. 7. Ipuinak zein beste kontakizunak giro lasai batean entzuteko aukera eskeintzen du orrialde honek. Etxegiroan, baita eskolagiroan ere, zergaitik ez. • http://www.olesur.com/educacion/ Nahiz eta web orrialde hau gazteleraz izan, baliabide ugari eskaintzen dituenez gure orrialde gogotsuenen artean sartzea erabaki dugu. Bakoitzak, orrialdeak eskaintzen dituen arloetan beti ere, errefortzuko ariketa pertsonalizatuak egin ditzake. Hauteaz gain oinbarrizko jakintzak lantzeko edota problemak ebazteko ariketak ere aurkitu ditzageu. Hauek dira orrialdeak eskeintzen dituen arloak: Matematika, Lengua ( gaztelera), artea eta inteligentzia. Arlo bakoitzaren barruan ondorengo edukiak orrialde nagusian topatuko ditugu( soilik gazteleraz): Matemáticas Competencias Básicas Romanos Escribe con letra Escribe con cifras Cálculo Inicio a la suma Números Naturales Actividades de Refuerzo Calculo Mental; sumas Problemas Fracciones Cálculo online Lengua Método Lectura Global Identificación Letras Caligrafía Caligrafía Doble Pauta Pautas Poner Acentos Separa Palabras
  8. 8. Fuga de Palabras Escribe Frases Inteligencia Búsqueda de Símbolos Puzzles Cubos Test de Dominó Memoria Series Gráficas Copiar Símbolos Gererar Laberintos Sudokus Gratis Artística Artística Bilingüe Fichas Colorear Mandalas Hementxe ezkerrean aurreko lerroetan aipatutako matematikako errefortzu ariketa batzuen zatitxo bat; Ariketak mailaren arabera egokitu daitezke eta batez ere inteligentziaren arloan edota artearen arloan nahiz eta eurkeraz ez izan baliabide asko lortu ditzakegu. Ikasleei zuzendutako web gune interesgarriak: Jarraian, ikasleentzako egokiak izan daitezkeen web gune ezberdinak aipatu eta deskribatuko ditugu: • http://www.milcuentos.com Milcuentos izeneko web gune honetan, ipuin ezberdinak topa daitezke, irudiz eta audioz lagundurik. Arazoa, baina, 2 ez beste guztiak gazteleraz daudenez, ez zitzaigun gomendagarria iruditu, gerora ez baitzaigu baliagarria izango.
  9. 9. • http://www.haurhezkuntzakokantak.blogspot.com Haur Hezkuntzako kantak biltzen dituen bloga da hau. Abesti batzuek gainera, badute audioa ere. Hala ere, bertan topa daitekeen abesti kopurua nahiko mugatua da eta gainera, bloga ez dago oso eguneratuta. • http://berbatik.blogspot.com Blog hau oso eguneratuta dago eta lotura dexente ditu. Eskola bateko haurrek zer egiten duten azaltzen dute maiztasun handiarekin, argazkiz eta bideoez lagundurik. Bestalde, esteka pila bat topa ditzakegu: • Childtopia • euskal umeon zibertxokoa • Jolas egiteko ipuinak • Jolasak euskeraz • Olentzero • Olentzeroren txokoa • Recursos para educacion infantil • jugando en... • Redred • la vaca connie • BIDEOAK: PLANETA ZAINDU • WUMPA • Cuaderno de pasatiempos • El bosque de las actividades • educapeques • mover el raton • leo lo que veo • Vedoque • juega y aprende • vocales • Palabras amigas • El mundo de Manu • El huevo de chocolate • Fantasmin
  10. 10. • Fantastic Hala ere, hauetariko gehienak gazteleraz daude eta ondorioz, ez zaigu oso egokia iruditu. • http://www.kontukontari.net Web gune honetan, euskarazko ipuin ezberdinak topa daitezke. Ipuinak, irudiz, audioz eta ipuinaren testuaz beraz daude osaturik. Hala ere, badute beste gauza aipagarri bat ere: irudiaren ondoan, gorren hizkuntzan hitz egiten duen pertsona baten irudia ageri baita uneoro. Horregatik, web gune interesgarria iruditu zaigu. Hala ere, artikulurako interesgarriagoak diren web guneak topatu ditugula esan behar dugu, izan ere, web gune honetan dagoen ipuin kopurua ez baita oso handia. Beraz, ikusi dugun bezala, web gune eta blog hauetako batzuk interesgarriak badira ere, ez ditugu lanean sartu, lan honen helburua, web gune, blog,… osatu eta benetan interegarrienak biltzea izan delako. Azken hausnarketa Lana honekin ikusi duguna zera da: baliabide ugari dago sarean, honek ez du esan nahi guztiak baliagarriak direnik, badira gauza interesgarriak baina baita baliagarritasun handirik ez duten hainbat web gune, blog, etabarr ere. Ondorioz, guk zenbait web gune, blog etab aukeratu eta aurkeztu ditugun arren, garrantzitsuena sarean informazioa bilatzen, filtratzen, erabiltzen etab jakitea dela ondorioztatu dugu.

×