Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

0

Share

Download to read offline

Eskabidea londreseko lagunei lagunntza eske (1)

Download to read offline

Idatzizko ulermena-Eskabidea- Santillana egokitzapena

Related Books

Free with a 30 day trial from Scribd

See all

Related Audiobooks

Free with a 30 day trial from Scribd

See all
  • Be the first to like this

Eskabidea londreseko lagunei lagunntza eske (1)

  1. 1. EGITEN JAKIN. Santillana ESKABIDEA Elkarte edo erakunde bati eskatzen diogunean laguntza, idatziz, gutunez edo e-mailez egiten da eskaera, jasota gera dadin. Mezu berria NORK etxebe003uskaraz.eu NORI Londonbasquesocietymail.com GAIA Abuztuko jaialdiaren egitaraua Kaixo, Euskal Elkarteko lagunak: Ainara Etxebeste naiz, hamabi urte ditut eta Euskal Herritik idazten dizuet, Arabako herri batetik, Agurainetik hain zuzen ere. Datorren abuztuaren hasieran, Londresen zenbait egun igaroko ditut nire gurasoekin, hiria ezagutu eta ingelesa praktikatzeko asmoz. Leku turistikoak bisitatu eta Euskal Etxera joan nahi dugu. Zuen webgunea arakatzen ibili gara eta abuztuaren 6an jaialdi bat antolatuko duzuela irakurri dugu. Eta horri buruzko informazioa eskatzeko idazten dizuet, hain zuzen ere. Euskal Etxearen webgunean ez dugu egitaraua aurkitu eta zenbait zalantza ditugu: zer ordutan hasten den jaialdia, han bazkaltzeko aukerarik dagoen... Horregatik jaialdiaren egitaraua bidali ahal diguzue? Egia esan, horiek gurasoen kezkak dira. Nire kezka da ea nire adineko gazteentzat jardueraren bat antolatu duzuen. Aukera ederra izango litzateke, beste gazte batzuekin egoteko eta ingelesez hitz egiteko eta. Besterik gabe, zure erantzunaren zain geratzen naiz. Besarkada handi bat Euskal Herritik. Laster arte, Ainara Etxebeste Londreseko euskaldunei informazio eske
  2. 2. EGITEN JAKIN. Santillana ESKABIDEA 1- Aukeratu egia dena. Ainararen gurasoek lagun batzuei galdetu diete Londreseko leku turistikoak zeintzuk diren. Ainarak jakin nahi du ea gazteentzako jarduerarik izango den jaialdian. Londreseko lagun batek Ainarari Aguraineko informazioa eskatu dio. 2- Erantzun galdera hauei.  Zer egiteko asmoa dute Ainara eta gurasoek Londresen?    Nola izan dute Ainara eta gurasoek jaialdiaren berri?  Zer jakin nahi dute Ainararen gurasoek jaialdiari buruz?  Eta zer jakin nahi du Ainarak? 3- Zer eskatu die Ainarak Euskal Elkarteko kideei? Aukeratu. Jaialdietan umeentzako jarduera gehiago egiteko. Jaialdiaren egitaraua bidaltzeko. Jaialdiko jarduerak euskaraz izateko. 4- Zer egiten da eskabideetan? Aukeratu. Zergatik idazten den azaldu. Pozik ala triste gauden adierazi. Nor garen adierazi. Zer eskatzen dugun azaldu. Hasieran eta bukaeran agurtu.

Idatzizko ulermena-Eskabidea- Santillana egokitzapena

Views

Total views

7,651

On Slideshare

0

From embeds

0

Number of embeds

7,177

Actions

Downloads

79

Shares

0

Comments

0

Likes

0

×