PostIndependentzia #HanIzanikHonaGara Liburuaren Azala Euskeraz

745 views

Published on

Hona PostIndependentzia liburuaren azala.

Published in: Government & Nonprofit
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

PostIndependentzia #HanIzanikHonaGara Liburuaren Azala Euskeraz

  1. 1. PostIndependentzia > #HanIzanikHonaGara Dr Igor Calzada By TransloKal Academic Entrepreneurship for Policy-Making Publishing Ekintzailetasun Akademikoa Herrigintzarako http://www.translokal.com Eta gaur lurralde independiente bat izango bagina? Gaurtik independentziaren inguruko hurrengo eguna hausnartzen eta ekintzetan prestatzen hasiko bagina? Hori da PostIndependentzia (www.PostIndependence.org). Horretarako ezinbestekotzat jotzen du autoreak, beste lurraldeekin harremanak eta proiektuak aregotuz, munduan nahi dugun lekua, ekintza estrategiko bateratuen bidez jorratzen hastea. Europan aldaketa nabariak ematen ari dira lurraldegintzaren erabakitze-eskubide eta independentziarako balizko aukerak irekiz. Honako liburuak, Euskal Herria, kanpotik, nazioartetik bistatu nahi izan du, bere aukera eta kontraesan errealak, modu eraikitzaile, eraldatzaile eta ekintzaile batean proposatuz. Honako hiru galderei erantzunez: • What’s going on? Independentzia ez da zuria edo beltza den helburu bat, bidea edo prozesua da ordea. Erabakitze-eskubidea probesteko independentziarako erreferendumek, lurralde estrategia eta politika pragmatikoekin erkatu behar diren prozesu demokratikoak beharko lukete izan. Alegia, de facto-zko independentzia batean, gaurko gobernantzako ereduan zein aspektu aldatu nahi den galdetzean legoke gakoa. Geure eguneroko testuinguruak prestatzen joatea, diskurtso eta aldarrietatik haratago. • In the Basque Country? Euskal Herria, lurralde konplexu eta anitza da. Egun, indarkeria politikoaren aroa ixten ari gara, Post-Violence Politics aroari hasera eman nahirik. Bizikidetzan, aurrerapausu nabarmenak emate ari den lurraldea bagara ere, plano funtzional eta programatikoan, Atxagak proposatu zuen Euskal Hiria metafora praktikara eramateko ez gara gai izan (Euskal Hiria, Euskal Hiri-Eskualde gisa ulertua, www.euskalhiria.org). Alegia, lurraldegintza zatikatu eta irregular baten konplexutasun anitza kudeatzeko ez gara gai. Ondorioz, epe motzeko hika-mikek kateatzen dute gure jarduna eta epe luzeko aldarri idealistetan galtzen gara. Euskal Herria bere inertzia internoen biktima da. Horregatik, Sarrionandiaren #HanIzanikHonaNaiz mantra praktikan jarri behar dugu Euskal Herrian. Horretarako ekintzaile TransLoKal-en nazioarteko jarduna bilduz. Nazioarteari irekia eta etengabe kanpoarekin harremanetan dagoen lurralde iragazkor bat beharko genuke izan. Kanpoko haize berria barrura eta barruko haize berriak kanpora, etengabeko uztarketan jorratuz. Liburuak zenbait euskal erakunderen inguruko nazioarteko papera ikertzen du. Besteak beste: MCC, Euskal Etxeak, Etxepare Institutua, DSS2016, Tabakalera, Clusterrak, SPRI, etab. Hala ere, pertsonen aldarria egin nahi du autoreak, erakundeak gaindituz. Hortarako, zenbait euskal autore eta pertsonen testigantza eta ekarpenak ere biltzen ditu, kanpokoekin elkarrizketan jarriz. • What for? Mundu akademikotik egiten den ekarpen honek, ikerketa dibulgatibo-estrategiko bat bada ere; bokazio eraldatzaile eta ekintzailea du %100ean. Honako liburuak, Action Research ikerketa teknika aplikatu du. Alegia, autoreak 2012tik garatzen darabilen 8 lurralderen konparaketa jasotzen du: Euskal Herria, Katalunia, Eskozia, Islandia, Dublin, Portland, Oresund eta Liverpool/Manchester. Ondorio nagusia hau izanik: Erakundeen ekintza baino, euskal ekintzaile translokalen nazioarteko komunitate bat eratu beharko litzateke Euskal Herriaren independentzia prozesua maila demokratiko gorenarekin bideratzeko. Alegia, onartutzat ematen bada ere de facto-zko independentzia, gakoa ordea, prozesuaren kalitate demokratikoan eta eduki estrategikoen lanketa eskalagarrian legoke. Horretarako, joan-etorria duen etengabeko konparaketa analisia aldarrikatzen du abian den proiektutik: www.cityregions.org. Honako proiektuak, University of Oxford (UK) -Future of Cities, COMPAS, InSIS eta Oxford Martin School-, RSA Regional Studies Association, Ikerbasque eta Eusko Jaurlaritzaren berme zientifiko eta babes instituzionala jaso du.

×