Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Sei teknika ideiak sortzeko

Sei teknika ideiak sortzeko

  • Be the first to comment

Sei teknika ideiak sortzeko

  1. 1. Hartu orri bat, eta idatzi landu nahi duzun gaia, erdi-erdian eta biribil baten barruan (3-4 hitz, gehienez). Esaterako: lana Hasi lanari lotutako hitz guztiak apuntatzen; biribildu horiek ere, eta jarraitu loturak egiten. Hiru minutu dituzu horretarako.
  2. 2. Zentzumenak, koloreak eta formak ere gehitu ditzakezu.
  3. 3. Brainstorminga teknika hauetan zaharrena edo ezagunena da, seguru asko. Teknika honen helburua da pentsamenduaren mugak gainditu eta ideia mordoa sortzea, sortutako ideia horien artean egokienak aukera ditzagun.
  4. 4. Teknika hau egokia da taldean lan egiteko. Batek arbelean jasoko ditu besteen ideia guztiak, denak, inolako zentsurarik gabe; zenbat eta arraroago eta ezberdinagoak, hobe. Kontua da besteen ideiak hobetzea, eta horretarako norbere buruari galdera hau egiteak laguntzen du: Aipatu duten ideia hori zergatik iruditu zait ideia ona? Hobetu daiteke?
  5. 5. Marrazki, grafiko edo taula bat erabil dezakegu ideiak sortzeko. Idazle askok egiten dute. Eman dezagun herri baten deskripzioa osatu behar dutela, baina ez direla han sekula izan. Ez dute testurik hartzen, argazkiak aukeratzen dituzte, eta horiexek deskribatu.
  6. 6. Demagun gai honetaz hitz egin behar duzula: Zer falta du herri honek? Marrazki batetik abiatu gaitezke gaiari heltzeko.
  7. 7. Beste aukera bat da kontuan hartu nahi ditugun elementu guztiak aztertzeko honelako koadro bat erabiltzea:
  8. 8. Honelako koadroak egiteko denbora behar da, baina ideiak sortzeko oso lagungarriak dira, eta, gainera, badakigu ez zaigula garrantzizko ezer ahaztuko.
  9. 9. Teknika hau paperaren aurrean ezer idatzi ezinik ibiltzen direnei komeni zaie; alegia, kateatuta gelditzen direnei, zuzenegi, ondoegi, perfektuegi idatzi nahiak lotuta.
  10. 10. Astean hiru bat aldiz egitea gomendatzen dute adituek. Kontua da gai baten gainean hamar minutuz etengabe idazten jardutea. Segi eta segi, hitzen bat falta badugu X edo “berba bat behar dut baina ezin dut gogoratu” edo beste edozer ipinita aurrera segitu, beti gelditu barik.
  11. 11. Jakina, kantitatea ez da kalitatearen sinonimoa, eta sarritan ez dugu ezer onik idatziko; baina abiada hartuko dugu, behintzat, eta paper zuriari ez diogu dagoeneko beldurrik izango, ezta?
  12. 12. Kopiatzeko agintzen digute idazleek, ideia onak kopiatzen dituzte zinema egileek, eta gu geu ere kopiatzen ari gara orain: beste batzuek esana irakurri eta geure erara jasotzen. Kopiatu egiten dugu, izena ez beste ezer aldatu barik gutunak bidaltzen ditugunean, apunteak hartzen ditugunean, laburpenak egiten ditugunean...
  13. 13. Eta istorio onen bat topatzen dugunean zergatik ez protagonistak aldatu, haria luzatu edo moztu, beste leku eta garai batean jarri, atzekoz aurrera kontatu?...
  14. 14. Egiten ditugun akatsen artean larriena hauxe izaten da: gaiari ez heltzea. Hori ekiditeko denbora ematea ez da denbora galtzea; gaia zehaztu ahala, gainera, ideia berriak bururatuko zaizkigu. Titulutik abiatuta idaztea teknika egokia da mezu nagusian zentratzen garela ziurtatzeko.
  15. 15. Titulua badaukazu; idazten jarrai dezakezu. Kazetariek erabiltzen dute metodo hau albiste laburretan: NZ galderei (nork, zer, non, noiz, nola, zergatik, zenbat) erantzuten diete edukiari ondo eusteko. Adibidez, “Italian (non) emakume bat (nor) atxilotu dute (zer) banpiro gisako erasoak egiteagatik (zergatik)”.
  16. 16. Sei teknika aurkeztu ditugu, baina hamaika modu dago gai baten inguruko ideiak sortzeko. Bakoitzak berea izan dezake, berari balio diona.

×