Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Loturetarako estilo aholkuak

139 views

Published on

Loturetarako estilo aholkuak

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Loturetarako estilo aholkuak

  1. 1. Loturetarako estilo-aholkuak
  2. 2. Estilo-aholkuak 1 - Testu arruntetik bereizi. Testu batean lotura bat txertatzeko ez da beharrezkoa letra mota eta tamaina aldatuta nabarmentzea, programak berak nabarmentzen baititu kolorez, lodiz edo azpimarraz . - Ez erabili URLa ainguratze elementu gisa. Ohiko akatsa da loturetarako aingura elementu gisa http:// helbideak erabiltzea, ez baitira esanguratsuak eta testuaren itxura zatartzen baitute. Horren ordez, aukeratu testuan helburua ondoen deskribatzen duten hitzak, eta txertatu bertan hiperesteka.
  3. 3. Estilo-aholkuak 2 - Ez bete testua loturekin. Loturek testua aberasten dute, baina gehiegikeriaz erabiliz gero, irakurketa oztopatzen dute, eta gerta daiteke irakurlea mezuaren eduki garrantzitsuenaz ez jabetzea. Egokiena beharrezko ez diren loturak baztertzea eta esanguratsuenak aukeratzea. Irakurleari enbarazurik ez egiteko, gehitu beharrezko loturak soilik, eta zalantza kasuetan, gehitu zehatzenak eta baztertu orokorrak.
  4. 4. Estilo-aholkuak 3 - Testuan behin bakarrik erabili. Testuan behin soilik gidatuko dugu leku berera, ez baita atsegina behin eta berriro toki berera sartzea. Beraz, ainguratze testua behin baino gehiagotan agertuta ere, lotura agertzen den lehenengo aldian soilik jarriko dugu, eta hurrengoetan testu arrunt modura aurkeztuko dugu.
  5. 5. Estilo-aholkuak 4 - Saiatu edukian ez jartzen. Ahal dela loturak ez ditugu mezuaren muinean jarriko, irakurketa oztopatzen dute eta. Testuak aldez aurretik loturak non jarriko ditugun erabaki gabe idaztea gomendatzen da. Behin testua idatzita, edukia hobekien deskribatzen duten hitzetan jarriko dugu lotura. Aukera bat da esaldi edo paragrafoaren bukaeran jartzea, baina hobe da testutik ateratzea irakurketan trabarik egin ez dezaten. Aholku honi jarraiki, testutik ateratzea erabakitzen badugu, zerrenda modura jar ditzakegu beheko aldean, horrela ez dute irakurketa oztopatuko.
  6. 6. Estilo-aholkuak 5 − Ondo lotu ainguratze elementua eta helburuko edukia. Irakurleak argi antzeman behar du loturaren atzean ezkutatzen den edukia, horrela ez bada, uste zuena aurkitzen ez badu, nahastu samar sentituko baita. Lotura argiak idazteko: • Ez erabili hitz ezezagunik loturan: erabiltzaileak sumatu behar du zer aurkituko duen lotura batean sakatuz gero, eta hitz edo termino ezezagunak aurkitzen baditu, ez da sartuko. • Lotu loturak edukiaren izenburuarekin: lotura batek ez gaitu eraman behar izenburu desberdina duen eduki batera. Ondo lotzen baditugu lotura eta edukiaren izenburua erabiltzailea ez da galduta sentituko, eta hasieratik jakingo du toki egokira sartu dela.
  7. 7. Estilo-aholkuak 6 behar zaio zein den irekiko den dokumentuaren formatua edo zer dokumentu mota irekiko den. Irakurleak paragrafo osoa irakurri gabe ulertu behar du loturaren esanahia. Aingura jartzeko hitz egokienak izenak dira, eta, testuinguruaren arabera, aditzak edo adberbio eta adjektiboak ere izan daitezke. Ez da gomendagarria juntagailu eta lokailuetan (eta, ordea, edo, ala, aldiz…), izenordain (gu, zu, nire…) eta antzekoetan loturak jartzea, ez baitira batere adierazgarriak. - Erabili ainguratze elementu adierazgarriak. Ez erabili “sakatu hemen”, “irakurri” eta “klikatu hemen” bezalako loturak. Aukeratutako hitzek irakurleari loturaren bestaldean zer dagoen iradoki behar diote, eta, are gehiago, adierazi
  8. 8. Estilo-aholkuak 7 Irakurleak informazio zehatzera bideratzea eskertuko du, testuan agertzen den informazioa osatuko duen informazio zehatzera. Eskaintzen dioguna zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta hobeto hartuko du hartzaileak. - Loturak informazio zehatzarekin lotu, ez gunearen atariarekin.
  9. 9. Estilo-aholkuak

×