Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Komatxoak noiz eta nola erabili

578 views

Published on

Komatxoak noiz eta nola erabili

Published in: Education
  • DOWNLOAD THIS BOOKS INTO AVAILABLE FORMAT (2019 Update) ......................................................................................................................... ......................................................................................................................... Download Full PDF EBOOK here { https://soo.gd/irt2 } ......................................................................................................................... Download Full EPUB Ebook here { https://soo.gd/irt2 } ......................................................................................................................... Download Full doc Ebook here { https://soo.gd/irt2 } ......................................................................................................................... Download PDF EBOOK here { https://soo.gd/irt2 } ......................................................................................................................... Download EPUB Ebook here { https://soo.gd/irt2 } ......................................................................................................................... Download doc Ebook here { https://soo.gd/irt2 } ......................................................................................................................... ......................................................................................................................... ................................................................................................................................... eBook is an electronic version of a traditional print book THIS can be read by using a personal computer or by using an eBook reader. (An eBook reader can be a software application for use on a computer such as Microsoft's free Reader application, or a book-sized computer THIS is used solely as a reading device such as Nuvomedia's Rocket eBook.) Users can purchase an eBook on diskette or CD, but the most popular method of getting an eBook is to purchase a downloadable file of the eBook (or other reading material) from a Web site (such as Barnes and Noble) to be read from the user's computer or reading device. Generally, an eBook can be downloaded in five minutes or less ......................................................................................................................... .............. Browse by Genre Available eBooks .............................................................................................................................. Art, Biography, Business, Chick Lit, Children's, Christian, Classics, Comics, Contemporary, Cookbooks, Manga, Memoir, Music, Mystery, Non Fiction, Paranormal, Philosophy, Poetry, Psychology, Religion, Romance, Science, Science Fiction, Self Help, Suspense, Spirituality, Sports, Thriller, Travel, Young Adult, Crime, Ebooks, Fantasy, Fiction, Graphic Novels, Historical Fiction, History, Horror, Humor And Comedy, ......................................................................................................................... ......................................................................................................................... .....BEST SELLER FOR EBOOK RECOMMEND............................................................. ......................................................................................................................... Blowout: Corrupted Democracy, Rogue State Russia, and the Richest, Most Destructive Industry on Earth,-- The Ride of a Lifetime: Lessons Learned from 15 Years as CEO of the Walt Disney Company,-- Call Sign Chaos: Learning to Lead,-- StrengthsFinder 2.0,-- Stillness Is the Key,-- She Said: Breaking the Sexual Harassment Story THIS Helped Ignite a Movement,-- Atomic Habits: An Easy & Proven Way to Build Good Habits & Break Bad Ones,-- Everything Is Figureoutable,-- What It Takes: Lessons in the Pursuit of Excellence,-- Rich Dad Poor Dad: What the Rich Teach Their Kids About Money THIS the Poor and Middle Class Do Not!,-- The Total Money Makeover: Classic Edition: A Proven Plan for Financial Fitness,-- Shut Up and Listen!: Hard Business Truths THIS Will Help You Succeed, ......................................................................................................................... .........................................................................................................................
       Reply 
    Are you sure you want to  Yes  No
    Your message goes here

Komatxoak noiz eta nola erabili

  1. 1. Komatxoen erabilerak distantzia bat ezartzen du testu baten egilearen eta komatxoez mugatutako hitzen artean. Horrek ondorio nagusi bi dakartza: • Besteen pentsamenduak behar bezala eskaintzea ahalbidetzen du; egilearen pentsamendutik bereizita, alegia. • Komatxoek argi uzten dute eskainitako diskurtsoa beste pertsona batena dela, eta, beraz, mezu eta hitz horien ardura ez dela egilearena.
  2. 2. Aurkezpen honetan honako eduki hauek landuko ditugu:
  3. 3. Izen ezberdinak baliatzen dira ikur hauek izendatzeko:  Euskaltzaindiaren oniritzia duen Ortotipografia liburuan kakotx hitza erabiltzen dute.  Euskaltzaindiaren oniritzia duen Puntuazioa egoki erabiltzeko gidan, ordea, ikur hauei erreferentzia egiteko komatxo hitza erabiltzen dute, baita aipu-marka (marratxoaz) hitzez hitzezko aipamenei ezartzen zaizkienean.  Era berean, Berria egunkariak aipu markez (marratxorik gabe) hitz egiten digu bere Estilo liburuan.
  4. 4.  Euskaltzaindiak kakotx hitzari koma hitza lotzen dio (kakotx iz. Koma), eta hauxe da haren hiztegian komatxoaz topa dezakegun definizioa: Aurkezpen honetan komatxo hitza erabiltzen dugu lehenengo zatian eta aipu marka hitza, ordea, Berriaren Estilo liburuan oinarritutako edukiaz aritzen garenean. Edozelan ere, argi dago gai honek zeresan handia eman duela. Horri buruzko informazio gehiago topa dezakezu hemen: Komatxo artean. Ibon Sarasola (Iritzi-muinetik)
  5. 5. Aurkezpen honetara Ortotipografia liburuan eta Berria egunkariaren Estilo liburuan proposatutako irizpideak ekarri ditugu. Horiez gain, Puntuazioa egoki erabiltzeko gidatik hartu ditugu tipografiaz emandako jarraibide batzuk eta komatxoetarako erabilera bat.
  6. 6. Hiru komatxo mota ezberdindu ditzakegu:  Latindar komatxoak [« »]  Komatxo bikoitzak [“ ”]  Komatxo bakunak [‘ ’]
  7. 7. Ortotipografia liburuak dio latindar komatxoak direla nagusi, baina kasu sinpleetan komatxo bikoitzak ere erabil ditzakegula. Komatxo bakunak, aldiz, jatorrizko testuak komatxo arteko zati bi baino gehiago dituenerako besterik ez dituzte proposatzen.
  8. 8. Komatxo mota ezberdinak erabiltzen ditugunean maila-antolaketa honi jarraitu behar diogu: «aaa “bbb ‘ccc’ bbb” aaa» Gogora ekarri zituen bere aitaren hitzak: «40 urtez zera esan dit: “Zu beti horren ´maitakor´”, nire hoztasunari erantzunez».
  9. 9. Komatxoak eta komatxo arteko letra arrunta erabiliko ditugu honelakoak eskaintzeko: • Hitzez hitzeko aipamenak: Latindar komatxoak derrigorrean baliatu behar ditugu esaldiak komatxo arteko testu-zati bat baino gehiago dituenean, baita akotazioak eransten ditugunean ere: Auzi horren aurrean, Gobernu taldeak zera dio: «Gogorarazi nahi dizuegu diru horiek herritarrok ordaindu ditugula zerga bitartez». «Ezinbestekoa da –diote ikertzaileek– zientzia jendeari hurbiltzea».
  10. 10. • Iragarki, armarri eta abarretako ikurritzen aipamenak: • Norbaiten izenaz gainera, izenaren ondoren aipatutako norbait horren izenordea(k): • Argitalpen nagusiago baten zati diren artikulu eta abarren izenak: Honela erantzun zion: “Egin beza bakoitzak ahal duena”. Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikulu bat erabili dugu sarrera gisa: “Birusak ez dira beti etsai”. Juan San Martin «Otsalar» 2005eko maiatzaren 30ean hil zen.
  11. 11. • Hitzaldi, mahai-inguru, erakusketa eta abarren izenak: • Komatxo artean sartu ohi dira ironiaz adierazitako hitzak: alegia, hitz jakin baten adiera ohiko esanahiaren aurkakoa dela adierazi nahi denean: Paula Kasaresek “Euskara, bestela ez gara” ziklora gonbidatzea eskertu zion euskara zerbitzuari. Ezin zirela bildu esan zieten kanporatutako langileei enpresaburu “txiroa” Suitzara zihoalako oporretan.
  12. 12.  Puntuazioa egoki erabiltzeko gidan, komatxoak (eta testua letra arruntez) barne-hizketa markatzeko proposatzen ditu egileak: Azkenik, komatxoak eta komatxo arteko letra etzana erabiliko ditugu kasu batean: • Beste izenburu baten zati diren izenburuak-eta eskaintzeko: «Hau gehiegizkoa da», pentsatu zuen bere artean. Atzo aurkeztu zen Orixeren "Euskaldunak" edo paradisu galdua liburua.
  13. 13. • Irekierako komatxoen aurretik hutsunea uzten da, baina ondoren ez: … «… • Itxierako komatxoen aurretik ez da hutsunerik uzten; atzetik, aldiz, hutsunea uzten da puntuazio-markarik ez badago: …» … • Itxierako komatxoen ondoren idazten dira koma, puntu eta gainerako puntuazio-markak (hutsunerik gabe): …»; …
  14. 14. Perpaus osoari dagokion puntuazioa erabiliko dugu komatxoen aurretik zein atzetik. Komatxo arteko testuaren puntuazioaren inguruan, ordea, hiru kasu eman daitezke: • Komatxo artekoa puntuz, komaz, puntu eta komaz edo bi puntuz amaitzen denean, galdu egiten da amaierako marka: CUPek amaitutzat jo du prozesu subiranista, eta zera adierazi du "Oposiziora pasako gara. Kalera itzuliko gara".
  15. 15. • Komatxo artekoa hiru puntuz, galdera-markaz nahiz harridura-markaz amaitzen denean, ipini egin behar da amaierako marka: • Komatxo artekoa puntuazio-markarik gabe amaitzen denean komatxoen ondoren jarri behar da, hala dagokionean, puntua, hiru puntu, galdera-marka, koma edo dena delako marka: Armarriaren aurrealdean dago urrez grabaturiko idazkuna, “Donostiako herriaren onespena eta eskerrona”; atzealdean, berriz, merezimendurako sarien alegoria bat. Horrela erantzun zion kazetariari: «Ea zergatik utzi nion idazteari?». Eta gero: «Bada, egia esan, ez dakit…». Eta geroago: «Aukera izanez gero, berriz hasiko nintzateke; bai horixe!».
  16. 16. Idazkuntza atalean, aipu marka hitza erabiltzen dute Berriakoek komatxoa hitzaren ordez. Bestalde, erabilerari buruzko zenbait aholku ematen dizkigute.
  17. 17. • [« »] aipu markek hitzez hitzeko adierazpenak eta aipuak txertatzeko balio dute: hitzak, esaldi zatiak zein esaldi osoak. • Aipu marken barrukoak osotasuna izan behar du testuan ondo egokitzeko. Esaterako, komeni da sintagma bereko osagaiak batera egotea: «Hausnarketa autokritiko» hori beharrezkotzat jotzen dute. «Hausnarketa autokritiko hori» beharrezkotzat jotzen dute.
  18. 18. • Era berean, garbi utzi behar da lokailua zein diskurtsotakoa den: Baina «hori argitzeak ez du esan nahi alderdiaren planarekin ados ez daudenik», azaldu du. «Baina hori argitzeak ez du esan nahi alderdiaren planarekin ados ez daudenik», azaldu du. [Aipu barrukoa] Baina azaldu duenez, «hori argitzeak ez du esan nahi alderdiaren planarekin ados ez daudenik». [Kazetariaren diskurtsokoa]
  19. 19. • Hitzez hitzeko aipuak erabiliz gero, egokia da sarreratxoa egitea, baina informazio bera errepikatzea estilo pobrearen seinale da: Bere egoeraz ari zela, azpimarratu zuen «konfiantza berreskuratu» duela, «nahiz eta denboraldi hasieran min handia» hartu zuen: «Konfiantza berreskuratu dut, nahiz eta denboraldi hasieran min handia hartu nuen». Bere egoeraz mintzatu zen: «Konfiantza berreskuratu dut, nahiz eta denboraldi hasieran min handia hartu nuen». Bere egoeraz ari zela, azpimarratu zuen «konfiantza berreskuratu» duela, «nahiz eta denboraldi hasieran min handia» hartu zuen.
  20. 20. • Marka bakunak honelakoetan erabiltzen dira: o Adierazpenen barruan beste inoren hitzak markatzeko: o Letra etzanez idazten direnak bereizteko bi kasu hauetan:  Testu osoa letra etzanez idatzirik badago.  Tituluetan, goi-tituluetan, azpitituluetan eta leihoetan. Garbi mintzatu zen Agirre: «Oso haserre nago jokalariekin, ‘joan hadi hemendik’ oihukatu baitzidaten entrenamenduan». Ehunka ikaslek parte hartu zuten greban, hezkuntzako ‘zapalkuntzak’ salatzeko
  21. 21. • Eskainitako pasarteak bi paragrafo edo gehiago izanez gero, marka paragrafo hasieran soilik jartzen da; ixteko marka (»), hain zuzen: * Itzultzaileei behar duten laguntza guztia eskaintzeaz gain, trilogiaren euskal itzulpenerako hitzaurrea ere idatzi du Celatik, espresuki Igelako liburuetarako. Hona hemen bi pasarte: «Parlamenti buffi izenburuaren pean bildutako hiru liburu hauek 1971tik 1977ra bitartean idatzi nituen. Gaur egun nire iritziz Italian inork ere ez luke onartuko argitaratzea, politikan eta ohituretan sumatzen ditugun aldaketa berberak jasan baititu literaturak. Eta pentsatzen dudana esaterik baldin badut, ia-ia Europako argitalpen-lan osoa esterilizazio jarduera da orain, etekinen amets gaiztoak gidatua. [...] »Bukatzeko, adierazi nahi dut ustekabea izan dela Parlamenti buffi euskarara itzulia ikustea. [...] »Niri dagokidanez, esker ona adierazi nahi dut nirekin izan duzuen adeitasunagatik».
  22. 22. Aurkezpenari bukaera emateko, Ortotipografia liburuaren sarrerako testu-zati bat ekarri nahi izan dugu hona: «Itsaso nahasia gertatzen da, askotan, euskararen itsasoa. Hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia izanik helburu, normalizazio-lan horren babes- portua urrutitxo ikusten da sarri. Itsaso nahasi horretan ez da lan samurra izaten, nolanahi ere, araugintzan diharduenarena. Baina ibili beste erremediorik ez dago, […]». ZUBIMENDI, Joxe Ramon: Ortotipografia, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2004. (5-6 or.)

×