Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak

441 views

Published on

Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak

Published in: Education
  • Get Now to Download PDF eBook === http://pdfasgoasasga.qpoe.com/B07JP3G66N-beharrak-hautatu-beharko-du-eta-ekintza-zehatzak-hartu-datozen-astean-bilduko-behar-horiek-guztiek-izango-hurrengo-astean-honek-emango-basque-edition.html
       Reply 
    Are you sure you want to  Yes  No
    Your message goes here

Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak

  1. 1. Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak Ahoz Idatziz
  2. 2. Komunikatzen eraginkorrak izan nahi badugu, igorlearen eta hartzailearen beharrak aintzat hartu behar ditugu eta komunikazio-ekintza bakoitzaren beharretara egokitu. Behar horiek ezberdinak izaten dira ahoz eta idatziz, baita horiei erantzuteko baliabideak ere. Konpara ditzagun komunikazio mota biak, alde nabarmenenak zeintzuk diren ikusteko.
  3. 3. Ahozko komunikazioan pertsonen arteko elkarreragin zuzena dagoenez, feedbackerako eta komunikazio hurbilerako aukera izaten da. Zaindu ditzakegu komunikazioaren adierazkortasuna areagotzen duten zenbait elementu; hala nola gorputz- adierazpena, ahotsaren tonu eta bolumena, ahoskera, umorea edo jarrera adeitsua. Hartzaileen behar emozionalak interpretatu ditzakegu, eta, ahal dugun neurrian, betetzen ahalegindu.  Adibidez, aurpegiera edo zurrumurruengatik pentsa dezakegu entzuleen arreta desbideratzen ari dela, eta, horren aurrean, atseden hartzea erabaki. Ahoz Igorlearen eta hartzaileen arteko harremana
  4. 4. Enfasia jartzea nabarmendu nahi ditugun elementuetan; hitz edo esaldi gakoak errepikatuz edo hitz zehatzak ahoskatzean erritmoa aldatuz, kasurako. Zalantzak galdetzea eta zalantzei erantzutea. Feedbackerako eta komunikazio hurbilerako aukerek ulermena errazteko oso baliabide baliotsuak jartzen dituzte gure esku: AhozIgorlearen eta hartzaileen arteko harremana
  5. 5. Idatziz, feedbackerako aukerak mugatuak dira. Gero eta ohituago gaude sare sozial edo web-orrietan parte hartzen, baina oraindik ere gehienok hobeto moldatzen gara aurrez aurreko hartu- emanetan. Idatziz Igorlearen eta hartzaileen arteko harremana
  6. 6. Ahoz, ez dugu zertan mezu itxia azaldu. Jakina, diskurtso koherente eta aberatsa lortze aldera, ideien hurrenkera logikoak garrantzi handia izateaz gain, beti izaten da beharrezkoa oinarrizko planifikazio bat; baina hizlariak, komunikaziorako behar bezalako trebetasuna baldin badauka, kaosean murgilduta ere, edukiaren hariari berriz eutsi diezaioke. Izan ere, bat-bateko jarioak jarrai diezaioke bururatutako ideia berri bati; edo berbaldia entzuleen testuingurura moldatuz joan gaitezke, hutsuneren bat dagoela pentsatuz gero.  Ahoz Bat-batekotasuna eta planifikazioa
  7. 7. Idatziz, testuak hasi eta bukatu arteko ibilbide jakina dauka. Aldaketa guztiak idazkia bukatu aurretik egin behar dira ezinbestean. Edukiaren planifikazioak erabateko eragina dauka emaitzaren kalitatean, eta, beraz, gorabehera garrantzitsu guztiak aintzat hartu behar ditugu idazkia bukatu orduko. Idatziz Bat-batekotasuna eta planifikazioa
  8. 8. Berbaldi batean akatsen bat eginez gero, momentuan bertan zuzendu behar dugu. Testua nahi bestetan zuzendu daiteke hartzaileei helarazi aurretik. Ahoz Hizkuntza zuzena Idatziz
  9. 9.    Adibidez, hitzaldi batean modu formalean hasi, eta sumatzen badugu ez daudela gustura, formaltasun giroa arintzea erabaki dezakegu, eta modu kolokialago batera pasatu. Era berean, hizkera teknikoagoa ala arruntagoa erabil dezakegu entzuleen beharren arabera. Testua idazten hasi orduko irudikatu behar ditugu hartzaile potentzialak, haien beharrei ahalik eta hoberen erantzun ahal izateko. Ahoz Erregistro egokia Idatziz Erregistroa alda dezakegu, egokia ez bada.
  10. 10. Ahozkoa jasotzeko batez ere entzumen-organoa erabiltzen dugunez, ahotsa eta hari loturiko tonua, intonazioa eta bolumena komunikaziorako ezinbesteko elementutzat hartu behar ditugu. Idatzizkoa, ordea, batez ere ikusmen-organoaren bidez jasotzen dugu, eta horrek bereziki atentzio bisuala erakartzen duten elementuetara begira jartzen gaitu; diseinu- kontuei, esaterako. Ahoz Informazioa jasotzeko modua Idatziz
  11. 11. Ahozko komunikazio eta idatzizko komunikazioaren artean alde nabariak daude:  Igorlearen eta hartzaileen arteko harremana oso ezberdina da bietan; ahozkoak feedbacka eta hurbiltasuna lortzeko baliabide gehiago eskaintzen ditu idatzizkoak baino.  Ahozko komunikazioan bat-batekotasuna egokia izan daiteke.  Idatzizkoan, planifikazioak erabateko garrantzia hartzen du. Berbaldi batean akatsen bat eginez gero, momentuan bertan zuzendu behar dugu; idatzitako testu bat, ordea, nahi beste aldiz zuzen dezakegu. Ahoz Laburbilduz (I): Idatziz
  12. 12. Idatzizkoan, berriz, hizkeraren erregistroari lotutako erabaki guztiak idazkia bukatu orduko hartu behar ditugu.  Edukia eraginkortasunez transmititzeko, ahoz garrantzi handia eman behar diegu entzutearekin zerikusia duten elementuei; eta idatziz, ikusmenarekin loturikoei. Ondorioz: Ahozkoa “entzun” egiten dugu, eta idatzizkoa “ikusi”.  Ahozko hizkeraren erregistroa egokitu dezakegu hitz egin ahala, horren premia dagoela susmatuz gero. AhozLaburbilduz (II): Idatziz
  13. 13. Ahoz Laburbilduz (III): IdatzizAurkezpen honetan deskribatutako alde horiek aintzat hartu behar ditugu komunikatzean Ezin dugu berdin komunikatu ahoz eta idatziz.

×