Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Eskaintza

339 views

Published on

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Eskaintza

  1. 1. Berdinkideen arteko jokabideak: Eskaintza
  2. 2. Eskaintza• Lehenengo irudi honetan, haur batek besteari objektu bat eskaintzen dio. Horretarako, bere besoa luzatzen du eskua zabal samar daukala atzamar pare batekin objektua eutsiz eta beste haurrari hurbilduz.
  3. 3. • Irudi honetan berriz, ikus daiteke, giro atseginean daudela, haur batek besteari objektu bat eskaintzen diola. Oraingo honetan ere eskua luzatzen du eta distantzia fisikoa murriztu.
  4. 4. • Eskaintza honetan haurra bestearengana hurbiltzen da eta burua biratzen du, begiz begiko kontaktuaren bila. Gainera, eskaintzen ari zaion objektua haurraren begien aurrean jartzen du, ikus dezan
  5. 5. • Irudi honetan ere haurrak bere gorputza biratzen du, eskua luzaturik daukala, beste haurrak objektua ikusi eta bere komunikaziorako nahia nolabait agerian utziz. Eskaera eta eskaintzaren antzekotasunak agerian dira.
  6. 6. • Irudi-multzo honetan, eskaera eta eskaintzak tartekatuko dira. Lehendabiziko irudiak haurrak eskuetan daukan objektua ikusgarri jartzen du, nolabaiteko ikusteko eskaintza eginez. Eskumako haurrak bere gorputza hurbildu eta begiz begiko kontaktua bilatuko du eskatzeko (2. irudian). Azkenik, ezkerreko haurrak eskaera egingo dio besoa luzatuz.
  7. 7. • Irudi-multzo honek sekuentzia bat erakusten du. Eskaintza bat egiten duen haurra imitatzen du hasieran eskaintza jaso duen besteak. 1. irudian B haurrak A-ri eskaintza bat egiten dio, nolabait jaten ematen ahoz lagundurik. Bigarrenean, ikus daiteke A haurrak gustura hartu duela eskaintza. Laugarrenean, B haurrak burua makurtzen du eta bosgarrenean A haurrak imitatu egiten du.

×