Bergson. morala eta erlijioaren bi iturriak

452 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Bergson. morala eta erlijioaren bi iturriak

  1. 1. I KAPITULUA BETEBEHAR MORALA Fruitu debekatuarena da gutako bakoitzarengan, baita gizadiarengan ere,dagoen oroitzapen antzinakoena. Ohartuko ginateke horretaz, baldin etaoroitzapen hori bere ordez gogora ekarri nahiago ditugun beste batzuekestalita ez baleukate. Zer ez ote zatekeen izango gure haurtzaroa egiten utziizan baligute! Plazerez plazer hegaz ibiliko ginatekeen. Baina hara eragozpenbat sortzen zen, ikusteko eta ukitzeko modukoa ez zena: debeku bat. Zergatikobeditzen genuen? Auzia planteatu ere ez zen egiten; geure guraso eta maisueientzuteko ohitura hartuta geneukan. Hala ere, sentitzen genuen gure gurasoakizateagatik zela hori, gure maisuak izateagatik. Beraz, gure begietarako, haienautoritatea gutxiago zetorkien berengandik, gurekiko zuten beren egoeratikbaino. Postu jakin bat betetzen zuten: eta handik zetorren, beste edozeintokitatik jaurti izan balute izango ez zukeen barneratze-indarrarekin, agindua.Beste hitz batzuetan, bazirudien gurasoak eta maisuak ordezkari gisa aritzenzirela. Orduan ez ginen oso argi konturatzen, baina geure gurasoen eta geuremaisuen atzean zerbait eskerga susmatzen genuen, edo zehaztugabea areago,gure gain pisua zuena masa guztiarekin beren bitartekariaren bidez. Geroagogizartea dela esango genuen. Hartaz filosofatuz, organismo batekin erkatukogenuen, zeinaren zelulak, lokarri ikusezinez batuak, bata bestearen mendeanjartzen baitira hierarkia jakintsu batean, eta modu natural batean makurtzenbaitzaizkio, osoaren mesedetan, atalaren sakrifizioa exigituko duen diziplinabati. Erkaketa bat besterik ez da izango, zeren gauza bat baita legebeharrezkoen mendean dagoen organismoa, eta beste bat nahimen libreezosaturiko gizartea. Baina nahimen horiek, antolatuak dauden unetik,organismoa imitatzen dute, eta organismo gutxi-asko artifizial horretan,behartasunak naturako obretan jokatzen duen eginkizun bera du azturak.Lehen ikuspuntu horretatik, gizarte-bizitza indar gehiago edo gutxiagozerroturiko aztura-sistema bat bezala agertzen zaigu, zeinek komunitatearenpremiei erantzuten baitie. Horietako batzuk agintze-azturak dira; gehienakobeditzezkoak dira, nahiz gizarte-ordezkaritzaren indarrez agintzen duenpertsona bati obeditzen diogula, nahiz lausoki hauteman edo sentiturikogizarteari berari agindu inpertsonal bat dariola. Obeditzeko aztura horietakobakoitzak presioa eragiten du gure nahimenaren gain. Itzur gakizkioke presiohorri, baina orduan herrestan hartara eramanak gara, hartara itzuliak,bertikaletik aldenduriko pendulua bezala. Ordena halako bat alteratu egin da,berrezarri egin beharko litzateke. Hitz batean, beste edozein azturaren kasuanbezala, behartuak sentitzen gara. 1
  2. 2. Baina betebehar paregabeki indartsuagoa da. Magnitude bat bestebatekiko hain handia denean, non hori gutiesgarria baita harekiko,matematikariek beste ordena batekoa dela diote. Horrela gertatzen dabetebehar sozialarekin ere. Bere presioa, beste aztura batzuenarekin erkatuta,hainbestekoa da, non gradu-desberdintasuna izaera-desberdintasunarenbaliokide baita. Errepara dezagun, izan ere, mota honetako aztura guztiek elkarrilaguntza ematen diotela. Nahiz eta asko ez espekulatu haien esentzia etajatorriaz, beraien artean harremana dagoela sentitzen dugu, gure ingurunebitartegabeak exigitzen digulako, edota ingurune horren inguruneak, etahorrela hurrenez hurren azken muturreraino, gizarteraino. Bakoitzak, zuzeneanedo zeharka, gizarte-eskakizun bati erantzuten dio; eta neurri horretan denekelkar irozotzen dute, bloke bat eratzen dute. Asko betebehar txikiak izangolirateke banaka aurkeztuko balira. Baina betebeharraren atal osagarri dira, orohar; eta den hori izatea eratzen duten atalen baturari zor dion oso horrek, berealdetik horietako bakoitzari multzoaren autoritate globala ematen dio.Kolektiboa den hori horrela bakarra dena errebortxatzera dator, eta“betebeharra da” formula garaile gertatzen da, betebehar bakartu baten aurreansor lekizkigukeen zalantzen gainetik. Egia esateko, ez dugu era esplizituanbetebehar zatikako, metatu batzuen multzoa pentsatzen, zeinek betebeharguztizkoa eratuko bailukete. Behar bada, hemen, atalen osaera egiazkorik ereez dago. Betebehar batek gainerako guztietatik hartzen duen indarra areago daerkagarri zelula bakoitzak, banaezin eta osatu, elementu gisa dagokionorganismoaren barrenetik arnasten duen bizi-hatsarekin. Gizarteak, bereosakide bakoitzarekiko inmanente izaki, baditu eskakizunak, handiak zeintxikiak, bakoitzak bere bitalitatearen osotasuna horregatik gutxiago adieraztenez dutenak. Baina berriz esan dezagun erkaketa bat besterik ez dela: gizarteaizaki askezko multzo bat da. Ezartzen dituen eta irautea ahalbidetzen diotenbetebeharrek erregulartasun bat sartzen dute hartan, bizitzako fenomenoenordena malguezinarekin bakarrik analogia duena. Hala ere, denak laguntzen digu erregulartasun hori naturakoarekinasimilagarria dela sinetsarazten. Ez naiz soilik ari gizakiek zenbait egintzagorestean eta beste batzuk gaitzestean adierazten duten ahobatekotasunaz.Esan nahi dut balore-judizioetan inplikaturiko agindu moralak betetzen ezdiren tokian, itxuraz hala egiten den guztia konpondu egiten dela. Era bereanez dugu gaixotasuna ikusten kalean paseatzen ari garenean, ez dugu prezatzenzer egon daitekeen inmoralik gizadiak erakusten digun fatxadaren atzean.Luze joko liguke misantropo bihurtzeak bestearen behaketa hutsera mugatukobagina. Geure ahulezia propioak hautemanez iristen gara gizakiaz gupitzeraedo hura mespretxatzera. Orduan urruntzen gatzaizkion gizadia geure 2
  3. 3. barrenean aurkitu duguna da. Gaizkia hain ongi ezkutatzen da, sekretua hainunibertsalki gordetzen da, non bakoitza beste guztien engainu baita hemen:besteak oso zorrozki epaitzen ditugun itxurak egin arren ere, barrenean geureburua baino hobetzat dauzkagu. Zorioneko lilura horren gainean oinarritzen dagizarte-bizitzaren parte handi bat. Normala da gizarteak ahalik eta gehien egitea hori bultzatzeko. Ematendituen eta ordenari eusten dioten legeek, bestalde, ikuspegi batzuetatik, badutenaturako legeen antza. Onartzen dut desberdintasuna errotikoa izateafilosofoaren begietarako. Gauza bat da –esango du– konstatatzen duen legea,eta beste bat agintzen duena. Azken horri itzur dakioke; behartzen gaitu, bainaez da beharrezkoa. Hura, aitzitik, erabat derrigorrezkoa da: egitateren bathartatik aldenduko balitz, horrek esan nahiko luke legetzat hartu izana okerralitzatekeela; balegoke beste bat, egiazkoa izango litzatekeena, zeinarenenuntziatuak behatzen den guztia adieraziko bailuke eta zeinari egitateerrefraktarioa konformatuko bailitzaioke besteak bezala. – Zalantzarik ezdago; baina bereizkuntza hain nabaria izatea falta zaio gizaki gehienenbegietarako. Lege fisikoa, lege soziala edo morala dela, lege oro agindu dahaien begietarako. Badago ordena halako bat naturan, legeetan agertzen dena:egitateek lege horiei “obedituko” liekete ordena horretara konformatzeko.Jakitunari berari ere zaila gertatzen zaio baztertzea legea egitateen“lehendakari” delako sinestea, eta, ondorioz, aurretikoa delakoari ere bai,Ideia platonikoaren antzera, zeinaren gainean gauzak arautu behar baitziren.Zenbat eta gorago joan jakituna orokorkuntzen eskalan, hainbat indargehiagorekin makurtzen da, nahi izan ala ez, legeak izaera agintzaile horretazhornitzera: benetan borroka egin behar du bere buruarekin mekanikarenprintzipioak ez irudikatzeko betiera osotik taula transzendentaletan inskribatugisa, zeinak bilatzera zientzia modernoa joango baitzatekeen beste Sinaibatera. Baina lege fisikoak gure irudimenerako agindu baten forma hartzekojoera baldin badu, orokortasun halako bat lortzen duen bezain laster,elkarrekikotasunean, mundu osoari zuzentzen zaion inperatibo bat ia naturakolege bat bezala aurkezten da gure aurrean. Bi ideiek, gure espirituan topoegitean, beren ezaugarrietako batzuk trukatu egiten dituzte elkarren artean.Legeak horrek daukan inperiozkoa hartzen du agindutik. Aginduakezinbestezkotik daukana hartzen du legetik. Eta ordena sozialaren hausketabatek izaera antinaturala hartzen du horrela: nahiz eta sarritan errepikatu,salbuespen baten efektua sortzen digu, zeina naturan munstroa den hori izangobailitzateke gizartean. Eta zer ez ote da gertatuko inperatibo sozialaren atzean agindu erlijiosoahautematen badugu! Gutxi axola dio bi termino horien arteko harremanak.Erlijioa era batera edo bestera interpretatzen dugula ere, esentziaz edo 3
  4. 4. akzidentez sozialtzat jotzen dugula ere, kontua da beti eginkizun sozial batbete izan duela. Gainerakoan, eginkizun hori konplexua da; aldatu egiten dadenbora eta tokien arabera; baina gurea bezalako gizarteetan, erlijioak duenlehen efektua gizarte-eskakizunak sostengatu eta errebortxatzea da. Askozazurrunago irits daiteke, baina gutxienez horraino iristen da. Gizarteak ezartzendituen zigorrek errugabea jo, errudunak zigor gabe utzi; ozta-ozta saritzen duinor, deigarria denari bakarrik erreparatzen dio eta gutxirekin nahikotzen da.Non da zigorrak eta sariak zuzen haztatzeko gai den giza balantza hori? Ideiaplatonikoek errealitatea, zeinaren imitazio zakarrak bakarrik hautemanbaititzakegu, bikain eta osoki agertzen diguten bezala, erlijioak hiri bateansarrarazten gaitu, zeinetan gure instituzioek, gure legeek eta gure ohiturek,gehienera, berandutik berandura, alderdirik nabarmenenak errepresentatzenbaitituzte. Hemen behean ordena gutxi gorabeherakoa baizik ez da etagizakiek gutxi-asko era azalekoan lortua; han goian perfektua da, eta berezegikaritzen da. Erlijioak, horrela, gainditu egiten du, gure begietarako, etajadanik zentzu komuneko azturek murriztua, gizartearen agindu baten etanaturako lege baten artean dagoen tartea. Horretara, beti erkaketa berean topo egiten dugu, eta alde batzuetatikakastuna bada ere, onargarria da interesatzen zaigun alderdiarekiko. Hirikokideak organismo bateko zelulak bezala portatzen dira. Ohiturak, adimenaketa irudimenak lagundurik, diziplina bat sarrarazten du haietan, zeinakimitatzen baitu urrunetik, norbanako desberdinen artean ezartzen duensolidaritatez, zelula anastomosatuz osaturiko organismoaren batasuna. Denak laguntzen du, beste behin ere, ordena soziala gauzetan nabariden ordenaren imitazio bihurtzen. Gutako bakoitza, bere burura bihurtzendenean, libre sentitzen da noski bere isuri, desira edo apetari jarraitzeko, etabeste gizakiengan ez pentsatzeko. Baina nahikunde hori oraindik zehaztu gabedagoela kontrako joera antagonikoa sortzen da, indar sozial guztien metatzetikeratorria: higigarri indibidualak ez bezala, zeinek bultzatzen baitute bakoitzabere aldetik, indar horrek ordena halako bat izango luke ondorio, zeina ezbailitzateke analogiarik gabea izango fenomeno naturalekin. Organismo batenosagai den zelulak, une batez kontzientea bihurturik, emanzipatzeko asmoaazalduko lukeen bezain laster, jadanik behartasunak atzemanik geratukolitzateke. Gizartearen osakide den norbanakoa hura imitatzen duenbehartasuna subertitzeko eta are hausteko gai da, zeina sortzen berak neurribatean lagundu egin baitu, baina, batez ere, jasan egiten baitu: behartasunhorren sentimendua, berorri itzurtzeko kontzientzia lagun duela, hori dabetebehar deitzen dena. Horrela ikusirik, eta bere adiera ohikoenean harturik,betebeharra behartasunarekiko aztura naturarekiko den horixe bera da. 4
  5. 5. Beraz, betebeharra ez dator kanpotik, hain zuzen ere. Gutako bakoitzagizarteari adina dagokio bere buruari. Baldin eta kontzientziak barrenenetikagertzen badigu, sakontzen duen heinean, nortasun gero eta originalagoa,besteekiko neurtezina, eta bestalde, adierazezina, geure buruaren azaleanjarraikitasun-harremanean aurkitzen gara besteekin, horien antza dugu, etahaien eta gure artean elkarrekiko dependentzia bat sortzen duen diziplinabatek batzen gaitu geure buruarekin. Atal sozializatu horretan instalatzea, horiote da agian gure niarentzat zerbait trinkoari atxikitzeko era bakarra? Halaizango litzateke, noski, bulkada-, apeta- eta atsekabe-bizitza bati itzurtzekobeste modurik ez bagenu. Baina geure buruaren sakonenean aurkituko dugu,agian, bilatzen baldin badakigu behintzat, beste mota bateko oreka, azalekooreka baino askozaz desiragarriagoa dena. Gainaldera irteten diren uretakobelarrak, etengabe astintzen ditu ur-lasterrak; hostoek, uretatik kanpoelkartzean, egonkortasuna ematen diete, goian, batak besteekin bigiztatzean.Baina oraindik egonkorragoak dituzte beren sustraiak, lurrean tinkohondoratuak, behetik sostengatzen baitituzte. Ez dugu hitz egingo, oraingoz,geure buruaren barreneraino iristeko beharko genukeen ahaleginaz. Nahiz etaahalegin hori egingarria izan, salbuespenezkoa da; eta gainaldean, bestenortasun kanporatuen ehun sarrian sartzen den gunean, aurkitzen du gure niakeskuarki bermatzeko gune bat. Bere trinkotasuna solidaritate horretan datza.Baina atxikitzen den gunean, bera ere sozializaturik gelditzen da.Betebeharrak, gizakien arteko lokarri gisa irudikatzen dugunak, gutakobakoitza geure buruarekin lotzen du lehenik. Beraz, okerra da moral sozial hutsari egoztea betebehar indibidualakalde batera uztea. Are gehiago, teorikoki, besteen aurrean baizik betebeharrikizango ez bagenu, izatez geure buruaren aurrean ere izango genituzke, zerenez baitago solidaritate sozialik ni sozial bat gutako bakoitzarengan niindibidualari gainezartzen zaion unetik izan ezik. “Ni sozial” hori lantzea dagure betebeharrak gizartearekiko duen esentziala. Gutako bakoitzarengan ezbalego hartatik zerbait, ez genuke haren eragimena sentituko; eta ia ezdaukagu hartara jo beharrik; aski dugu geure buruarekin geure barruanpresente aurkitzen badugu. Haren presentzia gutxiago edo gehiagonabarmendua da gizakien arabera; baina inork ezingo du hartatik bere buruaerabat bakartu. Inork ez luke horrelakorik egin nahiko, zeren bere indarrarenparte handiena hartatik datorrela sentitzen baitu; eta gizarte-bizitzakoeskakizun etengabe berrituei zor diela bere energiaren tentsio atergabe hori,ahaleginaren norabide-konstantzia hori, zeinak ziurtatzen baitio bere jarduerarierrendimendurik hoberena. Baina, gainera, ezingo luke egin, nahi izango baluere, zeren bere oroimena eta irudimena gizarteak haietan ezarri duenetik bizibaitira, izan ere gizartearen arima hitz egiten dugun hizkuntzarekiko 5
  6. 6. inmanentea baita, eta bere aurrean inor ez dagoenean ere, pentsatzen bestetanari ez denean ere, bere buruari hitz egiten dio. Alferrik da gizarte-bizitzaorotatik erabat aldenduriko norbanakoa pentsatzea. Materialki bada ere,Robinsonek bere uhartean beste gizaki batzuekin kontaktuan dirau, zerennaufragiotik salbatu dituen objektu artifizialek, eta zeinen laguntzarik gabeezingo baitzuen aurrera irten, zibilizazioan eusten diote eta, ondorioz,gizartean. Baina oraindik beharrezkoago zaio kontaktu morala, zeren osobizkor galduko bailuke adorea, etengabe sortzen zaizkion zailtasunei indarindibiduala besterik kontrajartzerik ez balu, zeinaren mugak sentitzen baititu.Robinsonek gizartetik hartzen ditu bere indarrak, zeinarekin idealki loturikbaitago eta, zeina nahiz eta berak ezin duen ikusi, hor baitago bera begiesten:baldin eta ni indibidualak bizirik eta presente gordetzen badu ni soziala,bakarturik egonik ere, gizarte osoaren laguntza eta adorearekin jardungolukeen era berean jardungo du. Inguruabarrek denboraldi baterakobakardadera kondenatu dituztenek eta beren baitan barne-bizitza sakonarenbaliabideak aurkitzen ez dituztenek badakite zenbat kostatzen den nork bereburua “bertan behera uztea”, hau da, ni indibidualari ni sozialak agindutakomailan ez eustea. Ahaleginak egingo dituzte, beraz, ni sozial horri eusten,bestearenganako bere zorroztasuna ezertan ere erlaxa ez dadin zainduz. Halabehar izanez gero, bermagune material eta artifizial bat bilatuko diote.Kiplingek aipatzen duen basozain hura datorkigu burura, Indiako oihan batenbarrenean bere etxetxoan bakarrik dagoena. Arratsero etiketaz janzten daafaltzeko, “bakardadean, bere buruari errespetua ez galtzeko”1. Ez ginateke iritsiko baieztatzera ni sozial hori Adam Smithek dioen“behatzaile inpartziala” denik, eta kontzientzia moralarekin identifikatu behardenik, bere buruarekiko sentimendua pozezkoa edo atsekabezkoa dela bereinpresioa ona edo txarra izatearen arabera. Iturburu sakonagoak aurkitukoditugu geure sentimendu moralentzat. Hizkuntzak hemen, izen beraren azpian,oso gauza desberdinak biltzen ditu: zer izan dezakete komunean asasinatzailebaten barne-zimikoak nork bere buruestimuari kalte egin edo haur batekinbidegabeki jokatu delako, jasan litekeen, torturatzaile eta setatiarekin?Bizitzara irekitzen ari den arima errugabe baten konfiantzari traizio egin izanada egin dezakegun egintzarik makurrenetako bat, proportzioen zentzurik ezduela dirudien kontzientzia jakin baten ikuspuntutik, hain zuzen ere gizartetikhartzen ez dituelako bere eredua, bere instrumentuak eta bere neurketa-metodoak. Baina kontzientzia hori ez da sarrien praktikatzen dena; eta gaineradelikadezia handiago edo txikiagokoa da pertsonen arabera. Oro har,kontzientziaren epaia ni sozialak emango lukeena da.1 6
  7. 7. Halaber, oro har, larridura morala ni sozialaren eta ni indibidualarenarteko harremanen nahastea da. Azter dezagun barne-zimikoaren sentimenduakriminal handi baten ariman. Lehen une batean, nahastu egin liteke zigor-beldurrarekin, zeren krimena estaltzeko edo erruduna ez aurkitzeko etengabeberritu eta gehitzen diren arreta xehekatuak baitira; halaber, une oro badajustiziak aztarna agerrarazletzat aurkituko duen xehetasunen bat zabartuizanaren sentsazio larridurazkoa. Baina hurbilagotik begira dezagun: guregizonarentzat kontua ez da hainbeste zigorra ekiditea nola iragana ezabatzeaeta krimena inoiz gertatu izan ez balitz bezala egitea. Izan ere, inork ezdakienean gauza bat badenik, hura izango ez balitz bezalako zerbait da. Beraz,krimena bera da kriminalak deuseztu nahiko lukeena, hartaz giza kontzientziabatek izan lezakeen ezagutza oro ezeztatuz. Baina bere ezagutza propioakbadirau bere baitan, eta horra ezagutza horrek bultza egiten dio, gero etagehiago, gizartetik kanpora, zeinaren baitan irauteko asmoa baitzuen berekrimenaren arrastoak ezabatuz. Izan ere, gizarteak estimu bera dio lehen zengizonari eta jadanik ez den gizonari: ez zaio berari zuzentzen, bada, gizartea;beste bati hitz egiten dio. Eta bera, zer den badakien hori, bakartuago sentitzenda gizakien artean uharte mortu batean egon litekeena baino, zerenbakardadean, gizarte baten irudia eramango bailuke, inguratuz eta sostengatuz;baina orain ebakirik aurkitzen da iruditik eta gauzatik. Bere krimena aitortuzsartuko litzateke berriro gizartean: merezi duen bezala tratatuko lukete orduan,baina berarengana zuzenduko lirateke. Berriro ekingo lioke beste gizakiekikolankidetzari. Haiek zigortu egingo lukete, baina, orduan haien ondoankokaturik, bere kondena propioaren egilearen antzeko zerbait izango litzateke;eta bere pertsonaren parte batek, hoberenak, ihes egingo lioke horrelazigorrari. Hainbestekoa baita kriminala bere burua entregatzera bultzatzenduen indarra. Batzuetan, hain urrunera iritsi gabe, adiskide bati edo pertsonazintzoren bati egingo dio aitortza. Egian horrela berriro sartuz, guztienbegietarako ez bada, norbaiten aurrean behintzat, berriro gizartera itzultzen dapuntu batean, hari batetik; berriro hartan sartzen ez bada, gutxienez haren aldedago, hartatik hurbil, eta harekiko arrotz izateari uzten dio; nolanahi ere,gutxienez ez ditu harekikoak hainbesteraino etenak izango, ezta hartatik berebarrenean daramanarekikoak ere. Beharrezko da haustura zakar hori norbanakoak gizartearekiko duenatxikimendua argiro ager dadin. Eskuarki, geure betebeharretan pentsatzeabaino areago egiten dugu haietara konformatzea. Aldioro beharrezko izangobalitz, betebeharraren ideia oroitaraztea, bere formula enuntziatzea, askozazneketsuagoa izango litzateke gure betebeharra egitea. Baina aski daohiturarekin, eta, ia beti, geure buruari joaten uztea aski dugu gizartearigugandik espero duena emateko. Gainerakoan, gizarteak asko erraztu ditu 7
  8. 8. gauzak, gure eta haren artean bitartekari batzuk tartekatuz: familia bat dugu,lanbide batean aritzen gara, komunitate batekoak gara, gure barrutikoak, guredepartamentukoak, eta taldea gizartean egoki sarturik dagoen guztietan, askidugu, agian, taldearen aurrean geure betebeharrak egitea gizartearekin bakeanegoteko. Gizarteak periferia hartzen du; norbanakoa erdian dago. Erditikperiferiara daude ezarrita, zirkulu zentrokide gero eta zabalago gisa,norbanakoa tarteko duten taldekatze desberdinak. Periferiatik erdira, zirkuluaestutuz doan heinean, betebeharrak betebeharren gain metatzen dira, etanorbanakoa, azkenik, bere multzoaren aurrean aurkitzen da. Betebeharra geroeta gehiago hazten da, baina zenbat eta konplikatuagoa den, abstraktutasungutxiagokoa eta, hortaz, hobeki onartua izaten da. Erabat konkretua denean,gure egoerari dagokion eginkizuna betetzeko joerarekin bat etortzen da; joerahori hain da ohikoa gugan, non naturaltzat jotzen baitugu. Joera horren baitanmurgiltzen garen bitartean, ia ez dugu sentitzen. Aztura sakon ororekingertatzen denez, hartatik urruntzen garenean bakarrik agertzen da ezinbesteko. Gizarteak bere eguneroko existentziaren egitaraua ezartzen dionorbanako bakoitzari. Ez dago familian bizitzerik, ez lanbide batean aritzerik,eguneroko bizitzako mila zereginetan jarduterik, erosketak egin, kaleanpaseatu, ezta etxean gelditzerik ere, preskripzioei jarraitu edo betebeharreimen egin gabe. Aukera bat egitea eskatzen zaigu uneoro; arauarekin batdatorrena hautatzen dugu naturalki. Nekez izan ohi dugu horren kontzientzia;ez dugu inolako ahaleginik egiten. Bide bat urratu du gizarteak; geure aurreanirekita aurkitzen dugu eta jarraitu egiten diogu; askozaz ekimen handiagoabeharko genuke landan zehar ibiltzeko. Horrela ulerturik, betebeharra ia betiera automatikoan egiten da, eta betebeharrarekiko obedientzia, sarrienikgertatzen denari bagengozkio, inork eramaten uzte, abandonu gisa definitukolitzateke. Nondik dator, orduan, obedientzia hori aitzitik tirandura-egoera batbezala agertzea, eta betebeharra bera, zerbait zurrun eta gogor bezala? Begi-bistakoa da zenbait kasutan obeditzeak nori bere buruaren kontrako ahaleginaeskatzen diola. Salbuespen-kasuak dira; baina nabarmentzen badirakontzientziaren areagotze bat berekin dutelako da, ezbai ororekin gertatzendenez; egia esateko, kontzientzia ezbai hori da, aldiz, bakarrik hasten den etaia hauteman gabe pasatzen den egintza. Orduan, gure betebehar guztien arteandagoen solidaritatearen indarrez, eta betebeharraren osozkoa bere atalbakoitzarekiko inmanente denez gero, betebehar guztiak halako edo honelakobetebehar jakinek salbuespenez hartu duten tinduaz koloreztatzen dira.Ikuspegi praktikotik ez dago horretan inolako eragozpenik, eta abantailabatzuk ere sortzen dira gauzak horrela hartzetik. Izan ere, oso naturalki geurebetebeharra egiten dugularik ere, litekeena da beti geure baitan erresistentziahalako bat aurkitzea; badu onurarik horri erreparatzeak eta suposatutzat ez 8
  9. 9. emateak erraza dela senar ona, hiritar ona, langile arduratsua izatea eta,azkenaren buruan, gizaki jatorra. Gainera, egia parte handi bat dago iritzihorretan, zeren erraz samarra bada ere gizarte-testuinguruan mantentzea,beharrezko izan baita horretan sartzea, eta sartze horrek ahalegina eskatubaitu. Haurraren berezko diziplina-eza, hezkuntza-beharra, horren proba dira.Beraz, bidezkoa da norbanakoari kontuan hartzea bere betebehar guztiez eginduen onarpena, baita bere buruari haietako bakoitzaz kontsultarik eginbeharrik ez duenean ere. Zaldizkoak aski du zaldiak eraman dezan uztea;baina aldez aurretik zelara igo behar izan du. Gauza bera gertatzen zaionorbanakoari gizartearekiko. Zentzu batean faltsua izango litzateke, eta zentzuguztietan arriskutsua, betebeharra era automatikoan egitea ahalgarria delaesatea. Beraz, arau praktiko bihur dezagun betebeharrarekiko obedientzia norkbere buruari egiten dion erresistentzia bat dela. Baina gauza bat da gomendioa eta besterik azalpena. Betebeharraz, bereesentziaz eta bere jatorriaz kontu emateko, baieztatzen deneanbetebeharrarekiko obedientzia ezer baino lehen nork bere buruari egindakoahalegina dela, tirandura- edo uzkurdura-egoera bat dela, teoria moral askokutsatu dituen hutsegite psikologiko bat egiten dugu. Horrela zailtasunartifizialak, filosofoak banatzen dituzten arazoak sortu dira, eta horienterminoak aztertzean ilauntzen ikusiko ditugunak. Betebeharra ez da inondikere gertakari bakarra, besteekiko neurtezina, haien gainetik agerpenmisteriotsu gisa ezartzen dena. Filosofo-kopuru handi batek, batez ere Kantenjarraitzaileek, horrela ikusi izanaren arrazoia betebeharraren sentimendua,egoera lasai eta inklinazioaren antzekoa, horri kontrajarriko litzaiokeenahausteak batzuetan sortzen digun emozioarekin nahastea izan da. Erreuma-krisialdi batetik irtetean, baliteke eragozpena eta oinazea beraere sentitzea gihar eta junturei lan eragiten diegunean. Organoek kontrajartzenduten erresistentzia baten sentsazio globala da. Pixkanaka gutxituz joan etaazkenerako galdu egiten da osasunez gaudenean geure mugimenduezdaukagun kontzientzian. Onar liteke, noski, oraindik hor dagoela, sortze-egoeran edo, areago, egoera ezkutukoan, eta areagotzeko abagunearen zaindagoela besterik gabe; izan ere, derrigor kontuan hartzekoak ditu krisialdihoriek erreuma duenak. Hala eta guztiz ere, zer esango genuke beso-zangoakgure mugitze-sentsazio ohikoa oinaze baten arintze gisa baizik ikusiko ezlukeenaz, eta ondorioz, gure gaitasun lokomotorra eragozpenerreumatikoarekiko erresistentzia-ahalegin gisa definituko lukeenaz? Lehenikhorrela uko egingo lioke aztura motorraren berri emateari; izan ere, horietakobakoitzak mugimenduen konbinazio partikular bat inplikatzen du, eta horrenbitartez baizik ez dago ulertzerik. Ibili, lasterka egin, mugitzearen ahalmenaaztura elemental horien batura besterik ez da, zeinetariko bakoitzak aurkitzen 9
  10. 10. baitu bere azalpen propioa inplikatzen dituen mugimendu berezietan. Bainaahalmen hori era global hutsean kontsideratzen badugu eta, gainera,erresistentzia bati kontrajarritako indar bihurtzen badugu, ezinbesteansorraraziko dugu haren alboan erreumatismoa entitate burujabe gisa.Dirudienez, betebeharraz espekulatu izan duten askok mota horretakohutsegitea egin dute. Mila betebehar partikular ditugu, eta bakoitzak bereazalpen propioa eskatzen du. Naturala da, edo zehatzago, ohikoa da deneiobeditzea. Salbuespenez itzuriko gatzaizkio horietako bati, eta erresistentziahorri jarkitzen bagatzaizkio, tentsio edo uzkurdurazko egoera gertatuko dagugan. Zurruntasun hori kanporatzen dugu betebeharrari hain itxura zorrotzaematen diogunean. Eta horretan pentsatzen dute filosofoek ere betebeharra elementuarrazaionaletara murrizten dutela uste dutenean. Erresistentziari jarkitzeko,bide zuzenean irauteko desirak, grinak edo interesak hartatik desbideratzengaituztenean, derrigor eman behar dizkiogu arrazoiak geure buruari. Desirazilegi-ezari beste desira bat kontrajarri diogunean ere, hori, nahimenakeraginik, ideia baten deiaren deiaz bakarrik sortu ahal izan da. Hitz gutxitanesateko, izaki adimendunak adimenaren bitartekariaz dihardu bere buruarenbaitan. Baina bide arrazionalen bitartez betebeharrera iritsi izanetik ez daondorioztatzen hori maila arrazionalekoa izan denik. Aurrerago berriz aritukogara puntu horri buruz; oraingoz ez ditugu teoria moralak eztabaidatu nahi.Esan dezagun bakarrik gauza bat dela joera, naturala edo lortua, eta besterikerabiliko duen metodo derrigor arrazionala, zein erabiliko baitu izakiarrazionalak sendotzeko edo hari kontrajartzen zaion orori gudu egiteko.Azken kasu horretan, joera eklipsatua berriro ager daiteke; eta zalantzarikgabe dena gertatzen da metodo horren bitartez berreraikitzea lortu izan balitzbezala. Errealitatean, trabatzen edo geldiarazten zuena aldentzea besterik ez daegin. Onartzen dut praktikan biak gauza bera direla: gertakaria modu bateanedo bestean azaltzen delarik ere, kontua da lortu egin dela. Eta agian hobeizango da, hori lortzeko, gauzak lehendabiziko eran gertatu direla irudikatzea.Baina izatez horrela dela baieztatzea betebeharraren teoria faltsutzea izangolitzateke. Ez al zaie hori gertatu filosofo gehienei? Inork ez dezala gure pentsamendua gaizki uler. Nahiz eta moralarenaspektu halako batera mugatzen garen, orain arte egin dugunez,betebeharrarekiko jarrera aski desberdinak daudela egiaztatuko dugu. Horiekbi jarreraren arteko gunea zuintzen dute edo, areago, bi aztura muturrekorenartekoa: bata zirkulazio hain naturala da gizarteak ezarritako bideetatik, nonohartu ere ozta-ozta egiten den; bestea, ezbaia eta gogoeta, aitzitik, hartukodugun bidea zein izango ote den, zer puntutara iritsiko garen, korritu beharko 10
  11. 11. diren joan-etorriko bideak horietako batzuk hartzean. Bigarren kasuan arazoberriak planteatzen dira, gutxi-asko sarriak direnak, eta betebeharra erabatmarraturik dagoen tokian bertan ere, gutxi-asko ñabardurak gertatzen dira hurabetetzean. Baina aurrena lehen jarrera da gizakien gehiengo handienarena;seguraski orokorra da gizarte beheretan. Eta gero, nahiz eta arrazoitzen denkasu partikular bakoitza, maxima formulatu, printzipioa enuntziatu, ondorioakatera: desirak eta grinak hartzen badute hitza, tentazioa indartsua bada,erortzeko zoria sortzen bada, bat-batean zuzentzen bada, non zegoen orduanbulkada? Indar batek berresten du bere burua: “betebeharraren osozkoa” deitudugunak: gizarte bizitzako mila eskakizun partikularrei obeditzetikgeureganatu ditugun mila aztura bereziren aterakin kontzentratua,kintesentzia. Betebeharra ez da ez hura eta ez hori; eta hitz egingo balu, nahizeta jardutea nahiago duen, hau esango luke: "Behar delako egin behar da".Harrezkero adimena enplegatzen zuen lana arrazoiak haztatzen, maximakerkatzen, printzipioetara iristen, koherentzia logiko gehiago ezartzearena zen,gizarte-eskakizunetara, definizioz, makurtutako portaera esaneko batean;baina gizarte-eskakizun horri zatxekion betebeharra. Sekula ere ez, tentaldi-orduetan, ez genuke sakrifikatuko bere interesa, bere grina, bere banitateakoherentzia logikoaren premia hutsaren baitan. Arrazoiak, izan ere, arautzailegisa esku hartzen duelako, izaki arrazoidun batengan, arau edo maximabetebeharrekoen artean koherentzia hori ziurtatzeko, filosofiak betebehar-printzipio bat ikusi ahal izan du hartan. Bolantea dela makina birarazten duenasinestea adinaxe litzateke hori. Gizarte-eskakizunek, bestalde, batabestea osatzen dute. Jatortasunagutxien arrazoitua, eta zilegi bazait, errutinazkoena duenak ere ordenaarrazional bat ezartzen du bere portaeran elkarrekiko logikoki koherenteakdiren eskakizunen baitan arautuz. Onartzen dut logika hori gizartearen lorpenberantiarra izatea. Koordinazio logikoa funtsean ekonomia da; multzo batetiklehenik, larriki, printzipio batzuk bakantzen ditu, gero multzotik haiekin bat ezdatorren guztia baztertzen du. Natura, aitzitik, ezin ugariagoa da. Gizarte batzenbat eta hurbilago egon naturatik, hainbat handiagoa da hartan akzidenteaeta inkoherentziaren partea. Lehen gizakien artean debeku eta preskripziougari aurkitzen dira ideien asoziazio lausoz, superstizioz, automatismozazaltzen direnak. Ez dira alferrikakoak, zeren arau guztiei obeditzeak, nahizeta absurdoak izan, kohesio handiago bat ziurtatzen baitio gizarteari. Bainaorduan arauaren baliagarritasuna, errebotez, haren mendean jartzearenondorioz bakarrik dator. Berenez balio duten preskripzio edo debekuak dirapositiboki gizartearen kontserbazioa edo ongizatea bilatzen dutenak. Denboraigaro ahala, zalantzarik gabe, besteetatik bakandu egin dira, bizirik iraun ahalizateko. Gizarte-eskakizunak beren artean koordinatu egin dira orduan, eta 11
  12. 12. printzipioetara subordinatu. Baina ez dio axolarik. Logika ongi sartzen dagaurko gizarteetan, eta bere portaera arrazoitzen ez duena bera ere arrazionalkibiziko da, printzipio horietara konformatzen bada. Baina betebeharraren esentzia arrazoiaren eskakizunaz bestelako zerbaitda. Horixe da orain arte iradoki nahi izan duguna. Gure aurkezpena hainbatgehiago egokituko zaio errealitateari, hala uste dugu, zenbat eta gehiago ariden gutxiago bilakaturiko gizarteez eta hasi-masietako kontzientziez.Eskematiko geratzen da gaur eguneko gizaki jator batengan aurkitzen dugunkontzientzia normalari bagagozkio. Baina, hain zuzen ere, orduanbatabestearekin elkargurutzatzen diren sentimendu, ideia, tentaldienkorapilatze aparteko batekin topo egiten dugulako, funtsa bere baitan izangoduen eskema baten jabe baldin bagara saihestuko ditugu analisi artifizialak etasintesi hautazkoak. Horixe da marrazten ahalegindu garena. Irudika ezazuebetebeharra aztura baten gisara nahimenaren gainean pisua ezarriz, etabetebehar bakoitza besteetatik metaturiko masa bere atzetik herrestan duelaeta horrela, egiten duen presiorako, multzoaren pisua erabiliz: hor duzuebetebeharraren osozkoa kontzientzia moral sinple, elemental baterako. Hori daesentziala; eta hertsiki horretara murritz daiteke betebeharra, konplexutasunikhandiena lortzen duenean ere. Orain ikusten da zer unetan eta zer zentzutan, batere kantiarra ez denhorretan, betebeharrak “inperatibo kategoriko” baten forma hartzen duen.Kosta egingo litzateke horrelako inperatibo baten adibideak egunerokobizitzan aurkitzea. Kontsigna militarrak, zeina baita agindu ez motibatua etaerreplika gabea, “behar delako egin behar dela” dio. Baina nahiz etasoldaduari arrazoirik ez eman, berak imajinatuko du bakarren bat. Inperatibokategorikoaren kasu garbi bat nahi badugu, a priori eraiki beharko dugu edogutxienez esperientzia estilizatu egin beharko dugu. Demagun inurri batekgogoeta-argiune bat duela eta atsedenik gabe besteen alde lan egiten okerdabilela pentsatzen duela. Bere nagitasun-nahikundeek une batzuk bakarrikiraungo lukete, adimenaren bristadak distiratzen dion denbora. Une horienazkenean, instintuak, berriro gaina hartuz, derrigorrean bere atazaraitzularaztean instintua berriro zurgatuko duen adimenak adio gisara esangoluke: behar delako egin behar da. “Behar delako egin behar da” hori jasandakotrakzio baten une bateko kontzientzia hartzea besterik ez litzateke –une batezlaxatutako hariak berriz teinkatzean egingo lukeen trakzioarena–. Aginduberbera entzungo litzateke egiten ari den ametsetik irteteko prestatzen, hartatikirteten hasita dagoen sonanbuluaren belarrian ere: berehalaxe sonanbulismoaneroriko balitz berriro, inperatibo kategoriko batek adieraziko luke hitzetansortu berria zen eta hain bizkor desagertu den gogoetarako, itzulerarenezinbestekotasuna. Labur esateko, erabat kategorikoa den inperatiboa izaera 12
  13. 13. instintuzko edo sonanbulikokoa da: egoera normalean egiten da horrelakoa,edo formulatu ahal izateko behar adinako denboraz gogoeta iratzartzen badaerrepresentatzen da horrelakoa, nahiz eta ez izan behar adinako denborarikarrazoiak bilatzeko. Baina orduan, ez al da begi-bistakoa, izaki arrazoidunbatengan, inperatiboak hainbat joera handiagoa izango duela formakategorikoa hartzekoa zenbat eta garaturiko jarduerak, nahiz eta adimendunaizan, forma instintuzkoa hartzera gehiago jotzen duen? Baina jarduera bat,lehenik adimenduna izaki, instintuaren imitaziora bideratzen dena, horixe dagizakiarengan aztura deitzen dena. Eta azturarik ahaltsuena, zeinaren indarrametaturiko indar guztiez, aztura sozial elemental guztiez egina baitago, horixeda derrigor instintua hobekien imitatzen duena. Txunditzekoa al da orduan,garbiki bizi izandako betebeharra eta era guztietako arrazoiz osokierrepresentaturiko eta justifikaturiko betebeharra bereizten dituen unelaburrean, betebeharrak “behar delako egin behar da” inperatibokategorikoaren forma hartzea? Kontsidera ditzagun bi bilakaera-lerro dibergente, eta gizarteak batareneta bestearen muturretan. Naturalena agertuko den gizarte-mota bistan dagoinstintuzkoaren motakoa izango dela: erlauntz bateko erleak batzen dituenlerroak antz handiagoa du organismo bateko zelulak bata bestearen arteankoordinaturik eta subordinaturik batera edukitzen dituenarena. Demagun unebatez naturak nahi izan duela beste lerroaren muturrean gizarte batzuk lortzea,zeinetan aukera indibidualari tarte halako bat uzten baitzaio: horrek egingoluke adimenak hemen, haien erregulartasunari dagokionez, instintuak besteanlortu dituen antzeko emaitzak lortzea; azturara joko luke. Aztura horietakobakoitza, zeina “moral” dei baitateke, kontingentea izango da. Baina horienmultzoa, aztura horiek hartzeko aztura esan nahi dut, gizarteen oinarrianbertan egonik eta haien existentzia baldintzatzen dutelarik, instintuarenarekinpareka daitekeen indarra izango du, bai intentsitatez eta bai erregulartasunez.Hor dago hain zuzen ere “betebeharraren osozkoa” deitu duguna. Naturareneskuetatik irtetean ziren bezalako gizarteak baizik ez dira izango. Gizarteprimitibo eta elementalak izango dira. Baina gizartea nahiz eta progresatu,konplikatu eta espiritualizatu: bere sortzapeneko estatutuak, edo hobekiesanda, naturaren intentzioak iraun egingo du. Alabaina, horrelaxe gertatu dira gauzak. Beste leku batean tratatu dugunpuntu bat sakondu gabe, esan dezagun besterik gabe adimena eta instintuakontzientzia-formak direla, zeinak hasi-masizko egoeran elkarbarrendu beharizan baitira eta disoziatu handitzean. Garapen hori burutu da animalibizitzaren bi bilakaera-lerro handitan, artropodoekin eta ornodunekin.Lehenaren bukaeran intsektuen instintua dago, eta zehatzago esateko,himenopteroena; bigarrenaren bukaeran giza adimena dago. Instintuak eta 13
  14. 14. adimenak tresnak baliaraztearen helburu esentziala dute: hemen lanabesasmatuak, ondorioz aldakor eta aurreikusigabeak; han naturak horniturikoorganoak, eta ondorioz higiezinak. Bestalde, tresna lan baterako da, eta lanhori hainbat eraginkorragoa da zenbat eta espezializatuagoa den, eta ondoriozelkar osatzen duten desberdin kualifikaturiko langileen artean banatuagoa.Bizitza soziala inmanentea da horrela, ideal lauso baten gisara, bai instintuaneta bai adimenean; ideal horrek bere burutze osoena erlauntzean edoinurritegian aurkitzen du alde batetik, giza sozietateetan bestetik. Gizakiarenaedo animaliarena, sozietatea antolamendu bat da; horrek koordinazioainplikatzen du, eta elementuen bata bestearekiko subordinazio bat ere baieskuarki; beraz, bizirik soilik, eta gainera, errepresentaturik, arau- edo lege-multzo bat eskaintzen du. Baina erlauntz batean edo inurritegi batean banakoaenpleguari josirik dago bere egiturarengatik, eta antolamendua erlatibokialdaezina da; aldiz, giza hiria forma aldakorrekoa, aurrerakuntza guztietarairekia da. Hortik dator, lehenetan, arau bakoitza naturak ezarria izatea;beharrezkoa da; aldiz, besteetan gauza bakarra da naturala, arau batenbeharrizana. Zenbat eta giza sozietate batean gehiago sakondu betebehardesberdinen erroraino oro harreko betebeharrera iristeko, hainbat gehiago jokodu betebeharrak behartasun bihurtzera, hainbat gehiago hurbilduko dainstintura derrigorrezko duen horretan. Eta hala eta guztiz ere, hutsegitehandia egingo genuke instintua betebehar partikular batekin lotuko bagenu,edozein delarik ere. Beti esan beharko da ezein betebehar izaera instintuzkoaez delarik, betebeharraren osozkoa instintuarena izango zatekeela gizasozietateak aldakortasunez eta adimenez nolabait lastratuak izan ez balira.Instintu birtual bat da, hitz egiteko azturaren atzean dagoena bezalakoa. Gizasozietate baten morala bere hizkuntzarekin erkagarria da izatez.Nabarmentzekoa da inurriek zeinuak trukatzen badituzte, gertakorradirudienez, elkarrekin komunikarazten dituen instintuak berak hornitzen dielazeinua. Aitzitik, hizkuntza erabilpenaren produktua da. Ez hiztegian eta ezsintaxian, ezer ez dator naturatik. Baina naturala da hitz egitea, eta zeinualdaezinak, jatorri naturalekoak, zeinek seguraski intsektu-sozietate bateanbalio baitute, horiek errepresentatzen dute zer izango zatekeen gure hizkuntza,baldin eta naturak, hitz egiteko ahalmena ematean, tresnaren funtziofabrikatzailea eta erabiltzailearekin batera, beraz, asmatzailea den adimenagehitu izan ez balio. Etengabe esan dezagun zer izango zatekeen betebeharragiza sozietatea instintuzkoa izan balitz adimenduna izan ordez: horrela ezdugu azalduko ezein betebehar berezian, eta betebeharraz ere oro har faltsuaizango litzatekeen ideia bat emango genuke, hari atxikiz gero; eta hala ere,sozietate instintuzko horretan pentsatu beharko da sozietate adimendunaren 14
  15. 15. pareko batean bezala, moralaren oinarrien bilaketan hari gidaririk gabe abiatunahi ez bada. Ikuspuntu horretatik betebeharrak galdu egiten du bere izaeraespezifikoa. Bizitzako fenomeno orokorrenekin erlazionatzen da. Organismoaosatzen duten elementuak diziplina zorrotz batera makurtzen direnean, esanote daiteke behartuak sentitzen direla eta instintu sozial bati obeditzen diotela?Inondik ere ez; nahiz eta organismo hori ozta-ozta izan sozietate, erlauntza etainurritegia egiazko organismoak dira, zeinen elementuak elkarren arteanbaturik baitaude lokarri ikusezinez; eta inurriaren instintu soziala –esan nahidut indarra, zeinaren eraginez langileak, adibidez, burutzen baitu lana,zeinetara bere egiturak aurredestinatu baitu– ezin daiteke errotik desberdinaizan kausarekiko, zeinahi dela ere, zeinaren indarrez gorputz bizi bateko ehunbakoitzak, zelula bakoitzak funtzionatzen baitu multzoaren ongi handienerako.Bestalde, ez kasu batean eta ez bestean ez dago propioki betebeharrik; areagolegoke behartasuna. Baina behartasun hori, gardentasunez hautematen duguhain zuzen, ez erreal, birtual baizik, betebehar moralaren sakonean. Izakiabehartua sentitzen bada, aske delako da, eta betebehar bakoitzak, banakahartuta, askatasuna inplikatzen du. Baina beharrezko da betebeharrak izatea;eta zenbat eta gehiago jaisten garen gailurrean dauden betebehar partikularhorietatik oinarrian dagoen betebeharraren osozkora, hainbat gehiago agertzenzaigu betebeharra bizitzaren domeinuan behartasunak hartzen duen formabera bezala, horrek helburu batzuk burutzeko, adimena, aukera, eta ondorioz,askatasuna eskatzen dituenean. Berriz ere esango da giza sozietate oso sinpleak, primitiboak edogutxienez elementalak direla. Ez dago zalantzarik; baina aurrerago esatekoaukera izango dugunez, zibilizatua desberdintzen da primitiboarengandik, berekontzientziaren lehen itzartzetik lortu dituen ezagutza eta azturen masahandiarengatik, haiek kontserbatzen ziren ingurumen sozialean. Naturala denaparte handi batean lortuak estalirik dago; baina ia higigaitz dirau mendeetanzehar; azturek eta ezagutzek ez dute inola ere organismoa blai egiten eta ezdira herentziaz transmititzen, imajinatu izan denez. Egia da naturala den horiezin prezatuzkotzat eduki dezakegula betebeharraren geure analisian, horrengainean zibilizazioko mendeetan zehar metatu diren lortutako azturekzanpaturik egongo balitz. Baina oso egoera onean, oso bizirik irauten dutesozietaterik zibilizatuenean. Horrekin erlazioan jarri beharra dago, ezhonelako edo halako betebehar sozialen berri emateko, baizik etabetebeharraren osozkoa deitu duguna azaltzeko. Gure sozietate zibilizatuek,naturak bitartegabe destinatu gintuen sozietatearen aldean oso desberdinakbadira ere, harekiko oinarrizko antza ageri dute. 15
  16. 16. Izatez, horiek ere sozietate itxiak dira. Nahiz eta oso hedatuak izaninstintuz eramanak gineneko taldetxoen aldean, eta nahiz eta instintu berakjoko lukeen seguraski berrezartzera gaur egun gordailatuak aurkitzen dituguningurumen sozialetik desagertuko balira zibilizazioaren lorpen material etaespiritual guztiak: sozietate horiek ez dute gutxiago esentziatzat unebakoitzean norbanako-kopuru jakin bat barnean hartzea eta gainerakoakbaztertzea. Lehenago esan dugu betebehar moralaren barrenean eskakizunsoziala dagoela. Zer sozietatez ari ginen? Gizadi osoa litzatekeen sozietateireki horretaz ari al ginen? Ez dugu ebatzi auzia, eskuarki gizakiak berekideekiko duen betebeharraz hitz egitean egiten baita hori. Lausotasunzuhurrean geratzen da. Uko egiten zaio baieztatzeari, baina sinetsarazi nahikolitzateke “giza sozietatea” oraintxetik buruturik dagoela. Eta ongi dago horisinetsaraztea, zeren ukaezina da betebeharrak ditugula gizakiarekiko gizakiden heinean (nahiz eta beste jatorri batekoak izan, aurreraxeago ikusikodenez), eta horiek ahultzeko arriskuan jarriko genituzke geure hiritarkideekikobetebeharretatik erabat bereiziz. Egintzak irabazten du horrekin. Bainabereizkuntza hori azpimarratzen ez duen filosofia morala egiaz kanpo dago;bere analisiak ezinbestez izango dira faltsuak. Izan ere, inoren bizitza etajabetza errespetatzearen betebeharra bizitza sozialaren oinarrizko eskakizunadela baieztatzen dugunean, zein sozietatez ari gara hitz egiten? Erantzuteko,aski da gerra-garaian zer gertatzen den kontsideratzea. Hilketa etaharrapaketa, baita traizioa, iruzurra eta gezurra, ez dira zilegi bakarrikbihurtzen, merituzko dira. Beligeranteek Macbeth-eko sorginek bezala esangodute: Fair is foul, and foul is fair.Ahalgarria izango al litzateke, hain erraz gertatuko al litzateke eraldakuntza,orokorra eta bat-batekoa, baldin balego gizakiaren jarrera halako batgizakiarekiko ordura arte sozietateak gomendatu diguna? O, badakitsozietateak zer dioen (baditu, berriz diot, hori esateko bere arrazoiak); bainazer pentsatzen duen eta zer nahi duen jakiteko, ez dago gehiegi entzunbeharrik zer esaten duen, zer egiten duen begiratu behar da. Esaten du berakdefinituriko betebeharrak, printzipioz, gizadiarekiko betebeharrak direla baina,salbuespeneko zirkunstantzietan, zorigaitzez saihetsezinak direnetan, horienariketa esekirik geratzen dela. Adierazpen hori egingo ez balu, beste moralbaterako aurrerakuntza trabatuko luke, zeina ez baitator zuzenean hartatik, etazeina kudeatzen interes handia baitauka. Bestalde, gure espiritu-azturekin batdator anormaltzat jotzea bakan eta salbuespeneko samarra dena, gaixotasunaadibidez. Baina gaixotasuna osasuna bezain normala da, zeina, ikuspuntu jakin 16
  17. 17. batetik begiraturik, gaixotasuna prebenitzeko edo saihesteko ahalegin iraunkorgisa agertzen baita. Era berean, bakea beti izan da orain arte defentsarako edobaita erasorako, edozein kasutan gerrarako prestakuntza. Gure eginbeharsozialek kohesio soziala dute helburu; nahita nahigabe jarrera bat osatzendigute, etsaiaren aurreko diziplinarena dena. Hau da, gizakiak, zeinarisozietateak dei egiten baitio diziplinatzera, nahiz eta berak aberasten duenzibilizazioko mendeetan lortutako guztiaz, hala ere badu instintu primitibohorren premia, hain berniz lodiaz estaltzen duenarena. Labur esateko,betebehar sozialaren barrenean hauteman dugun instintu sozialak beti duhelburu –instintua higigaitz samarra izaki– sozietate itxi bat, denik etahedatuena delarik ere. Zalantzarik gabe beste moral batez gainestalirik dago,zeina horregatik beragatik sostengatzen baitu, eta zeinari ematen baitio bereindarretik zerbait, bere izaera ezinbestekotik esan nahi dut. Baina berak ez duhelburu gizadia. Hau da, nazioaren, denik eta handiena delarik ere, etagizakiaren artean mugatutik mugagaberainoko, itxitik irekirainokoa distantziaguztia dago. Gogara esan ohi da bertute zibikoen ikaskuntza familian egitendela, baita aberria maitatzean, gizadia maitatzeko prestatzen dela ere. Guresinpatia handitu egingo litzateke horrela etengabeko aurrerakuntzaz, haziegingo litzateke lehengoa bera geratuz, eta azkenean gizadi osoa besarkatukoluke. Horra a priori arrazoiketa bat, arimaren kontzepzio intelektualistahutsetik irtena. Konstatatzen da hiru taldeek, zeinei atxiki baikakizkieke, geroeta pertsona-kopuru handiagoa hartzen dutela, eta hortik ondorioztatzen daobjektu maitatuaren hurrenez hurreneko handitze horiek sentimenduarenpixkanakako dilatazio bati dagozkiola soilik. Eta horrek indar ematen dioilusioari, zeina baita, topaketa zorioneko batengatik, arrazoiketaren lehenpartea bat datorrela egitateekin: familia-bertuteak oso lotuak daude bertutezibikoekin, eta arrazoi oso sinple bat dago horretarako, familiak eta sozietatehasieran nahastuek elkarrekiko lotura estuan iraun izana. Baina bizi garensozietatea eta, oro har, gizadiaren artean, berriz diogu, itxia eta irekiarenarteko kontraste bera dago; bi objektuen arteko desberdintasuna izaerakoa da,eta ez gradu soilekoa. Zer geratuko ote da arima-egoeretara pasatuz gero,beren artean bi sentimendu horiek erkatzen badira, aberriarekiko atxikimenduaeta gizadiarenganako maitasuna? Nork ez du ikusten kohesio soziala, neurrihandi batean, sozietate batek besteen aurka bere burua defendatzeko duenpremiari zor zaiola, eta lehenik beste gizaki guztien aurka maitatzen direla norberak bizikide dituen gizakiak? Horrelakoa da instintu primitiboa. Oraindikhor dago, zorionez disimulaturik zibilizazioaren ekarpenen azpian; baina gauregun naturalki eta zuzenean maite ditugu geure gurasoak eta geure hirikideak,aldiz, gizadiarenganako maitasuna zeharkakoa eta lortua da. Haiengana zuzen-zuzen goaz, horrengana itzulinguru batez iristen gara; zeren Jainkoaren 17
  18. 18. bitartez, Jainkoarengan bakarrik gonbidatzen du erlijioak gizakia gizadiamaitatzera; era berean Arrazoiaren bidez, guztiok komunikatzen dugunArrazoian bakarrik begirarazten digute filosofoak gizadiari giza pertsonakduen duintasun gailena erakusteko, guztiek errespeturako duten eskubidea. Ezkasu batean eta ez bestean ez gara gizadira etapaka iristen, familia eta nazioazeharkatuz. Beharrezko da, jauzi batez, bera baino urrunagora garraiatuakizan gaitezen eta xedetzat hartu izan dezagun, bera gaindituz. Bestaldeerlijioaren hizkuntzaz edo filosofiarenaz hitz egitea, maitasunaz edoerrespetuaz aritzea, beste moral bat da, beste betebehar mota bat da, presiosozialari gainezartzera datozkionak. Orain artekoan horretaz bakarrik ari izangara. Iritsi da unea bestera igarotzekoa. Betebehar garbia bilatu dugu. Hori aurkitzeko, morala bere adierazpensoilenera murriztu behar izan dugu. Betebeharra zertan datzan ikustea izan dahorren abantaila. Morala izugarri estutzea izan da horren eragozpena. Kontuaez da, noski, kanpoan utzi duguna betebeharrekoa ez izatea: imajina al litekebehartzen ez duen betebeharrik? Baina kontzebitzen da primitiboki eta garbikibetebeharrekoa dena esan berri duguna izaki, betebeharra irradiatzea,hedatzea, eta antzaldatzen duen beste zerbaitetan hurrupaturik gelditzea ere.Ikus dezagun orain zer izango litzatekeen moral osoa. Metodo beraz baliatukogara, eta muga ez dugu behetik baizik goitik pasatuko dugu. Garai guztietan sortu dira aparteko gizakiak, zeinengan haragiztatzenbaitzen moral hori. Kristautasuneko santuen aurretik, gizakiak Greziakojakintsuak ezagutu zituen, Israelgo profetak, budismoko Arahantak eta bestebatzuk ere bai. Horien aipamena egin da beti moralitate oso hori edukitzeko,zeinari absolutu deitzea hobe bailitzateke. Eta hori bera jadanik karakteristikoeta irakasgarria da. Eta horrek berak izaera-desberdintasun bat aurre-sentiarazten digu, eta ez gradukoa soilik, orain arte auzitan izan dugunmoralaren eta orain aztertzen ari garenaren artean, minimoa eta maximoarenartean, bi mugen artean. Lehena hainbat garbiago eta beteginagoa da, zenbateta formula inpertsonaletan hobeki murrizten den; bigarrenak, osoki beraizateko, etsenplu bihurtzen den pertsonalitate pribilegiatu batengan haragiztatubehar du. Bataren orokortasunak lege baten onarpen unibertsalera jotzen du,besteak eredu baten imitazio komunera. Zergatik dituzte horrela santuek imitatzaileak, eta zergatik gizakihandiek eraman dituzte jendetzak beren atzetik herrestan? Ez dute ezereskatzen, eta hala ere, lortu egiten dute. Ez dute exhortatu beharrik; aski duteexistitzearekin; beren existentzia dei bat da. Izan ere, hori baita bestemoralaren ezaugarria. Betebehar naturala presio edo bultzada den bitartean,moral oso eta beteginean dei bat dago. 18
  19. 19. Dei horren izaera, pertsonalitate moral handi baten aurrean aurkitu izandirenek bakarrik ezagutu izan dute osoki. Baina gutako bakoitzak, ohikoportaera-maximak askiezak iruditzen zitzaizkion orduetan, galdetu dio bereburuari halakok edo bestelakok zer espero izango zukeen abagune hartan.Pentsamenduz burura ekartzen genuen guraso bat, adiskide bat izan zitekeen.Baina inoiz topatu gabeko gizaki bat ere izan zitekeen, zeinaren bizitzakontatzea besterik ez baitziguten egin, eta zeinaren epaipean jarriko baikenuengeure portaera irudimenean, haren ahakarrarengatik beldurrez, harenonarpenarengatik harro. Izan zitekeen, halaber, arimaren sakonetikkontzientziaren argira aterea, gugan jaiotzen zen nortasun bat, gerora osoki guinbaditzeko gai zena, eta zeinari atxiki nahi gintzaizkion une horretandizipuluak maisuari bezala. Egia esateko, nortasun hori marraturik geratzen daeredu bat, norbaiten antzeko izan nahia hartzen den egunetik, zeinak idealkihartzeko forma bat sartzen baitu, jadanik antza da; geure egingo dugun hitzajadanik geure baitan oihartzuna entzun diogun hura da. Baina gutxi axola diopertsonak. Esan dezagun soilik lehen moralak hainbat indar gehiago bazuenzenbat eta garbiago deskonposatzen zen, betebehar inpertsonaletan; beste hori,aldiz, hasieran gure adimenak onartzen zituen baina gure nahimenahunkitzera iristen ez ziren agindu orokorretan barreiatua, ahaltsuago bihurtzenda maximen aniztasuna eta orokortasuna gizaki baten batasun etabanakotasunarekin zenbat eta gehiago bat egiten diren. Nondik datorkio indarra? Zein da, orduan, betebehar naturalarenondotik datorren egintza-printzipioa edo areago hura azkenerako hurrupatzenduena? Hori jakiteko, ikus dezagun lehenik zer eskatzen zaigun tazituki. Orainarte tratatu ditugun betebeharrak bizitza sozialak ezartzen dizkigunak dira;hiriaren aurrean gehiago behartzen gaituzte gizadiaren aurrean baino. Orduanesan liteke, bigarren morala –deliberatuki bata eta bestea bereizten baditugu–lehenetik gizatiarra izatean bereizten dela soziala bakarrik izan ordez. Eta ezgeundeke erabat erraturik. Ikusi dugu, izan ere, hiria hedatuz ez garelagizadira iristen: moral sozialaren eta gizatiarraren artean desberdintasuna ezda graduzkoa, izaerazkoa baizik. Lehena da naturalki behartuak sentitzengarenean eskuarki pentsatzen dugun morala. Betebehar zehatz horiez haratago,beste batzuk irudikatzea gustatzen zaigu, agian lausoagoak, aurrekoeigainezarriko litzaizkiekeenak. Abnegazioa, entrega, sakrifizio-espiritua,karitatea, horietan pentsatzean esaten ditugun hitzak dira. Baina kasu horietan,oro har, pentsatzen al dugu sarrienik hitzak ez diren beste zerbaitetan? Ez,noski, eta ohartu egiten gara horretaz. Baina esaten dugu ez dela aski formulaexistitzea, horrek bere zentzu guztia hartuko duela eta hura betetzera datorrenideia aktibo bihurtuko dela abagunea aurkeztu orduko. Egia da askorentzatabagunea ez dela aurkeztuko edo egintza gerorako utziko dela. Batzuengan, 19
  20. 20. nahimenak dar-dar egingo du zertxobait, baina hain ahulki, non jasotakoastinaldia zinez egotzi ahal izango baitzaio betebehar sozialaren dilataziohutsari, betebehar gizatiar baten forma hartzean hedatu eta ahulduari. Bainaformulak materiaz bete daitezela eta materia anima dadila: orduan bizitza berribat iragartzen da; bestelako moral bat sortzen dela ulertzen dugu, sentitzendugu. Beraz, hemen gizadiarenganako maitasunaz hitz egitean, zalantzarikgabe ezaugarritzen da moral hori. Hala ere, ez litzateke horren esentziaadieraziko, zeren gizadiarenganako maitasuna ez baita bere buruarekin askiduen eta zuzenean aritzen den higigarria. Gazteriaren hezitzaileek ongi dakiteezinezkoa dela egoismoa menderatzea “altruismoa” gomendatuz. Gertatu ereegiten da batzuetan arima emankor bat, bere burua sakrifikatzeko artegadagoena, “giza generoaren” alde lan egin behar duelako ideiaren aurrean bat-batean hoztea. Objektua zabalegia gertatzen da eta efektua barreiatuegia.Beraz, ondoriozta dezakegu gizadiarekiko maitasuna moral horren osagaibaldin bada, puntu batera iristeko asmoan, bitarteko espazioa gainditzearenbeharra inplikaturik egotearen antzera dela. Zentzu batean gauza bera da;beste batean zeharo desberdina da. Tartea eta puntuak bakarrik pentsatzenbadira, kopuru amaigabean, zeinak banan-banan korritu beharko baitira, ezgara abiatzera animatuko, Zenonen gezia bezala, eta edozein kasutan ez dahorretan inolako interesik, inolako erakarmenik ikusiko. Baina tarteagainditzen bada muturra bakarrik kontuan hartuz, edo urrunago ere begiratuz,aise egin ahal izango da egintza sinple bat, eta aldi berean aniztasun amaigabehorren bukaerara iritsiko gara, zeinaren baliokide baita sinpletasun hori. Zeinda hemen bukaera, zein da ahaleginaren norabidea? Hitz batean, zer da zinezeskatzen zaiguna? Defini dezagun, lehenik, orain arte kontsideratu dugun gizakiarenjarrera morala. Gizon horrek gorputz bat eratzen du sozietatearekin; bata etabestea kontserbazio indibidual eta sozialeko ataza berean murgildurik daude.Beren baitara bihurturik daude. Noski, zalantzazkoa da interes partikularrabeti bat etortzea interes orokorrarekin: ezagunak dira moral utilitarioak topoegin izan dueneko zailtasun ebatzezinak, norbanakoak bere ongi propioabakarrik bila dezakeelako printzipioa ezarri duenean, eta baieztatu dueneanhorrela hain zuzen ere izango litzatekeela eramana bere kideen ongia bilatzera.Izaki adimendun batek, bere interes pertsonalaren bila dabilenean, interesorokorrak eskatuko lukeenaz zeharo bestelakorik egingo du sarritan. Eta, halaere, moral utilitarioa tematzen bada era batean edo bestean agertzen, egitezsostengaezina ez delako da, eta mantentzerik badago hain zuzen ere jardueraadimendunaren azpian, zeinak zinez aukera egin beharko bailuke interespertsonalaren eta hurkoarenaren artean, bada naturak primitiboki ezarritakojarduera-substratum bat, zeinean banakoa dena eta soziala dena bat egitetik 20
  21. 21. oso hurbil baitaude. Zelula beretzat eta organismoarentzat bizi da, haribitalitatea emanez eta hartatik hartuz. Beharrezko bada, osoarengatiksakrifikatu egingo da, eta orduan, zalantzarik gabe, kontzientea balitz, beretzategiten duela esango litzateke. Eta seguraski, bere portaeraz gogoeta egitenduen inurri baten arima-egoera ere hori izango litzateke. Inurriaren etainurritegiaren ongiaren erdigunean edo mantentzen dela bere jarduerasentituko luke. Alabaina, oinarrizko instintu horri batu diogu betebeharpropioki esana: bere jatorrian gauzen egoera bat inplikatzen du, zeineanbanakoa dena eta soziala dena bata bestetik ez baitira bereizten. Eta arrazoihorrengatik esan dezakegu dagokion jarrera beren baitan tolesturikonorbanako batena eta sozietate batena dela. Banako eta sozial aldi berean,arima zirkuluan ari da hemen biraka. Itxita dago. Beste jarrera arima irekiarena da. Zer uzten du, beraz, sartzen? Gizakiosoa besarkatzen duela esango bagenu, ez ginateke urrunegi joango, beharadina ere ez genuke egingo aurrera, zeren haren maitasuna animaliengana,landareetara, natura osora hedatuko baita. Eta, hala ere, era honetara huraokupatzera etorriko litzatekeen gauzetako bat ere ez litzateke aski izango hartuduen jarrera definitzeko, zeren gai izango bailitzateke, hala behar izanez gero,guztiez gabetzeko. Bere forma ez dago bere edukiaren baitan. Bete berriadugu; era berean hustu ahal izango genuke orain: karitateak iraun egingo lukeharen jabe denarengan, nahiz eta lurrean beste bizidunik izango ez balitz ere. Beste behin ez da norberaren dilatazioz pasatuko lehen egoeratikbigarrenera. Psikologia intelektualistegiak, hizkuntzaren indikazioak jarraitzendituenak, arima-egoerak zalantzarik gabe atxikitzen zaizkien objektuenarabera definituko ditu: familiarekiko maitasuna, aberriarekiko maitasuna,gizadiarekiko maitasuna, hiru isuri horietan gero eta gehiago dilatatzen densentimendu bera ikusiko du, gero eta pertsona-kopuru handiagoa bere baitanhartzeraino. Hiru arima-egoera horiek kanpora jarrera beraz edo mugimenduberaz azaltzeak, hirurek gu makurrarazteak, maitasun kontzeptupeantaldekatzeko eta hitz beraz adierazteko aukera ematen digu: hiru objektu, geroeta handiago izendatuz bereiziko ditugu orduan, zeini atxikiko bailitzaizkieke.Izatez, hori aski da izendatzeko. Baina hori deskribatzea al da? Analizatzea alda? Lehen begi-kolpean, kontzientziak lehen bi sentimenduen etahirugarrenaren artean izaera-desberdintasun bat hautematen du. Haiek aukerabat inplikatzen dute, eta, ondorioz, baztertze bat: borrokara bultzatu ahalizango dute; ez dute gorrotoa baztertzen. Hori ez da maitasuna besterik. Haiekerakartzen dituen objektu baten gainean kokatzera doaz zuzen-zuzen. Horrekez du amore ematen bere objektuaren erakarpenaren aurrean; berak ez duhelmugatzat hartu; horrek urrunago jo du, eta zeharkatuz bakarrik iristen dagizadiarengana. Benetan hitz eginez, ba al du objekturik? Geroago egingo 21
  22. 22. dugu galdera hori. Oraingoz muga gaitezen arimaren jarrera hori, mugimendubat areago den hori berarentzat aski dela konstatatzera. Hala eta guztiz ere, batari besteak erabat ebatzia daukan arazo batplanteatzen zaio. Hori izatez naturak nahi izandakoa da; ikusi berria dugu nolaeta zergatik sentitzen garen hori hartzera eramanak. Baina hura lortua da;ahalegin bat eskatu du eta eskatzen du beti. Nondik dator etsenplua emanduten gizakiek beste gizaki batzuk aurkitu izana jarraitzaile izateko? Eta zeinda presio sozialari dagokion indarra hemen? Ez dugu aukerarik. Instintuaz etaazturaz kanpo, ez dago zuzeneko egintzarik nahi izatearen gainsentsibilitatearena izan ezik. Sentimenduak eragindako bultzadak, bestalde,betebeharraren oso antz handia izan dezake. Azter ezazue maitasunaren grina,batez ere bere hasieran: atsegina al du helmuga?; ez al litzateke era bereanatsekabea ere izango? Agian orduan tragedia bat ari da prestatzen, bizitza osobat frustratua, alferrikaldua, jakina da, sentitu egiten da, bost axola!, behardelako da beharrezko. Jaiotzen ari den grinaren traizioa hain zuzen erebetebeharrari kontra egitean datza. Baina ez dago grinara iritsi beharrik.Emoziorik lasaienean ager daiteke egintza-eskakizun halako bat, zeinatikoraindik orain definitu dugun betebeharra desberdintzen baita erresistentziarikez aurkitzean, kontsentitua baizik ez inposatzean, baina betebeharraren antzazerbait inposatzean bakarrik daukana. Inon ez dugu hura hobeto hautemateneskakizun horrek bere efektu praktikoa esekitzen duen tokian baino, horrelahartaz gogoeta egiteko eta esperimentatzen duguna analizatzeko aukeraemanez. Hori gertatzen da, esaterako, emozio musikalean. Entzuten ari garenbitartean iruditzen zaigu musikak iradokitzen digunaz besterik ezingogenukeela nahi izan eta horrela jokatuko genukeela naturalki, derrigor, horientzunez horrela jokatzetik atsedena hartu ez bagenu. Musikak poza, tristura,errukia, sinpatia adierazten duela, uneoro hark adierazten duen hori gara. Ezgu bakarrik, beste asko ere bai, baina beste guztiak ere bai. Musikak negaregiten duenean, gizadia, natura osoa ari da harekin negar egiten. Egia esateko,berak ez ditu sentimendu horiek sartzen gugan; areago sartzen gaitu guhaietan, dantza batera bultza egiten zaien pasatzaileak bezala. Horrelajokatzen dute moralaren hasiera-emaileek. Sentimendu susmatugabeenerresonantziak ditu bizitzak haientzat, sinfonia berri batek eman litzakeenakbezalakoak; berekin musika horretan sarrarazten gaituzte, hori mugimendubihur dezagun. Intelektualismo gehiegiz esekitzen da objektu batekiko sentimendua, etaemozio oro errepresentazio intelektual baten erreperkusiorako kontsideratzenda, sentsibilitatean. Berriro musikaren adibidera jotzeko, bakoitzak badakihark gugan emozio jakin batzuk eragiten dituela, poza, tristura, errukia,sinpatia, eta emozio horiek biziak izan daitezkeela, eta osoak direla guretzat, 22
  23. 23. nahiz eta ezeri atxikirik ez egon. Esango al da artearen erresuman gaudelahemen, eta ez errealitatearenean, eta orduan jolasez bakarrik emozionatzengarela, gure arima-egoera imajinazio hutsezkoa dela, eta bestalde musikakezingo lukeela sorrarazi emozio hori gugan, iradoki eragin gabe, jadanikbizitza errealean probatu izan ez bagenu, objektu batek determinatzenzuenean, zeinatik arteak bereizi besterik ez baitu egin behar izan? Hori poza,tristura, errukia, sinpatia orokortasunak adierazten dituzten hitzak direlaahaztea izango litzateke, zeinen aipamena egin beharra baitago musikaksentiarazten duena adierazteko, baina musika berri bakoitzari sentimenduberriak itsasten zaizkiola, musika horrek eta musika horretan sortuak,melodiaren edo sinfoniaren diseinuak berak definituak eta zedarrituak, beregeneroan bakarra denak beraz ez ditu arteak atera bizitzatik; gu geu gara, hitzbihurtzeko, behartuak sentitzen garenak artistak sortutako sentimenduabizitzan horren antzik handiena duenera hurbiltzera. Baina har ditzagun arima-egoerak berak ere gauzek efektiboki eragindakotzat eta haietanaurreiruditutzat. Kopuru jakin batean, hau da, mugatuan, naturak nahiizandakoak direnak. Beharrizanei dagozkien egintzak bultzatzeko eginak izandirelako ezagutzen dira. Besteak, aitzitik, egiazko asmakuntzak dira,musikariarenekin erka daitezkeenak, eta zeinen jatorrian gizakia baitago.Horrela mendiak, betidanik, komunikatu ahal izan dizkie bera begiestenzutenei sentsazioen pareko diren sentimendu halako batzuk, eta zeinari izatezitsaskorrak baitzitzaizkion. Baina Rousseauk, hori dela-eta, emozio berri etaoriginal bat sortu du. Emozio hori arrunt bihurtu da, Rousseauk zirkulaziorajaurti duelarik. Eta gaur egun ere Rousseauk probarazten digu, mendiak adinaeta gehiago. Jakina, bazeuden arrazoiak emozio hori, Jean-Jacquesen arimatikirtena, mendiari atxikitzeko beste edozein objekturi baino gehiago:sentimendu elementalek, sentsazioaren hurbilekoek, zuzenean mendiakeraginek ados jarri behar zuten emozio berriarekin. Baina Rousseauk pilatuditu, akorde soil gisara sarraraziz tinbre batean, zeinaren oinarrizko nota,egiazko sorkuntza batez, berak eman baitu. Gauza bera gertatzen da, oro har,naturarekiko maitasunarekin ere. Horrek betidanik sorrarazi ditu iasentsazioak diren sentimenduak; beti gozatu izan da itzalen eztitasunaz, urenfreskuraz eta abarrez; hori da “amoenus” hitzak iradokitzen duena, zeinarenbidez erromatarrek ezaugarritzen baitzuten landaren xarma. Baina honahemen emozio berri bat, seguraski norbaitek edo norbaitzuek sortua, iritsi daaurrez baziren nota horiek akorde baten gisara erabiltzera eta musika-tresnaberri baten jatorrizko tinbrearen pareko zerbait sortzera, guk geure herrialdeannaturaren sentimendua deitzen duguna. Horrela sarrarazitako oinarrizko notabeste bat izan zitekeen, Ekialdean gertatu denez, Japonian berezikiago: bestebat izango zatekeen orduan tinbrea. Sentsaziotik hurbileko sentimenduek, 23
  24. 24. determinatzen dituzten objektuei hertsiki lotuek, bestalde, berengana dezaketealdez aurretik sortutako emozio bat, eta erabat berria ez dena. Garai guztietanemakumeak inspiratu behar izan dio gizonari desiraren bestelako isuri bat,hala ere albokide eta soldeatua bezala geratzen zena, aldi bereansentimenduaren eta sentsazioaren partaide izanez. Baina maitasunerromantikoak data du: Erdi Aroan sortua da maitasun naturala, nolabaitekonaturazgaindiko forma batean, kristautasunak sortu eta mundura jaurti zuenbezalako emozio erlijiosoan hurrupatzea otu zitzaigunean. Mistizismoariahakar egiten zaionean maitasun-grina bezala bere burua adieraztea, ahaztuegiten da maitasuna mistika plagiatzen hasi zela, hari mailegatu zizkiola beresugarrak, bere bulkadak, bere estasiak; berak antzaldaturiko grina batenhizkuntza erabiliz, mistikak bere ondasuna berreskuratzea besterik ez du egin.Bestalde, zenbat eta maitasuna gehiago hurbildu adoraziora, hainbathandiagoa da emozioaren eta objektuaren arteko desproportzioa, hainbatsakonagoa, beraz, maiteminduak etsimendurako duen arriskua, –non eta ezduen derrigortzen bere burua amaigabeki emozioaren bitartez objektuaikustera, hura ez ukitzera, erlijiosoki tratatzera–. Gogora dezagun antzinakoekjadanik hitz egin zutela maitasunaren ilusioez, baina zentzumenen modukoerroreak ziren, eta maitatzen den emakumearen irudia, tailua, ibilera,izaerarekin zerikusia zutenak. Gogora ekar bedi Lukrezioren deskribapena:ilusioak hemen objektu maitatuaren kualitateetara bakarrik eramaten du, etaez, ilusio modernoak bezala, maitasunetik espero litekeenera. Antzinakoilusioaren eta guk hemen horri gehitu dioguna objektuari berari darionsentimendua primitiboaren eta kanpotik deitutako emozio erlijiosoaren arteandagoen desberdintasun bera da, zeina hura estaltzera eta gainezkatzera etorribaita. Etsimenduari utzitako marjina orain eskerga da, zeren jainkozkoaren etagizakizkoaren arteko tartea baita. Emozio berri bat aurkitzea artea, zientzia eta, oro har, zibilizazioarensorkari handien jatorrian, ez da zalantzazko deritzogun zerbait. Ez emozioaestimulagarri bat delako bakarrik, adimena ekitera eta nahimena irauterabultzatzen duelako ere bai. Askozaz haratago joan beharra daukagu. Badiraemozioak pentsamendu-sortzaileak direnak; eta asmamenak, nahiz eta mailaintelektualekoa izan, sentsibilitatea izan dezake substantziatzat. Hori ulertubehar da “emozio”, “sentimendu”, “sentsibilitate” terminoen esanahiaz.Emozioa arimaren dardara afektiboa da; baina gauza bat da azaleko asaldurabat, eta besterik, sakoneko astinaldia. Lehen kasuan efektua barreiatu egitenda eta, bigarrenean, banatu gabe gelditzen da. Batean, atalen oszilazio bat daosoaren desplazamendurik gabe; bestean, osoa aurrerantz bultzatua da. Bainautz ditzagun metaforak. Bi emozio mota bereizi behar dira, sentimenduaren bibarietate, sentsibilitatearen bi agerpen, zeinek ez baitute komunean elkarren 24
  25. 25. artean sentsazioaren egoera afektibo desberdinak izatea baino, eta hori bezalakitzikadura fisiko baten transposizio psikologiko soilera ez murriztea.Lehenean, emozioa ideia edo imajina errepresentatu baten ondoriozkoa da;egoera sentsiblea ezer zor ez dion egoera intelektual baten emaitza da, noski,bere buruarekin aski duenarena eta haren errebote-efektua jasaten badu,orduan irabazten duen baino gehiago galtzen duenarena. Gertatzen denaerrepresentazio batengatiko sentsibilitatearen asaldura da. Baina besteemozioa ez da errepresentazio batek determinatua, zeinaren jarraipena izangobailitzateke, eta zeinaz bestelakoa izaten jarraituko bailuke. Areago, agertzendiren egoera intelektualekiko kausa bat izango litzateke, eta ez efektu bat;errepresentazioz beterik aurkitzen da, zeinetarik bat ere ez baitago propiokiformatua, baina garapen organiko baten bidez bere substantziatik ateratzenduena edo atera dezakeena. Lehena infraintelektuala da; hartaz eskuarkipsikologoak arduratzen dira eta hartan pentsatzen da sentsibilitatea adimenarikontrajartzen zaionean edota emozioa errepresentazioaren isla lauso bihurtzendenean. Baina besteaz gogara esango genuke supraintelektuala dela, baldin etahitzak ez balu berehala eta esklusiboki balore-nagusitasun baten ideia;denborango aurretiazkotasun bat ere bada eta sortzen duenaren eta sortuarenarteko erlazio bat ere bai. Izan ere, bigarren mota honetako emozioa bakarrikirits daiteke ideia-sortzaile izatera. Ez da prezatzen horrelakorik, halako arbuio-aire batez, “femeninotzat”jotzen denean psikologia bat, zeinek ematen baitio hain leku zabal eta ederrasentsibilitateari. Horrela mintzo direnek emakumeari buruz eskuarkizirkulatzen duten hutsalkeriei kontu egitea dute beren lehen erroretzat, hainerraza izango litzatekeenean behatzea. Ez gara hasiko bi sexuen azterketakonparatibo bat egiten, zehatza ez den adierazpen bat zuzentzeko xedebakarrarekin. Muga gaitezen esatera emakumea gizona bezain adimentsuadela, baina emozio-gaitasun gutxiagokoa, eta, harengan gutxiago garaturikoarimako ahalmenen bat baldin badago, ez dela adimena sentsibilitatea baizik.Jakina, ongi ulerturik, sentsibilitate sakona da eta ez azaleko asaldura 2. Bainahori da gutxienekoa. Espirituaren ahalmenik garaienak sentsibilitateariegoztean gizakia beheratzen ari direla uste dutenen errore handiena, datza hainzuzen ere, ulertzen, eztabaidatzen, onartzen edo arbuiatzen, hitz batean,kritikari lotzen zaionaren eta asmatzen duen adimenaren artekodesberdintasuna ez ikustean. Sortzeak, ezer baino lehen, hunkitzea esan nahi du. Ez da literatura- etaarte-kontua bakarrik. Jakina da aurkikuntza zientifikoak zenbat kontzentrazioeta ahalegin eskatzen duen. Genioa pazientzia luze definitu izan da. Egia daadimena bereiz errepresentatzen dela, baita aditasun-ahalmen orokor batetik2 25
  26. 26. ere aparte, zeinek, gehiago edo gutxiago garaturik, adimena kontzentratukobailuke indar gehiago edo gutxiagorekin. Alabaina, aditasun zehaztugabehorrek, adimenaz kanpokoak eta materiaz hustuak, adimenari batze hutsez,nola sorraraz lezake hartatik bere baitan ez zegoen zerbait? Nabari da hemenpsikologia hizkuntzaren biktima dela, zeren kasu posible guztietanprestaturiko aditasunak hitz beraz izendatzean, ez baitu ikusten haien artean,tamainazko baizik ez den desberdintasunik, nolakotasun bereko jotzendituelarik. Egia da kasu bakoitzean aditasuna ñabardura berezi batezmarkaturik dagoela, eta banakoturik bezala, aplikatzen zaion objektuarenaldetik: horregatik du psikologiak “interesaz” hitz egiteko joera aditasunazadina, eta horrela sentsibilitateari inplizituki esku harraraztekoa,dibertsifikatzeko erraztasun handiagoa baitu kasu partikularren arabera. Bainaorduan ez da nahikoa oinarritzen dibertsitatearen gainean; interesatzekoahalmen orokor bat planteatzen da, zeina beti bera bere objektuarekikoaplikazio handiago edo txikiagoaren arabera baizik ez bailitzatekedesberdinduko. Beraz, ez dezagun hitz egin interesaz oro har. Esan dezaguninteresa inspiratu duen emozio baten errepresentazio bikoiztua dela, etaemozioa, aldi berean jakin-min izanik, problema jakin bat ebazteko desira etapoz aurreratua, bakarra dela errepresentazioa bezala. Berak bultzatzen duadimena aurrera, eragozpenak gorabehera. Bera da batez ere biziaraztendituena, edo hobeki bitalizatzen dituena, elementu intelektualak, zeinekinberak gorputz egingo baitu, metatu egiten baitu uneoro haiekin antoladaitekeena, eta azkenik problemaren enuntziatutik ebazpen bihurtzea lortzenbaitu. Zer ez ote da gertatuko literaturan eta artean! Obra geniala maizenikbere generoan bakarra den emoziotik sortua da, zeina adierazezintzat jobaitzitekeen eta zeinak adierazi egin nahi izan baitu bere burua. Baina ez al daberdin gertatzen obra ororekin, denik eta inperfektuena delarik ere, zeineansartzen baita sorkuntza-parte bat? Konposizio literarioan aritzen den orokkonstatatu ahal izan du bere baitara utzitako adimenaren eta bere sutikjatorrizko emozio bakarra kontsumitzen duenaren, autorearen eta bere gaiarenarteko kointzidentziatik, hau da, intuiziotik sortuaren arteko desberdintasuna.Lehen kasuan, espirituak hotzean lan egiten du, gizarteak egoera solidoanentregatzen dizkion ideiak, aspaldidanik hitzetan fundituak, beren arteankonbinatuz. Bigarrenean, badirudi adimenak hornituriko materialak aldezaurretik fusioan sartzen direla eta berriro ondoren solidotu egiten direla ideiabihurtuz, oraingoan espirituak berak informatuak: ideia horiek aurrezexistitzen diren hitzak aurkitzen badituzte adierazteko, horrek bakoitzarentzatfortuna on itxarongabearen efektua egiten du; eta egia esan, sarritan lagundubehar izan zaio suerteari, eta behartu behar izan da hitzaren zentzuapentsamenduaren gainean modela zedin. Oraingoan ahalegina mingarria da eta 26
  27. 27. emaitza zorizkoa. Baina orduan bakarrik sentitzen da espiritua sortzaile edosinesten du bere burua halako. Ez da inondik ere abiatzen unitate konposatubatean biltzeko egindako elementuen aniztasun batetik, zeinean zaharrarenantolamendu berri bat gertatuko baita. Kolpe batez garraiatua izan da aldiberean bat eta bakarra zirudien gauza batera, zeina ahaleginduko baita bereburua erakusten ahal bezain ongi, aldez aurretik hitzetan emandako kontzeptuanizkoitz eta komunetan. Laburbilduz, emozioaren ondoan, zeina errepresentazioaren efektuabaita, eta zeina hari gehitzen baitzaio, bada errepresentazioaren aurretik doanaere, zeina birtualki bere baitan hartzen baitu, eta zeina haren kausa baitahalako puntu bateraino. Doi-doi literatur obra den drama batek astindu eginahal izango ditu gure kirioak eta lehen mailako emozio bat eragin, biziazalantzarik gabe, baina hutsala, arrunki bizitzan sentitzen ditugunen artetikhartuak, eta edozein kasutan errepresentazioz hustua. Baina obra dramatikohandi batek gugan eragiten duen emozioa beste izaera batekoa da: bakarrabere generoan, poetaren ariman sortua da eta hantxe bakarrik, gurea inarrosiaurretik; hartatik sortu da obra, zeren autoreak haren erreferentzia egingo baituobraren osaerak aurrera egin ahala. Bera sorkuntza-eskakizun bat besterik ezda izan, baina eskakizun determinatu bat, obrak ase duena burutu ondoren etabeste batek aseko ez zukeena baldin eta hark lehenarekin analogia barneko etasakon bat eduki izan balu, era berean onargarriak diren bi itzulpenen arteandagoenarekin erkagarria, musika bat berarena ideiatan edo imajinatan. Esan nahi baita, parte handi bat emanez emozioari moralaren genesian,hala ere ez dugu aurkezten “sentimendu-moral” bat. Zeren errepresentazioetankristaltzeko gai den emozio bat baita, eta doktrinan ere bai. Doktrinahorretatik, eta ez beste ezeinetatik ere, ezingo zatekeen moral hori deduzitu;ezein espekulaziok ez du betebehar bat edo antzeko ezer sortuko; gutxi axolazait teoriaren edertasuna, beti esan ahal izango nuke ez dudala onartzen: etaonartzen badut ere, libre gelditu nahiko nuke neure gisara portatzeko. Bainaemozioaren atmosfera hor badago, arnastu badut, emozioak barrentzen banau,haren arabera jokatuko dut, berak bultzaturik. Ez derrigorturik edo beharturik,erresistituko ez natzaion joera baten indarrez baizik. Eta neure egintza,emozioaz beraz azaldu beharrean, orduan emozioa ideiatan transposatzetikeraikitako teoriatik deduzitu ahal izango nuke. Guk hemen erdi-ikusi egitendugu auzi larri baten erantzun posiblea, aurrerago aurkituko duguna, bainaorain bidenabar ukitu duguna. Esan izan da erlijio batek moral berri batenekarpena egiten badu onarrarazten duen metafisikaz egiten duela hori,Jainkoari, unibertsoari eta bien arteko harremanari buruzko bere ideiez. Horrierantzun izan zaio, aitzitik, bere moralaren nagusitasunaz irabazten dituelaerlijoak bere arimak, eta gauzen kontzepzio halako batera irekitzen dituela. 27
  28. 28. Baina adimenak, agian aitortuko al luke proposatzen zaion moralarennagusitasuna, izan ere balore-desberdintasunak arau edo ideal batekikoerkaketen bidez bakarrik prezatzen ditu-eta, zeinak derrigorrean hornitzenbaitizkio indarreango moralak? Beste alde batetik, munduaren ordenariburuzko kontzepzio berri bat, nola izan liteke beste filosofia bat baino zerbaitgehiago, dagoeneko ezagutzen ditugun beste batzuen artean jartzekoa? Nahizeta gure adimenak berari atxiki, inoiz ez genuke hartan ikusiko besteen aldeanhobesgarriagoa den azalpen teoriko bat baino ezer gehiago. Eta iruditukobalitzaigu ere portaera-arau berri batzuk gomendatzen dituela berarekinhobeki harmonizatzen dutenak, hala ere, tarte handia egongo litzateke oraindikadimenaren atxikimenduaren eta nahimenaren konbertsioaren artean. Bainaegia da doktrinak, errepresentazio intelektualeko egoera garbian, ez duelaonarraraziko eta, batez ere, praktikaraziko morala, ezta moralak ere, adimenakportaera-arauen sistema bat bezala kontsideratuak, ez du bihurtuko doktrinaintelektualki hobesgarri. Moral berriaren aurretik, metafisika berriaren aurretikemozioa dago, zeina luzatzen baita bulkadan nahimenaren aldetik etaerrepresentazio azalgarri gisa adimenean. Demagun, esaterako, kristautasunakkaritatearen izenpean egin duen emozioaren ekarpena: horrek arimakirabazten baditu, portaera jakin bat dator ondoren, eta doktrina jakin bathedatzen da. Metafisika honek ez du ezarri moral hori, ezta moral horrek ereez du egin hobesgarri metafisika. Metafisikak eta moralak gauza beraadierazten dute, batak adimen-terminotan eta besteak nahimen-terminotan, etabi adierazpenak batera onartzen dira adierazi beharreko gauza sortzen den uneberetik. Zailtasun handiegirik gabe onartuko da gure moralaren parte handibatek betebeharrak hartzen dituela bere baitan, zeinaren izaera derrigorrezkoaazken finean gizarteak norbanakoari ezartzen dion presioz azaltzen baita,zeren betebehar horiek ohituraz praktikatzen baitira, formula argi eta zehatzaizatean, eta horrenbestez erraza gertatzen zaigu, erabat ikuskorra den aldetikhartuz eta bere erroraino jaitsiz, sortu direneko eskakizun soziala aurkitzea.Aldiz, askozaz zalantza gehiago izango da moralaren gainerakoa egoeraemozional jakin baten adierazgarria dela, kasu horretan presioari ez baizikerakarpen bati amore ematen zaiola onartzeko. Horren arrazoia da ia inoiz ezinaurkitu ahal izatea norberaren barrenean jatorrizko emozioa. Badira formulabatzuk horren hondar direnak, eta kontzientzia soziala dei litekeenaren baitanmetatu direnak sendotuz joan ahala, emozio horrekiko inmanente,bizitzarekiko kontzepzio berri bat edo hobeki berarekiko jarrera jakin bat.Iraungitako emozio baten errautsaren aurrean aurkitzen garelako, hain zuzenere, eta hark bere baitan zeukan sugarretik emozio horren ahalmenbultzatzailea zetorrelako, geratu diren formulak ez lirateke gai izango gure 28
  29. 29. nahimena astintzeko, baldin eta formula antzinagokoek, bizitza sozialarenoinarrizko eskakizunak adieraziz, kutsaketaz komunikatuko ez baliete zerbaitberen izaera derrigorrezkotik. Elkarren ondoan ezarritako bi horiek badirudiorain moral bakarra eratzen dutela, lehenak bigarrenari ezinbestekotik duenzerbait eman diolarik eta, aldiz, hartatik, trukean, esanahi ez hain hertsikisoziala, zabalkiago gizatiarra hartu duelarik. Baina eragin diezaiegunerrautsei; oraindik atal beroak aurkituko ditugu, eta azkenik txingarra sortukoda; sua suspertu egingo da, eta suspertzen bada haziz joango da. Esan nahi dutbigarren moral honen maximek ez dihardutela isolatuki, lehendabizikoarenekbezala: haietako batek, abstraktu izateari uko eginik, esanahiz bere burua beteeta egintzarako indarra lortzen duenean, besteek gauza bera egitera jotzendute; azkenean denak batzen dira jadanik atzean utzi dituen emozio beroan etabizidun bihurturik probatu zuten gizakiengan. Erlijioen sortzaile etaeraberritzaileak, mistikoak eta santuak, geure bidean aurkitu ahal izan dituguneta gure begietarako handienen pareko diren bizitza moralaren heroi ilunak,denak hor daude. Beren etsenpluak arrastaturik, konkistatzaile-armada batibezala gatxezkie beraiei. Izan ere, konkistatzaileak dira; naturarenerresistentzia hautsi eta gizakia destino berrietara altxarazi dute. Horrela,errealitateak ukitzeko itxurak ezabatzean, abstrakzio egiten dugunean, bimoralek, elkarrekiko trukeei esker pentsamendu kontzeptualean etahizkuntzan hartu duten forma komunaz moral bakar horren bi muturretanpresioa eta aspirazioa aurkitzen ditugu: hura hainbat eta perfektuagoa, zenbateta inpertsonalagoa den, aztura eta instintu ere deitzen den indar naturalhorietatik hurbilago, hori hainbat ahaltsuago zenbat eta agirikiago bultzatuaden gugan beste pertsona batzuek, eta zenbat eta hobeki dirudien naturagaraitzen duela. Egia da naturaren beraren erroraino jaitsiko bagina, agiankonturatuko ginatekeela indar bera dela zuzenean agertzen dena, bere baitanbihurturik, giza espeziean eratu ondoren, eta gero zeharka diharduela,norbanako pribilegiatuen bitartekaritzaz, gizadiari aurrera bultza egiteko. Baina ez dago metafisikara jo beharrik presio hark aspirazio horrekikoduen harremana determinatzeko. Beste behin, zailtasun halako bat dago bimoralak elkarren artean erkatzeko, zeren ez baitira egoera garbian aurkeztenjadanik. Lehenak besteari bere hertsatze-indarretik zerbait pasatu dio;bigarrenak hedatu egin dio bigarrenari bere perfumetik zerbait. Gradaziobatzuen edo degradazio batzuen aurrez aurre gaude, mutur batetik edobestetik hasita moralaren preskripzioak korritzearen arabera: muturreko bimugei dagokienez, interes teorikoa areago dute; eta erabat lortzea ere ez dainoiz gertatzen. Kontsidera ditzagun, hala ere, beren baitan, isolatuki, presioaeta aspirazioa. Lehenarekiko inmanentea da bere burua kontserbatzea bestehelbururik ez duen sozietate baten errepresentazioa: mugimendu zirkularra, 29
  30. 30. zeinean arrastatzen baititu berekin norbanakoak, tokian bertan gertatzen denakurrunetik imitatzen du, azturaren bitartekaritzaz, instintuaren higiezintasuna.Betebehar garbien multzo honen kontzientzia ezaugarrituko lukeensentimendua, denak bete direla suposaturik, bizitzako funtzionamendunormalarekin erkatzeko modukoa den ongizate indibidual eta sozialeko egoerabat izango litzateke. Plazeraren antz handiagoa luke pozarena baino.Aspirazioaren moralean, aitzitik, aurrerakuntza baten sentimendua inplizitukisarturik dago. Hitz egiten dugun emozioa aurreranzko martxa batensuhartasuna da, –suhartasun horregatik norbaitzuek onartu egin dute moralhori, eta ondoren, haien bitartez, munduan barrena hedatu da–.“Aurrerakuntza” eta “aurreranzko martxa” nahastu egiten dira hemensuhartasunarekin berarekin. Horren kontzientzia hartzeko, ez da beharrezkojarraitzen dugun terminorik ezta hurbiltzen zaioneko perfekziorikerrepresentatzea. Aski da suhartasunaren pozean gehiago egotea ongizatearenplazerean baino, plazer horrek poz hori inplikatzen ez duelarik, poz horrekbilduz eta berrurrupatuz ere bai bere baitan plazer hori. Hori, sentitu egitendugu guk; eta horrela lortutako ziurtasunak, metafisika batetik inola ereesekirik egon gabe, berak emango dio metafisika horri bere euste-puntusendoena. Baina metafisika horren aurretik, eta bitartegabe esperimentatutikaskozaz hurbilago, daude hemen emoziotik sortzen diren errepresentaziosinpleak haren gainean astuntzen diren heinean. Erlijioen sortzaile etaeraberritzaileez, mistikoez eta santuez hitz egin dugu. Entzun dezagun horienhizkuntza; irekitzen den arima baten emozio partikularra errepresentazioetanislatzea besterik ez du egiten, bere baitan eta hirian itxirik zeukannaturarekikoak hautsiz. Lehenik askapen-sentimendu bat sentitzen dutela diote. Ongizateak,plazerek, aberastasunak, gizaki gehienak eradukitzen dituen horrek axolagabeuzten ditu. Horretatik libratzean lasaitua hartzen dute, eta gero poztu egitendira. Horrek ez du esan nahi naturak oker egin duenik gu lokarri sendozguretzat nahi izan duen bizitzari lotzean. Baina kontua da urrunago joatea, etaetxean gaudenean ongi sentiarazten gaituzten erosotasunak ekipajea trabagarrieraldatuko lirateke bidaia batean eraman beharko bagenitu. Horrelamobilizaturiko arima bat gainerako arimekin sinpatizatzera makurtuagosentitzea, baita natura osoarekin ere, oso estrainio gerta litekeen zerbait daarimaren higigaiztasun erlatiboa, gizarte itxi batean zirkuluan higitzen dena,ez balitz izango hain zuzen ere naturak gizadia banatu duelako norbanakodesberdinetan giza espezie eratu zueneko egintzaren beraren indarrez: izanere, espezie baten egintza eratzaile oro bezala, hori gelditze bat izan zen.Aurreranzko martxari berriz ekitean, eteteko erabakia eten egiten da. 30
  31. 31. Efektu oso bat lortzeko, egia da gainerako gizaki guztiak herrestaneramateak falta egingo zuela. Baina banaka batzuek jarraitzen badute etabesteak konbentzitzen badira abagunea gertatzean egingo dutela, asko lortukoda: une horretatik, egikaritzearen hasieran, badago zirkulua azkenerakohautsiko den itxaropena. Edozein kasutan, sekula ez dugu behar adinaerrepikatuko lagunurkoarenganako maitasuna ez dela predikuaren bidezlortzen. Sentimendu estuenak zabalduz ez da gizadia besarkatuko. Nahiz etagure adimenak bere burua konbentzitu hori dela adierazitako martxa, gauzakbeste era batera gertatzen dira. Gure adimenarentzat sinplea gertatzen dena ezda derrigor gure nahimenarentzat halakoa. Logikak bide jakin bat laburragoaizango litzatekeela esaten duen tokian, heltzen da esperientzia eta aurkitzendu ez dagoela inolako biderik norabide horretan. Egia esan hemen heroismotikigaro beharra dago maitasunera iristeko. Heroismoa, bestalde, ez dapredikatzen; bere burua aurkeztea aski du, eta bere presentzia hutsak bestegizaki batzuk mugimenduan jarriko ditu. Bera mugimendurako itzulera baitaeta sortze-egintzaren ahaide den emozio bati –emozio oro bezalakomunikatiboa den bati– baitario. Erlijioak bere erara adierazten du egia horiesanez Jainkoarengan maite ditugula beste gizakiak. Eta mistiko handiekaitortzen dute beren arimatik Jainkoarengana joango litzatekeen etaJainkoarengandik giza generora jaitsiko litzatekeen sentimendu baten jabedirela. Ez dakiola hitz egin eragozpen materialez horrela askaturiko arimari! Ezdu erantzungo eragozpena gainditu behar denik, ezta behartua izan beharduenik ere: ez dela existitzen aitortuko du. Bere konbikzio moralaz ez dagomendiak mugitzen dituela esaterik, ez baitu mugitzeko mendirik ikusten.Eragozpenaz arrazoitzen den bitartean, horrek dagoen tokian dirau, etabehatzean banan-banan gainditu beharreko ataletan deskonposatzen da; horrenxehekatzea mugagabea izan liteke; eta ezerk ez du esaten agortuko duzunik.Baina multzoa, blokean, bazter dezakezu, ukatzen baduzu. Horrela jokatzenzuen ibiliz mugimendua frogatzen zuen filosofoak; haren egintza ahaleginarenukapen garbi eta sinplea zen, beti hasi beharrekoa eta ondorioz ezinezkoarena,zeina Zenonek beharrezkotzat baitzeukan banan-banan tartearen puntuakgainditzeko. Moralaren aspektu berri hori sakontzean, biziaren ahaleginsortzailearekiko kointzidentzia erreal edo ilusiozko baten sentimenduaaurkituko genuke. Kanpotik ikusita, bizitzaren lanak aukera ematen du, bereobretako bakoitzean, etengabe jarraituko duen analisia baterako: inoiz ez dabukatuko gurea bezalako begi baten egitura deskribatzea. Erabilitakobitartekoen multzo deitzen duguna izatez eroritako eragozpen-multzoabesterik ez da. Naturako egintza sinplea da, eta ikuspena lortzeko atalez atalitxuraz eraiki duen mekanismoaren konplexutasun amaigabea elkar 31
  32. 32. neutralizatu duten antagonismoen elkargurutatze amaigabea besterik ez dafuntzioaren ariketa, banatugabe, pasatzen uzteko. Esku ikusezin bat burdinkarrakaduratan hondoratuko balitz bezala da: bere egintza, ikusten denaribagengozkio, elkar orekatzeko karrakaduren zatikiek bata bestearen gaineragiten dituzten egintza eta erreakzioen sail agortezin bat bezala agertukolitzateke. Horrelakoa bada bizitzako eragiketa errealaren eta berakzentzumenentzat eta aztertzen duen adimenarentzat duen itxuraren artekokontrastea, zer du harrigarrizkorik jadanik eragozpen material oro ezagutzenez duen arimak, arrazoiarekin edo gabe, bizitzaren beraren printzipioarekinkointzidentzia betean sentitzeak? Nahiz eta ahalgarri izan heterogeneotasunen bat printzipioz aurkitzeaefektua eta kausaren artean eta alde handi samarra dagoen portaera-arau bateneta gauzen hondoari buruzko baieztapenaren artean, edozein kasutan, gizaespeziearen printzipio sortzailearekiko ukipenean sentitu izan da betiateratzen dela gizadia maitatzeko indarra. Jakina, arima osoa hurrupatzen etaberotzen duen maitasunaz ari naiz. Baina maitasun epelago, gutxiagotu etaaldizkakoa, haren irradiazioa besterik ezin liteke izan, haren irudi zurbilagoeta hotzagoa oraindik ez denean, zeina hartatik geratu baita adimenean edohizkuntzan metatu baita. Moralak horrela bi parte desberdin ditu, zeinetarikbatak bere izateko arrazoia giza sozietatearen jatorrizko egituran baitauka, etabesteak bere azalpena egitura horren printzipio azalgarrian aurkitzen baitu.Lehenean, betebeharrak errepresentatzen du gizarteko elementuek batabestearen gain eragiten duten presioa osozkoaren formari eusteko; presiohorren efektua aurreiruditurik dago gutako bakoitzarengan aztura-sistemabaten bidez, zeinak nolabait esateko haren aurretik baitoaz: mekanismo hori,zeinaren pieza bakoitza aztura bat baita baina zeinaren multzoa instintubatekin erkagarria baita, naturak prestatu du. Bigarrenean, oraindik badagobetebeharra, nahi bada, baina betebeharra aspirazio baten indarra da; gizaespeziea, gizarte-bizitza, instintuarekin gutxi-asko erkagarria den aztura-sistema bat sorrarazi duen bulkada batena: propultsio-printzipioak zuzeneanesku hartzen du, eta ez berak muntaturiko mekanismoen bitartekaritzaz,zeinetan behin-behinekoz gelditurik baitzegoen. Labur esanez, aurreko guztiabiltzeko, esango dugu naturak giza espeziea xedatzean, bilakaeraren joairanzehar, soziagarri nahi izan duela, inurri eta erleen sozietateak nahi izan dituenbezala; baina adimena hor zegoenez gero, bizitza sozialaren mantenimenduamekanismo kuasi-adimendun baten eskuetan jarri beharra zegoen:adimenduna, pieza bakoitza giza adimenak birmoldatua izan zitekeen heinean,instintuzko hala ere gizakiak gizaki izateari utzi gabe piezen multzoa baztertuezin duen eta mekanismo kontserbatzaile bat onartu ezin duen heinean.Instintuak behin-behinekoz aztura-sistema bati uzten zion bere lekua, 32
  33. 33. zeinetarik bakoitza kontingente bihurtzen baitzen, horien konbergentziabakarrik beharrezko zelarik sozietatearen kontserbaziorako, eta behartasunhorrek berekin zeraman instintua. Osozkoaren behartasuna, atalenkontingentziaren bidez sentitua, hori da betebehar moral oro har deitzenduguna; atalak, bestalde, sozietatearen aurrean bakarrik dira kontingenteak;norbanakoarentzat, zeinari sozietateak azturak ezartzen baitizkio, atala osoabezain beharrezkoa da. Orain, naturak nahi izandako mekanismoa sinplea zen,hark jatorriz eratutako sozietateak bezalakoa. Naturak aurreikusia al zeukangureak bezalako gizarteen garapen eskerga eta konplexutasun mugagabea? Batetor gaitezen lehenik auziaren zentzuan. Ez dugu baieztatzen naturak propiokinahi edo aurreikusi izan duenik, zernahi dela ere. Baina biologoak bezalajokatzeko eskubidea dugu, zeina mintzatzen baita naturaren intentzioaz organobati funtzio bat esleitzen dion bakoitzean: horrela organoa eta funtzioarenarteko moldaera adieraztea besterik ez du egiten. Nahiz eta gizadia zibilizatu,nahiz eta gizartea eraldatu, nolabait bizitza sozialean organikoak diren joerakjatorriz ziren bezala geratu direla esan nahi dugu. Berriz aurki ditzakegu, behaditzakegu. Behaketa horren emaitza garbia da: sozietate sinple eta itxietarakodago egina gizakiaren egitura moral, jatorrizko eta oinarrizkoa. Joera organikohoriek ez dira argi eta garbi agertzen gure kontzientzian, ongi dakit hori. Ezdiote, hala ere, betebeharraren osagairik trinkoena izateari uzten. Denik etakonplexuena bihurtu delarik ere gure morala, nahiz eta joera naturalenmodifikazio sinpleak ez diren eta naturaren norabide berean ez doazenjoerekin konplikatu den, joera natural horietara iristen gara bete behar garbikomasa jariakor horrek guztiak bere baitan daukan prezipitatua lortu nahidugunean. Horrelakoa da, beraz, moralaren lehen erdia. Bestea ez zennaturaren planean sartzen. Guk horrenbestez ulertzen dugu naturak aurreikusiazeukala bizitza sozialaren halako hedapen bat, baina hedapen mugatu bat. Ezinzezakeen nahi izan hedapen hori jatorrizko egitura arriskuan jartzerainoiristerik. Ugariak dira, bestalde, gizakiak horrela naturari, hain jakintsua etahala ere hain inozoa den horri, iruzur egin dioten kasuak. Naturak nahi zuenseguraski gizakia amairik gabe ugaltzea, beste bizidun guztiek bezala;arretarik xehenak hartu ditu espeziearen kontserbazioa segurtatzekonorbanakoen ugalketaren bidez; berak ez zeukan aurreikusia, adimenaematean, horrek aurkituko zuela egintza sexuala bere ondorioetatik ebakitzekobitartekoa, eta gizakiak uko egin ziezaiokeela uzta biltzeari hazia ereitearenatsegina baztertu gabe. Zeharo beste zentzu batean egiten dio gizakiak iruzurnaturari solidaritate soziala giza senidetasunean luzarazten duenean; bainaberriro egiten dio iruzur, zeren sozietateek, zeinen diseinua aurreformaturikbaitzegoen giza arimaren jatorrizko egituran, eta zeinen plana gaur egunekogizakiaren jaiotzatiko eta oinarrizko joeretan oraindik hauteman baitaiteke, 33

×