Bertsolaritza unitate didaktikoa

4,690 views

Published on

Jon Eizmendi Goiburuk prestatutako unitate didaktiko baten zirriborroa. 2011. Bertsolaritzaz gozatzen ikastea helburu.

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
4,690
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
147
Actions
Shares
0
Downloads
71
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Bertsolaritza unitate didaktikoa

  1. 1. Unitatedidaktikoa:bertsolaritzaz gozatzen. Jon Eizmendi Goiburu. 2011 urtarrila
  2. 2. EUSKARA ETA LITERATURAUNITATE DIDAKTIKOA BERTSOLARITZAHITZAREN JOLASEAN MURGILDUZ JON EIZMENDI GOIBURU Gaia: Bertsolaritza Maila: DBH 4
  3. 3. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Saio kopurua: 12-13Proposamenaren testuingurua:Ikasleek gaztelanian B1-B2 maila daukate. Euskaran A2-B1 mailaeta ingelesez A1-A2 maila. Ez dago etorri berririk. Ez dagocurriculum egokitua duen ikaslerik.Bilbo Handiko ezker aldeko institutu publiko bateko ikasleak. Ezdaukate etxean euskal kulturarekiko erreferentzia handiegirik.Guztiek daukate euskara bigarren hizkuntzatzat.Euskal kulturara hurbiltzeko bitarteko atsegin eta egokia izandaiteke bertsolaritzari buruzko unitate didaktiko hau. Moduludikoan lantzeko asmoa dago.Landuko diren oinarrizko gaitasunak:2007. urteko curriculumean deskribatzen ziren hezkuntzakozortzi oinarrizko gaitasunak ezin baditugu unitate honetan batu,uste dugu gutxienez sei batu ditugula. 1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Gaitasun guztien artean irakasgai honen kezka nagusia izanik, proposatutako jarduera guztietan landuko dugula uste dugu. 2. Ikasten ikasteko gaitasuna. Hau ere zuzen edo zeharka lantzeko asmoa dago jarduera guztietan. 3. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. 4. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna 5. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. 6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna 1
  4. 4. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Unitate didaktiko honen helburu nagusia Argi eduki beharko genuke zein den unitatearen helburu nagusia. Hots, daukagun denbora laburra kontuan hartuz ez dugu joko ikasleei bertsotan eginaraztera (horrek denbora gehiago eskatuko bailuke). Gure helburu nagusia, beraz, hauxe da: unitatearen amaiera aldera, ikasleak bertso baten aurrean irizpide kritikoa garaturik izango du, balorazio bat egiteko, eta batez ere, gozatzeko. Ezagutzen eta ulertzen dena maita daiteke, ez besterik.Helburu didaktikoak: • Tradiziozko bertso ezagun batzuk ezagutzea. • Tradiziozko doinu ezagun batzuk ezagutzea. • Bertsolaritzaren historiako eta gaurko protagonista batzuen berri izatea. • Bertsoaren inguruan erabiltzen den terminologiaren berri izatea (poto, neurria, puntua, etena, hanka luzea...), eta horren arabera, edozein saio entzutean bertso bakoitza baloratzeko gutxieneko irizpide batzuk edukitzea. • Bertsoaren balio espresiboa aztertzea.Edukiak: • Neurri erabilienak: kopla, zortziko txikia, zortziko handia, hamarreko txikia, hamarreko handia eta neurri berezi batzuk. 2
  5. 5. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa. • Neurri hauei dagozkien doinu ezagunenak. • Errima. Poto zer den eta zer ez den. Errima pobrea zeri esaten zaio eta zeri errima aberatsa. Hoskidetasun taldeak. (P-T-K / B-D-G-R / M-N... • Puntua zer den. Nola burutzen duten bertsolariek. • Bertsolaritzaren historiako erreferente batzuk. (Milia Lasturkoa, Pernando Amezketarra, Pello Errota, Uztapide, Basarri, Xalbador... Maialen Lujanbio.Baliabideak: Ikasleentzat sortutako koaderno elektronikoa, (wikia), http://beurkodbh4.wikispaces.com izango da ikasleek modu kooperatiboan apunteak eta zirriborroak idazteko gune nagusia. Osagarri: goear, wikian audiak eransteko (tamalez euskaltube une honetan nahiko jota dirudi), youtube, bertsoplaza.com. bertsoa.com, repentistas.com, slideshare... Wikian dauden materialak argitaratzeko asmoa sustatuko du irakasleak eta wikian agertuko diren zenbait testu, wikipediara edota zenbait blogetara esporta daitezkeela kontuan izango dugu beti.Jardueren sekuentzia:Irakaslea saiatuko da gaiaren hasierako aurkezpena egiten etamotibazioa sortzen. Ikusten badu gaiarekin ikasleek berengaitasunak lantzen eta aurrera egiten dutela saiatuko da hemenagertzen diren proposamenak sustatzen eta zabaltzen. Irakasleakikusten badu ikasleen motibazioak behera egiten duelaproposamen batzuen mamiarekin denboralizazioa laburtzera jokodu. 3
  6. 6. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.1.Jarduera.Motibazioa sustatzea.Zer egingo dugu? Bideo hau entzun (ikusten den giroaren araberamoztu, ez da derrigorrean osorik ikus-entzun behar)Bat-batekotasun adibide batzuk:http://www.youtube.com/watch?v=LJkjZZ0fDmEIrakasleak ikasleei, guztiei batera, ahoz, galdera batzuk botakodizkie: • Zer iruditu zaizue? Zer egin zaizue deigarri? • Zeri buruz jardun dute? • Lehendik prestatuta al zeukaten ala unean bertan asmatu dituzte beren kantuak? • Abesten zutenean, nola egiten zuten, errimarekin ala errimarik gabe? • Gogoan daukazu adibiderik? • ...Zertarako egingo dugu jarduera hau? Ikasleen motibazioasustatzeko. Hizkuntzaren erabilpen ludikoaren dimentsio hauaurkezteko. 4
  7. 7. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Aurreikusten dugun denbora: Bideoa aurkezten eta hasierakokontsignak ematen bost bat minutu. Bideoak 8 bat minutu dauzkabaina ez genuke osorik ikusiko ikasleek beste munduko interesaagertzen ez badute behintzat. Bideoari buruz talde handianhizketan, solasean, hamabost bat minutu.Ondoren, beste bospasei minutuz, talde txikiotan atera direnerantzunak guztion artean komenta litezke. Irakasleak sortu dengiroaren arabera hartuko du erabakia. Jardueraren fase honetanbertsoak hizkuntzarekin jolastu egiten duela ohartarazi beharlitzaieke, bat-bateko dimentsio ludiko batean mugitzen ari garela,alegia. Guztira 35 minJarduera osagarria. Irakasleak hala irizten badio eta ikasleak giroonean ari direla ikusten badu, honako beste bideo hau ere ipindezake, non Jon Maia Bilboko kaleetan bat-batean kantatzen ageriden. Bat-batekotasuna zer den erakusteko bideo egokia dela ustedugu.http://www.youtube.com/watch?v=VgDfoXMi7XY 5
  8. 8. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.2.JardueraMotibazioa (Jarraipena)Zer egingo dugu?Irakasleak orain bigarren bideo bat aurkeztuko die ikasleei, hainzuzen “Negu Gorriak” taldeak bat-bateko bertso saio antologikobaten inguruan moldatu zuen bideo-klipa:http://www.bertsoplaza.tv/6-bertso-hop-negu-gorriak/viewIkasleak entzule izanda behar bada pozik egongo dira abestihonekin eta ziur aski gehienek lehenagotik ere ezagutuko dute.Baina irakaslearen erronka hauxe izango da. Egañak edoPeñagarikanok botatako azken puntua entzun baino lehenagoentzuketa geldiarazi eta ea nork asmatzen duen bertsoa nola amaidaitekeen modu dotore eta umoretsua. Gerta liteke bertso amaieraonak asmatzea ikasleren batek ere, (Peña eta Egañarenparekoak ?!)Zertarako?Jarduera honen helburu nagusia zera litzateke: lehen atera ditugunondorio nagusi horiek (bat-batekotasuna, errimatasuna, hitzarenjolasa...) beste adibide batean ere nola gauzatzen diren erakustea.Bigarren helburu gisa, bertsoarekin ere gauza desberdinak egindaitezkeela eta egin izan direla (hip-hop, rock-a) ulerraraztea,ikasleei hurbilago zaien testuinguru batera ekarriz.Nola antolatuko dugu lana eta denbora?Bideo-klip honek 3 minutu eta erdi irauten duela kontuan hartuz,jarduera honek ez luke 12 minututik harago hartu behar. Asmoabertsoei buruz eta haien amaierei buruz labur jardutea. 6
  9. 9. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.3.Jarduera.Bertsoan parte hartzen duten elementuak. Zein dira?Zer egingo dugu? Zertarako? Nola antolatuko dugu lana etadenbora?Azken bideo horretako bertsoak txapelketa batean kantatuzituzten Egañak eta Peñagarikanok, eta geroztik oso ezagunakegin dira. Orain, jarduera honetan irakasleak bat-bateko saiohorretako bertsoak idatziz emango dizkie, (material osagarrietandaude), eta talde txikietan, hirukoteetan edo, letra guztia aurreandutela, galdera hauek erantzungo dituzte • Bertso hauek, prosan bezala, lerro jarraietan idatzita daude? • Zenbat lerro dituzte? • Zenba ditzakezu lerro bakoitzeko silabak? • Zure ustez ba al dago errimarik bertso hauetan? Non? Zein lerrotan? • ... 7
  10. 10. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Zertarako?Oraingoan, bertsoaren barneko osagaiekin lehengo kontaktuaizango dute ikasleek. Haietan sakondu gabe, fase honetankonturatu behar dute, bertsoak ez direla nolanahi, gogoak emanbezala burutzen. Hots, arau jakin batzuei jarraiki behar dietebertso izango badira. Horiek dira bertsoaren ezaugarri nagusiak: •Neurriak •Doinuak •ErrimakJarraian, ondoko jardueretan, osagai bakoitza banaka eta bereziriklanduko du irakasleak, baina oraindik oharmenaren ataleangabiltzala kontuan hartuz.Eman diegun adibide honetan, hain zuzena) 10 lerro dituela ahapaldi bakoitzakb) Lerro horiek 7 eta 6 silaba aldizkatuz osaturik daudelac) 5 errimakoak direla guztiakd) Adibide jakin honetako estrofa mota horri Hamarreko Txikiaesaten zaiola. 8
  11. 11. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Nola antolatuko dugu lana eta denbora?Ikasleek inolako laguntzarik gabe konturatu beharko lukete,bertsoak modu uniforme batean egituratuta daudela. Euren artekoeztabaida sustatu nahi dugu, beraz irakasleak ahalik eta gutxiensartu beharko luke talde txikietako elkar ekintza honetan (bostminutu aski izan daitezke)Ondoren, nahi bada, talde txiki bakoitzean atera dituztenondorioak guztion artean erka daitezke eta arbelean idatziguztiontzat (10 minutu) 9
  12. 12. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.4. JardueraAhapaldi motak eta doinuak. Zortziko Handia.Zer egingo dugu? Zertarako? Nola antolatuko dugu lana etadenbora?Jarduera honetan bertsotan erabiltzen diren neurri eta doinuohikoenei buruz jardungo dugu. Aurreko ariketan HamarrekoTxikia ikusi genuen bezala, oraingoan Zortziko Handia etaZortziko Txikia zer den argituko dugu. Horretarako klasekokanoian Andoni Egañak botatako hiru bertso hauek jarrikodizkiegu: http://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php? ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa=+++++ +1141&$ListaKey=1962&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/bertso_fitxaIrakasleak ikasleek pantaila aurrean dutela guztiei lehengo galderaberak egingo dizkie, (zenbat lerro, zenbat silaba, errimak non...)eta azkenik Zortziko Handia dela adieraziko. Guztiek ezagutzenduten doinu batean kanta daitezke (demagun, adibidez “PelloJoxepe”)Ondoren Egañak berak erabilitako doinuan entzungo ditugu,berak kantatu zituen bezala.Ez dugu ahaztu behar euren gozamenerako ari garela eta bertsosorta bakoitzak berez nahiko joko eman dezake denon arteanbaloratzeko, eta zer gustatu zaien edota ez zaien, adierazteko. 10
  13. 13. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Zertarako?Batetik komeni da gehien erabiltzen diren ahapaldi motak zeindiren jabetzea, eta bestetik ere jakinaren gainean egon behar duteahapaldi mota batek berak doinu desberdin asko onar ditzakeela.Bertsolari bakoitzak izan ohi du gustukoen bat eta hartan sentituohi da eroso.Nola antolatuko dugu lana eta denbora?Prozedura osoak denbora gehiago edo gutxiago har dezake,ikasleen erantzunaren eta jarreraren arabera. Gutxi gorabehera, 25minutu hartuko dizkigula aurreikus dezakegu.Jarduera osagarria. Guztiok kantatuz.Egañaren hiru bertso horiek (edota, hobe iritziz gero beste hiruhartuz), Bertsozale Elkarteak bere webgunean daukan BertsoDoinutegira jo daiteke eta bertako bilatzailean Zortziko Handiahorretan klik egin eta gero nolako doinu-aukera zabala dagoenikusi. Agian ikasleek ezagut ditzakete banakaren batzuk, etahaietako zenbaitetan ere kantatu daitezke. Hona helbideahttp://www.bertsozale.com/euskara/doinutegia/doinutegia-bilaketa1.phpHonelako galdera bat botaz gero, eta ikasleek erronkari eutsizgero: --Doinutegian zenbat doinu bildu direlakalkulatzen duzu? (Matematikarako gaitasuna, Informazioatratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna landukodira betiko komunikatzeko gaitasunarekin batera). 5 min. 11
  14. 14. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.5.- Jarduera.Ahapaldi motak eta doinuak. Zortziko TxikiaProzedura aurrekoa bera litzateke. Oraingoan Zortziko Txikialanduko dugu berariaz, hau ere bertso saioetan oso ugaria baita.Honako bertso hauek baliagarri izan daitekeen adibide bat bainoez dira. Oihane Enbeitak eta Unai Iturriagak kantatuak (materialosagarrietan idatzirik agertzen dira): http://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php? ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa=+ ++++ +1731&$ListaKey=14509&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/b ertso_fitxaProzedura, azken batean, aurreko jarduerakoa bera da.Kontsignak eta aurreikusi beharreko denbora, antzekoa (25minutu) 12
  15. 15. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.6.- Jarduera.Errimaren ezaugarriak Zer egingo dugu? Bideo bat entzungo dute. Irakasleakproposatuko die abesten duten guztia adi-adi entzutea eta errimakharrapatzea. Jarduera hau talde handian egingo da. Ikasle guztiekparte hartzea da helburu.Errima harrapaketa (Maialen Lujanbiok atzekoei kantatuak):http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?seccion=bertsoonenak&tipo=video&id=1700Errima horiekin beraiekin beste hitzik bururatuko? Jarduerahonen bigarren zatian bildumatxoa egingo da arbelean.Irakasleak, beharrezkoa ikusten badu, berak emango ditulaguntzak edo adibideak. (-zun, entzun, erantzun, Arantzazun).Ikasleek, hiru taldeetan banaturik, hamar bat minutuz errimazerrendak luzatu beharko dituzte. Horrelakoak proposatubeharko lituzkete: osasun, daukazun, behazun, oihartzun...)Jarraian, irakasleak arbelean guztien ekarpenak batuko ditu etahonelako galderak egingo: • Erraz bururatzen zaizkizue errimak? • Batek astun idatzi du. Balio du? Zergatik? • Lehendik prestatuta zeukaten zuen ustez? Zergatik? • Nola lortzen dute bertsolariek, hain denbora laburrean, horrelako errima aberatsekin asmatzea?Zertarako egingo dugu jarduera hau? Bertsoaren tasun berezihorrek, errimak, bertsoan nolako paper garrantzitsua duenadierazteko. (Bide batez zortziko handiko doinu klasiko batentzungo dute, gerora berriro erabiltzeko asmoa ere badagohemen). 13
  16. 16. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Bertsolariak emakumezkoak ere izan daitezkeela ikusi ahal izangodute. (Zeharka bada ere genero kontuak ager litezke gai haujorratuz, gaia sortzen bada, irakasle honek eutsiko dio gaiari.Bertsolaritzaren historiaz aritutakoan gaia ere jorratuko da).Aurreikusten dugun denbora: Bideoa aurkezten eta hasierakokontsignak ematen bost bat minutu. Bideoak 8 bat minutu dauzkabaina ez legoke zertan osorik ikusi, beti ere ikasleen interesarierreparatu beharko diogu. Beste hamar bat minutu beharko diraerrima zerrenda osatzeko. Gero horiek arbelean kopiatzen etaahozko iruzkinak talde handian egiten beste hamar bat minutu...Guztira: 30 min. 14
  17. 17. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.7. Jarduera. Taldeka (hirukoteka-edo)Errimen kategoriak. AzterketaZer egingo dugu? Arbelean egin ditugun errima zerrendakbaliatuz eurak aztertzeari ekingo diogu. Beraz, ikasleek ulertubeharko dute errima guztiek ez dutela balio bera, hots, badirelaaberatsagoak edo pobreagoak direnak. (Adibidez, ikusi, nagusierrima aberastzat jotzen da eta ikusi-ahantzi, aldiz, errimapobreagotzat).Zertarako egingo dugu jarduera hau? Errimei buruzkohausnarketa egiteko. Badaudela errimen artean ere nolabaitekohierarkiak. (Kontuan hartu txapelketa batean horrek erepuntuaketan eragiten duela).Atal honetan garrantzitsua da errimatasuna belarriz edo adimenezegiten dela erakustea, ez diola beti idatzizkoari jarraitzen.Adibidez “ezpata” eta “ez bada” (“ezpada” ahoskaturik) hitzekhoskidetasun handia dute, modu desberdinean idatzi arren.Fonetismoak garrantzia du atal honetan eta ikasleek hori ulertzeraheldu behar dute. Hemen, agian, fonetikatik grafiara dagoenjauziaz hausnarketatxoa ez legoke soberan.Aurreikusten dugun denbora: Guztira: 10 min. 15
  18. 18. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.8 JardueraErrima eta hoskidetasuna. Errimen familiak. HoskidetasunakAurreko jardueran esan dugunaren haritik, oraingoan irakasleakeuskal fonemen hoskidetasun taldeak aurkeztuko dizkie ikasleei.Amurizak ireki zuen bide hau guk dakigula lehenik eta bereliburu teorikoetan zehar, ondoren, zabaldu. Gaur egungobertsolaritzan nahiko arruntak dira hoskidetasun hauek: B-D-G-R P-K-T S-Z-X TS-TZ-TX M-NHorren erakusbide gisa, lehenago klasean agertu diren zenbaitbertso berriro aprobetxa daitezke, berriro entzunez. Egañarenhonako hau adibidez Ia lo pixkat egiten duzun, ene bihotzeko lora; eta hartara aita ta ama egongo gera gustora. Egizu lo-lo obabatxoa, oba, oba, oba, oba, edo bestela zu ikustera osaba etorriko da!Edota Onintza Enbeitaren beste harako hura: Orain artean neukan etxean patxada. Etxea saldu gura haundien erara... Arren, ez eizu eroan mutil salmentara!, etxetxu hau ondare historikoa daIturriagaren beste honek ere errimatasun bera erakusten du. 16
  19. 19. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa. Zu lasai egon, zure barri nik badakit. Jentea ikaratzen da, ez dakit zergatik!Adibide hauek nahiz beste batzuk ipini ondoren hoskidetasunjokoa egin daiteke klasean. Hala, irakasleak arbelean hitz gakoakidatziko ditu, eta ondoren ikasleak, hiruko taldeetan banaturik 7minutuz ahalik eta hoskidetasun handienak ateratzen saiatukodira. Jarraian ozenki esango dituzte, eta denen artean zerrenda bategingo da.Azkenik Xabier Amurizaren Hiztegi Errimatua liburu digitalerajoko dugu, eta dagokion atalean aipatu gabeko beste hitzposiblerik ote den begiratuko:http://www.bertsozale.com/euskara/liburutegia/liburutegia.php?a=liburua&id=25Zertarako egingo dugu jarduera hau?Jarduera hau egoki garatzen bada, ikasleak ohartuko diraerrimatasunak uste izan den baino esparru zabalagoa duela, etaberaz, errimak egitea ez dela hasiera batean zirudien bezain zaila.Beste alde batetik, beren entzumena zorrozten lagunduko dielapentsa daiteke. Kontsonante batzuek badutela hurbiltasunfonikoa, eta horrek errimatzat onartzea ahalbidetzen duela.Aurreikusten dugun denbora: Hemen agertzen den prozedura haugoitik behera egiten bada, 20 minutu erraz joango zaizkigu. Denaden, ez dugu bistatik galdu behar ikasleak eurak direla lehenprotagonistak, eta beraz, jarduera hau beraien errimarakoirudimena lantzeko planteaturik dagoela. 17
  20. 20. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.9.Jarduera.Errimatasuna. Poto egitea zer den.Zer egingo dugu?Errimari lotutako kontzeptu garrantzitsu bat landuko dugujarduera honetan: potoa.Adibide bat: Ardoa edanda mozkortzen naiz, pipa hartuta txoratzen naiz, kortejatzean lotsatzen naiz... Nola demontre biziko naiz?Zer-nolako errima iruditzen zaizu? Pobrea? Aberatsa?Bertsolaritzan pobrea baino, akastzat hartzen da. (Txapelketetanpuntuak kentzen dituzte halako bat egiteagatik)Beste honako bertso hau ere ipin dakieke (Juanito Zabaletarena): Tresna bat ilargian Sartu omen dute Ez dakit egia den Hala esan dute. Gezurra baldin bada Engainatu naute Lanikan gogorrena Egin omen dute Hara joan nahi dute Inola ahal badute Bide txarra dute Sinisten al dute Han bizi daitekeenik Nik ez dut uste 18
  21. 21. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Beste adibide bat: Bizkaiko herri batek izena du Berriz (herria) atzo hara joan nintzen nire kotxe berriz (berriaz) enteratu orduko han zebilen berriz (berriez) eta ni lotsatia naizelako, berriz, (lokailua) dudatan nago ea joango naizen berriz. (aditzondoa)Zer iruditzen zaizu? Zenbat errima daude? Nolakoerrimak dira? Aberatsak? Berriz horiek guztiek esanahiberbera dute? Hori potoa da?Halako besterik ezagutzen duzu. ? Hitz homonimoak:-berria (izena // adjektiboa)-heldu (ailegatu// oratu // fruitua zoritu)-eztia (jatekoa // ez + dira)...(taldeka, hirukoteka-edo) Irakasleak arbelean hitz homonimobatzuk idatziko ditu: (berdin edo oso antzera ahoskatzen direnhitzak, zehatzago azaltzeko): heltzea/eltzea; ari/hari(jostekoa)/hari (berari)/ahari, hots/hotz... Ikasleek adieradesberdinak asmatu beharko.Kontu hauek direla eta, irakasleak zenbait puntu aipa ditzakenolabaiteko polemiketarako bide eman dezaketenak. Ikasleenparte hartzea sustatzeko batez ere. Adibidez, plantea daitekehonako galdera:Zure ustez errima hauek poto al dira? EGUNON GABON ON ZORION GIZON MUGON ESKERRON 19
  22. 22. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa. ...Zertarako egingo dugu jarduera hau?Jarduera honetan bertsoaren alderdi tekniko bat lantzen dugu.Adin honetako ikasleentzat ez da agian lehentasun handikokontua, baina hizkuntzaren joko bat ere badagoenez beraienirudimena erabiltzen lagun dezake, hizkuntzaren alderdiaridagokionez.Aurreikusten dugun denbora.Azalpenak eta adibideak berak ikusteak 20 minutu inguru iraunbeharko luke, ondorengo homonimoen ariketak, berriz, 5 bainogehiago ez. 20
  23. 23. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.10.JardueraErrimatasuna praktikan ezarrizErrimatasuna lantzeko, ariketa interesgarria da EITBrenwebguneko MIHILUZE atalean proposatzen duten“POTOKUMEAK” jokoa. Hainbat eta hainbat ariketa agertzendira bertan. Eta irakasleak egoki irizten badio, klasean taldekakolehiaketa moduan plantea dezake hango zenbait bertso lantzea.Helbidea hauxe da :http://www.eitb.com/telebista/etb1/programak/mihiluze/jokoak/potokumeak/ 21
  24. 24. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Aurreikusten dugun denbora.Errimatasunaren zentzua lanean ipintzeko joko atsegina izandaiteke hau eta irakasleak berak erabaki beharko du noiz eten.Telebistan egiten duten bezala planteatzen bada 25-30 minutuerraz joan daitezke, beti ere klaseko giroaren arabera. 22
  25. 25. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.11.JardueraSustrai eta Amets Urnietako bertso saioan aurreko bi kamereikantuan.http://www.youtube.com/watch?v=YFPSwm81FeIZer egingo dugu?Ariketa honetan Amets Arzallusek eta Sustrai Kolinak Urnietakobertso afari batean egin zuten saio zati bat baliatuko dugu. Launabertso bota zituzten. Klasean ikasleak bosteko taldeetanbanatuko ditugu, eta lehenik saio osoa bi aldiz entzungo dugu,ahalik eta xehetasunik gehien har ditzaten. Ondoren bertso lerroguztiak desordenaturik fitxa moduan banatuko dizkiegu. Taldebakoitzak bertsolari batek botatako bertso lerro guztiakdesordenaturik izango ditu, 10 eta 8 silabakoetan. Euren lanalerro guztiak ordenan ipintzea izango da, bertsoa saioan kantatuzuten bezala osatu arte. (material osagarrietan ageri dira fitxaguztiak, eta komenigarria da guraizez ebakirik eta plastifikaturikbanatzea)Zertarako egingo dugu jarduera hau?Ariketa honen bitartez ikasleek bertsoen egitura logikoa berreginahal izango dute. Sintaxi egiturak ere bide batez landu daitezke,eta era berean bertsolariek bat-batean botatzen dutena ikasleekidatzizko esaldietan astiroago ikusteko aukera izango dute.Aurreikusten dugun denbora.Bideoak ia 6 minutu irauten du, eta bi aldiz entzun beharko dutelehenik. Ondoren talde bakoitzak bertsolari bakoitzaren laubertsoak berriro osatzen 15 minutu beharko ditu. Azkenik,berriz ere bideoa ipiniko diegu ongi ordenatu ote dituztenikusteko. Guztira 35 minutu. 23
  26. 26. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.12 Jarduera.Puntu-erantzunean.Zer egingo dugu?Han-hemengo saioetan zenbait bertsolariri ipini zizkieten puntuakentzungo ditugu. Talde osoan egiteko ariketa dugu hau. Errimakontuan hartuz, saiatu beharko dute prosazko “erantzun”modukoak egiten. Bertsolariaren beraren lekuan nondik nora jokoote luketen, alegia.Ondoren, bertsolari horrek benetan zer kantatu zuen entzungodugu, eta horri buruzko iritzia guztiok emango. Bost bertso askiizan daitezke, ikasleak nekarazi gabe.Zertarako egingo dugu jarduera hau?Ariketa honen bidez, ikasleek bertsolariaren paperean jardaitezke, eta beraren pentsamenduan nolako ideiak eta esaldiakegiten dabilen susmatu. Bertso sormenak eskatzen duen prozesuabarneratzeko bide eman dezakeAurreikusten dugun denbora.Ariketa honetan bost bertso erabiltzen badira, ikasleeniradokizunak jasotzen eta ondoren bertsoak entzuten 25 minutupasa daitezkeela aurreikus daiteke. Adibideak Bertsozale Elkartekowebgunetik erraz atera daitezke, honako hauxe kasurako: http://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php? ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa= +++++ +1802&$ListaKey=7010&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/b ertso_fitxa 24
  27. 27. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Honako youtube-ko helbide honetan agertzen den saioa osoerabilgarria izan daiteke klasean egiteko. http://www.youtube.com/watch?v=EipesZvab44 25
  28. 28. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.13. JardueraTxapelketako zenbait bertso epaitzea.Zer egingo dugu?Azken txapelketetan egin diren zenbait bakarkako saio baliatukoditugu oraingoan. Bertsolariek hiru bertso bota behar izatenzituzten. Ikasleen lana, beraz, bertso horiek irakurri (edotaentzun) eta talde txikietan puntuazio bat ematea izango da, orainarte ikasi ditugun kontzeptu guztiak erabiliz, hots, errima,neurria, euskara... eta aldi berean ideien originaltasunarierreparatuz.Ondoren, irakasleak egoki baleritzo, txapelketa hartan bertan 8epaileek nolako puntuazioa eman zuten ikus daiteke, etaeurenarekin konparatu. (material osagarrietan)Mendiluzek 1997. urtean botatako hirurak hartu ditugu adibidegisa.Zertarako egingo dugu jarduera hau?Ikasleen balorazio kritikoa lantzen dugu jarduera honetan.Nolabait, orain arte ikasitako guztia bilduz, bertso batzukbaloratu beharko dituzte. Uste dugu hauxe dela gainera, gureunitate didaktikoaren helburu nagusia. Bertsoak gozatzeko tresnaketa irizpideak transmititzea, alegia.Aurreikusten dugun denbora.Guztira 25 minutu inguru behar ditu ariketa honek. Ez dakomeni ikasleak denbora gehiegiz lanean edukitzea, gogaitzekoarriskua egon baitaiteke. Ariketaren alderik garrantzitsuena berenirizpide autonomoan eragitea da, eta batez ere, eztabaida kritikoabideratzea. Horretarako hitz eginarazi behar diegu, zergatikemango lizkieketen horrenbeste puntu azalaraztea, alegia. 26
  29. 29. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.14 JardueraIkasleak hautatutako bertsoak aurkezten:Gure unitatea behin honaino heldu garelarik, interesgarria gertadaiteke ikasleak beren aldetik ordenagailu aurrean lanean jartzea.Hartarako Informatika-gelara eraman ditzakegu, eta bertan lanegin, edota halako aukerarik ez balego, etxerako agin dakieke:Zer egingo dugu?Lehenik orrialde batean hainbat webguneren eta blogen helbideakemango dizkiegu, eta eurak bilaketan abiatu beharko dute, berengustuko izan daitekeen bertso-saio baten bila. Bakarkako nahizofiziokako bertsoak hautatzeko askatasuna emango diegu, bainaguretzat garrantzitsuena zera da: hautatzen dituzten bertsoakZERGATIK hautatu dituzten klase aurrean azaltzea. Ikasleakdagoeneko gai izan beharko luke bertso on baten meritua zein denadierazteko. Ariketa hau egiteko klaseko kanoia erabil dezakegu.Beste bide bat litzateke diapositiba aurkezpena eskatzea.Zertarako egingo dugu jarduera hau?Esan bezala, hein honetaraz gero, ikasleak jakin beharko lukebertso on baten alderdi onenak zein diren azaltzen. Interesgarriada besteei ahoz alderdi horien berri ematea. Horretaz gainera, gisahonetako jardueretan ikasleek irakaslearen ohiko lekua hartzendute, eta elkar eraginean ikasteko prozesua areago sendoturik ateradaitekeela uste dugu. 27
  30. 30. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Aurreikusten dugun denbora.Gure ikasleek bertso bilaketa egin behar dute, egokiena edogustukoena aurkitu arte. Batez beste pentsa daiteke 30-45 minutueraman diezaiekeela bilaketa honek, eta ondoren arrazoiketa batprestatu beharko dute klasearen aurrean azaltzeko. Horrek eredenbora eskatzen du. Hori binaka nahiz hirunaka egin daiteke.Klase aurreko azalpen guztiek zenbat denbora beharko dute? Horiirakasleak aurreikus eta erabaki beharko du, baina uste izateko daordubetea erraz igaro daitekeela guztion balorazioak egiten.Guztira, beraz, 90-105 minutu bitartean 28
  31. 31. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.15. jardueraBertso saio baten prestaketa.Unitatearen amaiera aldera, gauza polita izan daiteke herrikobertsolari batzuk klasera ekartzea. Hainbat ikastetxetan egin izanda lehen ere horrelakorik. Gehienetan bigarren hezkuntzakozentroetan mintegi bakoitzak ekintza bat antolatzeko dirulaguntza bat jaso ohi du. Euskerako Mintegiak halaxe antolatuditu lehengo urtetako saioak Barakaldon herriko bertso-eskolarekin batera. Egoki prestatzen bada ikasleentzat jardungogoangarria izan daiteke.Gure jarduera honetan saio hori prestatu egingo dugu. Ikasleekgustuko gaiak eta ariketak proposatuko dituzte, eta ordubeteinguruko bertso jarduna egituratuko. Interesgarria deritzogu eureneguneroko bizimodutik hurbil dauden gaiak eta aipamenakateratzeari, saio hori biziago senti dezaten.Zertarako egingo dugu jarduera hau?Jarduera honen bidez, ikasleek bertsoarekin oso zuzenekoharremana izan dezaketelakoan gaude. Batetik eurek egingo dutegai-jartzailearen lana, bat-bateko saio batean parte hartuz. Bestetikera desberdinetako ariketak proposatu ondoren bertsolariak beraknola erantzuten duen ikusi ahal izango dute, eta hori osomotibagarria izan dakieke eurei ere.Aurreikusten dugun denbora.Dudarik gabe, ordubete inguruko saio bat prestatzeak denboradexente eskatzen du. Klase guztiak parte hartu beharko du, etairakasleak arbelean idatziko ditu interesgarriak izan daitezkeengaiak eta puntuak. Guztira 45 minutu aurreikusiko ditugu. 29
  32. 32. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.16. jarduera (Azkena)Bat-bateko saioa entzutea eta grabatzea. Entzule-parte-hartzaileak.Zer egingo dugu?Ikasleek prestatu dituzten hainbat gai ipiniko dizkiete bertsolarieieta saio osoa adi jarraituko dute. Adiago jai-jartzaileak ere direnaldetik. Era berean, saioaren grabaketa egitea oso emankorra izan daitekegerora begira. Hurrengo egunen batean berriro entzun eta alderdinabarmenenak komentatzeko. Saioari buruzko hausnarketabultzatu behar du irakasleak. Adibide moduan honen antzekogaldetegi bat erabil dezake:- Zer iruditu zaizu saioa oro har?- Bertsolariek ongi erantzun al zieten gaiei zure ustez?- Zein izan zen gehien gustatu zitzaizun jarduna? Esandezakezu zergatik?- Bertso horiek berak hartuz, nondik nora osatuzituzten? Zein izan zitekeen bururatu zitzaien lehenideia? Eta ondoren?- Zaila iruditzen al zaizu bertsoak egitea? Behar adinakoentrenamendua edukiz gero, gai ote zinateke zu zeuantzeko bertsoak egiteko? 30
  33. 33. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Esan dezagun, halaber, jarduera honek oraindik ere joko gehiagoeman dezakeela. Zenbait institututan bideo grabagailuak ereedukitzen dituzte, Barakaldon adibidez, eta hori erabiliz, blogeanzintzilikatu daitezke irudiok ikasleen iruzkinekin batera.Zertarako egingo dugu jarduera hau?Jarduera honek, nolabait, orain arteko guztiak bilduko lituzkebere baitan. Ikasleak entzun duen hartaz bere iritzia eman beharduenez, ebaluazio moduan erabil daiteke jarduera haukontzeptuak noraino barneraturik dauden ikusteko. Gaitasunkritikoa hartuko dugu kontuan lehen-lehenik.Aurreikusten dugun denbora.Saiorako 50-60 minutu aski izan daitezke. Giro ona nabari bada,beti ere luzagarri den arren. Klaseko iruzkinak, berriz, ez lukeluzeegi jo behar. Ikasleei hitz eragitea beharrezkoa da, baina eurakaspertu gabe. Arestiko galdetegi hori erabiliz gero, batez beste 50minutu igaroko zaizkigu. Kontuan hartu zenbait bertso berriroentzungo ditugula, bertsolariaren buruan zer-nolako prozesuagertatu zen ikusteko eta berregiteko. Guztira, beraz, 100-110minutu.Horretarako interesgarria izan daiteke ikasleei zuzendutako wikiedota blog bat sortzea. Gaur egun aukera zabala eskaintzen duInternetek eta jada ongi frogaturik dago tresna honek nolakoeragin positiboa duen ikasleak motibatzeko orduan. 31
  34. 34. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Unitatearen denboralizazioa osoa Uste izateko da unitate honetako ariketa guztiak, hasi eta buka, osorik egiten badira, 55 minutuko hamahiru saio hartuko lituzketela gutxi gorabehera. Hala ere, irakasleak beti kontuan hartu beharko ditu aurrean dituen ikasleen ezaugarriak, motibazioa, euskaraz komunikatzeko gaitasuna... programaketa aldian-aldian egokitzeko.Ebaluazio-irizpideak Hasieran esanik utzi dugun bezala, unitate honen helburua ez da ikasleak bertsotan egitea, bertsoen aurrean gozatzea baizik. Horretarako beharrezko tresnak eskuetan ipintzen saiatu gara unitate osoan zehar. Ebualiazioa egiteko orduan, beraz, irakasleak honako puntu hauek izango ditu kontuan:Ikasle bakoitzaren parte hartze aktiboa. Jarduera guztietannoraino inplikatu den erreparatzea.Beste ikaskideen aurrean bere iritziak azaltzeko gaitasunautonomoa izan duen ala ez. Giza harremanetarako, taldeankomunikatzeko gaitasunean emandako urratsak baloratukoditugu, esaterako, hitz egiterakoan txanda-eskatzen, txanda-ematen nola hobetu duen...Talde lanean jarduteko gaitasunik erakutsi badu, horipositiboki baloratuko dugu. 32
  35. 35. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa. Kontuan hartu beharreko beste zenbait alderdi1) Beste ikasgaietako irakasleekin lankidetasuna Unitate hau Euskarazko klaseetan garatzeko pentsaturik dagoen arren, aberasgarri gerta daiteke beste ikasgaietako irakasleekin aldez aurretik adosturik, eurek ere beren klase orduetan ikus- entzunezko batzuk emateko. Gure egitekoa borobiltzen lagunduko liguke. Hona hemen proposamen batzuk:Gaztelaniazko irakasleari eskatuko genioke honako bideohauek ematea.http://proyecto-oralitura.blogspot.com/2008/11/un-msico-de-su-grupo-se-revel-contra.htmlhttp://www.youtube.com/watch?v=1PH1lGRsOfghttp://orientatzaile.blogspot.com/2006/12/de-xabier-paya-su-amatxu-querida.html Ahozkotasunaren mundua, agi denez, fenomeno zabala da, euskal kulturaren mugak gainditzen dituena. Ikasleek hizkuntzaren dimentsio ludiko hori ulertzea lortu behar dugu.Halaber, Ingelesezko irakasleak ere, honako beste bideohau ipin diezaiekehttp://www.youtube.com/watch?v=JeD1ZgBNr90 Oraingoan, helburua desberdina da. Ikasleak konturatuko dira euskal bertsolaritzak hemendik kanpora ere jendearen interesa piztu duela. Bideo hau dugu horren erakusgarri. 33
  36. 36. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.2) Hezkuntza premia bereziko ikasleak Gure taldean horrelakorik aurreikusi ez dugun arren, ez dugu ahaztu behar batzuetan, ustekabean, halako ikasleekin ere topo egin dezakegula. Hala gertatuz gero, ahalegin berezia egin beharko genuke ikasle hori/ek talde nagusian txertatze aldera. Ikastetxeko PT espezialistarekin elkarlanean jardutea ezinbestekoa da halakoetan.3) Ikasle etorri berriak Gaur egun etorkinen seme-alabak ere maizago ikus ditzakegu gure ikastetxeetan. Halako profila duenik agertuko balitzaigu, oso kontuan hartu beharko genuke bere hizkuntza-gaitasun maila mugatua. Horrelako ikasleentzat beste helburu batzuk prestatu egin beharko genituzke eta, era berean, HIPI espezialistaren laguntza funtsezkoa izan daiteke. Gure eskarmentutik hitz egiten dugu, lehen ere langintza horretan arituak baikara... HIPI espezialista ikasle etorri-berriekin talde nagusiaren baitan integratzeko ahalegin berezia egingo genuke horrelakorik suertatuko balitzaigu D eredu batean. (Tamalez, etorri-berri ia guztiak, Barakaldon, eredu erdaldunagoetara bideratzen dituzte). 34
  37. 37. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.4) Beste jarduera alternatiboakBatzuetan ohartzen gara, prestaturik generaman materiala ez delaaurrean dugun klaserako ongi egokitzen. Arrazoi desberdinakegon daitezke: ikasleen hizkuntza maila apala, bat-batekotasunarenfenomenoa urrun sentitzea. Badaezpada, ongi legoke irakasleakbeste ariketa eta jarduera alternatibo batzuk prestaturik edukitzea,goian proposatu ditugunak ezin burutuko balitu ere. Hona bestejarduera proposamenak: - Ikasleei eska dakieke bertsolari bati buruzko Diapositiba Aurkezpen bat prestatzea besteen aurrean azaltzeko. Taldekako jarduera. Bertsoak kantarazi diezazkiekegu - Beste aukera bat, antzezkizun bat prestatzea litzateke. Jakina denez, zenbait bertsolari historikok, hitzetik hortzera erantzuteko aparteko trebezia erakutsi zuten (ditxolari esan ohi zaie halakoei) Pello Errotak,Txirritak edota Lazkao Txikik, adibidez, zorroztasun handia erakutsi zuten. Gure ikasleei eman diezaiekegu halako material multzo bat, eurek antzerki gisako errekreazio bat burutu dezaten. Hitzaren alderdi ludikoa hortxe legoke. - Norbaitek bertsoak egiteko gogo berezia erakutsiko balu, ariketa erraz batzuk eman lekizkioke etxean egin ditzan. Hasierako puntuak eman, adibidez, edota lau oinak. Polita izan daiteke ariketatxo horiek benetako saioetatik atereak izatea, ondorenean erkaketak egiteko 35
  38. 38. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa. FITXAK ETA MATERIAL OSAGARRIAK2. JardueraMotibazioa (jarraipena)Negu Gorriak, Bertso-Hop.Gaijartzailea: Peñagarikanok gaur egundoko parranda bota du, edo zu,Peñagarikano, bota duzu, eta etxera etortzean emaztearen ohean sartuordez, Egaña, amonaren ohean sartu da. EGAÑA PEÑAGARIKANO1) Batatikan korrozka, 2) Gaur parrandan jo ta kebestetik herrena, hor dabil gizona,oiha okupatu du lehenen pasiloa johori da txarrena ta gero komona,ez da pinta kabala uste nuen hau zalahonek dakarrena, nik nere moñoña,kantzontzilorik gabe laztantzen hasi naiz taohean barrena, ez da horren ona,pixkat gutxio edan mozkorra nator etaezazu hurrena. barkatu amona.3) Ez diot txartzat hartu 4) Nun ibili naizen nimuxuka hastea, esan det lehenagonaiz oraindik ez egon amonaren ondoanholako gaztea, ederki ez nago,ez da gauza ederra izan ere edan detburu eskastea, horrenbeste ardo,hari tokatu behar gutxienez bazitunholako trastea, hoitazazpi grado,martiri bihurtu du bota egin behar det etabere emaztea. oñala nun dago?5) Ohean sartu zaigu 6) Poltsa beroarekinkolpera onduan, hortxe jo nau danba!lapur gaizto ta trakets Ni ez naiz lotsatukohoietxen moduan, egia esanda,pixa egin ezazu amonan errezoatoki seguruan; holaxe izan da:kordea banatzeko "Requiem est dominehemen inguruan, Virgo veneranda"poltsa beroarekin gehio ez naiz etorrikojoko det buruan. amona edanda. 36
  39. 39. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa. BERTSOAREN FITXA Bertsolariak: Egaña Andoni Herria: Bilbo Eguna: 2001-08-26 Gaia: Andoni, nik orain mesede pertsonal bat eskatubehar dautsut: abenduan loba bat eukiko dot. Sehaska kanta bat egingodostazu berarentzako? Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago Neurria: Zortziko handia Lana: Bakarka gaia-emanda Jardun-mota: Plaza librea Gai-jartzaileak: Martinez Javier = Guti Gai-jartzaileak: Martinez Javier =Guti Argitaratua: BAPATEAN 2001, 193 OR. Oharrak: Bilboko Aste Nagusianegin ohi diren jaialdietako bat. Plaza Barrian, eguerdiko ordu batean. Entzuleasko eta bero handia. TRANSKRIPZIOA Aita ta aman irrika zara ta bien borondatea. Sehaska bete dezu golpetik ta bihotzaÆre betea. Ez al dakizu Xabier Letek zer zion, ene maitea? Sarritan onuragarri dela negarrik ez egitea. Zure negarrak sortzen du gure kezka eta arrenkura. Nun ote dago jaioberritan zendun irribarre hura? Ulertu arren gu ikusita sentitzen duzun mindura, pentsatu zazu jaio zerala amesten dugun mundura. Ia lo pixkat egiten duzun, ene bihotzeko lora; eta hartara aita ta ama egongo gera gustora. Egizu lo-lo obabatxoa, oba, oba, oba, oba, edo bestela zu ikustera osaba etorriko da! 37
  40. 40. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.BERTSOAREN FITXA Bertsolariak: Iturriaga Unai / Enbeita Oihane Herria: Bilbo Eguna: 2002-12-08 Gaia: Zu Oihane, etxe zahar bateko mamua zara. Gaur Unai, inmobiliariakoa etorri da etxea ikusten.Doinua: Haizeak bidali du Neurria: Zortziko txikia Lana: Binaka gaia-emanda Jardun-mota: Txapelketa Motiboa: Bizkaiko Txapelketa Gai-jartzaileak: BBE Taldea Gai-jartzaileak: Mandaluniz Bernardo 1) Enbeita 2) Iturriaga: :Bakarrik egunean Zu lasai egon, zure ta bakarrik gabaz; barri nik badakit. bakarrik hainbat urte Jentea ikaratzen da, hemen emon dodaz. ez dakit zergatik! Arpegi zuri hori Baina oin jentea dau ta erropa baltzagaz... modu espezialetik... neu naz mamua eta Hamar kilo gehiago neu ikaratu naz! morboarengatik! 3) Enbeita: 4) Iturriaga: Orain artean neukan Baina amaitu jatzu etxean patxada. zure erreserba... Etxea saldu gura Baten batek pagau dau haundien erara... etxe honen zerga. Arren, ez eizu eroan Lanbidea saltzea dot... mutil salmentara!, Besterik, ba, zer da? etxetxu hau ondare Gero egingo dozu historikoa da. gura beste berba. 5) Enbeita: 6) Iturriaga: Neuk geratu behar dot, Aspaldi hemen sartu iraun eingo badu. eta hemen dirau; Merkatuan barruan ez dau alde egingo, inor ez da salbu! ez, hemendik ri-rau! Okupatu egizu, Eskatzera nindoan egin bere kargu! miloiak hamalau, Mamuen ekipo bat baina honek prezioa osatuko dogu. igo egin nahi dau! 38
  41. 41. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.11. JardueraBertso saioa UrnietanAMETSBaina ondoko gizonarekinSegi ordez egurreanHementxe nago beste gairen batAukeratu beharreanPentsa ezazu zer garrantziaUrnietako lurreanLeku guztitan ez da kantatzenBi kamararen aurrean (bis)SUSTRAI Eta klasea neurtuko balitz Kameraren arabera Derrepentean igota gaude Amets, jainkoen artera Begira zazu horko gizona Pultsuan eusten kamera Saio osoa hola pasata Majo nekatuko zera (bis)AMETSTa kameraren neurriari’reLuzatu zaiozu bistaHor ikusten da zein den nongoaZein den nongo periodistaEzkerrekoa kanal plus edoKanal Via ko artistaTa eskubiko hori izango daUrnietako Telebista (bis)SUSTRAI Okurritzea gauza bat da ta Zuk badaezpada bota Ezkerrekoa ailasirako Mailara duzu igota Eta bestea kamara ñaño Horrekin hortxe dago ta Bina nik beti aditu izan dut Neurriak ez du inporta (bis)AMETSBeraz nik ere segituko dut 39
  42. 42. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.Zure hitz horien trazanBaina hala ere be(g)ira gizonaBere kamarakin plazanEskuan ere ai zer pultsuaTa irudiak balantzanEditoreak pentsatuko“terremoto bat izan zan” (bis)SUSTRAI Hori pentsatzen badu tipoak Ez duizango begikoa Afalostean dardarra nola Izaten den betikoa Nik aholku bat emango dizut Adi entzun mutikoa Hurrena erosi zazu kamara Tripode ta guztikoa (bis)AMETSZeren hainbeste lan baldin badaBai saio ta bai otorduHola ibiltzea ez da izangoAsko ibiltzeko moduTripoderen bat igual erosiEgin beharko dioguPoltsa pasatu behar bada lasaiApaizak pasatuko du (bis)SUSTRAI Apaizagana erabakirik Behatza apuntatzea Ez dut pentsatzen ailegatzerik Gure gizona(r)i trantzea Azken aldian hutsikan daude Eliza ta gurutzea Badaezpada hobeto duzu Afaritan pasatzea (bis) 40
  43. 43. Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.13. JardueraBertsoak baloratuzGAIA: Hainbat jira-bira eman zenuten elkarrekin, beti itsasoa tarteko.Orain dela gutxi, itsasoak eraman dizu zure lagunik onena.AITOR MENDILUZEHainbat urtean ibili ginenZu eta biok batean,Honen usterik ezin edukiTxaluparekin joatean,Baina olatu txar bat etorriEta zuretzat kalteanEraman zaitu eta nahiz orainZauden oso apartean,Zertarako det negarra hemenMalko itsao batean.Lehenengo aldiz atera ginenGinelarik bi mutiko,Urteak pasa ta gogoariGuk eutsi genion tinko.“Itsao honen beldurrik gabe”pentsatuaz geurekiko,ta orain nola bota erruagaldu bazaitu betiko?olatu batek eraman zaitubaina amets batek ito.Hitzak alferrik izaten diraholako bat gertatzean,sentimenduak korapilatzenbaitzaizkigu bihotzean.Asko da ia, gehiegi ereutzi duzuna atzean!Agur batekin agurtzen zaitutta hemen nago etxean,zure irri bat somatu nahianni olatu bakoitzean.PUNTUAZIOA (7 epailerena)18,5 - 16,5 -1 7 – 18,5 – 18 – 18,5 – 19,5 41

×