Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
XXII. TXISTE ETA PASADIZO IDATZIENLEHIAKETAKO TXISTE IRABAZLEAK1.SARIAHizkuntzak jakitearen garrantziaUdako egun sargori h...
- G.Z: Ba al dakizu hau alkoholemia kontrola dela?- G: Eta zuk ba al dakizu kotxe hau ingelesa dela eta beste aldean dagoe...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

XXII. Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako txiste irabazleak

650 views

Published on

XII. Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako txiste sarituak.

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

XXII. Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako txiste irabazleak

  1. 1. XXII. TXISTE ETA PASADIZO IDATZIENLEHIAKETAKO TXISTE IRABAZLEAK1.SARIAHizkuntzak jakitearen garrantziaUdako egun sargori horietako batean hor joan da Txindokiko magaletangora txangoa lagun talde bat eta tximistako bidea iritsi aurretiko iturria ikusibezain pronto, beharrezkoa zen ur tragoa egiteko asmoz bertaratu dira. Egarrizakabatzen guztiak eta ura edatera doazela, 200 metro ingurura zegoenartzainaren oihuak entzun dituzte:- Kontuz izan, ez da ur edangarria, oso ur txarra da!Lagun taldeko inork ez zuen euskara ulertzen, ordea eta, beraz:- ¿Qué?Eta berriro ere artzainak:- Kontuz izatea, ez dela ur edangarria!Mendizaleek ezer ulertuko gabe hor jarraitzen dute eta berriro ere galdetu:- Que ¿qué dice?Eta artzainak berriro ere errepikatu:- Kontu izateko, ez dela ur edangarria!Elkarri begira jarri eta inork tutik ere ulertu ez dutela jabetzean,beraietako bat berriro artzainari zuzendu eta:- Mire, somos un grupo de excursionistas del PP de Madrid y noentendemos el vasco, así que háblenos en español, que estamos en España.Eta orduan artzainak erantzun:– ¡Que beban despacito, que sale muy fría!Aitor Calvillo2.SARIAGuardia zibilen kontrolaGuardia zibilien kontrol batean kotxe bat gelditu zuten eta gizonari:- Guardia Zibila: Edan al duzu alkola?- Gizona: Ba... Bai- G.Z: asko?- G: Ezkontza batetik nator eta meza hasi baino lehen 3 vermout hartu ditut,bazkaldu baino lehen hiru garagardo, bazkaltzerakoan 2 ardobotila eta txanpan kopa pare bat eta gero, bukatzekoan, 6 txupito eta 3gintonik.
  2. 2. - G.Z: Ba al dakizu hau alkoholemia kontrola dela?- G: Eta zuk ba al dakizu kotxe hau ingelesa dela eta beste aldean dagoela nireemaztea kotxea gidatzen?Gabriel Sanchez3.SARIAEpaiketaIjito batek epaiketa batera joan behar izan du lapurreta bat dela eta. Epaiketaamaitu eta kartzelara daramatela emazteak telefonoz deitzen dio:– Manolo, zer gertatu da? Zer esan dizu epaileak?– Ba... 7 urteko kartzela zigorra ala 100.000 euro.– Manolo ez izan tontoa, zuk hartu dirua, hartu dirua!!Lorea Iparragirre

×