Izarrak eta Liraili printzesa

745 views

Published on

Kipuren liburutegiko haurrek egindako powerpointa: irudiak, montajea eta ahotza

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
745
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
135
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Izarrak eta Liraili printzesa

  1. 1. Izarrak eta Liraili printzesa Egileak: Iraia A. eta Maria G. Testua: www. Txikinet.com Musika: Carros de fuego
  2. 2. Antzina, gauzak ez ziren gaur egun diren bezalakoak. Garai hartan ez zegoen ez ilargirik, ezta izarrik ere.
  3. 3. Zeruak lurra ikutzen zuen ia-ia eta hodeiak, zer esanik ez, eskura zeuden. Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren. Oso txikiak zirenez, ez zuten zerua buruaz jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez egindako bolak elkarri jaurtitzen, elurrezko bolak balira bezala .
  4. 4. Nagusiak, ordea, makurturik ibili behar izaten zuten beti zeruarekin kaskarrekorik ez hartzeko. Zerua hain hurbil, hain behean, egoteak makina bat buruhauste eragiten zien. Gauean neka-neka eginda egoten ziren, egun osoan markurturik ibili ondoren. Gainera, gauak ilunak eta tristeak ziren ilargirik eta izarrik ez zegoelako.
  5. 5. Urruneko herrialde batean printzesa eder bat bizi zen. Izena ere oso polita zuen: Liraili (Liraili-k «egunsentia» esan nahi omen zuen, haien hizkuntzan).
  6. 6. Arratsalde gozo batean Liraili jauregiko lorategian zegoen josten. Aldean zeramatzan bitxiak oso astunak zirenez, buruko diadema, belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepoko luzea kendu eta bi hodeiren artean eskegi zituen.
  7. 7. Orain askoz hobeto nago. “ Orain askoz hobeto nago”- pentsatu zuen Liralik zama hura arinduta. Dena den, bazuen beste kezka bat, beste buruhauste bat: josteari utzi eta burua altxatzen zuen bakoitzean zeru-sapaiari takarreko ederra jotzen zion. Horregatik bere nebari laguntza eskatzea erabaki zuen.
  8. 8. Neba Malakas deitzen zen (Malakas hitzak, «sendoa» esan nahi omen zuen ). Izan ere herrialde hartako gizonik indartsuena bera zen. Liraili k hau esan zion Malakas i: Malakas, bada garaia zure indarra jendearen onerako erabil dezazun, jendeari laguntzeko Zer nahi duzu egitea, Liraili? Jaso ezazu zerua gorago. Hartara ez dugu zeruan makurturik ibili beharko
  9. 9. Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno, bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Zeruak gorako bidea hartu zuen eta ez zen berehala gelditu: egunak joan egunak etorri, zerua urrunduz joan zen.
  10. 10. Baina zer ahaztuko eta Liraili ri bitxiak hodeietatik hartzea ahaztu!. Ooooh! Lastima!. Ordutik aurrera bere buruko diadema zeruan zintzilik dago, eta guk «Ilargia» deitzen diogu. Baina bitxi gehiago ere ahaztu zuen: belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepokoa. Han goian daude guztiak: Izarrak . Orain, pozik nago!

×