Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Hitler: Gaitzaren inperioa

2,100 views

Published on

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Hitler: Gaitzaren inperioa

  1. 1. MUNDUA 1918-1939 HITLER GAITZAREN INPERIOA
  2. 2. ZER GERTATU ZEN ALEMANIAN? ZERK EGIN ZUEN POSIBLE HITLER? HAUXE DA IKASGAI HONEN HELBURUA. HORRETARAKO SAIATUKO GARA AZTERTZEN MUNDUAREN BILAKAERA, EKONOMIKOA ZEIN POLITIKOA, 1918-1939 BITARTEAN ETA BEREZIKI IKUSIKO DUGU URTE HORIETAKO BILAKAERA ALEMANIAN PELIKULA BATEN BITARTEZ, “HITLER: GAITZAREN INPERIOA”
  3. 3. GERREN ARTEKOA 1918: Versalleseko Ituna 1918-24: Gerraren osteko krisialdia 1923-29: Susperraldi ekonomikoa 1929-33: 29ko krak-a 1933-39: Demokrazia versus faszismoa 1939-45: Munduko II Gerra
  4. 4. Bakea Europako mapa berria: 1.Inperioak desagertzen dira. 2.Balkanetan Yugoslavia nagusitzen da. 3.Frantziak 1870ean galdutako lurraldeak berreskuratzen ditu. 4.Sobietar Batasunaren inguruan estatu-tapoiak sortzen dira. 5.Italiak ez du Balkanetan agindutako lurraldeak eskuratzen. 6.Alemanian bitan banandu zen (Dantzing korridorea) Kalte materialak: 1.Batez ere frantzian eta Belgikan 2.Ekonomiek galera handiak (BPGren %30ª bataz beste) 3.Ekonomiak birmoldatu behar ziren (Gerra- ekonomia batetik kontsumo ekonomia batera) 4.Gerran parte hartu zuten estatuek zor handiak metatu zituzten gerra finantziatu ahal izateko. Giza-kalteak (Ikus koadroa)
  5. 5. DIKTAT ALEMANIA ETA BAKE-ITUNA 1.Alemaniak amore eman zuen Wilson Presidenteak proposatu zituen 14 puntuak aplikatu behar zirelakoan. 2.Gerraren porrota Kaiserren abdikazioa ekarri zuen. Une honetan bi prozesu aktibatu egin ziren. Batetik, SPD eta Zentrum alderdiek Weimarren asanblada konstituziogilea sustatu zuten eta, aldi berean, aliatuekin negoziatzen hasi ziren. Bestetik, egoera nahasiaz baliatuz, KPD (Espartakistak) altxatu ziren boltxebikeen adibideari jarraituz. 3.Bake-negoziaketak berehala bestelako egoera planteatuko zuen. Wilsonen jarrera bakezalea bazteruz, Frantziak eta Belgikak Alemania zigortzeko asmoa argi eta garbi adierazi zuten. Alemania erruduna zen. 4.Weimarreko alderdiek presa handia zuten. Bakea onartu behar zuten iraultza komunistari aurre egin zezaten. 5.Versalleseko ituna onartzeak traizio-mitoa ekarri zuen. Gerra ez zuten militarrek galdu, politikariek baizik.
  6. 6. ALEMANIA ETA BAKE-ITUNA 1. Alemania gerraren erruduntzat jo zuen. 2. Alemaniak kalte-ordainak ordaindu behar zituen. 3. Alemaniak armada izateko eskubidea galdu zuen. 4. Alemaniak itsas-armada galdu zuen. 5. Alemaniak kolonia guztiak galdu zituen. 6. Alemania bi zatitan banatuta gelditu zen (Dantzing korridorea) 7. Sarre eskualdea Frantziaren eskutan gelditu zen 15 urte bitartez. 8. Renania desmilitarizaturik gelditu zen. 9. Alemaniari Austriarekin batzeko aukera debekatu zioten.
  7. 7. GERRAONDOKOA
  8. 8. 1918-1924 Krisialdi ekonomikoa: Desmobilizazioa eta langabezia Ekonomia birmoldatu (Gerra- ekonomiatik kontsumo ekonomiarako trantsizioa) Industrien eta azpiegituren berreraiketa Txanponen debaluazioa dolarraren aurrean Inflazioa Zorrak
  9. 9. Debaluazioa Ekonomia berpizteko, Europako ekonomiek esportazioetara jo behar izan zuten, barne eskaera oso ahula baitzen. Produktuak kanpoan lehiakorrak izateko, Estatuek beren txanponak debaluatu zituzten dolarrarekiko. Horrek ekarri zuen inflazioa eta, Alemaniaren kasuan, hiperinflazioa. Ingalaterrak libra sendoa mantendu zuen bere Inperioa berriro ere merkatu bezala erabili zuelako.
  10. 10. Zorrak Gerra bukatuta, estatuek gerran metatutako zorra kitatzeari ekin zioten. Frantziak eta Ingalaterrak oso zor handia zuten EE.BBekiko. Ordainketak egiteko Alemaniak ordaindu behar zizkien kalte-ordainekin kontatzen zuten. Horregatik izugarrizko presio egin zuten Alemaniaren gainetik, kalte ordainak ordain zitzan. Alemania egungo 400.000.000.000 $ pagatu behar zituen.
  11. 11. 1918-1924 Bi gertakizunek berpizte ekonomikoa sendotu zuten eta nazioarteko giro politikoa baretu zuten: • Dawes Plana • Locarnoko Ituna Hazkundeak 1929 arte iraundu zuen. (“20 zoriontsuak”)
  12. 12. Dawes-Plana Dawesen plana bitartez, Alemaniak bere zorra birnegoziatu zuen. Ordaindu behar zuen kopurua gutxitu zen eta epeak luzatu. Ordainketei aurre egiteko Alemaniak kredituak jasoko zituen EE.BBetatik. Frantziak eta Ingalaterrak kalte ordainak jasoko zituzten eta diru horrekin EE.BBei bere zorrak kitatuko zituzten. Kapital-fluxu honek estatu hauen errekuperazio ekonomikoa bultzatu zuen.
  13. 13. LOCARNO Kalte-ordainen auzia bideratuta, Frantzia eta Alemania bildu ziren Suitzako Locarno herrian haien arteko harremanak normaltzeko asmoz. Frantziak Rhur Arroa laga zuen. Alemaniak bere konpromisoak betetzeko asmoa berretsi zuen. Bi estatuek gerra berri bati ukatu zioten eta Alemania Nazioen Elkartea onartua izan zen. Nazioarteko giroa lasaitu egin zen. Bazirudien Munduari aukera berri bat ematen zitzaiola. “20 urte zoriontsuak” hasiak ziren Europan ere.
  14. 14. GERRAONDOKOA EE.BB.ak EUROPA ALEMANIA
  15. 15. 1918-24 POLITIKA EE.BB. • Eskuineko gobernuak. • Krisialdia berehala gainditu: – Errepresioa – Sacco eta Vanzetti • Munduko potentzia • Europako errekuperazioaren motorra (Kredituak, inbertsoak, inportazioak) • Puritanismoa: – WASP – Inmigration Act – Lege Lehorra (Gansterismoa)
  16. 16. 1918-24 Europa Europan ere eskuineko gobernuak nagusitu ziren urteotan. Krisialdia gehiago luzatu zen eta gobernu ezberdinek komunismoaren bultzada eutsi behar izan zuten errepresioa erabiliz. Frantzian eta Ingalaterran erregimen liberala indartuta atera zen. Italian eta Espainian berriz, demokraziak porrot egin zuen eta horren ordez erregimen diktatorialak garatu ziren.
  17. 17. Italia 1. Gerra irabazi eta bakea galdu (Adriatikoko lurraldeak Yugoslabiari eman) 2. Krisialdi ekonomikoa 3. Komunismoaren gorakada 4. Alderdi klasikoen ezintasuna 5. Faxismoaren indarra 6. Erromaren gaineko martxa
  18. 18. Faxismoaren ezaugarriak • Antidemokratikoa • Askatasunik ez • Antikomunismoa • Alderdi bakarra • Liderren gurketa • Errepresioa • Hipernazionalismoa • Propagandaren garrantzia • Ekonomia zuzendu
  19. 19. ALEMANIA • Zein izan zen Hitler? • Nola lortu zuen Alemaniarren borontatea bereganatzea? • Zer izan zen nazismoa?
  20. 20. PELIKULA HONEN PELIKULA HONEN BITARTEZ, HITLERREN BIOGRAFIA EZAGUTZEAZ GAIN, ALEMANIAKO BILAKAERA POLITIKOA ERE EZAGUTZEKO AUKERA IZANGO DUGU. BITARTEZ, HITLERREN BIOGRAFIA EZAGUTZEAZ GAIN, ALEMANIAKO BILAKAERA POLITIKOA ERE EZAGUTZEKO AUKERA IZANGO DUGU.
  21. 21. HASIERA
  22. 22. Gerratik bueltan, Hitlerrek mugimendu espartakistak gidatutako iraultza komunista ezagutu zuen. Komunismoari aurre egiteko, Alemaniak Versallesen inposatutako baldintzak (diktat) onartu behar izan zituen.
  23. 23. Alderdi burgesek , alderdi sozialistaren laguntzarekin, Ernst Rohm-en asalto-indarrak –SA- (frontetik bueltatu ziren soldaduaz osaturiko indar paramilitarrak) erabili zituzten iraultza zapaltzeko. Lider espartakistak eraildak izan ziren eta mugimendua bukatu egin zen. Weimar Errepublika jaio zen.
  24. 24. WEIMAR ERREPUBLIKA • Liberalek eta Sozialistek sustengatutako Errepublika. • Kontrako indarrak: – Komunistak – Ultranazionalistak • Arazoak: – Kalte-ordainak – Hiperinflazioa – Demokrazia indartu
  25. 25. HIPERINFLAZIOA 1922an Alemaniak ezin izan zuen kalte-ordanei aurre egin. Frantziak Rhur arroa inbaditu egin zuen ordainketaren berma gisa. Bertako langileek, protesta gisa, erresistentzia pasiboari ekin zioten gobernuak diruz lagunduta. Alemaniako Banku Zentralak diru premia horri asetzeko, dirua inprimatzeari ekin zion. Urte baten buruan markoak bere balio guztia galdu egin zuen. Dolar bat 2 bilioi marko balio izatera ailegatu zen. Ertaineko klaseek beren aurrezkiak galdu zituzten. Ekonomia kolapsatu egin zen. Dirua beharrean, truekea nagusitu zen. 1923ean txanpon berri bat RENTMARK agertu zen eta prezioak egonkortu ziren.
  26. 26. LEHENDABIZIKO PAUSOAK Ernst Röhm SAren buruzagia Anton Drexler ALP sortzailea Ernst Hanfstaengl Hermann Goering
  27. 27. 1921ean Hitlerrrek ospe handia lortu zuen Municheko ultranazionalisten artean. Berehala eztabaidarik gabeko liderra bihurtu zen bere alderdian, Alemaniako Langileen Alderdia (honuz gero, Alemaniako Langileen Alderdi Nazional Sozialista NSDAP). Bere hitzaldiek (Versallesen kontra, judutarren kontra, komunisten kontra), ertainetako klaseetan eta aberatsen artean arrakasta handia izan zuten. Bitartean, Alemania krisialdi ekonomiko sakon batetan erori zen. Inflazioa gero eta altuagoa zen. Langabeziak etengabe gora egiten zuen. Ekimenarako unea ailegatu zen. Mussolinik Italian egin zuen bezala, Naziak estatu- golpe bat prestatzen hasi ziren. Garagardoaren Pucht-a
  28. 28. Garagardoaren Pucht-a General Erich Ludendorff Rudolf Hess Gustav Von Kahr
  29. 29. Putschekoak epaiketan Putschean 16 hildakoen oroigarria Landberg Gaztelua, Hitlerren gartzela
  30. 30. Mein Kampf Gartzelan Hitlerrek “Mein Kampf” idatzi zuen. Bertan bere politikaren oinarriak finkatu zituen: Arraza ariaren nagusitasuna, judutarren kontrako teoriak, homosexualen kontrakoak, atzeratuen kontrakoak, bizi- espazioa, pangermanismoa, gobernu indartsu baten beharra, Versallesen ukazioa, indarkeriaren defentsa… Ez gaitezen engaina. Dena zegoen idatzita liburu horretan.
  31. 31. EPAIKETA
  32. 32. GARTZELAN
  33. 33. 1924-29 URTE ZORIONTSUAK
  34. 34. 20 zoriontsuak EE.BB.ak Munduko potentzia nagusiena bilakatu zen. Fordismoa zabaldu zen. (Muntai-katea, soldata altuak, kontsumoa). Saltzeko teknika berriak nagusitu ziren (Epekakoak, katalogoak, kredituak…). Aisaldiak garrantzi handia hartu zuen estraineko aldiz (Kabaretak, zinema, bidaiak, irratia, musika…) Gerraren sufrikarioak oso atzean gelditu ziren. Hazkunde ekonomikoak bizi-poza ekarri zuen eta poztasun txoro hori Europara ere ailegatu zen. Moda, telefonoa, kotxea, zinea, irratia, bidaiak, , charleston, festak. Kontsumo-gizartea hedatu egin zen.
  35. 35. 20 zoriontsuak Alemanian Dawes-Planaren eta Lokarno Itunaren ondorioak nabaritzen hasi ziren. Ekonomia egonkortu zen. EE.BBetatik ailegatzen ziren kredituek, kalte- ordainak ordaintzeaz gain, hazkunde ekonomikoa ere bultzatu zuten. Politika mailan sistemaren aurkako partiduek eragina galdu zuten. Oparotasuna Frantzia eta Ingalaterrara ere ailegatu zen. American Way of Life hedatu zen kontinente zaharrean.
  36. 36. ALEMANIA 1925-29 Hazkunde ekonomikoak nazien eta komunisten atzerakada ekarri zuen. Aldiz, Weimar Errepublika sustatzen zuten alderdiak sendotu egin ziren. Hitler, gartzelatik aterata, erbestera joan zen, ez baitzuen mitinak emateko baimenik. Obersalzberg-n (Baviera), Hitlerrek alderdia berregituratzen du. SA-k baztertu eta sortu berria ziren SS-ak bere goardia pertsonala bihurtzen ditu. Alemanian zehar alderdiaren fakzioak sortzen ditu, bai eta Txekoslobakian, Dantzing, Sarre eta Renanian ere. 1926 alderdiaren erabateko kontrola eskuratzen du. Hitlerrek gobernua indarrez eskuratzeko aukera baztertu zuen. Une honetatik aurrera bere helburua hauteskundeak irabaztea bihurtu zen.
  37. 37. NSDAParen EMAITZAK HAUTESKUNDEETAN
  38. 38. Otto Strasser Joseph Goebbels Hitler eta Geli Hitler eta Eva Braun EVA BILAKAERA
  39. 39. 1929-1933 Depresio Handia
  40. 40. 29.eko krisialdia Bukaera bat eta Hasiera bat Zoriontasun eta oparotasunaren azpian, bestelako errealitatea mamitzen hasita zegoen.
  41. 41. Krisiaren zergatiak 1.- Gainekoizpena: Teknika berriek ekoizpena handitu zuten, gehienbat nekazaritzan eta kontsumo- ondasunetan. Nahiz eta kontsumo handia izan, eskaerak ez zuen eskaintza osatzen. Gainera, Europako ekonomiak ere ez zeuden nahiko garatua EE.BBetako soberakinak xurgatzeko. Ondorioak: Produktuak metatzen hasi ziren enpresetako biltegietan Prezioek behera jo zuten eta etekinek ere
  42. 42. KRISIAREN ZERGATIAK: ESPEKULAZIOA 1926tik aurrera New Yorkeko burtsak kreditu eta inbertsioen hiperhazkundea bizitu zuen. Akzioek etengabe egiten zuten gora, bai eta akzioen eskaera ere. Enpresek balantzeak koadratzen zituzten burtsan izandako etekinekin, ez berezko jarduera ekonomikoarekin. Gero eta handiagoa zen alde hori. Gainera enpresa askok eta askok kredituak eskatu zituzten etekin horiek handitzeko.
  43. 43. ESPEKULAZIOA (II) Partikularrek beren aurrezkiak erabili zituzten akzioak erosteko, bai eta kredituetan sartu ere. Bankuak joku honen partaide ezinbestekoak izan ziren. Beraiek oso erraz ematen zituzten kredituak eta askotan akzioak berak ziren kredituen berma. Bankuek akzioak erosi zituzten bere fondoekin.
  44. 44. KRISIA: KRACK Ekonomia errealarekiko distantzia gero eta handiagoa zen. Lortzen ziren etekinak ez zuten zerikusirik ekoizpen-ekonomiarekin baizik eta espekulazioarekin. 1929ko irailaren 29an akzioen balioa jeisten hasi zenean, muntai osoa erori egin zen. Ibertsoreen artean izua zabaldu zen. Milioka eta milioika azkio salgai jarri ziren eta akzioen balioa hondoratu zen. Bankuak, enpresak, partikularrak… Epe labur batetan krisia zabaldu zen sektore guztietara. Langabeziak inoiz lortu zuen maila gorenera jo zuen. Depresio Handia hasi zen
  45. 45. 29.eko KRISIA ETA EGUNGO KRISIA: ESPAÑISTAN Egungo krisia ez da berria. 1929ean suertatu zenarekin antza handia dauka egungoarekin. Bestela ikusi bideoa
  46. 46. HEDAPENA EE.BB.etan sorturiko krisia berehala zabaldu zen Europara. EE.BB.en eskaera murriztu zen EE.BB.en kredituak desagertu ziren eta inberturiko kapitalak aberriratu. Europako estatuen ekonomia berreraikitzeko beharrezkoak ziren inbertsio eta kapitalak desagertu ziren Dawes-Planaren ondorioz sustatutako finantziazio- sistema erori egin zen. Alemania izan zen krisiaren inpaktua gehien sentitu zuena eta honekin batera Frantzia, gerraren ordainak zirela-eta.
  47. 47. ALEMANIA Alemanian ameriketako kredituen eta eskaeraren desagerpenak produkzioa geldiarazi zuen. Kapitalek ihes egin zuten. Monetak balioa galdu zuen eta inflazioak gora egin zuen nabarmen berriro ere. Langabeziak ere eten gabe egin zuen gora. Krisialdi ekonomikoak etsipena berpiztu zuen. Irteera erradikalenak indartu ziren eta indartu ahala Weimar Errepublika ahulduz joan zen. Hitlerren ordua ailegatu zen. 1929-1932
  48. 48. Alemania gerra ondorengo urteetako egoerara bueltatu zen bapatean. Garai hartako frustrazioak berpiztu ziren. Hitlerrek jakin zuen frustrazio korronte hori bereganatzen. Bere mezu, propaganda eta diskurtsoetan, Alemaniak galdutako harrotasuna eta ilusioa eskeintzen zituen. Alemaniak galdutako nagusitasuna berreskuratu behar zuen. Hauxe zen Hitlerrek agindu zuena. Eta mugimendua zabalduz joan zen, izurrite bat zabaltzen den bezala.
  49. 49. CABARET BOB FOSSEK ZUZENDUTAKO FILMA NAZISMOAREN GARAPENA SALATZEN ZUEN MUSIKAL OSPETSUA
  50. 50. Krisiak bere islada izan zuen jaioberria zen arte berri batean: zineman. EE.BB.etan Charlot-ek antiheroiaren papera bete zuen. Charlot debiera ser un hombre duro, escarmentado por la vida y es, sin embargo, un ingenuo. Pudiera ser un resentido, pero es generoso. Pudiera ser un pícaro y es, ante todo y sobre todo, un caballero. Recordaremos que en la más apurada situación nunca pierde la compostura. Si un coche lo derriba, no le dará importancia. Lo importante es mantener la dignidad. Con ademán imperturbable se levantará del suelo, recogerá el bastón, limpiará su bombín, se arreglará cuidadosamente y con premura el nudo de su corbata, se frotará las mangas una vez y otra vez como si la limpieza de la ropa le redimiese de la rotura de algún hueso, mirará con displicencia a su alrededor y volverá a reanudar su paseo como si nada hubiese sucedido. Alemanian, berriz, espresionismoak ematen zuen etorri behar ziren urte ilunak iragarri egiten zituela
  51. 51. KRISIALDIARI AURRE EGITEKO POLITIKAK ESTATUAREN PAPERA: NEW DEAL FASZISMOA
  52. 52. KEYNES Krisialdiari aurre egiteko irtenbide bakarra eskaria sustatzea da. Ekimen pribatua hori egiteko gai ez bada, Estatuak eskaria gehigarri bat sortu behar du: 1.Lan Publikoetan (azpiegituretan) inbertituz, ekimen pribatuarentzako pizgarri bezala (porlana, burdina, osagaiak) eta horrela lanpostuak sortu langabeziari aurre egiteko. 2.Moneta zirkulazioa gehituz kontrolpeko inflazioa sortarazteko. 3.Soldatak igoz kontsumoa sustatzeko 4.Langabetuei gutxieneko errenta bermatuz 5.Enpresei kredituak eskuratzeko erraztasunak emanez 6.Roosevelten New Deal politikaren sortzailea
  53. 53. New Deal • 1932tik aurrera Roosevelt lehendakariak krisialditik ateratzeko diseinatutako politika. • Ardatzak: – Dolarren debaluazioa esportazioak indartzeko – Kredituak emateko erraztasunak eman ekoizpenean inbertitzeko. – Lan publikoetan Estatuaren inbertsiaok indartu. – Soldata minimoa ezarri – Bankuen gainetiko kontrola zorroztu • Ondorioak: – Ekoizpena eta kontsumoa handitu ziren baina ez espero bezainbeste. – Langabezia murriztu zen baina jarraitu zuen altua izaten. – Ekimen pribatuak ez zion babesik eman New Deal-i
  54. 54. EUROPA INGALATERRA SESB FAXISMOA
  55. 55. Irteera klasikoak: Ingalaterra • Liberalismo klasikoaren neurriak: – Kredituen murrizketa – Soldaten jeitsiera – Monetaren balioa mantendu. – Protekzionismoa • Ondorioak: – Eskaera gehiago murriztu zen eta, honen ondorioz, jarduera ekonomikoa ere. – Soldata baxuek ez zuten kontratazioa bultzatu. – Krisialdiaren sintomak areagotu egin ziren
  56. 56. Sobietar Batasuna STALIN • Kulto pertsonala • Alderdiaren erabateko nagusitasuna • Botere banaketa desagertu • Izuaren politika: – Kulak desagertarazi – Garbiketa stalinista: • Purgak • Gulags
  57. 57. 3 milioi hildako
  58. 58. STALIN • Estatuak ekonomia zuzentzen zuen. • Bost urtetako planak • Hazkunde Ekonomikoa • Kulturaren gaineko kontrola • Zentsura • Propaganda KRISIA 1. Ekonomia espekulatzailea garatu ez zenez, 29ko krackak ez zuen eraginik izan SESBko ekonomian. 2. Europako langile mugimenduarentzako kapitalismoarekiko komunismoaren nagusitasuna frogatuta gelditu zen. 3. Krisialdiarekin Komunismoa indarberriturik atera zen
  59. 59. Zentsura
  60. 60. Irteera autoritarioa: Faxismoak • Krisialdiak Europako demokrazien ahulezia agerian utzi zuen. • 1939rako Frantzia, Britainia Handia, Benelux, Txekoslovakia eta Eskandinabian ezik, gainerako estatuetan erregimen totalitarioak ezarriak ziren. • Estatu Totalitarioak – Plan ekonomiko zentralizatuak ekoizpena areagotzeko. – Autarkia ekonomikoa – Armagintza
  61. 61. ALEMANIA HITLERREN ORDUA
  62. 62. BOTEREA
  63. 63. KRONOLOGIA • 1933-II- 27: Reichtag erreketa • 1933-III-1: Komunisten errepresioa • 1933-III-5: Azken hauteskundeak. Hitlerrek botoen %44a lortzen du. Bere egitasmoa burutzeko parlamentuaren 2/3ak behar zituen. Horretarako diputatu komunista guztiak eta hainbat sozialistak ere atxilotuak izan ziren. • 1933-III-21: Lege gaitzailea. Parlamentuaren onespenarekin Alemania diktadura bat bihurtzen da.
  64. 64. BUKAERA
  65. 65. Kronologia • 1933-IV-1: Judutarren kontrako neurriak hasten dira • 1933-V-3/VI 21: Alderdi politiko guztiak disolbatu egiten dira. • 1934-VIII-2: Hinderburg hiltzen da. Hitlerrek bere burua Führer izendatzen du. • 1934-VII-2: Aizto luzeen gaua: SAk eta beste opositore batzuk erailak izan ziren. • 1935-IX: Nurenbergeko legeak. Judutarrek nazionalitatea galtzen dute. • 1938-XI-9: “Apurturiko kristalen gaua” Judutarren erailketa eta sareketa masiboak. Holokaustoaren hasiera
  66. 66. Ardatzak • Bizi-espazioa • Versallesen kontrako politika • Judutarren kontrako politika • Ekonomiaren susperraldia (Armagintza) • Errepresio politikoa • Gizartearen gaineko erabateko kontrola. (SS eta Gestapo)
  67. 67. GERRARAKO BIDEA 1929-1935
  68. 68. Gerrarako bidea • 1931 Mantxuria (Japoniak bere politika inperialistari hasiera ematen dio) • 1934: Italiak Etiopia inbaditzen du • 1936: Espainiako Gerra Zibila (Italia eta Alemaniak Frankori laguntzen diote)
  69. 69. Gerrarako bidean • 1936 Renania armaz hornitu. Ekintza honek Versallesekiko haustura suposatzen zuen • 1938 Anschluss. Alemania eta Austria bateratu (Versallesen propio debekatua) • 1938: Municheko Konferentzia: Sudeteak Alemaniarentzat. • 1939: Txekoslobakia inbaditu
  70. 70. Gerrarako Bidea • 1936 maiatza: Italiarekiko Ituna • 1936: AntiKomintern Ituna Japoniarekin • 1939 abuztua: Germaniar-sobietar Ituna • 1939 iraila: Alemaniak Polonia inbaditu GERRAREN HASIERA
  71. 71. II MUNDU GERRA EUROPA OZEANO BAREA
  72. 72. EUROPA
  73. 73. OZEANO BAREA
  74. 74. GERRAREN ONDORIOAK ONDORIO DEMOGRAFIKOAK
  75. 75. 21.100.000 2.060.000 7.000.000 5.420.000 610.000 410.000 13.500.000 292.000 4.720.000 GUZTIRA: 55.527.000
  76. 76. HOLOKAUSTO • 1944-45 bitartean naziek “azken soluzioa” deituriko juduen exterminio politikari ekin zioten. • 6-7 milioi judutar garbituak izan ziren. • Dachau, Treblinka, Auschwitz, Belzec… ezagunenak dira.
  77. 77. Begiratu gizaki honen begiak eta esan ea zer ikusten duzun
  78. 78. “GIZAKIOK EZER EZATIK MISERIAREN GAILURRERAINO AILEGATU GARA” A.EINSTEIN
  79. 79. GERRAREN ONDORIOAK ONDORIO POLITIKOAK
  80. 80. GERRA HOTZA • Gerraren bukaerak ez zuen pakerik ekarri. Garaipenaren ostean mundua eta, bereziki Europa, guztiz bateraezinak ziren bi bloketan banatuta geldituko dira. Alde batetik bloke kapitalista, EE.BBak buru duela, eta, bestetik, bloke komunista, SESB-k zuzenduta. Bi bloke artean altzairuzko teloi bat altxatu zen W. Churchilen esanetan. Enfrentamendu honek datozen berrogei urteko historia markatuko du.
  81. 81. MAPA BERRIA
  82. 82. ALEMANIA
  83. 83. BERLIN
  84. 84. 2. ebaluaketa

×