Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Escher euskaraz20

319 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Escher euskaraz20

  1. 1. Irudikeriak. Jarraitzeko sakatu edozein teklari edo saguaren botoiari. ONGI IBILI!
  2. 2. Langileak, itxuraz, etxe batean lanean ari dira. Baina non dabiltza? Terrazan, teilatuan ala zoluan?. Jakin nahi genduke, gainera, etxea non dagoen, Zein itxura duen bertan bizi denak. Begira! Agur egin dizu eta!
  3. 3. Arreta jarri aldameneko bi multzoei Zein da puntu gorri handiena? Goikoa ala behekoa? Aukeratu baduzu oker zabiltza. Biak berdin-berdinak dituk! Ezetz? Neurtu eta baieztatu! Eta orain?
  4. 4. Noraezean dabiltzan Txindurriak galdu dira Moebius-en zintan. Jarrai ezaiezu euren bidean. Konturatuko zara nola hasierako puntura bigarren itzulian helduko diren. Harritzekoa? Azalpena badu.
  5. 5. Hemen duzu ospetsua izan zen Escher-en ur-jauzia. Ezinezkoa bere ezinean. Ezkerreko goiko ertzari erreparatu eta errota mugiarazten duen ura erortzen ikusiko duzu. Ura, ondoren, ubideari jarraitu eta zuregandik urruntzen da. Bat-batean eta jeitsi ondoren lortu duen urrutiko puntua, bat dator puntu hurbilen eta gorenekin. Eta berriro erori! Ezinezko ur jarioa da!
  6. 6. Irudiko lerro horizontalak elkarren paraleloak direla uste al duzu? Ez, horixe! Baiezta ezazu erregela batez eta konturatuko zara.
  7. 7. Hara iruditxoa! Arretaz begiratu!.Orri batetik irteten diren narraztiak dira, alajaina!. Bi dimetsioko mundu batetik, planu batetik alegia, hiru dimentsiokoa sortzen da. Ohartu zaitez lagartoen ibilbidea itxia dela!. Orritik atera eta, gutxi baina ibili ondoren, orrira datoz. Harrigarria benetan!
  8. 8. Ondoren Escher-en ezinezko mundua duzu. Bertan eskilera batetik igoten zoaz, segiduan jeisteko. Eta halere, maila berdinean zagoz. Abadei jarraitu... Igoten zoaz seguru!. Baina bira osoa eman duzu eta bertan zagoz. Igoera infinito dirudien eszena hau lortzeko eskailera-mailak horizontalki ipini dira inguruko elementu guztiak espiralean igotzen diren bitartean.
  9. 9. Orain ispiluaren aurreko emakume ederraren isla ikusten duzu. Zure aulkia gurpilak baditu egin atzera arin. Bestela itzi egizuz erdixka begiak. Ikusiko duzu zein gutxi geratzen zaion emakume gaxoari!
  10. 10. Oihal honen matrizea gune zurietan elkartzen diren hariez osoatuta dago. Baina puntu beltzak ere badagoz! Ala ez?. Berriro begiratu eta zuriak dira! Eta beste beltzak ere agertu egiten dira, geratu gabe. Zorabiatu baino lehen segi hurrengo irudikerira.
  11. 11. Begiratu adi-adi irudiari. Koadrotxo zuri-beltzeko kuboa da, bai. Beno ba..., saiatuz gero beste zerbait ere ikusiko duzu. Ezetz?. Esango dizut. Bi pareten arteko zolua ikusiko duzu. Orain bai?.
  12. 12. Esan zein lerro den luzeagoa Atik Bra doana ala Btik Cra doana. Ezin sinistuz bazabiltza ere, biak dira berdin-berdinak. Zu zeuk baiezta ezazu. Erabil ezazu erregela, atzaparrak ala paper-zati bat.
  13. 13. Zeintzuk dira irudi honetako sekretutxoak? Ikusten duzunez bi mundu desberdin daude aldiberean leku berean. Batetik, esfera islatzaileari eusten dion eskuaren mundua dago. Bestetik, esferaren islan, indirektoki, gela oso bat, bertan dagoen gizona esferari eusten diolarik. Munduen zentrua gizonaren begia duzu esferari eta guri ..... Begira dagoena..
  14. 14. Hona Escher maitiaren beste irudi bat. Nola egingo zuen eta zertan gainditzen nauen azaltzen saiatuko naiz. Arrastoak emango dizkizut eta ondorengoak zure esku. Eskailera honetatik beren gorputzak kiribilduz eta hiru hanka-pare dituzten animaliatxo narraztia torpeak dabiltza Ohar zaitez zein den animalitxo bakoitzarentzat pareta, Sabaia agian, horma edo pareta ote?.
  15. 15. Laukiaren erdian zirkulua dago. Eta zerbait gehiago ere . Zirkulua bizirik dagoela ematen du, laukiaren barruan ezeroso balego edo. Mugitu zure burua aldeetara poliki eta hobeto ikusiko duzu. Erlajatu lepoko mina edo begiak gorritu baino lehen eta segi hurrengo diapositibara.
  16. 16. Hemen ezinezko irudia izenetako bat. Marko triangeluar bat da. Egin ezin daitekeen solidoa da. Baina nola da posible irudia lortzea?. Aztertu bere aldeak eta erpinak eta ondo daude guztiak. Kuriosoa, ezta?
  17. 17. Argiztapen barroko batek eskuan zerbait bitxia duen emakumea uzten du agirian. Baina zerbait hori bizarra eta ile luzea dituen gizon baten bibotearen punta ere bada. Begiratu ondo. Eta emakumearen burua gizonaren begia da. Dalirena izango ote?
  18. 18. Jolastuko al zenuke daduetara honelako kuboekin? Bi alde ondo daude baina beste laurak...?
  19. 19. Begira zorrotz eta ilustrazio honetan dauden bederatzi pertsona bilatu. Ez dituzula guztiak aurkitu?..., bada, edozein tekla edo saguari sakatu eta agertuko zaizkizu
  20. 20. 1) Zeruko aurpegia aurrez-aurre. 2) Zeruko aurpegia soslaiz. 3) Zeruko aurpegia soslaiz. 4 ) Zeruko aurpegia soslaiz. 5) Zeruko aurpegia soslaiz. 6) Gona luzeko andrea. 7) Andra honen besoetako umea. 8) Kapela eta bizar zuridun agurea. 9) Arkua, andrea eta agureak osotzen duten soslaiko aurpegi handia... Eta bere bularreko eskua... edo txakurra.

×