Batera

430 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
430
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Batera

  1. 1. Kolonbiako Iparraldeko sumendia da. Bere garaiera 5.321 metrokoa da. Nevado del Ruiz glaziarrez estalia dago. Azaroaren 13an, 24.800 pertsona inguru hil ziren sumendi honen eztandaren ondorioz; Armerako tragedia bezala ezagutu zena. Adituen kalkuluen arabera,25.000 pertsona hil ziren. Antzeko gertakariak izan ziren 1.595ean eta 1845, baina ez ziren hain suntsitzaile eta hilgarriak izan. Nevado del Ruiz, parke natural nazionalaren barnean dago, Parkea gune turistiko ezaguna da, eta bertan turistentzako babeslekuak daude; sumendiaren magalak neguko kiroletarako erabiltzen dira, eta amuarrainak arrantzatzeko.
  2. 2. Mauna Loa, Hawaii uharteetako eta munduko sumendirik handiena, esnatzen da ia 20 urte lo eman eta gero. Mauna Loaren azken erupzioa 1984an gertatu zen; orduan hiru astez bortizki isuri zuen laba, eta laba ibaiak Hilo hiritik 6 kilometrora heldu ziren. Muna Loa sumendia oso suntsigarritzat jotzen da, 1950ean, ezagutzen den erupzio okerrena gertatu zenean, laba-ibaiak itsasoraino heldu ziren 7,5 kilometro orduko abiaduran. Gainera; 1843tik 33 alditan izan ditu erupzioak. Eta, haien esanetan, Mauna Loa esnatzen ari da. Baina joan den maiatzaren 12an, periodoa bortizki amaitu zen, eta, geroztik, tontorreko gainazala puztu eta hondoratzen ari da. Horrek azpian laba pilatzen ari dela esan nahi du eta, beraz, erupzioa gerta daitekeela. Galdarako gainazalak gora edo bera egiten duen bertan kokatutako GPS detektagailuen bidez neurtzen dute. Eta, haien bidez, hasi berri den prozesuaren jarraipen osoa egin ahalko dutela espero dute ikertzaileek.Hala, Mauna Loaren erupzioari hasieratik amaieraraino jarraitzen zaion lehen aldia izango da. Bere bolumena 75.000 km kubikokoa da. Muna Loa izenak mendi luzea esan nahi du. Archibald Menzies Mauna Loa igotzen lehengo europarra izan zen.
  3. 3. Etna Siziliako ekialdeko kostaldean dagoen geruzasumendia da, Messina eta Cataniatik gertu kokatuta,Italian. Europako sumendi aktiborik handiena da eta gaur egun 3.326 m ditu, erupzioen eraginez 1865tik 21,6 m gutxiago izanik jarraitzen du. Alpeetatik hegoaldera dagoen Italiako mendirik altuena da eta 1.190 km karratuko azalera du. Gaur egun Etna sumendiak lau krater ditu: ipar-ekialdeko kraterra, Boraginea, Bocca Nuovay eta ipar-ekialdeko kraterra. Etna mendia munduko sumendirik aktiboenetako bat da, ehunka aldiz sartu baita erupzioan milioi erdi urteetan zehar. Batzuetan oso suntsitzaile izanda ere, jendeak ez du arriskutzat hartzen. Hala ere, historikoki zenbait erupzio arriskutsuak izan du: Vergiliusek Aeneisetan deskribatzen duena, 1669koa, 1928koa, etab. Etnaz gain, Italian badaude beste sumendi batzuk ere, Vesuvio eta, Stromboli esaterako. Hala ere, bi horiek ez dute Etnarekin inolako erlaziorik, prozesu geologiko oso ezberdinengatik sortu baitira.
  4. 4. Fuji mendia Japoneko mendirik altuena da, 3.776 metro ditu. Azkenengo erupzioa 1.707an izan zen,eta horren bidez krater berri bat sortu zen. 781.urtetik 16 erupzio erregistratu ziren. Azkenengo 300 urteetan ez da erupziorik izan. Fuji mendiaren benetako izena Fujisan da, Fuji mendia isla batean kokatuta dago. Japoniako erdialdean dago. Fuji sakratutzat dute antzinatik.Antzinean emakumeek ezin zuten Fuji mendiaren tontorrera igo,Meiji aro arte. Gaur egun oso leku famatua da, batez ere mendizaleen artean, nahiz eta sumendi aktiboa izan.
  5. 5. Kilauea munduko sumendirik handienetako bat da, eta Hawaii uhartean dago, Mauna Loa uhartearen hegoaldean . Sumendiak berak, 1111 metroko altuera du. Bere kraterrak 165 metroko sakonera eta 3 eta 5 kilometro arteko zabalera du. Hawaiieko sumendi hau, Pele suaren jainkosaren etxetzat hartzen dute. Kilauea oso sumendi aktiboa da, ia etengabe eztanda egin duena. Ez da harritzekoa urte edo hamarkadetan aktibo egotea. Azken eztanda, 1983an hasi zen, eta gaur egun ere hantxe mantentzen da. Garai historikoetan, zenbait eztanda handi izan ditu, horietatik azkena 1824ean izan zen. 1790ean eztanda batek 90 eta 100 arteko pertsona hil zituen. Kilauea Hawaiieko sumendirik gazteena eta aktiboena da.
  6. 6. KILIMANLARO KILIMANJARO: Kilimanjaro mendia izen bereko parke nazionalean kokatzen da, Tanzanian 5895 metrotako altuera du eta Afrikako gailurrik altuenetako bat da. Hiru krater dituen stratus-sumendia da eta elur iraunkorrak ditu, bere gailurrean dagoen glaziarraren ondorioz. Azken urtean kezka handia sortu du glaziarraren lodierak eta hedadurak jasan duen murrizketak, klima aldaketa dela eta. KILIMANJARO HISTORIA: Kilimanjaro arroka gorriz estalita dagoela esaten dugu.Kilimanjaroa Kilimanjaro National Park deritzonak babestua dago.Gailurreko glaziarrak urtzen ari dira eta 1900ean 12km bazituzten ere, gaur egun ez dituzte 2km besterik estaltzen. Erritmo honekin jarraituz gero 2020 ingururako desagertuko dira.(Urtero 20.000 pertsona inguru saiatzen dira gailurrera irizten). Kopuru hau Tanzaniako agintariek lotzen dute. Parkean sartzeko 500$ inguru ordaindu behar da.
  7. 7. Krakatoa Indonesiako sumendia da. 1883ko Abuztuaren 27an lau eztanda erraldoiek, tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituen. Erupzioa 1883ko maiatzean hasi eta 1884ko otsailean bukatu zen. Lurrikaren ondorioz, sumendiaren jarduera areagotuz joan zen, erupzio handia gertatu arte. Garai hartan Indonesia Herbereetako kolonia zen hori dela eta hildakoen kopurua Herbereetarrek harturiko datuetan oinarritzen da. Guztira 36.417 hildako egon ziren. Dena den XX. mendean zehar eginiko ikerketek kopuru hori 120.000 inguru igoarazi dute . 1.883ko erupzioa oso gogorra izan zen 4.800 kilometrotara eta Australian entzun zen.
  8. 8. Teide Espainiako mendi altuena da, 3.718 metrokoa. Tenerifeko uharteko gailurra da. Ozeanoko lautadatik 7.000 metro igotzen da. Munduko hirugarren sumendirik altuena da. 1954an natura parketzat izendatu zuten ``Parque nacional de las Cañadas del Teide´ izenarekin. 1582an Sir Edmun Scoryk lehenengo igoera egin zuen . Azken erupzioa 1909. urtean izan zen.
  9. 9. Vesuvio Afrikako eta Eurasiako plaken arteko eraginez sortu zen. Vesuviok 1.981 metroko altuera du. Napoli hiritik 9km ingurura dagoen sumendia da. Vesuvio orain dela 25.000 urte hasi zen sortzen. Bere azkeneko erupzioa 1.944an izan zen. 79.urtean izandako erupzioan, sumenditik etorritako errautsek, Pompeia eta Herkulanum hiri erromatarrak suntsitu zituen. 3.600 pertsona inguru hil ditu guztira. Pertsona, herri, eta gauza guztiak errautsaren azpian geratu ziren. Errautsa kendutakoan, zulotxo batzuk geratzen ziren. Zulotxo oiei, eskaiola botatzen zioten hutsunea bete arte. Eskaiolak zuloaren forma
  10. 10. hartzen zuen, eta sikatzean eskaiola atera eta formaren bidez zer zen jakiten zuten. 79. urteko erupzioa lurrikara batengatik sortu zen, erupzio horrek 20 ordu iraun zituen. Munduko sumendi arriskutsuenetariko bat bezala hartu zuten.
  11. 11. Saint Helen Ameriketako Estatu Batuetako Washinton Estatuko Skamaia konderrian dagoen sumendia da. Oraindik bizirik dago. 2550 metroko garaiera duen sumendia da. Orain dela 40-50.000 urte sortu zen. Orain dela 2.000 urte erupzioa egin zuen eta orain dagoen bezala geratu zen. 1982ko martxoaren 20an 4,1 graduko lurrikara baten ondoren, sumendiak erupzioa izan zuen eta Ameriketako Estatu Batuetako erupziorik handienetakoa izan zen. 57 pertsona hil egin ziren. Sumendiaren azken erupzioa 2004. urtean izan zen.
  12. 12. Popocatepetl Mexiko erdialdeko sumendi aktiboa da, Morelos, Puebla eta Mexiko estatuen mugan kokatuta dago. 5426mko altuera du.Mexikoko bigarren mendi garaiena da. 1947an erupzio garrantzitsu bat izan zen. 1994ko abenduaren 21ean, sumendiak errautsak eta gasa kanporatu zituen eta inguruko herriak hutsarazi zituzten. 2000ko abenduan, milaka pertsona ebakuatu
  13. 13. zituzten bulkanologoek alarma jo zutenean. 2007ko abenduaren 1ean, beste errauts kanporaketa bat egin zuen, 2km igo zena.
  14. 14. Tambora Indonesiako sumendia da , Sumbawa uhartean dago. Orain dela 57000 urte sortu zen, eta munduko sumendirik garrantzitsuenetako bat da. Mendiak 2722 metro altuera eta 8 kilometro zabalera ditu. 1967.urtean izan zen bere azken erupzioa. 1815eko apirilean milurteko erupziorik handiena gertatu zen bertan. Hain zaratatsua izan zenez 2000 m-ko distantziara entzun zen. Guztira 71.000 pertsona hil zirela uste da. Pertsona gehienak janari eta ur gabe hil ziren labak dena erre zuelako. 1816.urtean errautsek atmosfera estali zuten eta udarik gabeko urtea gertatu zen. Hau da. errautsek eguzki izpiak estali zituzten eta oso uda hotza gertatu zen.

×