Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Eskolaz kanpokoak eta goiztiarrak

419 views

Published on

Eskolaz kanpokoen 2015-2016 ikasturterako katalogoa

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Eskolaz kanpokoak eta goiztiarrak

  1. 1. Eragintza Kultur Erakundearen aurkezpena > 3 Eskolaz kanpokoen garrantzia > 4 Helburu orokorrak eta zehatzak > 6 - Goiztiarrak programa > 7 - Haur hezkuntzarako proposamenak > 10 - Lehen hezkuntzarako proposamenak > 13 Baliabideak > 16 Koordinazioa eta kudeaketa eredua > 17 Ebaluazio eredua > 18 Aurrekontuak >19
  2. 2. ERAGINTZA Kultur Erakundea 1998. urtean URTXINTXA Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko jendartearen esku-hartzerako erakundea da. Bi arrazoi nagusirengatik sortu zen: - Orduko esku-hartze eskaintzan Urtxintxa Eskolak bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako. - Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek, esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren balioak transmititu ahal izateko. Erakundearen helburu nagusia balioetan oinarritutako suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea da. Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere, norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera desberdinak eskainiz. Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak, eskolaz kanpoko jarduerak… Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu eraldatzailea dugu presente. Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu gurean. Aniztasunean oinarritzen da jasotzaileen profila, kultura, sexu, gaitasun… zein hizkuntza desberdinak aintzat hartzen direlarik.
  3. 3. Eragintza Kultur Erakundeak 2015-2016 ikasturterako hurrengo eskolaz kanpoko ekintzen proposamena luzatzen du. Gure elkarteak, urteak daramatza zenbait ikastetxetan mota honetako egitasmoak aurrera eramaten, eta urteetako esperientziatik eta eskarmentutik abiatuta, zure ikastetxeko behar eta nahiei egokitutako proposamena aurkezten dizuegu. Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatuko dugu, baina bestelako helburu batzuk ere landuko ditugu: kooperazioa, kultura aniztasuna, aukera berdintasuna, talde izaera, errespetua, parte hartze aktiboa, eta abar. Espazioak garrantzia handia du jolasaren garapenean, izan ere, ondo eta kontzienteki egituratutako espazio-denbora batek, errazago bultzatuko du hainbat trebezia eta ahalmenen bilakaera. Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da; honek funtzio desberdinak ditu: • Funtzio ludikoa: jostagarria da, ondo pasatzeko unea. • Funtzio soziala: kideen arteko elkarrekintza gertatzen da eta norbanakoa taldearekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du • Funtzio hezitzailea: gorputza eta adimena entrenatzeko unea da eta bertan hainbat abilezia eta trebetasun garatu daitezke.
  4. 4. Jolasa funtsezko jarduera da pertsonaren bizitzan, jolasaren bidez ikasten baitugu eta jendarteratzen baikara; bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du, besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu, bereganatu eta menderatzearren. Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da. Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso egokia da zenbait helburu lantzeko: • Alde batetik, euskararen erabilera sustatzen da; partaideen euskararenganako ikuskeran eta motibazioan eragin nahi genuke, hizkuntza-ikasketak dikotomia kolokan jarriz eta euskara bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu. • Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak (bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu helburu: talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak, eta abar.
  5. 5. HELBURU OROKORRAK  Euskara eta jolasa lotzea  Lagunarteko hizkera indartzea.  Euskara, harreman hizkuntza bezala sustatzea.  Garapen pertsonala, bultzatzea.  Aisialdiaz gozatzea  Isolamendua dakarten jolasen aurrean (PSP...) betiko jolas kooperatiboak berpiztu eta sustatzea, elkartasun eta laguntasun baloreak landuz.  Kultur aniztasuna balore gisa lantzea.  Aukera berdintasuna sustatzea. HELBURU ZEHATZAK  Partaideak aisialdian euskaraz mintzatzea.  Aisialdirako zein jolaserako erabilgarria den hizkuntza barneratzea.  Partaideek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea.  Partaideek irudimena eta sormena garatzea.  Psikomotrizitatea garatzea.  Partaideek gustuko jarduerak burutzea.  Partaideek gauza berriak ikastea.  Elkarrizketan oinarritutako harremanak izatea.  Partaideek talde sentimendua izatea.  Partaideek beste kultura batzuk ezagutzea.  Kultur aniztasuna aberastasun iturri gisa ikustea.  Partaideek genero berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzea.  Estereotipo eta eredu zehatzetatik kanpo, ekintza guztietan partaide guztiek parte hartzea.
  6. 6. !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. ZERGAITIK GOIZTIARRAK? Sarritan gurasoen eta seme-alaben ordutegiak ez doaz bat eta ondorioz eskola hasi arte haurrak uzteko leku bat beharrezkoa da. Programa honen bidez ikastetxeetako goizeko ordutegia luzatu nahi da familiek dituzten beharrak asetzeko helburuarekin. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizeko 08:00etatik 09.00etara eskainiko da edota arratsaldez 16:15etik 17:15era. Hala ere, aurkezten dugun proposamena irekia eta malgua da beraz, aurrerago sortzen diren beharren arabera moldatu eta egokitu liteke. GOIZTIARRAK: ZER DA? Ekintza anitzeko gunea proposatzen dugu: irakurketa, marrazketa, ipuin kontularitza, jolas txikiak, etab… berez gurasoek haurrak uzteko espazio baten beharra dute baina, bide batez, espazio hori, parte hartzaileen beharretara egokitutako gune hezitzailea bilakatuko dugu. Jasotzaileei dagokionez, talde heterogeneoa izango delakoan gaude, ezaugarri desberdineko haurrek osotuta, beraz, hasiera baten, ekintzak txokotan planteatuko genituzke baina, posible dugun guztietan, adin desberdinetako umeen arteko harremanak sustatuko ditugu.
  7. 7. Euskararen erabilerarekiko erlazionatuak: • Euskararen erabilera jolaskideen artean sustatzea. • Euskaraz jolasteko baliabideak luzatzea. • Umeak euskara eta dibertimendua lotzea. Jasotzaileekiko erlazionatuak: • Parte hartzaileen irudimena eta sormena aktiboki bultzatzea. • Umeei aisialdirako aukera egokiak eskaintzea. • Familiei lan eta eskola ordutegiak uztartzeko baliabideak eskaini. Baloreen hezkuntzarekin erlazionatuak: • Neska-mutilen arteko harremanak genero berdintasunean oinarrituak izatea. • Umeen arteko elkarrenganako errespetua indartzea. • Hizkuntza medio, kultur artekotasunaren alde egitea. • Ingurumenaren zainketa ekintza konkretuen bitartez bultzatzea. • Ohitura osasuntsuak barneratzea. HELBURU OROKORRAK • Parte hartzaileen garapen integrala sustatzea. • Partaideen arteko elkarlana eta harremanak bultzatzea. HELBURU ZEHATZAK
  8. 8. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA Mota desberdinetako jolasak burutuko dira; talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak, dantzak eta abestiak, munduko jolasak, hizkuntza jolasak… Euskararen erabilera sustatzea Jolasetarako baliabideak eskaintzea Euskara ikasiz eta erabiliz gozatzea TXIKI·ERRITMO (PSIKOMOTRIZITATEA) HAUR HEZKUNTZA Musika, jolas eta ariketa desberdinen bidez gorputzaren ezagupena, mugimenduak eta erritmoa landuko dituzte. Jolasen bidez gozatzea, beste haurrekin harreman orekatuak ezarriz, diskriminazioak eta jarrera oldarkorrak eta sexistak baztertuz. Gorputzaren mugimendua eta erritmoa lantzea Umeen harremanak bultzatzea Bakoitzak bere gorputza ezagutzea Gorputza sendotzea !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
  9. 9. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK KONTU KONTARI HAUR HEZKUNTZA Ipuinek garrantzi handia dute haur eta gaztetxoen hezkuntza prozesuetan. “Kontu-kontari” ipuin tailerren bidez, euskarazko ipuingintzaz modu atseginean gozatzeaz gain, talde- sorkuntza izango da helburu nagusia. Metodologia sortzaile eta parte- hartzailearen bidez, irudimena, hizkuntza eta adierazpena aberasteko baliabideak landuko dira.  Haurren sormena sustatzea.  Ipuin eta kontakizunez modu ludikoan gozatzea.  Ipuinekin lotutako sorkuntza diziplina ezberdinak ezagutzea.  Talde lana eta elkarlana bultzatzea.  Euskarazko komunikazio gaitasuna hobetzea EUSKAL DANTZAK HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA Mota desberdinetako euskal dantzak ikasteko aukera izango dute.  Euskal kultura ezagutzea eta transmisioa bermatzea.  Psikomotrizitatea eta gorputz adierazpena lantzea. DANTZA SALTSA HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA Saio hauen bitartez, modu dibertigarri eta gozagarrian dantza ezberdinak eta gorputz adierazpena landuko dute txikienek. • Haurren garapen psikomotorra eta kognitiboa garatzea.  Haurrak musika, dantza eta gorputz adierazpenaren esparruan murgiltzea !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
  10. 10. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK TXIKIROLARI HAUR HEZKUNTZA Oso garrantzitsua da txikitatik jarduera fisikorako zaletasuna garatzea ohitura osasuntsuak barneratzen hasteko. Kirolaren bidez haurrek hainbat gaitasun eta trebezia garatzen dituzte: psikomotrizitatea, harremanak, komunikazioa... • Haurren garapen psikomotorra eta kognitiboa garatzea.  Haurrek kirol mota desberdinak ezagutzea .  Kirolerako zaletasuna piztea .  Bizitza osasuntsua sustatzea .  Talde lana eta elkarlana bultzatzea. SUKALDARITZA HAUR HEZKUNTZA Elikadura osasuntsuaren inguruan sentsibilizatzeko jarduera ludiko eta gozagarria egitea da modurik eraginkorrena. Horretarako, hainbat jaki osasuntsurekin plater dibertigarriak sortuko dira irudimena erabiliz. Elikadura osasuntsuaz ohartarazteko jarduera ludikoak egiteaz gain, tailer hauetan ardura eta elkar-erantzukizuna lantzeko estrategiak eta jarrerak ere sustatuko dira.  Elikaduraren garrantziaz sentsibilizatzea eta ohitura osasuntsuak barneratzea.  Sukaldaritzaren bidez, elkar- erantzukizunaren inguruko ardura banaketez ohartaraztea.  Higienearekin lotutako ohiturak barneratzea.  Euskararekiko motibazioa eta erabilera indartzea jarduera atsegin eta gozagarrien bidez.
  11. 11. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK MARRAZKETA LEHEN HEZKUNTZA Material eta teknika desberdinak erabiltzen ikasiko dute eta horien bidez, bakarka edo taldeka haien lanak sortuko dituzte.  Teknika eta material desberdinak ezagutzea  Irudimena eta sormena lantzea IKAS LIBU LEHEN HEZKUNTZA Etxeko lanak egiteko, edukietan errefortzua jasotzeko, ikasteko tekniketan trebatzeko edota irakur zaletasuna bultzatzeko tartea izango da.  Ikasteko teknikak eskuratzea  Irakur zaletasuna sustatzea  Ikasketetan dituzten zailtasunak gainditzen laguntzea INFORMATIKA LEHEN HEZKUNTZA Programa desberdinak erabiltzen ikasteko aukera izango dute eta blog bat sortzen lagunduko diegu.  Ezagupen berriak barneratzea eta ikasitakoa praktikatzea  Programa zehatzak erabiltzen ikastea. KIROL ANITZA LEHEN HEZKUNTZA Kirol desberdinak frogatzeko aukera izango dute: saskibaloia, tenisa, futbola, boleibola, eskupilota, atletismoa, badminton, hockey, aerobic, eta bestelakoak… Ekintza hau edozein adineko umeei zuzen daiteke baina oso egokia da lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoentzat.  Kirol eta jolas desberdinak ezagutzea eta praktikatzea, kirola bera, onuragarri eta dibertigarria dela barneratuz lehiakortasunetik eta norberekeriatik kanpo. !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
  12. 12. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK BIRZIKLAPEN TAILERRA LEHEN HEZKUNTZA Material desberdinak erabiliz eta batez ere berrerabiliz, objektuak, ipuinak, jokoak, jolasak eta abar sortzea interesgune batetik abituak.  Teknika eta material desberdinak ezagutzea  Irudimena eta sormena lantzea  Materialak berrerabiltzea EUSKARA INDARTZEKO SAIOAK LEHEN HEZKUNTZA Euskararekin zailtasunak dituztenentzat edota gure herrira heldu berriak direnentzat modu ludikoan lantzeko saioak izango dira.  Euskararen ezagutza eta erabilera lantzea.  Euskararekiko motibazioa areagotzea.  Euskara landuz gozatzea. IKUS ENTZUNEZKO TAILERRA LEHEN HEZKUNTZA Teknologia berrien bidez sormena landuko dugu, antzerkiak, blogak, laburmetraiak eta abar sortuz.  Irudimena eta sormena lantzea  Teknologia berriak ezagutzea INGELESA LEHEN HEZKUNTZA Ingelesa modu ludikoan ikastea eta indartzea, jolasen, abestien, antzerkien eta ipuinen bitartez.  Ingelesa modu gozagarrian ikastea eta indartzea. ANTZERKIGINTZA LEHEN HEZKUNTZA Antzerki munduan murgilduko dira hainbat teknika ikasiz eta gorputz adierazpena landuz.  Antzerki mundura hurbiltzea eta mundu hau ezagutzea.  Gorputz adierazpena eta ahozkotasuna garatzea.
  13. 13. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK SUKALDARITZA LEHEN HEZKUNTZA Elikadura osasuntsuaren inguruan sentsibilizatzeko jarduera ludiko eta gozagarria egitea da modurik eraginkorrena. Horretarako, hainbat jaki osasuntsurekin plater dibertigarriak sortuko dira irudimena erabiliz. Elikadura osasuntsuaz ohartarazteko jarduera ludikoak egiteaz gain, tailer hauetan ardura eta elkar-erantzukizuna lantzeko estrategiak eta jarrerak ere sustatuko dira.  Elikaduraren garrantziaz sentsibilizatzea eta ohitura osasuntsuak barneratzea.  Sukaldaritzaren bidez, elkar- erantzukizunaren inguruko ardura banaketez ohartaraztea.  Higienearekin lotutako ohiturak barneratzea.  Euskararekiko motibazioa eta erabilera indartzea jarduera atsegin eta gozagarrien bidez. KONTU KONTARI LEHEN HEZKUNTZA Ipuinek garrantzi handia dute haur eta gaztetxoen hezkuntza prozesuetan. “Kontu- kontari” ipuin tailerren bidez, euskarazko ipuingintzaz modu atseginean gozatzeaz gain, talde-sorkuntza izango da helburu nagusia. Metodologia sortzaile eta parte- hartzailearen bidez, irudimena, hizkuntza eta adierazpena aberasteko baliabideak landuko dira.  Haurren sormena sustatzea.  Ipuin eta kontakizunez modu ludikoan gozatzea.  Ipuinekin lotutako sorkuntza diziplina ezberdinak ezagutzea.  Talde lana eta elkarlana bultzatzea.  Euskarazko komunikazio gaitasuna hobetzea.
  14. 14. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.  Jasotzaileak: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak.  JOLASAREN GARRANTZIA EUSKARAREN EREMUAN ETA BALIOETAN HEZTEKO PATIOAN  Jolasek ezinbesteko garrantzia daukate hizkuntzaren normalizazioan. Alde batetik hizkuntza baten ezagutza prozesuetan ematen diren hiru ardatz nagusiak betetzen dituztelako: motibazioa, ezagutza eta erabilera, eta beste alde batetik, transmisioa ahalbidetzen dutelako. Horrez gain, haurrak euren artean edo beste edozeinekin euskaraz erlazionatzea dakar jolasteak eta abesteak, eta hizkuntza honek gozatzeko ere balio duela erakusten da. Hizkuntzaren erabilera ludikoa egiten da jolasen bidez, eta hau, motibazioa areagotzeko eta euskara oharkabean barneratzeko eta erabiltzeko modu bat .  Jarduerak: Jolas tradizionalak, jolas kooperatiboak, talde jolasak, jolas erraldoiak, Kantu jolasak , Munduko jolasak, Bizkidetzarako jolasak, Hizkuntza eta komunikazio jolasak, Kirol originalak, eta askoz gehiago … ZURE PROPOSAMENA ESKATU !! !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
  15. 15. Azpiegitura Eskolako azpiegitura erabiliko dugu eta garrantzitsua izango litzateke eremu jakin bat mugatzea jarduerak beti bertan burutzeko eta parte-hartzaileek erreferentziazko jolasgune gisa har dezaten. Bestalde, kanpoko jarduerei dagokionez, ezinbestekoa litzateke aterpe, pilotaleku edo gimnasioa eskuragarri izatea eguraldi txarra edo euria den egunetarako. Azkenik, ekintza desberdinak burutzeko erabiliko dugun materiala gordetzeko leku bat ere beharrezkoa izango da. Materiala Ikastetxeko baliabideak eta materialak erabiliko dira eta materiala erosi behar izatekotan, aparte kobratuko da. Burutuko ditugun ekintzak eta jolasak material gutxi behar dutenetarikoak izango dira, erraz topa daitezkeen baliabideak erabiliko ditugu eta ahal den heinean, norberak sor ditzakeen elementuez baliatuko gara: zapiak, pilotak, baloiak, klarionak, sokak, goma, kanikak, iturriak, etab… Giza baliabideak Hezitzaile guztiak aisialdiko begirale tituludunak izango dira eta horrez gain, hurrengo ezaugarriak izango dituzte: • Euskaldunak eta euskararen erabileraren sustapenean trebatuak. • Haurren hezkuntzan eta dinamizazioan trebatuak. Generoaren eta kultuartekotasunaren alorrean trebatuak.
  16. 16. KOORDINAZIOA Eragintza Kultur Erakundeko koordinatzaileak ekintzen jarraipena egingo du eta programaren arduradunarekin lotuko da beharrezkoak diren gai guztiak lotzeko. Beste alde batetik, ikastetxearen arduradunekin ere koordinatuko da, azpiegiturak ezagutzeko eta bestelako oharren berri izateko. EKINTZEN KUDEAKETARAKO EREDUA Eragintza Kultur Erakundeak eskaintzen duen eskolaz kanpoko ekintzen kudeaketak hurrengo ezaugarriak ditu: Giza baliabideei dagokionez Ikastetxeak berak duen lan poltsarekin lan egiteko aukera. Gure lan poltsako hezitzaileekin lan egiteko aukera. Hezitzaileak ingurune hurbilekoak izatea. Hezitzaileek gizarte esku-hartzerako lan hitzarmenaren araberako kontratua izango dute. (Interbentzio soziala hitzarmen kolektiboa, BAO 10/13) Ekintzaren jarraipenari dagokionez Ikasturte hasieran ekintzaren plangintza egingo da. Hiru-hilabeteka jarduera bakoitzaren ebaluazioa egingo da plangintzaren garapena zein izan den ezagutzeko eta suerta daitezkeen arazo edo gabeziei aurre egiteko. Ikasturte amaieran jardueren ebaluazioa jasotzen duen memoria txostena aurkeztuko da.
  17. 17. Eskola bakoitzean hezitzaileak fitxa labur bat bete beharko du. Fitxa horrek honako datu hauek izango ditu:  Ikastetxea.  Eguna.  Begiraleen izenak.  Burututako ekintzak.  Partaide kopurua.  Eguneko oharrak eta balorazioa. Fitxa hori, hiruhilabeteko ebaluazioa egiteko erabiliko da
  18. 18. *Gizarte esku-hartzerako hitzarmen kolektiboa, BAO 13//10 Eskolaz kanpoko ekintzen prezioa orduko > 30,00 € Goiztiarrak programaren prezioa orduko > 21,51 €
  19. 19. Harremanetarako: eragintza@eragintza.eus www.eragintza.eus Tel. 94 432 0445

×