Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Kataluniako kulturgintza oharrak1

291 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Kataluniako kulturgintza oharrak1

  1. 1. Kataluniako kulturgintzari buruzko hainbat ohar Bartzelonan, 2011ko maiatzaren 25ean Imanol Larera Mendizabal SARRERA Txostenaren lehen bertsio honek oso helburu xumea du: HUHEZIkooi Kataluniako kulturgintzari buruzko ikuspegi orokor eta oinarrizkoa ematea, ekaineko bisita prestatzeko eta hobeto aprobetxatzeko balio izango duelakoan. Txosten honek ez du oinarri zientifikorik (hori elkarrizketetatik eta bibliografiatik aterako dugu!), neure inpresioetan oinarrituta dago. Kataluniako kulturgintzaren oinarrizko faktore batzuk: - Aurrekontu murrizketak (retallades): Urte hasieran sartutako gobernu berriak gogor ekin dio murrizketei: “retallada” (recorte) da azkenaldian gehien entzuten den hitza. Murrizketok kultura arlora ere iritsi direnez, 2011ko apiril-maiatzean hainbat eragilek idatzi bat atera zuten kultura arloan salbuespena egin zezaten eta murrizketarik ez ezarri (L’Avenç aldizkariko editoriala: kultura sektorea Generalitateak murrizketarik egin ez dezan kulturaren alorrean). -Gaztelania da kultur kontsumoaren hizkuntza nagusia Katalunian (Baròmetre de la Comunicació i la Cultura 2010). Salbuespen bakarra dira ikuskizunak (antzerkia, dantza, zirkua eta magia) eta erakusketak. Nahiz eta katalana ohiko hizkuntzatzat dutenek (2.429.000, biztanle guztien % 37,8) kultur eskaintza handiagoa kontsumitzen duten ohiko hizkuntza gaztelania dutenek baino (3.764.000, %58,6), musika eta bideojokoak salbu. Katalana ohiko hizkuntzatzat dutenek kontsumo elebiduna egiten dute, ohiko hizkuntza gaztelania dutenek, berriz, soilik gaztelaniazko kultura kontsumitzen dute. -Zentralismoa: Bartzelonan gertatzen da ia dena; azken hamarkadetako azpiegitura handi guztiak bertan zentralizatu dituzte. Populazio aldetik oso desorekatuta dago: 1,5 milioi biztanle Bartzelonan bertan bizi dira (guztiaren % 22), eta Bartzelonako eremu 1
  2. 2. metropolitanoan (Bartzelona eta inguruko hiriak: l’Hospitalet, Cornellà, Badalona, Sabadell, Santa Coloma…) 5 milioi bizi dira (guztiaren %72) -Immigrazioa: Euskal Herrira baino askoz ere jende gehiago iritsi da azken hamarkadan Kataluniara. Batez beste %15-17koa da etorkin berrien ehuneko Katalunia osoan; herri dezentetan (Vic-en, adibidez) %25 inguru dira etorkin berriak. Horrek hizkuntzaren eta kulturaren inguruko ahalegin berezia eskatu du (Consorci ia osorik etorkinei katalana irakastera dedikatu da, gainontzeko lan guztiak albo batera utzita). Politikan ere eragina izan du: Plataforma per Catalunya (PxC) alderdi xenofoboak gero eta indar handiagoa du udaletan (Vic-en hasi zen; burua, Anglada, falangista ohia da) eta PPk ere asko erabili du immigrazioaren kontrako diskurtsoa (eta gora egin du). -Panorama politikoa: azken hilabeteetan bi hauteskunde egon dira, Parlamentukoak eta udaletakoak. Bietan ondorio berberak atera dira: CiU jaun eta jabe Katalunia ia osoan, PSCk eta ERCk (Esquerra Republicana de Catalunya) sekulako beherakada, ICVk (Iniciativa per Catalunya-els Verds; Ezker Batuaren parekoa) eutsi egin dio, baina oso indar guxi dauka, eta independentismoa zeharo zatituta aurkeztu da (ERC, Solidaritat, Reagrupament, CUP-Candidatura d’Unitat Popular) eta oso gutxi atera du (CUPek udaletan gora egin du, baina oso indar gutxi dute. Generalitatea sortu zenetik CiU egon zen gobernuan, baina azken bi legegintzalditan ezkerreko hirukoa egon da (el tripartit): PSC, ERC eta ICV. Hiri handiak eta diputazioak PSCren esku zeuden, baina azken hauteskundeetan izugarri galdu dute eta orain ia dena CiUren esku dago. Politikariek katalanez funtzionatzen dute; Parlamentuan guztiek soilik katalanez egiten dute (sekulako “iraultza” izan zen Ciutadans noizean behin gaztelaniaz egiten hasi zenean). -Korrupzioa: Palau de la Música Catalana eta Millet kasua. Hautsak harrotu ditu korrupzio kasu honek. Joan zen mende hasieratik erreferentziazko erakundea izan da katalanismoan. Duela pare bat urte, ordea, bere buruak erakundetik lapurretan ziharduela atera zen (milioika euro!!!) eta orain epaiketetan ari dira. Eskandalu handia izan zen, izan ere burua, Felix Millet, erreferente handia zen Kataluniako kulturan. Itxura denez, CiU ere tartean zen. Oraindik ere kalean dago Millet eta horrek askoren kexua sortzen du (adibidez, M15 mugimenduaren kontzentrazioetan). 2
  3. 3. -Baskitisa: katalan askok Euskal Herriarekiko duen miresmenari deitzen zaio. Horren adierazgarri, euskara eskolen arrakasta (Hizkuntza Eskolan Ofizialean) eta Euskal Etxearen indarra edo Egunkaria itxi zutenean egon zen itzelezko mugimendua. Jende askok ezagutzen du Euskal Herria (Donostia eta Zarautz, behinik behin!!!). HIZKUNTZA Katalanaren inguruan asko erabiltzen da euskararekin erabiltzen ez den argumentu bat: hiztun kopuru handia izatearena. Zazpi-bederatzi milioi hiztun aipatzen dituzte, horregatik Europako hizkuntza ertainen artean sartzen dute (bada ikerketa proiektu handi bat hizkuntza ertain horiek aztertu (hebreera, daniera, norvegiera, suediera, hizkuntza baltikoak, nederlandera…) eta katalanerako ondorioak ateratzeko (Comunitats Lingüístiques Mitjanes: http://www.ub.edu/cusc/llenguesmitjanes/ ). Aurreko gobernuen ardatzetariko bat etorkinei hizkuntza irakastea izan da: “El català llengua comuna” izan da euren leloa, bakoitzak bere hizkuntza izan dezan baina katalana izan dadin guztion arteko komunikazioa bermatuko duen hizkuntza. -CPNL (Consorci per la Normalització Lingüística) da administrazioaren organo nagusia. Bertan parte hartzen dute Generalitateak, diputazioek eta udal askok. Irakasle eta teknikari lanak egiten dituzte, baina azken urteetan batez ere etorkinentzat katalan eskolak antolatzen jardun dute. Herri gehienetan udaleko hizkuntza teknikarien ordez, CPNLko zentroa egoten da eta berau zian ohi da hizkuntza kontuetan erreferente nagusia. Oso “filologizatuta” dago hizkuntza teknikarien arloa: eskolak ematen eta zuzenketak egiten jarduten dute (oso gutxi dinamizatzen). -Institut Ramon Llull: Etxepare Institutuaren parekoa -Linguamón-Casa de les Llengües: hizkuntzen etxea sortzen dihardute Poblenou-n, bisitak egin daitezke. Generalitateak sortua. Diru asko izan dute azken urteetan, baina eurei ere iritsi omen zaizkie retalladak. -Voluntariat per la llengua: mintzalagunaren antzeko programa da, arrakasta handia izaten ari da. Val d’Aran-en okzitanieraz hitz egiten da. Estatutuak jasotzen du ofizialtasuna eta duela gutxi onartu zen okzitanieraren legea. Oso hiztun gutxi dira, han ere etorkin asko daude 3
  4. 4. eta ez dago gainerako okzitanieradunekiko batasun sentimendu handirik (oso banatuta dago okzitenarieran mundua). Lurraldetasuna: lehen asko aipatzen zen Països Catalans, katalanez egiten duten herrialde guztiak biltzeko. Orain ezker independentistak soilik erabiltzen du (eta indar gutxi dauka). Hizkuntzaren izena ere aldatu egiten denez leku batetik bestera, badira hizkuntza desberdinak direla esaten dutenak (“sezesionista” deitzen zaie eta eskuin espainolistarekin lotuta egon ohi dira); horregatik esaten dute euskaldunok behintzat horretan zortea dugula, euskarak izan bera duelako leku guztietan. Oro har, nire ustez oso gutxi entzuten da gainerako lurraldeei buruz Katalunian. Hizkuntzaren egoera oso desberdina da: -Katalunia: ofizialtasun osoa, indar politiko handia, presentzia soziala ere handia (beti ere hiriaren eta auzoaren arabera) -Valentzia: PP gobernuan (berriro!), hizkuntzaren aurka ari dira jota sua -Balearrak: gobernuan dagoen alderdiaren arabera, orain arte sozialistak egon dira (ondo), baina orain PPk irabazi du eta hizkuntzaren kontrako politika egin ohi du. -Franja (Aragoi): presentzia sozial handia (erabileran lurralde guztietako handiena!!!!), baina iaz arte legerik ez -Andorra: ofizialki indar handia, baina etorkin asko daude eta beste hizkuntzek presentzia handia dute (frantsesa, portugesa eta batez ere gaztelania) -Iparraldea: oso gaizki, soilik zahar gutxi batzuk dakite katalanez -L’Alguer: Sardiniako hiria da, batez ere Kataluniako turismoak indartu du, baina politikan eta kulturan ez du ia indarrik. GIZARTE ZIBILA Gai honetan, askok Euskal Herria hartzen du erreferente gisa hizkuntza kontuetan. Bestelako gaietan Katalunian indar handia duela gizarte zibilak esan ohi da eta katalanen izaeraren bereizgarri gisa aurkezten da. Hizkuntza kontuetan konplizitate handiz jokatu dute gizarte zibileko taldeek eta gobernu guztiek, CiUkoek zein tripartitekoek. Hori dela eta, ez dute euren jarduna erreibindikazioaren inguruan zentratu (ez dira erresistentzialistak). -Plataforma per la Llengua: hizkuntzaren inguruko talde nagusia. Herrietan taldeak ditu 4
  5. 5. -Òmnium Cultural: kultura, hizkuntza eta nazioaren inguruko erakunde nagusia. Presentzia handia du lurralde osoan. Prestigio handia du. -ACPV (Acció Cultural del País Valencià): Valentziako erreferentziazko gunea da. Azkenaldi honetan asko entzun da eurei buruz, izan ere Valentziako Generalitateak 800.000 €ko isuna jarri diete Kataluniako TV3 ikusteko antenak jarri zituztelako eta kanpainak egiten ari dira dirua biltzeko (2011ko Aste Santuan Lluís Llach-ek kontzertua eman zuen han, nahiz eta azken urteetan erretiratuta egon). -OCB (Obra Cultural Balear): Balearretako erreferentziazko taldea da -Escola valenciana: eskoletan katalanaren alde egiten du Valentzian. Oso talde garrantzitsua da. MUSIKA Duela urte batzuk katalanezko rockak (Sopa de Cabra…) izan zuen gorakadaren pareko jartzen dute gaur egun katalanezko popak duen gorakada (Manel, Els Amics de les Arts, Antònia Font…). Katalunian popak duen gorakada konformismoarekin lotzen dute zenbaitzuk eta horren aurrean adibidez Valentzian rockak duen indarra jartzen dute (adibidez, Obrint pas). -Anselm Clavé-ren koruak oso garrantzitsuak izan ziren XX. mendean familiak egituratzeko eta langileen arteko alkoholismoari aurre egiteko. -Bartzelonan Palau Sant Jordi-n izaten dira kontzertu handiak -Teatre del Liceu operaren inguruko erakundea, tradizio handikoa, goi mailako burgesiaren sinboloa eta anarkisten jomuga XX. mendearen hasieran (oraindik ere ikusgarria izan ohi da saioak bukatu ondoren Rambletan ikusten den Mercedes eta Audi kopurua eta jende dotorea) -L’Auditori: mota guztietako musika kontzertuak egiten dituzte -ESMUC (Escola Superior de Música de Catalunya): badute atal bat herri musikari buruzkoa -CAT: musika tradizionala lantzen dute, eskolak (musika tresnak, kantu tailerrak eta dantzak) eta kontzertuak egiten dituzte herritar arruntentzat, aspalditik ari dira lanean eta oso egoitza txukuna dute. Jende asko dabil (neu ere kantuan ibili nintzen), baina nik esango nuke bizitasun pixka bat falta duela. Dantza Dantza garaikideak sekulako indarra dauka Bartzelonan. 5
  6. 6. -Institut del Teatre: dantza eskola dago, dantza garaikidea eta flamenkoa irakasten dituzte -Teatre del Mercat: dantza ikuskizunak ematen dituzte -Esbart dansaire: herri guztietan dauden dantza taldeak dira; dantza tradizionalak egiten dituzte, sarritan koreografia modernoekin. -Bastoners: “ball de bastons” makil-dantza egiten dutenen taldeak dira; herri askotan daude, neskak eta mutilek hartzen dute parte. -Sardana taldeak (colla sardanista): eskoletan irakasten dituzte, baina batez ere zaharrek egiten dute dantza; herri dantzetan dabiltzanek kritikatu egin ohi dute sardana, beste dantza herrikoi guztiak “jan” egin dituelako. Kataluniako dantza nazionala da eta oraindik ere plaza-dantza da: nonahi jaietan sardanak jotzen dituzte eta jende asko ateratzen da plazara dantza egitera; Bartzelonan bertan domeka eguerdietan katedral aurrean jende mordoxka egoten da dantzan. Antzerkia 6
  7. 7. Katalunian sekulako indarra eta tradizioa du antzerkiak. Gaur egun ere, sekulako mugimendua dago antzerki munduan batez ere Bartzelonan. Hainbat erakunde oso garrantzitsu dituzte: -Institut del Teatre: eskola; 1970eko hamarkadako protesta antzerkia instituzionalizatu du. Eskolak katalanez soilik ematen dituzte eta hortik ateratzen dira telebista eta antzerkiko aktore nagusiak. Gehienek katalanez egiten dute lan. -Teatre Lliure: antzoki handia; honek ere 70eko mugimendua jasotzen du. Institutuarekin batera Montjuic-en dago, bata bestearen ondoan. -TNC (Teatre Nacional de Catalunya): antzezlanak ekoizten dituzte, beti katalanez, askotan bertako klasikoak, oso maila handiko lanak izan ohi dira; kanpoko produkzioak ere ekartzen dituzte. Teatre Nacional S.A.ren Administrazio Kontseiluaren lehendakaria izendatu berri dute: Sol Daurella (Cobega, Coca-Cola egiten duen enpresaren kontseilari delegatua da) ZINEMA Hiruko gobernuak Zinemaren Legea atera zuen duela gutxi. Besteak beste, aretoetan katalanezko zinema ikusi ahal izateko kuotak ezartzen zituen eta horregatik zalaparta dezentea atera zen. Oraingo sailburuak ere defendatu egin du lege hori (Cultura21 2011). Espainian, berriz, sekulako kritikak izan ditu. Maiatz bukaerako egun hauetan ere albistea da Espainiako Zine Akademiako lehendakari berriak Bartzelonara egindako bisitan lege hori kritikatzen duela, derrigortu egiten dituelako enpresariak. Katalunezko zinemagintzak nik esango nuke oro har ez duela indar handirik, nahiz eta aurten oso garrantzitsua izan den Pa Negre, oinarri duen liburua oso garrantzitsua izan zelako eta Goya sarietan sari asko izan dituelako. LITERATURA Sant Jordi egunean, apirilaren 23an, ospatzen da liburuaren eguna Katalunia osoan. Sekulako indarra du tradizioak eta oparia egiteko ohitura dago: arrosa (emakumeei!!!!) eta liburua (gizakumeei!!!!). Ez da jai eguna izaten, baina hala eta guztiz ere sekulako jendetza ibiltzen da kaleetan eta salmenta handiak izaten dira (Durangoko azoka handihandi baten parekoa da). Gainera, Sant Jordi Kataluniako patroia denez, oso jai katalanzalea da (adibidez, arrosak beti senyera edo Kataluniako bandera zati batekin joan ohi dira). Katalanen zibismoaren eta seny edo senaren adierazgarri jartzen du askok 7
  8. 8. egun hau. Euskaldunontzat harrigarri samarra: alkoholik gabe horrenbeste jende elkarrekin ikustea niri oraindik ere sinestezina egiten zait. Aurten beldurrez ziren liburu eta arrosa saltzaileak Aste Santuko zapatuan zelako eguna, baina azkenean arrakastatsua izan da eguna. Bartzelonan liburutegi publikoen sare oso ona eratzen ari da azken urteetan. Indar eta tradizio handia du katalanezko literaturak. Gaztelaniazko idazle oso garrantzitsuak ere badaude: Ana M. Matute, Vázquez Montalbán, Juan Marsé, Maruja Torres… LIBURUGINTZA Industria editoriala oso garrantzitsua da (gaztelaniazko argitaletxe oso garrantzitsuak ere hemen daude: Planeta, Paidós…). Urtean 10.000 titulu inguru argitaratzen ei dira katalanez (munduko 20. hizkuntza da argitaratzen den liburu kopuruaren arabera, hiztunen kopuruan 84.a izan arren) (Carod-Rovira 2010). 2007an Frankfurteko liburu azokako gonbidatu nagusia izan zen Katalunia. Argitaletxeek Montserraten dute jatorria, 1498an sortu baitzen Publicacions de l’Abadia de Montserrat. Bernat Metge bilduma dute klasiko greziar eta erromatarren 361 lan itzulita 1922an hasita. Beste itzulpen bilduma garrantzitsu bat Les Millors Obres de la Literatura Universal da. 2010ean Espainian argitaratu ziren liburuetatik %84,5 gaztelaniaz izan ziren, %10 katalanez, %2,4 galizieraz eta %1,7 euskaraz (Kultura Ministerioa 2011). Gehien argitaratu zutenak Madril (%34,9) eta Katalunia (%26,8) izan ziren. Krisi handia sortu zen 2010ean Arc de Berà banatzaileak itxi egin zituelako bere ateak. Sarritan batera ateratzen dituzte merkatura nazioarteko liburuen katalanezko eta gaztelaniazko itzulpenak. Komunikabideak Baròmetre de la Comunicació i la Cultura izeneko erakundeak egiten du bertako komunikabideen jarraipena. Catalonia Today: ingelesezko aldizkaria Kataluniari buruz (“giri” asko bizi delako hemen?) 8
  9. 9. TV3 izan ohi da kate nagusia entzule kopuruan gehienetan. Programa guztiak katalanez egiten dituzte, nahiz eta askotan eztabaidetan eta elkarrizketetan jendeak gaztelaniaz egin (horrek asko harritu ninduen hasieran). Prentsan bi albiste garrantzitsu (horrenbestez, katalana nagusi da orain idatzizko prentsan): -ARA egunkari berria (AVUIko jende asko joan da bertara, oso irudi dinamikoa eta modernoa eman dute, kalitate handikoa) eta -La Vanguardiak katalanezko bertsioa ateratzea (El Periódico, PSCren ingurukoa, hasi zen 1997an, aurten argitaratuko dute 5000. zenbakia, eta orain salmenten erdia inguru katalanezkoak ditu, Lleidako SEGRE ere aspaldi hasi zen); hasi orduko, harpidedunen heren batek katalanezko bertsioa jasotzea eskatu omen du; denborarekin, salmenten %50era iristea espero dute. Bereziki zaintzen dute izenburu nagusia, ez dadin izan hitzez hitzezko itzulpena. Kazetari bakoitzak erabakitzen omen du zein hizkuntzatan idatzi bere artikulua (erdi eta erdi izan omen daiteke hizkuntza bakoitzean sortzen dena). Gero, itzulpen automatikoa egiten dute, kazetariak errepasatzen du eta azkenik zuzentzaile talde batek errebisatzen du. El Periódico-k, berriz, gaztelaniaz sortzen omen du, gero katalanezko itzulpen automatikoa egin eta bukatzeko, zuzentzaileek zuzendu (hainbat akats famatuak egin dira: “Ana Botella” = “Ana Ampolla”, nahiz eta mito urbano batzuk ere egongo diren tartean). Hain zuzen ere La Vanguardia eta El Periódico dira gehien saltzen diren egunkariak. La Vanguardia eskuinarekin dago lotuta (CiU eta, dirudienez, baita zati baten espainolistak ere: horregatik ez omen du egin katalanerako jauzia orain arte, nahiz eta irakurle gehienek katalanez jakin; harrigarria zen ikustea nola irakurleen gutun gehienak katalanez zeuden). Kalitate onekoa izatearen fama ere badauka La Vanguardiak. Iaz AVUI taldea indartu egin zen: El Punt erosi zuen eta talde bakarrean jarri zen katalanezko prentsa. 9
  10. 10. Badago zenbait beldur: ARAk asko ahuldu ei du AVUI eta orain La Vanguardia katalanez ateratzeak, berriz, ARA bera ahuldu dezake, horrenbestez, katalanezko prentsa katalanista oso ahul geratuko litzateke. MUSEOAK -CCCB (Centre de Cultura Contemporània de Barcelona): oso erakusketa onak egiten dituzte, sarritan hiriarekin eta hirigintzarekin lotuak. Nahiko berritzaileak dira: zinema esperimentala, literatura berria. I+c+i (Investigació i Innovació en l’Àmbit Cultural) zikloa antolatzen dute kultura eta berrikuntzari buruz. Ziklo horren barruan gai hauek jorratu dituzte: 2.0 mundua, hezkuntza eta teknologia berriak, serendipiak… INTERNET -.cat domeinua lortzeko esperientzia hizkuntza bakarra da interneten domeinu propioa edukitzen. Horren ondorioz, EHn ere .eus lortzeko ekimena jarri zen abian. -Vilaweb: aitzindaria da interneteko komunikabideetan Garrantzi handia du katalanak interneten erabiltzaile kopuruaren aldetik eta gune kopuruagatik. Associació d’Amics de Viquipèdia: 2009an katalanezkoa munduko 2. wikipedia zen artikulu kopuruan ingelesezkoaren atzetik Blogetan ere, presentzia handia du katalanak (2009an zortzigarren hizkuntza zen blogosferan). KULTUR POLITIKA Honen inguruan oso liburu interesgarria (JA Fernandez 2008 El malestar en la cultura catalana) irakurtzen ari naiz eta egingo dut hustuketa. Pujolen garaiko kultur politikak eta horien inguruan sortu ziren diskurtso kritikoak aztertzen ditu. Interesgarria izango litzateke, oso, hiruko gobernuak desberdintasunik markatu duen eta solaskideek zer balorazio egiten duten jakitea elkarrizketetan. Generalitateak izendatu berri du Kulturako sailburu Ferran Mascarell. PSCren programa defendatu du, baina CiUren gobernuan sartu da. Aurretik ere izan zen kargu horretan. Bost lehentasun markatu ditu (Cultura21 2011): -epe laburra eta luzea aldi berean lantzea -kultur produkzio katalana nazioartekotzea 10
  11. 11. -publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana gehiago lantzea -administrazio publiko eraginkorragoa eraikitzea -kalitatezko edukien produkzioa lehenestea kultura katalanaren identifikatzaile gisa Generalitate barruan dago ICIC (Institut Català de les Indústries Culturals): kultur industriak eta ikuskizunak bultzatzeko, Kataluniako filmategia kudeatzen du. Besteak beste, Ramon Llull Institutuarekin batera Kataluniako musika taldeak atzerrira eramaten dituzte. Kultur Industriei buruzko Liburu Zuria egin zuten, interesgarria baina zaharkitu samarra ia 10 urte pasa direlako egin zutenetik (ICIC (Institut Català de les Indústries Culturals) 2002). Badituzte beste argitalpen batzuk ere: El sector cultural en xifres 2010, Llibre verd (Europa eta kultur industriei buruz) eta urteko memoria. Guztiak pdf-n daude euren webgunean (ICIC). Beste zerbitzu bat SDE (Servei de Desenvolupament Empresarial): kultur enpresen lehiakortasuna hobetzeko zerbitzua; besteak beste aholkularitza zerbitzuak kontratatzeko diru laguntzak ematen dituzte. -CoNCA (Consell Nacional de la Cultura i de les Arts): 2009ko martxoan sortu zen kultur politikak berritzeko eta sorkuntzarako laguntza hobetu eta egonkortzeko. Gobernuak izendatzen ditu kideak, eta oraintxe aldatu berri dute burua: Norbert Tomàs (CiUkoa). Orain arte diru laguntzak ere eman ditu, baina CiUren ustez jakintsu talde bat izan beharko litzateke erakunde hau. -Diputazioak: nagusia Bartzelonakoa zen eta PSCren esku egon da beti, baina azken hauteskundeetan galdu egin dute eta orain aldaketak egiten jardungo dute. Kulturaren kudeaketa Gero eta profesionalagoa da eta gero eta ikasketa gehiago dago gaiaren inguruan. Dena den, kulturak administrazio publikoarekiko duen menpekotasuna kritikatu du zenbaitek (Cabrera 2011). Sitges-en esperientzia berri bat egiten ari dira: Qualia izeneko plataforma bat eraikitzeko asmoa dute (Marcé 2011). Balio katearen hiru oinarri ditu kultur plataformak: formazio artistikoa, ekintzaileentzako espazioak eta prestigiozko festibalak. HERRI KULTURA 11
  12. 12. -Colles castelleres: giza gazteluak (castells) egiten dituztenen taldeak dira; sekulako antolamendua dute eta jende asko mugitzen dute; mugimendu sozial oso zabala da eta mota eta adin guztietako jendeak hartzen du parte (ume, gazte eta nagusi, gizon eta emakume); aurreko gobernuarekin etorkinak integratzeko tresna gisa hartu zituzten. Katalantasunaren oinarritzat hartzen dute (“fem colla!”, denok batera, antolatuta jardunda). UNESCOk duela gutxi gizateriaren ondare izendatu ditu. -Colles de diables: “deabruak” dira, jaietan suarekin zerikusia duena euren kontu izaten da. Batez ere gazte jendea izaten da. -Trabucaires: trabuko edo antzinako eskopetekin ibiltzen dira jaietan tiro egiten. -Centres d’esplai: oso ezagunak daude, gaztetxoentzako aisialdiko zentroak dira, herri guztietan daude eta askotan boluntarioekin funtzionatzen dute. Eskautetan dute jatorria -Ateneus: herri eta auzo askotan daude, aspaldikoak dira, eta toki bakoitzean oso eginkizun desberdinak izan ohi dituzte. Oso ezaguna da Bartzelonako ateneoa, literaturarekin harreman handia du. Bestelakoak: 12
  13. 13. - somescola.cat: conjunt d’entitats cíviques, culturals i educatives que defensen el català com a llengua vehicular a l'ensenyament a Catalunya, i donen suport a l’escola catalana i al model de cohesió social que aquesta representa. - Associació de professionals de la gestió cultural de Catalunya (http://www.gestorcultural.org/index.php): ez dute ezer hizkuntzaren inguruan euren webgunean. Generalitateak, Bartzelonako Diputazioak eta Bartzelonako Udalak sortua Associació de Professionals de la Gestió Cultural de Catalunya (APGCC) C/ Montalegre, 7 08001 Barcelona Tel. 93 402 28 27 / 93 402 25 65 Fax 93 402 25 77 e-mail: apgcc@gestorcultural.org www.gestorcultural.org Horari d'atenció al públic: de dilluns a divendres de 9h a 15 h Coordinadora tècnica: Lurdes Masdevall Secretària tècnica: Meritxell Jubany apgcc@gestorcultural.org -Bartzelonako Diputazioa: http://www.diba.es/cultura/default.asp Ziurrenik, interesgarria izan liteke alderdi teknikotik, baina PSCren esku egon denez, ez dute lan berezirik egingo hizkuntzarekin. Dokumentazio zentroa. 13

×