Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Aurkezpen bat prestatzerako momentuan, ze xehetasun eduki kontuan?

63 views

Published on

Jendeaurrean egin beharreko aurkezpen bat prestatu behar dugunean ezinbestekoak diren aspektuei buruzko aholku laburrak: aurkezpenaren helburua eta estiloa argi edukitzea eta, noski, aurkezpenaren publikoa, lekua eta iraupena aldez aurretik ezagutzea. http://sou.deusto.es

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Aurkezpen bat prestatzerako momentuan, ze xehetasun eduki kontuan?

  1. 1. Aurkezpenbatprestatzerakomomentuan, zexehetasunedukikontuan? Gure aurkezpenaren helburuak, aukeratzen dugun estiloa ere zehazten du. Estilo formal batek egoerari egokitutako janzkera erabiltzera eramango gaitu, hizkera tekniko eta jantziago bat erabiltzera eta gure keinuak zaintzera. Adierazpen informalago batek, publikoarekin hartu-eman gehiago edukitzea eta esamolde naturalagoak erabiltzea ahalbidetuko du. Gure aurkezpenean edukiko dugun publikoaren ezaugarriak ezagutzea beti izango da garrantzitsua. Jorratuko dugun gaiaren inguruan duten ezaguera maila zein den jakin beharko dugu, haien interesak eta igurikimenak ezagutu, etab. Honek gure hitzaldiaren edukia eta hizkera moldatzea ahalbidetuko du eta publikoaren arreta gureganatzea errazagoa egingo zaigu. Gainera, egin al dizkiguten galderak ere aurreratzeko gai izan gaitezke. Jendeaurrean egingo dugun aurkezpen bat prestatzerako momentuan, lehenik eta behin egin beharrekoa eta garrantzitsuena, gure helburua zein den argi edukitzea izango da; honen arabera gure hitzaldi guztia eraikiko dugu eta. Nire helburua esperientzia bat kontatzea izan daiteke edo proiektu bat frogatzea, informazioa ematea, etab. Egoera bakoitzak gure aurkezpena garatzeko momentuan kontutan hartu beharreko �abardurak izango dituHELBURUA ESTILOA PUBLIKOA LEKUA IRAUPENA Aurkezpena zutunik edo eserita egingo dugun jakitea, diapositibak ikustea posible izango dugun, mugitzeko lekua izango dugun, publikoaren kokapena zein izango den, etab. Xehetasun guzti hauek eta aurkezpena egingo dugun lekua zein den aldez aurretik ezagutzeak, entsegua egiterako orduan gure burua leku horretan bistaratu al izatearen abantaila dauka. Gure aurkezpena prestatu eta entsaiatu al izateko, iraupena zein izan behar den jakitea ezinbestekoa da. Gaur egungo joerak aurkezpen laburrak egitera garamatza, horretarako gure hitzaldia ahalik eta zehatzen izan beharko litzateke eta helarazi nahi ditugun ideiak argi eduki beharko ditugu.

×