Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Ilargia

1,520 views

Published on

MGZ 1. ebaluazioa lana

  • Be the first to comment

Ilargia

  1. 1. ILARGIA Jon Mentxaka – Aitor Camacho
  2. 2. ILARGIAREN JATORRIA Ilargiaren konposizioa Lurraren berdina da, horregatik esaten da Ilargia Lurretik datorrela. Sinesten da Ilargia duela 4500 milioi urte sortu zela talka handi bati esker, gure Lurra eta Theia-ren (orbita berdinean zegoen zeruko gorputza, Marte tamaina berberakoa) artekoan. Lurraren inguruan geratutako materiala bat egin zen Ilargia sortuz.
  3. 3. ILARGIAREN EZAUGARRIAK Luna hitza latinetik dator eta argia edo argitu egiten duena esan nahi du •Ilargia da lurraren satelite natural bakarra. •3476 km-ko diametroa du eta handi xamarra da lurrarekin alderatuta; soilik 4 aldiz txikiagoa eta 8 aldiz arinagoa.
  4. 4. ILARGIAREN AZALERA • Ilargiaren gainazala mendi, krater eta haranez osaturik dago. • Ilargiko itsasoak 9.140m-ko altuerara iritsi daitezkeen mendilerroz inguraturik daude. • Itsasoak, ordokitzat hartu arren, ez dira guztiz lauak eta eta krater, horma eta amildegiz josita daude.
  5. 5. ILARGIAREN AURPEGIAK ikusgarri ezkutu Ilargiak bi aurpegitan banatzen dugu: • Alde ikusgarria (beti ikusten duguna) • Ezkutuko aldea (inoiz ez ikusten dena), argazkia egin zioten lehen aldia 1959ko azaroaren 10ean Lunik 3 sobietar zundak egina. Ezkutuko aldea ikusgarria dena baino malkartsuagoa da.
  6. 6. ILARGIAREN MUGIMENDUAK • Bere ardatzarekiko errotazio Ilargiak 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 11,5 segundu behar ditu bere ardatzaren inguruan bira oso bat emateko. • Traslazioa lurraren inguruan orbita eliptikoa eginez.29 egun 12 ordu 44 minutu eta 3 segundu beahr ditu lurrari bira bat emateko • Ilargiak denbora berdina behar izaten duenez lurrari buelta emateko eta bere ardartzaren inguruan biratzeko, beti ikusten dugu ilargiaren aurpegi bera.
  7. 7. ILARGIAREN FASEAK Ilargiak lurraren inguruan hartzen dituen faseei deritze, hauen arabera lau fase bereizi ditzakegu • Ilberria: Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean kokatzean gertatzen da. Ondorioz ez dugu argitutako aurpegia ikusten. • Ilgora: Lurretik ilargiarenazaleraren erdia ikusten dugu argiturik. • Ilbetea: Lurra Ilargia eta Eguzkiaren artean egotean gertatzen da.Ilargiaren aurpegi ikusgarria guztiz argitzen da. • Ilbehera: Ilgoran bezalaxe ilargiaren erdia ikusten dugu soilik argituta, baina kasu honetan ilgoran ilun zegoena.
  8. 8. MAREAK • Ilargiaren grabitazio indarrak itsas-mailan sortzen dituen gorakadak eta beherakadak dira. Eguzkiak eragina dauka mareak sortzerako orduan, baina ez da Ilargiak sortzen duen indarra bezain handia. • Ilargiak gertuen daukan ura erakartzen du. Argazkian ikus dezakegunez, ozeanoak Ilargiara hurbiltzen dira, eta Lurreko beste aldean ondorioa alderantzizkoa da, Ilargitik aldentzen dira. • Ilberria eta Ilbetea dagoenean; Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatzen dira, marea handiagoak sortuz. • Ilberria dagoenean marea biziak gertatzen dira.
  9. 9. ILARGI EKLIPSEAK Eklipse hitza grekoaren Έκλειψις (Ekleipsis) hizetik dator, zeinen esanahia desagertzea esan nahi du, horregatik Ilargi eklipsea Ilargiaren desagerpena da. Ilbetea dagoenean gertatzen dira. Zergatik? Ilargia Lurrak sortzen duen itzalean sartzen delako, eta Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerro zuzenean daudenan eklipsea sortzen, argazkian ikusten den eraz. Ilargi eklipseak hirutan banandu ditzakegu: partzialak (Ilargiaren zati bat bakarrik ezkutazen da), totalak (Ilargiaren azalera osoa Lurraren itzal konoan sartzen da, eta ilunantzekoak (Ilargiaren zati bat Lurraren itzalaren konoaren zati batean sartzen da).
  10. 10. ILARGIAREN ATMOSFERA • Ilargiaren atmosfera ia nulua da, bere grabitate indarra oso txikia baita (Lurrarena baino 6 aldiz txikiagoa). Honek gas molekulek gainazaletik erraz ihes egitea eragiten du. • Sasiatmosfera hau nagusiki argon, neon, amoniako, metano eta karbono dioxido kantitate txikiz osatuta dago; baita potasio eta sodio ioiz ere. Gas hauen jatorria normalean Ilargia beraren barrualdea da. • Airearen eta ondorioz haizearen gabeziak Ilargiaren gainazala higatzea galarazten du; ezerk ez baitu hondarra eta area mugiarazten. • Airearen faltak soinu uhinen hedapena ere ekiditen du. • Atmosfera ezak Ilargiak babesik ez izatea dakar ere. Hau dela eta eguzkiaren erradiazio ultrabioletak eta infragorriakoso ugariak dira, baita kometa eta asteroide txikien talkak ere.
  11. 11. GIZONA ILARGIAN • Ilargia zeruko gorputz barrakarra da, zeinetan gizakia jaitsiera tripulatua egin duen. • 1969ko uztailaren 20ean Neil Armstrong bilakatu zen lehenengo gizakia Ilargia zapaltzen zuena, Apollo XI proiektuarekin. http://expedienteoculto.blogspot.com.es /2012/03/por-que-el-hombre-no-havuelto-la-luna.html
  12. 12. URA ILARGIAN • Ur likidoaren existentzia ia ezinezkoa da, Ilargiaren gainazalak daukan tenperatura altuengatik (100º C). • Aurkitutako ur hori hein handi batean ilargiak jasotzen dituen erradiazioek sorturiko erreakzio kimikoen produktu da: Ilargiaren gainazaleko materialen hidrogeno ioiek hidroxidoa (OH)- eta ura (H2O) ekoiztuko lituzkete. • Ilargi kratereetan aurkitutako izotzari dagokionez, jatorri magmatikoko ura dela uste da, ur horrek ez baitu ez erradiaziorik ez berorik jasotzen lurazpian dagoenez gero.
  13. 13. Jon Mentxaka Aitor Camacho

×