Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Presentación1
1.
2. Historia
• Lehenengo ordenagailua 1946an jarri zen abian.
Hala eta guztiz ere, informatika gizakiaren
mendeetako amets bati dagokio, makina
pentsalari bat sortzearen ametsari. Bide
horretatik egin ziren lehenengo lanak XVII.
mendekoak dira, Wilhelm Schickard, Blaise
Pascal eta Gottfried von Leibniz-en garaikoak.
Logika modernoa eta elektronika batzeak gaur
egungo informatikaren sorrera ekarri zuen, eta
horrek iraultza izugarria eragin du gure gizarteen
ekonomian eta bizitzan. Informatikak oinarrian bi
iturri ditu: automaten zientzia eta logika.
3. Automatismoa
• utomatismoa izaki artifizialak programatu zirenean sortu zen, XVIII.
mendean. Jacques de Vaucansonek jotzailerik gabeko flauta
asmatu zuen, hamabi pieza desberdin jotzen zituen gurpil moduko
bati esker. Programazioa hobetu zuten txartel zulatuei esker,
Barbarie organoa eta Jacquarden ehungailua sortu ziren. 1623an
[[Tübingen]en Wilhem Schickardek kalkulatzeko lehenengo makina
sortu zuen, baina sute batek desegin zuen eta ez zen haren berri
izan 1958 arte. 1641-1645 urteen bitartean Blaise Pascalek
arrakasta handiagoa izan zuen makina bat sortu zuen, batuketak
egiten zituena. Leibnizek 1673an biderketak egiteko makina bat
asmatu zuen, baina 1694 arte ez zen gauzatu.
• 1822an Charles Babbagek matematika taulak kalkulatzeko eta
inprimatzeko makina bat sortu zuen; tresna horri 1833an makina
analitiko bat erantsi zion, eta horrela aritmetika eta logika operazio
ugari egin zitezkeen. Babbageren proiektuak bera hil eta gero egin
ziren, eta hura izan zen kalkulu automatikoaren bidea zabaldu
zuena.
4. Logika
• Automatismoaren ardura nagusia natura
menderatzeak sortzen dituen arazo teknikoak
gainditzea zen, baina informatika modernoa ez
da printzipio horretatik bakarrik sortu. Logika
izan zen beste oinarrietako bat. Eta alor
horretan, pentsalariak saiatu dira azalpen
matematikoetarako metodoen aplikazio eremua
pentsamenduaren beste alor batzuetara
hedatzen eta erabateko koherentzia ematen
beren zientziaren mugak zehaztu aurretik.
5. • Kriptografian egindako ikerketak, mezuen igorpena eta kodetzea
informazioaren teoriara bideratu behar ziren. Logikaren jatorria
Aristotelesen garaira (K.a. IV. mendea) eraman behar da,
gutxienez. Euklidesek eta Eratostenesek algoritmo klasikoak
asmatu zituzten; Al-Khuwarizmi persiarrak kontzeptua berritu zuen
eta bere izena eman zion, eta Leonardo Fibonaccik Europan sartu
zuen XIII. mendearen hasieran. Leibnizek kalkulu automatikoari
egin zion ekarpenaz gainera, beste bi ekarpen handi egin zituen:
ezaugarri unibertsalaren ideia eta algebraren arrazionaltasuna
logikara zabaldu zuen proposizioen sintaxia. Zenbakera bitarra
Francis Baconi esker ezagutu zen Europan, baina Leibniz izan zen
sistema hura kalkulu automatikora egokitu zuen lehena. George
boolek Aristotelesen logikaren formulazio matematikoa egin zuen.
Britainiar matematikari talde batek, Bertrand Rusell buru zuela,
Principia mathematica lana argitaratu zuen 1910ean. Lan hartan
matematikak sistema formal batean osatzea proposatzen zen,
zeinetan proposizio oro kalkulu logiko baten arabera frogatu ahal
izango baitzen.
6. • 1931n Kurt gödel austriarrak frogatu zuen aritmetika adierazteko gai
den sistema formal orok dituela benetako ezaugarriak, baina
sistema horren beraren arauekin ezin froga daitekeela ezaugarri
horien egiatasuna edo faltsutasuna. Teorema horrek bertan behera
uzten zituen matematikak dedukzio sistema koherente batean
biltzeko asmoa. Alan turing britainiarrak automata eredu bat egin
zuen, algoritmo kontzeptua defini zezakeena. Turingek
Princetoneko (Ameriketako estatu batuak) Institute for Advanced
Studies institutuaren diru laguntza lortu zuen eta han ezagutu zituen
Albert Einstein, john von Neumman eta Alonzo church.Hala,
lehenengo ordenagailua egin baino hamar urte lehenago bildu ziren
informatikaren oinarrien egileak. Azkenik, 1945ean john von
Neummanek ordenagailuen egitura materiala definitu zuen. Beraz,
kalkulu eredu baten gainean osatu da informatika, Turingen
makinaren gainean hain zuzen.