Betion telelaguntza prentsa_oharra

401 views

Published on

Etxeko telelaguntzaren zerbitzuak erabiltzaileak beren ohiko bizi-ingurunean
bizitzen jarraitzea ahalbidetzen du, deserrotzea saihestuz. Segurtasunerako
edo osasunerako arriskua dagoen kasuan, eskumuturrekoan edo medailoi
batean jarritako gailu xume bati esker une oro profesional espezializatuek
artatzen duten berehalako arreta-zentro batera konektatuta daude. Kasu
horietan, telelaguntza-zerbitzua lasaitasuna eta segurtasuna ematen duen
elementu garrantzitsu bihurtzen da erabiltzaileentzat baita senitartekoentzat
ere.

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
401
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Betion telelaguntza prentsa_oharra

  1. 1. ENPLEGU ETA GIZARTE DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS GAIETAKO SAILA SOCIALES PRENTSA OHARRA Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 19a ARRISKU EGOERAN DAUDEN 65 URTETIK GORAKO 25.000 PERTSONA ARTATUKO DITU TELELAGUNTZAKO ZERBITZU PUBLIKO BERRIAK • BetiON eredua zerbitzua eskuratzeko baldintzen homogeneizazioan oinarritzen daGemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Euskadikotelelaguntzako zerbitzu publiko berria, BetiON, aurkeztu du Bilbon; zerbitzuhori bakarrik eta arrisku-egoeran bizi diren desgaituei edo 65 urtetik gorakopertsonei zuzenduta dago. Gaur egun, telelaguntzako zerbitzuak 23.700pertsona artatzen ditu Euskadin, nahiz eta aurreikuspenek adieraztenduten artatu beharreko erabiltzaileen kopurua 25.000 izango delahurrengo urtearen amaierako.Etxeko telelaguntzaren zerbitzuak erabiltzaileak beren ohiko bizi-inguruneanbizitzen jarraitzea ahalbidetzen du, deserrotzea saihestuz. Segurtasunerakoedo osasunerako arriskua dagoen kasuan, eskumuturrekoan edo medailoibatean jarritako gailu xume bati esker une oro profesional espezializatuekartatzen duten berehalako arreta-zentro batera konektatuta daude. Kasuhorietan, telelaguntza-zerbitzua lasaitasuna eta segurtasuna ematen duenelementu garrantzitsu bihurtzen da erabiltzaileentzat baita senitartekoentzatere.Zerbitzua diseinatuta dago bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoentzat, etamendekotasun egoera onartuta duten edo gizarte-zerbitzuekkalteberatasun-egoera onartu dieten 65 urtetik gorakoentzat. Zerbitzuarenhartzaileen artean daude, baita ere, ezintasun fisikoa eta mendekotasuna,beren graduetako edozeinetan, onartuta duten pertsonak, baitadiagnostikatutako gaixotasun mentala dutenak eta onartutako mendekotasun-egoera edo gizarte-bazterkeriako arriskua dutenak ere.Telelaguntza zerbitzuak aurre egiten dien eguneroko egoeren artean, besteakbeste, ondokoak daude: Itsuak beren etxean erortzea; adinekoen buru-nahasmendua, beren ekintzak kontrolatzeko gaitasuna kentzen diena; osasun-arazoak; eta bakardadea. Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ
  2. 2. Telelaguntza udaletako eta aldundietako gizarte-zerbitzuen bidez eman izan da,baita SOS Deiak-en bitartez ere. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zueneskumena urtarrilaren 1ean, eta ordura arte arlo horretan ziharduten entitateberberen aldeko kudeaketa-gomendioa egin zuen 2011ko uztailera arte, urtekolehenengo seihilekoan zerbitzuaren eskualdatzea prestatzeko, arrakastaizateko berme guztiekin.Zerbitzu homogeneoaUztailetik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak diseinatu duen telelaguntza-eredu berria zerbitzua emateko baldintzen homogeneizazioa eta baliabideenarrazionalizazioa hartu ditu ardatz gisa.Homegeneizazioari dagokionez, sailburuak ziurtatu du “Euskadiko herridesberdinetan bizitzeak ez duela zerbitzu desberdina jasotzea eragingo”.Eta baliabideen arrazionalizazioari dagokionez, Zabaletak azpimarratu du“telelaguntzaren osasun- eta gizarte-arloak zerbitzu berean integratzeakzerbitzua zabaltzea eta laguntza eraginkorrago bat ematea ahalbidetuko duela".Osasun-larrialdietan eta gizarte-izaerakoetan izaten den kasuistika komunadela eta, Osasun Sailak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bateradihardute, telelaguntza-zerbitzuko langileek bi espezialitateen arteankoordinatutako laguntza eman ahal izan diezaieten horren beharra dutenei, bisailen artean partekatuko duten kudeaketa informatikoko plataforma batenbitartez. Askotan, telelaguntzaren erabiltzaileek gizarte- eta osasun-arlokobaliabideak behar dituzte; izan ere, askotan mendeko pertsonak gaixokronikoak izaten baitira.Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Gizarte Gaietako sailek baterakoinformatika-kudeaketako plataforma erabiltzeak alferrikako bikoizteak saihesteaahalbidetuko du.Laguntza-zerbitzu berri hori finantzatzeko (aurrekontua urtean 5 milioi euroingurukoa izango da) Eusko Jaurlaritzak 4 euroko baterako ordainketa-sistemaezarri du, hau da, zerbitzuaren erabiltzaile berriek soilik ordaindu beharko dutenhileko tarifa. “Gainerakoek, jadanik zerbitzua baliatzen dutenek, ez dutealdaketarik sumatuko poltsikoan, orain arte izandako baldintzetan jarraitukobaitute” zehaztu du sailburuak.Zerbitzu horren beharra duten herritarrek beren Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuen bitartez edo 900 851 600 telefonoaren edowww.gizartelan.ejgv.euskadi.net web-orriaren bitartez izango dute zerbitzurakosarbidea.

×