Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

RAZONAMIENTO LÓGICO: BURUKETA LOGIKOAK

377 views

Published on

www.phonosdonostia.com

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

RAZONAMIENTO LÓGICO: BURUKETA LOGIKOAK

  1. 1. ZUZENEKO ENUNTZIATUAK
  2. 2. 1.BURUKETA ❖Jon kepa baino baxuagoa da, baina Mikel baino altuagoa. Mikel Jon baino baxuagoa da, baina Xanti baino altuagoa. Zein dugu haietariko altuena eta, garaierari dagokionez? Zeinek jarraitzen dio?
  3. 3. 2. BURUKETA ❖Markel, Jon, Kepa eta Josebaren eskolarako bidean, Markelek Jonek baino bide luzeagoa egiten du. Kepak Josebak baino luzeagoa, baina Jonek baino laburragoa. Badakizu haietariko zein bizi den eskolatik urrutien eta zein hurbilen?
  4. 4. ALDERANTZIZKO ORDENA DUTEN ENUNTZIATUAK
  5. 5. 3. BURUKETA ❖Agirre eta Badiola Lasa baino altuagoak dira. Azkueta Badiola baino txikiagoa da, baina Agirre baino altuagoa. Zein dugu txikiena eta garaierari dagokiola, zein hurrengo?
  6. 6. 4. BURUKETA ❖Mirenek hizkuntzak ikasten ditu eta errusiera alemanera baina zailagoa deritza. Gainera, italiera frantsesa baino errazagoa delakoan dago, eta alemanera frantsesa baino zailagoa. Mirenen iritsiz, zein da hizkuntzarik errazena eta zein zailena?
  7. 7. IRAKURTZEN ZAIL DIREN ENUNTZIATUAK
  8. 8. 5. BURUKETA ❖ Musika saio hau eten egiten dugu “ TONTOR” IRRATIA, ZURE SINTONIAREN PUNTURIK ALTUENAren irrati entzule agurgarrioi une honetan “Artibai” ikastetxe publikoan nagusi den poztasunaren Berri emateko asmoz, ikastetxe horretako lau ikaslek gure Gazteriarentzako Institutuak antolatzen duen ezagutza espazialei buruzko txapelketa estatalean parte hartzeko sailkatzea lortu baitute. Orain arte bildu ahal izan dugun informazioaren arabera, irabazleen izenak Leire Azurmendi, Haizea Garalde, Naroa Agirre eta Itsaso Jauregi dira. Antza denez, Agirre gazteak ez zuen laguna duen Jauregi andereñoarena bezain puntuazio altua lortu, baina, bestaldetik, Garalde gazteak, DBHko 4. mailako ikaslerik onena den Itsaso bere lagun eta kontrakoak baino sailkatze hobea lortu zuela jakinarazi digute. AZKEN UNEA: Ikastetxearen Zuzendariaren bozeramale batek Leirek Garalde gazteak baino puntuazio hobea lortu zuela adierazi berri digu! Lau ikasleetatik zein sailkatu zen hobekien? Zeinek lortu zuen puntuazio baxuena?
  9. 9. ❖Iratxek eta Amaiak gutxi gora-behera pisu bera dute. Iratxe Ana baino astunagoa da pisuz, eta berau Miren baino arinagoa. Ondoko posibilitateetatik zein da zuzena? Iratxek Miren baino ARINAGOA da. Iratxek Mirenek baino pisu GEHIAGO dauka. Iratxek Mirenek baino pisu GEHIAGO ala GUTXIAGO izan dezake 6. BURUKETA
  10. 10. ❖ Pablo eta Tomas adin berekoak dira, baina nahiz Pablo Jone baino zaharragoa den, berau, Jone, Xabier baino geroago jaioa da. Pablo Xabier baino zaharragoa ala gazteagoa den jakiteko, ondoko datu hauetatik zein dugu beharrezko? Jone Tomas baino GAZTEAGOA da. Xabier Tomas baino LEHENAGO jaioa da. Pablo Jone baino ZAHARRAGOA da. 7. BURUKETA Xabierrek Jonek baino urte GEHIAGO dauzka.
  11. 11. TAULA-FORMAKO ERREPRESENTAZIOAK
  12. 12. 8. BURUKETA ❖ Hiru mutilek, Kepa, Jon eta Mikel, denon artean 9 lapitz eta 6 borragoma dauzkate, hau da, idazteko 15tresna denetara. Kepak 3 borragoma dauzka eta Jonek lapitz kopuru bera. Jonek Kepak baino tresna bat gehiago dauka, Kepak 4 dauzkalarik. Mikelek borragomatan Kepak lapitzetan daukan beste dauka. Zenbat lapitz dauzka Kepak eta zenbat Mikelek?
  13. 13. 9. BURUKETA ❖ 1977ko futbol-denboraldian, Aitor Garatek 6 gol sartu zituen eta beste 6 1980koan. 1978 eta 1979an kontua ez zitsaion hain ongi atera, 4 urteetan zehar (1977tik 1980ra bitartean) guztira 15 gol bakarrik sartu baitzituen. Kepa Urkizak 15 gol sartu zituen 1978an eta erdia 1980an. 4 urte hauetan zehar berak sartutako gol guztien kopurua 21ekoa da. Julen Lasak 1979an sartutako golak, Urkizak 4 urteetan zehar sartu zituen beste dira, baina gainontzeko denboraldietan ez zitzaion 1997koan Kepari gertatu zitzaion baino hobeto atera. 1979an hiruron artean 22 gol sartu zituzten. Zenbat gol sartu zituzten 1978an hiruron artean?
  14. 14. 10. BURUKETA ❖ Hiru neska, izena nola duten jakin nahi duen andere atsegin batekin ari dira hizketan. Batek blusa morea jantzita du, besteak blusa arrosa, eta hirugarrenak, blusa zuria. Blusa moredun duen neskak zera dio: “Gure izenak Zuria, Morea, eta Arrosa dira”. Jarraian, beste neska batek zera dio: “Nire izena Zuria da. Ikus dezakezunez, gure izenak gure blusen koloreak bezalakoak dira, baina gutariko inork ez du daukan izenaren koloreko blusarik jazten”. Andereak irribarre egiten du eta zera dio: “Orain bai, badakit nola duzuen izena”. Zein koloretako blusa jazten du neska bakoitza?

×