Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Petronor energia-sostenible-euskera

399 views

Published on

Published in: News & Politics
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Petronor energia-sostenible-euskera

  1. 1. Energia sortzeko beste prozesu iraunkor batzuk:baterako sorkuntzako lantegiakJose María MontserratBaterako sorkuntzan, energia elektrikoa eta termikoa aldi berean sortzen diraerrekuntzaren bitartez. Baterako sorkuntza eraginkortasun handiko prozesua da. Energiaelektrikoa zentralean ekoitzi eta kontsumo-gunera eramateko eta energia termikoapremien arabera ekoizteko ohiko sistemaren aldean, energiaren aurrezkia %30ekoa izandaiteke.Horrela, bada, airearen eta erregaiaren arteko errekuntza gertatzen da gas-turbinan edoardatza mugiarazten duen motor alternatiboan, eta, aldi berean, energia elektrikoaekoizteko sorgailua ere mugitu egiten da. Aldi berean, ihes-gasen bidez, lurruna sortzen
  2. 2. da berreskurapen-galdaran. Era berean, sortutako lurruna energia elektriko gehiagoekoizteko ere erabili daiteke lurrun-turbinan.Beraz, baterako sorkuntza lantegi lagungarria da, eta edozein kontsumo-sistematan(bizileku-eremuak, ospitaleak, merkataritza-zentroak...) edo lantegitan energia sortzekodauden sistemetan dago integratuta. Integrazio hori behar bezala diseinatuta egonbeharko da, instalazioa bera arrakastatsua izan dadin. Horrez gain, era guztietakokonfigurazioak (gas-turbina vs motor elektrikoak, ziklo bakuna vs ziklo konbinatua) etainstalazioak energia-mota bakoitzean dituen premiak hartu beharko dira kontuan.Baterako sorkuntzak badu abantailarik, bere eraginkortasuna handiagoa delako, fakturaenergetikoan aurreztean eta CO2ko igorpenak murriztean.Bestetik, sorkuntza deslokalizatua denez, sarean zehar garraiatzeagatiko galeraenergetiko gutxiago daude, eta ez da linea elektrikoetan hainbeste inbertitu behar.Baterako sorkuntza fidagarritasun handiko instalazioa denez, hornikuntza-bermea da,eta ez dago kanpoko faktoreen eraginpean. Horrez gain, sortutako energia erreaktiboakontrolatzeko sistema daukanez, sare elektrikoko energia-galerak murriztu daitezke.Baterako sorkuntza oso lagungarria izan daiteke enpresen kostu energetikoakhobetzeko. Beraz, enpresek euren errentagarritasuna handitu ahal izango dutenez, ezdira lekualdatu beharko eta ez da lanposturik galduko. Hain zuzen ere, lanpostuen 1,4 Meta industriako BPGren %90 baterako sorkuntzaren bidez lehiakortasuna hobetudezaketen sektoreetan dago.Baterako sorkuntzak oso eragin ona du gure herrialdeko ekonomian, 1.000 M €ingurukoa, alegia, aurrezki energetikoa, CO2ko igorpenen murrizketa eta banatutakosorkuntza elektrikoa kontuan hartuta.Europan, energiaren %11 baterako sorkuntzaren bidez ekoizten da; eta, munduan, %9.Espainian, 1.000 inguru instalazio daude, eta 6.000 MW sortzen dituzte, hau da, guresorkuntza-ahalmenaren %6. Gainera, nahikoa homogeneotasunez banatzen dira lurraldenazionalean bertan. Sektore ekonomiko nagusia industriala da (%91), eta, bertan,hazkuntza-ahalmena %50etik gorakoa da PANERen arabera; eta askoz handiagoa,administrazio publikoaren arabera. Beraz, 25.000 MW-koa ere izan liteke.Euskadin, baterako sorkuntza 380 MW-koa da, eta hiru lurraldeetan dago banatuta.Beraz, erkidegoko kontsumo elektrikoaren %12,4koa da.Euskadin, 54.000 lanpostu daude lotuta baterako sorkuntzako sorkuntza-ahalmenhandiko sektoreekin (urteko BPGren %20).Espainiako baterako sorkuntzaren hazkuntza Europako batezbestekoa eta aurrezkienergetikorako planetan aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da. Hona hemen arrazoiak:
  3. 3. batetik, gai teknikoak daude, baterako sorkuntza marjinala ez delako hasierakoa bezainerakargarria; bestetik, gai ekonomikoak daude, krisi finantzarioak eragina eduki duelakoeta zenbait prozesuren errentagarritasunaren inguruko segurtasunik ez dagoelako; eta,azkenik, ekoizpen-araubide berezian sartzeko zehaztutako potentzia-mugekin lotutakolegegintza-gaiak ere badaude.Administrazioak arauketaren zein prezioen inguruko ziurgabetasuna murriztu behar du,inbertsio-prozesuen etorkizuneko errentagarritasuna nolakoa izango den jakin ahalizateko. Baterako sorkuntzako turbinak berritu behar dira, %70ek 15 urte baino gehiagoedukiko dutelako 2015. urtean.Europar Batasunean, Baterako Sorkuntzaren Jarduera Sustatzeko 2004/8/EEZuzentaraua dago, eta, PANERen (Energia Berriztagarrien Plan Nazionalean), parkeahanditzeko eta berritzeko aurreikuspena egin dute.Esparru horretan, Petronorreko finketa-jarduera kostu energetikoen baldintzapean dagoerabat, guztizkoaren %63koak dira-eta.Horrez gain, CO2 gutxiago sortu beharra dago, ingurumenagatik eta horrekin lotutakokostuengatik.2008. urtean, Petronorrek hobekuntza energetikorako kanpaina jarri zuen abian, etaCO2 murrizteko ezohiko inbertsioak onartu zituen. Era berean, baterako sorkuntzakobigarren unitatea ireki zuen 2010eko abenduan.Petronorreko baterako sorkuntzako bi lantegiak industria-guneko ekoizpen energetikoandaude integratuta. Sortutako energia elektrikoak industria-gunearen kontsumoa estaltzendu, eta %30 sarera esportatzen da.Petronorreko lantegiek gas naturala erabiltzen dute erregai moduan, ingurumenarenikuspegitik onena den alternatiba, alegia.

×