Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

of

Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 1 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 2 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 3 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 4 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 5 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 6 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 7 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 8 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 9 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 10 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 11 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 12 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 13 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 14 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 15 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 16 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 17 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 18 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 19 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 20 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 21 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 22 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 23 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 24 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 25 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 26 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 27 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 28 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 29 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 30 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 31 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 32 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 33 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 34 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 35 Lizartzako Inauteriak 2020 Slide 36
Upcoming SlideShare
What to Upload to SlideShare
Next
Download to read offline and view in fullscreen.

0 Likes

Share

Download to read offline

Lizartzako Inauteriak 2020

Download to read offline

Hemen duzue ikusgai aurtengo aldizkaria!

  • Be the first to like this

Lizartzako Inauteriak 2020

  1. 1. Otsailak 8, 14, 15 eta 16 2020
  2. 2. Sarrera 3 INAUTERIAK GOGORATUZ: Eskolako mozorro festa 4 2019ko inauteriak irudiz irudi 6 HERRIARI BEGIRA: 2019-an gure artera etorritakoak eta agurtutakoak 10 Dantzarako grina bi argazkitan 11 1961eko komunio handiko argazkia 12 Zer egin dugu Lizartzan 2019an? 14 Lizartzan zer berri? 20 Kirola: Iñaki Azpiroz Aconcaguan 22 Euskara ikastaroak 24 Irakurle taldea 25 Lourdes Esnaolari elkarrizketa 26 OTSOLAR IREKITA: Aldaketak 28 Jantziak eta gizartea; lihoa eta emakumea 29 Ehun urteren gorabehera 30 Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak 31 Lizartzako Gure Esku 32 Lizartzako Udala 33 Printzak eta apaindu ditzagun balkoiak 34 Egitaraua 35 Bitxurre Otsolar DantzaTaldea ISSN: 2530-2426 · Lege Gordailua: SS-0058/04 Arantzabenea etxea, Lizartza otsolardantzataldea@gmail.com www.facebook.com/otsolardantzataldea www.otsolardantzataldea.blogspot.com Tolosaldeko KomunikazioTaldea S.M. Lege Gordailua: SS-1323-2013 San Esteban auzoa, 20.TOLOSA & 943 65 56 95 tkt@ataria.eus www.ataria.eus Lizartzako inauteriak 2020
  3. 3. Kostata baino iritsi da.... garen hori ezkutatzeko eguna!! Iuuufaaa!! Garen hori ezkutatu? Baino ze arraio, gure izaera lantzen urte osoa eta orain gordetzeko esaten? Bai.. bai erraza dun, hik entzun: Buruhausteak, kezkak, lanak, haserreak, estresa… pare bat egunean STOOOOOP! Erlojuak gelditu, mugikorra itzalita hobe. Ispiluari begiratu ere ez! Lirain jartzeko krema, makillaje, bizarra mozteko makinak sartu kajoian! Takoiak, igandetako zapatak, korbata, traje, poltsa eta maletinak... etxen utzi! Ah eta OJO! dokumentazioa, kreditu txartela, Mugi txartela… ezta okurritture etxetik ateatzea! Lau zarpa, bi zapi eta txapela… tapatu burue eta atera kalera! GORA GURE IÑAUTERIA Lizartzako inauteriak 2020 3
  4. 4. Lizartzako inauteriak 2020 4 Gogoratzen al duzue eskolako mozorro festa? Plazara iritsi eta Txinara bidaiatu genuela ematen zuen, dragoi erraldoi bat agertu zen jende artean hegan eta inguruan txinatar ugari dantza eta dantza urte berria- ri ongi etorria emango balie bezala. Ametsetan ari ote naiz? Begiak igurtzi nituen eta berriz zabaltzerako. Hara!! Jatetxe batean geunden oraingoan; sukalda- riak, zerbitzariak, bezero dotoreak eta hauen arteko tirabirak adi adi jarraitu nituen. Halako batean, jatetxea desagertu eta ohartzerako ospitalean. Zer arraio! Gaixoak, zaurituak, erizainak, medikuak eta zirujauak jo eta su lanean. Larritu nin- tzen. Non sartu haiz? galdetzen nion nire buruari... Baina, lasaaiii.. Lizartzako Eskolako aktore bikainak ziren lan eta lan zebiltzanak.A ze sustoa! Ea aurten zer prestatzen digun artista koadrila ho- nek. Ezin duzue galdu!
  5. 5. Lizartzako inauteriak 2020 5
  6. 6. 2019ko inauteriak irudiz irudi Lizartzako inauteriak 2020 6
  7. 7. Lizartzako inauteriak 2020 7
  8. 8. Lizartzako inauteriak 2020 8
  9. 9. Lizartzako inauteriak 2020 9
  10. 10. Lizartzako inauteriak 2020 10 2019an gure artera etorritakoak Gure artetik agurtutakoak: · Juan Mari Urkizar Larrarte, 2019-01-09an hil zen 86 urterekin. · Mertxe Soroa Ibarluzea, 2019-05-14ean hil zen 60 urterekin. · Ebarista Arrate Luluaga, 2019-12-10ean hil zen 88 urterekin. · Juan Inazio Zalakain Arruabarrena 2019-12-30ean hil zen 81 urterekin. Lahmidi Nor al houda 2019-04-26 Alai Esnaola Etxeberria 2019-07-17 Haizea Balerdi Elola 2019-05-19 Aimar Maiz Barriola 2019-10-22
  11. 11. Lizartzako inauteriak 2020 11 Herrikofestak, eguerdiko12.00ak plaza bete jende. Dantzariak uda- letxe azpian azken orduko anto- laketan. Buelta ezkerretara? nik eskuinera? Nere bikotea zein zen? pastak nork ditu?.... txistulariei keinu egin eta jarri da katea mar- txan. Aje arrastoak, begi zuloak badira baina irribarrea gailentzen da dantzari zein ikusleen aurpe- gietan. Publikoak txalo artean jaso du aurre-dantzariaren desafioa bai- ta jarraian zetorrena ere: aurres- kuak, desafioa, axeri dantza, azken paseoa... Neska zein mutil, gazte eta heldu elkarrekin gustura ikus- ten dira dantzan. Txiki gelditu da plaza, fandango arin arina egiteko ere komeriak, ezin kabitu! Kaleji- ra luzearekin eman zaio amaiera, txalo eta irrintzi artean astinduz plaza. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko! Larunbata goizeko 11.00, Kul- turgunean elkartu da herritar tal- de bat. Batzuk urduri besteak erdi lo, aurpegi ezagunak, ezezagu- nak... bi lerrotan kokatu eta hasi dira komeriak. Eskubi, ezker, bat bi hiru lau gora !. Punta bat pun- ta bi zapaldu zapaldu zapaldu… abesten du irakasleak. Orekari eutsi, koordinatu, erritmoan sar- tu, eskuak gora, burua tente eta irribarrea galdu gabe laster jarri dituzte hankak dantzan. Ufadaren bat edo beste, izerdi tantak bai- na algarak eta talde lana nagusitu dira. Hasieran makalago, ondoren bizkorrago laster hartu dute mar- txa. Erritmo ederrean eta plazara- ko moduan amaitu dute ikastaroa. Bejondeizuela! Biba zuek! Dantzarako grina bi argazkitan
  12. 12. Lizartzako inauteriak 2020 12 1961eko Komunio Handiko argazkia 1970. urte arte, gaztetxoek bi jaunartze nagusi egiten zituzten, bata komunio edo jaunartze “txikie” 7 urte ingururekin eta komunio edo jaunartze “handie” 12 urte ingururekin. Hau, komunio “handiko” argazkia da eta “txikiak” baino garrantzi handiagoa izaten zuen garai hartan bi- garren jaunartze honek. Argazkian ikusten den bezala denak dotore eta osatuta daude noski, ezkontza baterako bezala jan- tzita, gorbata eta besoko lazoa eta guzti. Mezetako liburua eta errosarioa eskuetan dutela dotriñe ika- sitako itxuran zintzo aurpegi ederrarekin. Eduardo Etxeberria Erretore jauna izan zuten prestatzaile eta komunioa eman zien apaiza, eta 196eko ekai- naren 28an egin zuten ospakizun hau, gaur egun 70 urte inguruan ibiliko dira bizi direnak, 1948-49an jaiotakoak dira eta. Komunio handia egitea kristau ikasbidea jarraitze- ko baieztapen eta onarpen gorena zela esango dugu herritar xehe batentzat. Aurretik hauek denak jaio orduko bataioaren Sakramentua jaso zuten Gregorio Irazusta apaiz Jaunarengandik. Jaunartze txikia egin- go zuten geroago, eta 1960ko ekainaren 25ean Konfir- mazio Sakramentua ere eman zien Eduardo Etxeberria apaizak, beraz, “karrera” luzea egin behar zen Komu- nio Handie egitera iristeko. Mutilkozkor talde handi honek (17), esan nahi du kinto ugari sortzen zirela urtero Lizartzan garai har- tan, neskak erantsita hogeita hamar ume inguru urte- ko jaiotzen ziren, (gaur egungoaren antzeko kopurua). Hauek dira beraien izenak: 1 zenb. Jexux Mari Bidaola Atxega. 2 “ Joxe Mari San Sebastian Lopetegi. 3 “ Frantzisko Beldarrain Artola. 4 “ Luis Mari Barriola Tolosa. 5 “ Rafael Karrera Mintegi. 6 “ Frantzisko Irazu Gogortza. 7 “ Mariano Urbizu Zabala. 8 “ Juan Iturriotz Etxeberria. 9 “ Inaxio Goikoetxeandia Arruabarrena. 10 “ Juan Mari Olaetxea Garaikoetxea. 11 “ Joxe Luis Barriola Otegi. 12 “ Matias Olariaga Beldarrain. 13 “ Joxe Angel Garaikoetxea Jauregi. 14 “ Juan Bautista Zubillaga Zubillaga. 15 “ Pello Arozena Etxeberria. 16 “ Martin Zubillaga Zubiarrain. 17 “ Joxe Mari Goikoetxea Goikoetxeandia.
  13. 13. Lizartzako inauteriak 2020 13
  14. 14. Lizartzako inauteriak 2020 14 2019-01-01 Otsabiora igoera 2019-04-05 Igor Meltxorren hitzaldia. Zer dago apustu etxeen atzean 2019-01-05 Erregeen etorrera 2019-02-01 Oier Araolazaren hitzaldia_ inauteriei mozorroa eranzten 2019-02-16,22,23 eta 24 Inauteriak 2019-03-08 Emakumeen eguna Zer egin dugu Lizartzan 2019an?
  15. 15. Lizartzako inauteriak 2020 15 2019-03-24 Elisa Agirre erizainari omenaldia 2019-04-06 Bertso afaria 2019-05-13tik 17ra Eskolaren astea 2019-05-25 Estratako festak
  16. 16. Lizartzako inauteriak 2020 16 2019-06-01 Erromeri eguna 2019-06-02 Inaren omenaldia 2019-06-23 San Juan sua 2019-07-20 Gazte eune 2019-06-29 Hostotsa abesbatzaren kontzertua
  17. 17. Lizartzako inauteriak 2020 17 2019-07-28 San Migel klasika 2019-09-06, 07 eta 08 Festak 2019-09-14 Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herri- koiaren kanporaketa 2019-09-21 V. Lizartzatik mendiz mendi etxera! 2019-09-26 Gaztetxoentzako bertso saio parte-hartzailea
  18. 18. Lizartzako inauteriak 2020 18 2019-10-14 Erreferenduma ez da delitua! Elkarretaratze zaratatsua 2019-10-24 Euskaraz bizi ahal gara! Hitzaldia 2019-10-31 Gau Beltza 2019-11-21etik 2019-12-03ra Kulturaldia
  19. 19. Lizartzako inauteriak 2020 19 2019-12-13 Lizartzako Sare herritarraren aurkezpena 2019-12-16tik 19ra Euskal jantzien erakusketa Lourdes Esnaolaren eskutik 2019-12-24 Gabonak 2019-12-31 San Silbestre froga
  20. 20. Lizartzako inauteriak 2020 20 Lizartzan zer berri? Izaro Zubiria Ibargurenek Neiker sari berezia irabazi du CAF-Elhuyar sarietan lehen sekto- reko lanak saritzea helburu duen Neiker Sari Berezia jaso zuen Iza- rok, Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili? lanaga- tik. Lan hori dibulgazio-artikulu orokorren kategoriakoa izan zen, eta epaimahaikideen arabera, oso ondo azalduta dago, era garbi ba- tean, eta atzean ikerketa-lan han- dia du. Gainera, abeltzaintzaren benetako arazo bati erantzun nahi izatea goraipatu zuten. Jose Miguel Etxeberria Alvarez: Naparra Jose Miguel Etxeberria Alvarezen familiak 1981eko ekainaren 14an, Alegiako plazan (han jaio bai- tzen Naparraren aita, Patxi), bere oroimenezko lehen ekitaldia egin zuen. Bi urte geroago, ekitaldi hau familiaren baserrian egiten hasi zen. Bertan Naparra gogoratzeko monolito bat ezarri zen, eta han, azken hogeita hamabost urteetan, ekainean, egin izan dute omenal- dia, etengabe. Baina Celes Alva- rez (Naparraren ama) 2018ko azaroan zendu zen, eta 2019ko ekainean omenaldi-ekitaldirik ez egitea erabaki zuten. Horrek ez du esan nahi amore eman dute- nik, eta Jose Miguelen gorpuzkiak berreskuratzeko borrokan jarrai- tuko dute. Beraz, erabaki hau une horretan ireki nahi izan zuten pa- rentesi bat bezala ulertu behar da. 2019ko abenduan, gainera, Na- zio Batuen Erakundearen Behar- tutako Desagerpenen Lantaldeak gutuna igorri zien senideei, bila- tzen jarraituko dutela helaraziz, eta ikerketarekin jarraitu ahal iza- teko 2020ko otsailean Genevan (Suitza) egingo dituzten 120. jar- dunaldietara gonbidatuz. Garikoitz Etxeberria Lizartzan Sevillan preso duten lizartzarra abuztuaren 11n etxera ekarri zuten seme jaio berria ezagutzera. 1000 kilometroko bidea egiteko 10 egu- neko bidaia eginarazi zioten, eta bere familiarekin ordubetez egon zen. Familiakoak nahiz herritar ugari inguratu ziren Garikoitz Etxe- berriari elkartasuna adieraztera. Lizartzako eskola telebistan ETB3ko Ene Kantak taldearen programa berrian, iraileko lehe- nengo astean, Lizartzako eskola izan zen protagonista.
  21. 21. Lizartzako inauteriak 2020 21 Aitor Agirrebarrenaren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalak 33 urteko kartzela zigorra jarri zion lizartzarrari, 2000. urtean, Gasteizen, Maximo Casado Carre- ra espetxe funtzionarioa hiltzea egotzita. Berarekin batera epai- tuak izan ziren Xabier Garcia Gaz- telu, Iñigo Guridi Lasa eta Asier Arzalluz Goñi. Espetxe zigorraz gain, zigor ekonomiko handia ere jarri zien Espainiako Auzitegi Na- zionalak. Agour enpresa Lizartzan Irunzubi industriagunean aur- ki daiteke Agour enpresaren gaztandegi berria. Aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, gaz- tandegiaren irekierak enplegu berriak sortuko ditu, eta, oro- tara, hamabi lanpostu sortzea aurreikusten da lau urteko den- boraldian. Horrez gain, hegoal- deko ardi esnea hartuko dute bertan, beraz, Tolosaldearen- tzat onura sozioekonomikoak ekarriko dituela gaineratu zu- ten. Lizartzan, gainera, gazta mota berriak egiten hasiko dira. Orain arte Ossau-Irati izenda- pendun gazta soilik egiten zu- ten, eta irekiera honekin, Idia- zabal gazta ekoizten hasiko dira. Gaztaz harago, urdaiazpi- koak eta hestebeteak ere ekoiz- ten dituzte, baita artisau azken- burukoak ere. Angiozarko San Migel hegalaria Lizartzan Angiozarko San Migel festei amaiera emateko, urtero, he- liozko globoez lagundurik, goiaingeruaren panpina aire- ratzen dute. Joan den irailaren 29an 50 kilometro egin zituen panpinak, Lizartzaraino iritsiz, eta Araxes ibaiaren ertzean aurkitu zuen Koldo Alañak. Panpinak barruan, Angiozar bisitatzeko gonbidapena, eta bueltatzen zuenarentzat otordu bateko saria zeramatzan. Erik Jaka lau eta erdiko txapelketan Urriaren 5ean Etxarri-Aranaz- ko pilotalekuan jokatu zuen Lau eta Erdiko Txapelketako final zortzirenetako kanporaketako partida. Bertan, 22-6 mendera- tu zuen Joanes Bakaikoa. Urria- ren 11n Victorren aurka 22-14 irabazi zuen. Final laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partidan, ordea, Altuna III.a na- gusitu zitzaion 22-19. Urriaren 27an garaipena lortu zuen Peio Etxeberriaren aurka 22-15, ho- rrela, A multzoko bigarren pos- tuan sailkatuz. Azaroaren 2an, berriz, Iruñeko Labrit pilotale- kuan jokatutako finalerdian Jo- seba Ezkurdiak 22-20 irabazi zion. Azaroaren 10ean Lau eta Erdiko txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabaki- tzeko partida ezin izan zuen jo- katu, ezker eskua ez baitzeukan guztiz ondo.
  22. 22. Lizartzako inauteriak 2020 22 Kirola: Iñaki Azpiroz Aconcaguan Nondiketorrizenhorrelakomendibategitekoideia? Duela 10 bat urte edo joateko asmoa nuen, baina lan kontuengatik atzerrira bidaiatu behar izan nuen eta proiektua atzera bota nuen. Ordutik beti izan nuen bu- ruan eta 2018 urtean aukera ikusi nuen. Nola osatu zenuten taldea? Buruan nuen ideia Martin San Pedrori komentatu nion eta behin haren baiezkoa jaso ondoren gainerako tal- dekideen bila hasi ginen. Gutxienez 4 laguneko taldea egokia zela eta lagun gehiagoren bila hasi ginen. Ondo- ren Idiazabalgo Haritz eta Markel lotu genituen. Hasieratik argi zenuten Aconcagua egin nahi zenu- tela. Zergatik Aconcagua? Bai hasieratik mendi hau proposatu nuen. Zergatik?... Ba ziurrenik aurrez buruan nuelako, Andeak ez nitue- lako ezagutzen… Andeetako (Amerikako) mendirik al- tuena izaki, eta ia 7000 metro dituela kontuan hartuta badu bere erakargarritasuna. Ez dago beste arrazoi berezirik. Noiz hasi zineten elkartzen eta guztia prestatzen? Ia ahaztuta daukat, baino esango nuke 2018 hasieran. Nolakoa izan zen bertaratu aurreko prestaketa? Zer behar da horrelako mendi bat egiteko? Prestaketa aldetik gehienbat 3 atal bereiziko nituzke. Espedizioaren antolakuntza, prestaketa fisikoa eta mentala. Antolakuntzan gauza asko lotu behar dira, bidaia, baimenak, materiala, botikak, janaria,… Presta- keta fisikoa bakarka naiz taldean; Ariketa fisikoa, men- dian, korrika etab… eta 20-25 kg motxilarekin ere ibili ginen mendian ohitzeko. Taldekideok ere hainbat ir- teera egin genituen Pirinioetara harremanak sakondu eta talde izaera lantzeko. Eta noski, familiaren lagun- tza ere ezinbestekoa da. Behin Argentinara iritsita espero zenutena aurki- tu zenuten bertan? Bai, egia esan ez genuen sorpresa berezirik hartu. Au- rrez guztia nahiko lotua genuen eta horrelako espedi- zioetarako hori garrantzitsua da. Kontuan izan behar
  23. 23. Lizartzako inauteriak 2020 23 da gestioetan egon daitezkeen ustekabeko atzerapenak kalterako izaten direla, mendiko egunak murriztu egi- ten baitira eta gure kasuan behintzat egun kontatue- kin joan ginen. Argentinan, Mendozan bertan adibidez hainbat gauza alokatuak genituen, goi-mendiko den- dak, sua, gasa eta hor sorpresarik ez genuen izan eta joaterakoan zorionez eraman genuen material guztia iritsi zitzaigun. Lehen ez dut aipatu, baina aurrez Acon- caguan izan diren pertsonekin ere egotea gomendaga- rria da. Antolakuntzarako eta han aurkituko duzunaren berri zuzena baita. Oso lagungarria dela esango nuke. Nola joan ziren tontorra egin aurreko egunak? Egia da urduritasuna areagotu egiten dela. Altueran zaude, gorputza nekatuta... momentu horretan indar mentala garrantzitsua da; Taldekideen arteko ani- moak ere beharrezkoak dira. Gailurreko egunean har- tu behar den materiala, ahalik eta pisu gutxien hartzea, ibilbidea, denbora, guzti hori buruan bueltaka ibiltzen da. Noski hidratazioarena ahaztu gabe; gorputzari li- tro asko sartu behar baitzaizkio. Ondo aklimatatzea ere garrantzitsua; Gure kasuan azken goi kanpamen- tua 5600 metrora jartzea erabaki genuen “Nido de condores-en”. Eta eguraldiaren pronostikoaren zain, gailurrerako aukera bat noiz utziko itxaroten. Nola gogoratzen duzu tontorra egin zenuen eguna? Eguraldiaren pronostikoa ez zen erabateko ona eta bez- peran gaueko 21:00ak arte edo ez genuen erabaki zer egin; azkenean ateratzea erabaki genuen ohikoa baino zertxobait lehenago. Gaueko 00:00etan jaiki ginen go- saldu eta prestatzeko, beraz ia lorik egin gabe. Tonto- rrera iritsi ginenean elurra hasi zuen, beraz segituan jaisten hasi ginen. Bueltako esperientzia gogorra izan zen. Behin “Canaleta”tik behera, 6600 metrotatik edo, ez genuen ezer ikusten. Dena itxia eta elur asko hasi zuen. Dendara bueltatu arte ez genuen batere gozatu. Talde lanak zein garrantzi dauka horrelako espe- dizio batean? Gure kasuan behintzat ezinbestekoa izan zen; Ni adi- bidez, Oinarrizko kanpamentura iristean, erdi gaixorik nengoen eta taldekideen laguntza ezinbestekoa izan zen. Ondoren altueran beste taldekide batek altuerako efektuaren arazoa zela eta talde lana beharrezkoa izan zen. Uste dut talde izaeran lan egin izanak ekarri zue- la laurok gailurra egin izana. Kontuan izan behar da abentura guztian 24 orduak elkarrekin pasa genituela. Elkar laguntzeko eta taldekideon artean izan genuen eta dugun giro ona aipatu nahiko nituzke. Eskertzekoa eta aberasgarria izan baita. Urtebete pasata nola gogoratzen zara espedizio hartaz? Egia esan erabat deskonektatua nengoen; Taldekide ba- tek genuen argazki eta bideoekin muntaiatxo bat egitea erabaki zuen. Kontuan izanik gure helburua ez zela ho- rrelako zerbait egitea nahiko lan txukuna atera da; Jux- tu abenduan Idiazabalen bideo horren emanaldia izan dugu eta horrek bizitutako esperientzia eta bizipenak ekarri dizkit berriro gogora. Atsegina izan da. Aurrera begira, baduzu beste horrelako proiektu bat egiteko asmoa? Epe motzera behintzat ez, luzera auskalo. Udaletxea, lana, familia… egunak ez dit gehiagorako ematen. Otsabio kirol elkarteak Pirinioetara edo irteeraren bat antolatzen badu, konformatuko naiz. Mendia: Aconcagua (6962 m), Argentina. Noiz abiatu: 2018ko abenduaren 22an. Noiz etorri: 2019ko urtarrilaren 12an. Zenbat egun mendian: joaterakoan bidai egun bat + Mendozan gestiorako beste egun bat; bueltakoan beste egun eta erdi. Mendian gutxi gora behera 2 aste eta erdi. Espedizio kideak: Haritz Ugarte, Markel Lizarralde, Martin San Pedro, Iñaki Azpiroz
  24. 24. Lizartzako inauteriak 2020 24 Euskara ikastaroak Urtero bezala, ikasturte hone- tan ere, ikastaro eskaintza ede- rra dago Lizartzan. Horietako bat Euskara ikastaroa da. Urrian hasi ziren klaseak ematen eta bi talde sortu dira. Ikastaroak AISA ize- neko programa bati esker eskain- tzen dira eta atzerritar jatorria duten pertsonei zuzenduak dau- de. Hau kontuan izanda, udalak ezaugarri hauek betetzen zituzten pertsonei deialdia banatu eta bi talde sortzea lortu zuten. Euskara erakusteaz Aritz eta Lide arduratzen dira. Beraiek AEKko irakasleak dira eta as- teazken eta ostiraletan ematen dituzte klaseak. Goizeko taldeaz Aritz arduratzen da eta bere ikasleekin 9:30etatik 11:30etara egoten da. Arratsaldeko taldeaz Lide arduratzen da eta 18:30ta- tik 20:30tara elkartzen da ikas- leekin. Ikasleek Zahar Etxean elkartu eta astean 4 orduz, euskara eta euskal kulturan gehiago mur- giltzeko aukera paregabea dau- kate. Programa honetan parte hartzen duten ikasle batzuen- tzat euskararekin eta gure kul- turarekin duten lehenengo kon- taktua denez, irakasleak euskara erakusteaz gain, gure jaien eta inguruko ezagutzak helarazteaz ere arduratzen dira. Klaseak urrian hasi ziren eta ekaina arte eskainiko dira, beraz ikasleek kurtso osoa izango dute hauetaz gozatzeko. Animo denei eta eskerrik asko gure hizkuntza eta kulturan gehiago murgildu nahi izatea- gatik!
  25. 25. Lizartzako inauteriak 2020 25 Irakurle taldea Herrian, aurten, literaturaren inguruan aritzeko biltzen den taldea sortu da, Lizartzako Ira- kurle taldea hain zuzen ere. Lehen saioa azaroaren 4ean izan zuten, herriko liburute- gian, eta taldea gidatu zuena Ekaitz Goikoetxea izan zen. Herriko zein kanpoko jendeak hartu zuen parte lehen saioan, eta egiten duten lanketaren nondik norakoak jakiteko as- moz jo dugu beraiengana. Zer da zehazki irakurle talde bat? Irakurtzeko zaletasuna duten per- tsonen talde bat, aldian behin li- buru berdina irakurri eta gai ho- rri buruzko inpresio eta iritziak elkartrukatzeko elkartzen dena. Zergatik erabaki zenuten ira- kurle taldean parte hartzea? Irakurtzeko zaletasuna bultzatze- ko eta batez ere, euskal literatura. Lehen aldia al da irakurle talde batean parte hartzen duzuena? Hala izatekotan, egon al da al- derik espero zenutenaren eta bizitu duzuenaren artean? Zer nolako esperientzia izan da? Bai, lehen aldia da gehiengoaren- tzat. Oso esperientzi ona izaten ari da. Liburuan azaltzen diren gaietan asko sakontzen dugu eta iritzi desberdinak partekatzen ditugu, jendearen parte hartzea handia da. Zein hizkuntzatan idatzitako ira- kurgaiakirakurtzendituzue? Nork erabakitzen du irakurri beharre- ko liburua? Gustatuko litzaizueke saioak eta liburuak hizkuntza bat bainogehiagotanjorratzea? Euskaraz irakurtzen ditugu. Ekaitz Goikoetxea moderatzaileak aukeratu ditu baina proposame- nak ere egin ditzakegu. Oraingoz euskarakoekin gustura gabiltza. Zeinizandalehenengosaioanlan- du duzuen liburua? Azalduko al zenigukete labur zertan datzan? Karmele Jaioren musika airean. Zahartzaroa, bakardadea, adiski- detasuna, harremanak, helduen zaintza… Nola lantzen dituzue irakur- gaiak? Bakoitzak liburua irakurtzen du bilera egunerako eta bertan mo- deratzaileak proposatzen dizkigu gaiak elkarrizketa sortzeko. Garrantzitsua al da modera- tzaile edo gidariaren zeregina taldean? Nola laguntzen du? Bai, oso garrantzitsua da. Galde- rak eginez, gaiak bideratuz, haus- narketetatik tiraka, gehiago sa- konduz… Zein modutara aldatzen du ira- kurtze esperientzia bakarkako irakurketa eta hausnarketa edo taldekoa egiteak? Taldeko hausnarketa aberatsagoa da iritzi desberdinak daudelako. Bizipen esperientzia eta adin des- berdineko kideek osatzen dugula- ko taldea. Bertako zein kanpoko partai- deak zaudete taldean, lagun- tzen al du literaturak pertso- nen ezagutzan? Zein zentzutan? Bai, gehiengoa Lizartzan bizi da. Gaien inguruan hitz egiterakoan bakoitzaren bizipen pertsona- lak ateratzen dira eta horrek bideratzen du jendea gehiago ezagutzera. Kalean izango ez genituzkeen elkarrizketak sor- tzen dira liburuaren inguruko gaiekin. Jende gehiagoren parte hartzea beharrezkoa ikusten duzue? Momentu honetan 14 partaidek osatzen dugu taldea. Iruditzen zaigu kopurua egokia dela, jen- dearen parte hartzea bermatzeko, baina gizonezkoen presentzia txi- kia da. Saio bakarra izan duzue, baina ba al duzue beste saioren ba- tean parte hartzeko asmorik? Bai, asmoa da bi hilabetez behin elkartzea, oraingoz urtarrila, mar- txoa eta maiatzeko saioak daude adostuta.
  26. 26. Lizartzako inauteriak 2020 26 Lourdes Esnaola: “Oso-oso maitatua sentitzen naiz Lizartzan” Lourdes Esnaola fandangoa eta arin-arina erakustera etorri zen lehendabizikoz Lizartzara, Otsolar-ek eska- tuta. 2019-ko abenduan euskal jantzien inguruko era- kusketa, hitzaldia eta ikastaroa eman zituen Lizartzan. Aurten berriz, Lizartzako inauteriko jantzi berriak jos- teko ardura hartu du. Gehiago ezagutu nahian, galdera batzuk luzatu dizkiogu Otsolar-tik eta berak modu es- kuzabalez erantzun dizkigu. Lezoarra da Lourdes Esnaola. Bere haurtzaroan fut- bola eta dantza besterik ez omen zen Lezon. Bere bi- zilagunei segika, oso txikia zela murgildu zen Lourdes dantza munduan. “Gure bizilagunen artean ni nintzen txikiena, eta denak joaten ziren dantzara, oso dantzari onak ziren. Beti gure etxe ondoan egoten ginen dantza- tzen eta nik sekulako gogoa nuen dantzan hasteko. Zaz- pi urterekin joan nintzen eta Patxi Larrea, nire maisu izanak esan zidan jende asko zegoela eta zortzi urte be- tetzean joateko. Zortzi urte egin nituen egunean bertan joan nintzen eta esan nion: Patxi zortzi urte ditut eh! Ia hasi behar dut!” Zuzenean sartu zen Lezoko dantza taldean zortzi ur- terekin. Txikiena izanik beti lehenengo lerroan jartzen zuten. Baina ez zegoen inungo arazorik, izan ere dan- tza guztiak zekizkien bere bizilagunekin beti dantzan ibiltzen zelako. Lezoko dantza taldean dantza guztiei ematen zi- tzaien garrantzia baina fandango eta arin-arin-ak ga- rrantzi berezia zuten, “agurra”-ren pareko garrantzia zuten. Talde askotan fandango eta arin-arin-a bukae- rarako uzten ziren, “Ala! Azkeneko bost minututan fan- dango eta arin-arin egin eta iasta! Bate landu gabe! Baina Lezon ez, fandango eta arin-arina asko lantzen genituen. Gainera talde guztia joaten zen txapelke- tetara. Denak agian ez, nahi zutenak, baina pilla bat. Igual aurkezten ziren Lezotik hamabost bikote edo. Eta gero ekitaldietan nabaritzen zen oso ondo egiten zela fandango eta arin-arina. Baina lehenengo taldea zen, garrantzia taldeari ematzen zitzaion. Euskadiko edo Gipuzkoako txapelketaren batekin koinziditzen bazuen bakarrik barkatzen ziguten ekitaldia uztea”. Laurogeigarren hamarkadan txapelketa bat baino gehiago irabazi zituen Lourdesek, horien artean baita Segurako txapelketa ezaguna ere, hiru urtez jarraian. Txapelketetan dantza da baloratzen dena baina jan-
  27. 27. Lizartzako inauteriak 2020 27 tziak beti izan du garrantzia. Besteengandik zerbai- tetan desberdintzen laguntzen du, nahiz eta puntu gehiago ez eman jantziarengatik, dotore joateak beste itxura bat ematen du. Lourdes izan zen Segurako txa- pelketara lehenengo jantzi kuadratua eraman zuena. “Dendara joan eta ez zidan dendakoak erosten uzten! Nola ezetz! Nere amonak badu olako bat eta! Baina or- duan dena ematen zen motak eta loreak, eta zerbaite- tan desberdindu behar zenuen. Neri beti gustatu zait jostea. Eta orduan erabaki nuen nik neronek nere jan- tzia egitea.” Pixkanaka bizio bihurtu zitzaion jantziak jostearena. “Haurra eduki nuenean, Garazi jaio zenean, egin nion jantzi bat eta gero handitu zen aitzakiarekin beste bat, eta gero beste bat eta beste bat. Eta azkenean bizio bat bihurtu zen”. Jantzien ideiak liburuetatik ateratzen ditu, libu- ru asko erosten ditu. Museoetara joateko ohitura ere badu. “Orain dela bi urte Seguran txuriz jantzitako bi- kote bat atera genuen. Denak harrituta. Joe, txuriz… Ta, bai bai, Bilboko museoan daude jantzi hoiek. Hara joan ginen, ikusi genituen, baimena eskatu genuen origina- lak nola ziren ikusteko ta… Gero zoriondu gintuzten oso ondo egin genuelako. Saiatzen naiz ahalik eta origina- lena, berdinena egiten. Oso zaila da ze gaur egun telak eta, baina…”. Ramon Garcia Iraultzako arduradunak Errenterian museo bat dauka eta haren hitzaldi asko- tara ere joan da Lourdes. Lourdesek egindako euskal jantzien erakusketa egon zen Lizartzan 2019-ko abenduan. Honen inguru- ko hitzaldi-ikastaroa ere eman zuen. Orain dela urte batzuk hasi omen zen hitzaldiak ematen, ez bere ideia izan zelako, hala eskatu ziotelako, baizik. Oinkari dan- tza taldean eman omen zuen lehenengo hitzaldia jan- tziei buruz. Aitzol euskaltegira ere hiru urtean behin edo joaten omen da. Eta baita beste hainbat tokietara ere eskatuz gero. 2015. urte inguruan hasi zen Lourdes Lizartzako Otsolar dantza taldeko kideei fandangoa eta arin-a- rina erakusten. “Ni nahiko irekia naiz, baino hasieran pixkat lotsatuta… Lehenengo urtean erromeria eguna ta, inauterietan ta… Gero bazkaria… Ta pixkat ola, lo- tsatuta… Ta bigarren urtean oso ondo ta orain etxean bezala sentitzen naiz. Oso-oso maitatua sentitzen naiz. Orain dudan penarik handiena ez dudala kotxerik. Is- tripua eta geroztik ezin dut kotxerik gidatu, eta orain Lizartzara joateko, beti, eramango nauzu? Edo, lagun- duko didazue? Ta horrek sekulako arrabia ematen dit. Baina aitzakia gutxi behar dut nik hara joateko, oso-oso ondo sentitzen naiz.” Aurten, Lizartzako inauteri dantzen jantziak josteko erronka luzatu diogu Lourdes-i. Galtza eta alkandorak. Talde batentzako adina baditu Otsolar dantza taldeak, baina azken urteetan bi talde ateratzen direnez, biga- rren taldearentzat osatzea erabaki da. “Jantzi bat eka- rri zidaten modelo bezala, neurriak hartu, egokitu eta ahalik eta berdinena egitea izan da helburua. Zailena telak lortzea da. Gaur egun geroz eta tela-denda gu- txiago daude eta asko ibili behar duzu. Jantziak egiteko berdin. Gehiena kostatzen dena telak lortzea da. Jende askok, Ui! Ze polita! Ze polita! Baino niri etzait gusta- tzen, ni hortan oso berezia naiz. Nahi dugu gauza be- rriak egin baina era berean ahalik eta lehengo itxura gehiena emanez. Askotan egiten ditugu jantziak eta, Ai! No, no! Que esto es como los de antes y yo quiero como los de ahora… Jo! Ba hori behar da! Jantzi bat egin eta lehengoko gauza gogoratzen dizuna burura etortzea”. Azkenik, Lourdesek bereziki ondorengoa azpima- rratu digu: “Oso-oso maitatua sentitzen naiz Lizartzan. Gainera, oso gustura joaten naiz! Ni behin ere ez nitzen Lizartzara joan, Aralarrera joateko beti hortik pasatzen ginen baina ez nuen sekula Lizartza zapaldu. Eta orain, berriz, nere bihotzean dago.”
  28. 28. Lizartzako inauteriak 2020 28 Aldaketak Ahoz aho, eta, etengabe darabilen esaldia edo hitza da, ALDAKETA. Klima aldaketa, Egura- tsaren kutsadura, Zientziaren eraginez, gizar- tean sortu den aldaketa. Aurrerapen harrigarriak eman direla onartu arren, izua eta beldurra sortzen dutenak ere ba- daudela, ezin da ukatu. Adi bidez: Gizakia, arlo guz- tietan eta goitikbeheraino kontrolatu nahi izatea, eta, zer esan, Nuklearrari dagokiona. Gertuagotik ikuitu, edo eta, ikuitzen gaituen aldake- tak ikusten saiatuko gera ordea. Lizartza, nagusiki, nekazal, hau da, baserri giroko he- rria izan da, oraintsu arte. Bizi baldintzak aldatzen joan diren einean, nekazaritzatik bakarrik bizitzeko egoeratik, ia, ia, bere beharrik ez izaterainoko aldaketa egon da. Ka- lekume bihurtu garela alegia, salbuespenak, salbuespen. Lehen baserritan, GARIA, ARTOA, BABARRUNA, ARBIA,PATATA, PAOTXA, etabar, etabar, sorotan erei- ten ziran. Soroak lantzeko berriz, Lanabesak, nahitaez- koak dira: LAIAK, NABARRA, (zoia ebakitzako) ARREA, KARRAMARROA, BESAREA, ALPERRA, ESPARDEA, GOLDEA etab, etab. ZOIA, laiariak osatzen zuten (duten) gizataldeari deitzen zaio. Soroak lantzeko lanabesak behar ziran bezela, UZTA jasotzako, belazak eta soroak GOROZTEKO, BASOAK ate- ratzeko, Soro barneko lurrak igotzeko, Belarra eta Garoa etxeratzeko, etab, etab, IDI, BEHI, ASTO eta ZALDIEKIN ti- ratzen ziren: GURDI, LERA, KARRO eta NARRAKIN egiten zen. Aldiz, Idiak eta Behiak, uztarriaren bidez elkartzen ziren, eta bertan ezartzen zen KURTEDEA deitzen zaio- nean sartzen zen, (da) Pertikaren muturra, bere puntan KABILA jarriaz . Segadorarik eta Tratorerik, hemen behintzat, etzirene- ko garaietaz ari gara. Lau GURDI mota baziren: GURDI ESKAILERA, (kurtes- kailea): Belarra, Garoa, etab. TRUNKO GURDIA: Gurdi mo- tzagoa, trailerraren jokua egiten zuena, trunko luzeentza- ko. SALTOKO GURDIA: bolketea zuena, soro barneko lurra igotzeko etab. GURDI KAJA: Gaztaina, Artaburuk, Gorotza etab etarako. LERA: Trineoa bezelakoa da, Belarra, Garoa etab, etab, garraiatzeko, eta LARDAIA deitzen zaion perti- kakin tirata, edo eta, gurdiari atzetik lotuta erabiltzen da (zan). ASTO eta BEHORRAK ere, eginkizun haundia zuten baserrian, nahiz eta, esker txarra bakarrik jaso askotan. Lan mota guztietan erabiltzen zi- ren. Bizkar gaineko pasta gainean KAKOAK Jarri- ta: Garia, Belarra, Galdotxa, Ostoa etab. ZESTOAK jarrita, Esne eta Ur marmitak, Arkumeak, Oiloak, Erosketak, Bazkariak. KOZKORDIKIN Ikuiluko Gorotzak ateratzeko, Sorotara, Belardietara etab, etab,. Erabiltzen ez den edozer gauza, harreman eta hizkun- tza barne, herdoildu, (herdoitu) , ahaztu edo eta, gutxie- nez atzendu egiten da. Hemen, gure artean, azken belau- naldiek, ez dute giro hori ezagutu, ea ba, beren aurrekoek nolabiziizanduzirenadierazteko,zerbaitbaliodutenletra hauek. Denadela,baserrikobizitzaetzennekazalmunduramu- gatzen, Artzantzak eta Abelzaintzak zerrikusi haundia zu- ten, eta, denak, guztiz loturik egon ziren, baina oraingoz , hontan gelditzen gara. Besteerabatekoaldaketarikere,ezdafaltagureherrian, eta, oso bitxiak gainera batzuk behintzat: Bada famili bat, beren Abizena edo apelidoak, batzuk: LULUAGA eta beste batzuk: LULOAGA idazten dutenak. 1607garren urtean, Migel Zubiaurre apaiza, HERRITARREK hautatu zuten, Lizartzako ERRETORE berria bezela, aurrekoa hil zelako. Gutxienez, 1500 urtetik, 1815 arte, etxearen jatorrizko izena ZELARAIN zena edo zuena, 1815 an, Esteban Elga- rresta eskribaua, ZELAIN idazten hasten da, ZELARAIN zena ZELAIN bihurtuz, eta horrela da gaur arte. Uztarriak egiten dituenari, UZTARGILEA deitzen zi- tzaionetazaio.Garaibatean,ezkontzakbideratzenedoeta errexten laguntzen zuenik izaten omen zen, eta , dirudie- nez, honi ere Uztargilea deitzen zioten. Behin, herri bate- ko JAUNTXO bati, bere etxeko atean: UZTARGILE, ALKATE BOTATZAILE idatzi omen zioten. - Zelaraingo Julian
  29. 29. Lizartzako inauteriak 2020 29 Zoriari esker gauza asko ikasi dai- tezke bizitan, horri esker ezagutu dut nik lihoaren historia ezkutua. Gizartean, lehen orain baino gehia- go, jantziek izugarrizko eragina izan dute, jantziak izan dira jendea- ren aberastasun eta pobrezia mai- la ebidentzian jarri dutenak. Liho ehuna landare eratorriko zuntza da, oso estimatua bere gogortasu- nagatik eta beroarekiko iragazgai- tza izateagatik. Ezaugarri bereziko zuntz preziatu honek Euskal Herri- ko historian garrantzia aipagarria izan du, izan ere, XVI. Eta XVII. Men- deko Euskal ekonomian, bere ekoizpen eta komertziali- zazioaren garrantziak balearena gainditu eta burdinare- naren parekoa izatera iritsi zen. Lihoak ordea, balea eta burdinak ez bezala, lotura zuzena du emakumearekin, hauek ziren lihogintzan lan egiten zutenak eta. Liho hazia Irailean ereiten zen gariarekin batera, ekai- na amaieran edo uztaila hasieran uzta biltzen zen. Esa- ten dutenez, Euskal Herriko baserrietan, neskek 11 urte egitean, aitak soro zati bat uzten zion alabari lihoa erein eta uztarekin ezkontzarako arreoa edo puska prestatu zezan. Hala ere, ezkongaietan baina garrantzi handia- goa izan zuen lihogintzak emakume alargun eta ezkon- gabeetan, azken hauek ez zeuden batere ondo ikusiak gizartean eta talde hauen iturri ekonomikoak mugatuak ziren; batzuek, euren gorputzak eskaini behar izan zituz- ten, beste batzuek aldiz, lihoan aurkitu zuten irtenbidea, eta duintasuna. Lihoarekin merkatuan arrakasta handia zuten artikuluak ekoizten zituzten eta horri esker ema- kume askok ahalduntze ekonomikoa lortu zuten, baita legearenaurrean“emakumelibre”izaerarenaitortzaere. Lihoari loturiko ogibidea ordea, bizibide ez ezik, bizi- modu ere bilakatu zen; lihoa lantzeko, emakumeak afa- lostean auzoko etxeetan biltzen ziren gauerdiarte. La- nean ziharduten bitartean kantuan eta tertulian aritzen ziren; haientzat zine edo antzerkira joatearen pareko zen. Tertulia horiek berebiziko garrantzi soziala zuten eta 1564ean Oñatiko udalak emakumeei gauean etxetik kanpo lihoa lantzeko debekua ezarri zien, haien presen- tziak gauerdian, kaleetan, liskarrak eta bortxaketak era- giten zituztela argudiatuta. Antzeko eztabaidak sortu zituen eli- zarekin, emakume euskaldunek buruan erabiltzen zituzten lihozko apaingarriek; Emakumeek liho ehuna buruan txirikor- datu eta adar forma ematen zioten, ada- rraren tamainak aberastasunarekin zeri- kusia zuen; zenbat eta adar luzeagoa izan orduan eta estatus sozial handiagoa adie- razten zuen. Baina itxura horrek 1589an zenbait erromesen arreta piztu zuen eta esanahifalikoaegotzizioten,adarrekzaki- laren itxura zutela azalduz. Denborarekin, iritzi horiek indarra hartu zuten eta bu- rukoa erabiltzearen debekua ekarri zuen. Hala eta guztiz ere XVII. mendera arte emakume euskaldunek erabiltzen jarraitu zuten, orduko emakumeen protagonismoaren ikur. Historiaren zati ezkutu horrek hausnarketarako bide ere ematen du; Batetik, ez da kasualitatea historian beste behin emakumearekin loturiko lana ezkutuan geratzea, beste adibide bat besterik ez da. Bestetik, XXI. Mende- ko emakumeon ikuspuntutik, uste bezain beste aldatu ahal da gure egoera? Nire harridurarako antzekotasun handiak topatu ditut eta ondorioztatu dut; orduko ema- kumeak ez zirela guk uste bezain menpekoak eta egun- goak ez garela guk uste bezain ahaldunak: Gaur egun emakumeok ez dugu kalera irteteko debekurik, baina baditugu telefonoak eta giza talde antolatuak eguzkia ez- kutatu ostean, ahalik eta modurik seguruenean, etxeratu ahal izateko, hau da, mugak oraindik ere emakumearen gain jarraitzen dute. Bestalde, emakumeak burujabeta- sun ekonomikoa izateko etxetik kalerako pausoa egin duenean, irudiari eta gaitasunari loturiko eredu berri batzuen eraginpean egotera igaro da: emakumeonak di- ren ezaugarri naturalak baztertu eta feminismoak dituen edertasun infinituak maitatzea ezinezko egiten duten eredu anti-natural eta utopikoen eraginpera. Baina zorionez beti dago atsedenerako tartea. Murgil- duko garen inauteri egun hauetan, jantziek falta dugun askatasun hori oparituko digute. Mozorroei esker, den- bora gutxiz bada ere, estereotipo, mailaketa eta halakoe- tatikezkutatu,etanorberarenaskatasunazgozatzekoau- kera izango dugu; beraz, gozatu eta ondo pasa Lizartzako inauterietan!! - Izaro Zubiria Ibarguren Jantziak eta gizartea; lihoa eta emakumea
  30. 30. Lizartzako inauteriak 2020 30 Ehun urteren gorabehera Joan zen abenduaren 19an, Lourdes Esnaolak Udaletxeko aretoan euskal jantzien inguruko hitzaldi-ikastaroa es- kaini zuen. Talde polita bertaratu zen, gizon-emakume, heldu nahiz gazte. Hainbat jantzi ikusteko aukera izan genuen bertan. Hauen artean, bazi- ren ehun urte inguru zituztenak; bai eta oraindik egoera onean zeuden arropak ere. Ehun urtetik hona asko aldatu da gizartea.Arloguztietanemandiraaldaketak:argindarra- ren presentzia, jantzi motak, familia eredu ezberdinak, bizitza ulertzeko modua, komunikatzeko bideak, , erli- jioa... Eta honek guztiak pertsonen bizimoduan eta on- gizatean eragina izan du zenbait alorretan, bizi kalitatea hobetuz. Hala ere, trukea ez da merkea izan. Izan ere, egun, askotariko gailuak ditugu eskura: arropak garbitzeko garbigailua, elikagaiak hotz mantentzeko hozkailuak, su- kaldean aritzeko tresneria, etxeko zoruak garbitzeko ro- botak, etab… bizimodua zertxobait errazten digutenak. Eta eskura ditugu, halaber, momentu oro “konektatuta” egoteko aukera eskaintzen diguten gailuak ere. Bai, baina… norekin, zerekin konektatuta? Idatzizko komunikazioak edo hartu-emanak indarra hartu du, (whatsappa, e-mailak...). Gogoratzen dut nire amonak nola esaten zidan, aspal- dian, bere aitak ez zekiela idazten, eta ez dakit zergatik, baina ez zitzaidan arraroa egiten. Egun, idazten edo ira- kurtzen ez dakienak, jai du! (gure gizartean, behintzat). Gogoan dut ere, nola ekonomikaren ondoan gure gu- rasoen edota beraien aiton-amonen gaztetako pasarteak kontatzen zizkiguten: nola telebista lehen aldiz etxera eka- rri zutenean denak txukun orraztuta zeudenean eta sukal- dea jasota zegoenean bakarrik piztu zezaketela, eta tele- bistakoaurkezleak“buenastardes”esatenzuenean, denek aho batez “buenas tardes” batekin erantzuten zutela. Txorakeriak diruditen arren, aipatutako kontakizun eta bizipen hauek dira nire arbasoekin lotzen nautenak. Egun, ez da denborarik hartzen kultura, ohitura edota herrian, familian eman diren gertaerei buruz ingurukoe- kin hitz egiteko, giro lasai eta goxoan, sutondoan nahiz mahaiaren bueltan. Mundu digitalak azkartasuna, presa, gauzak mo- mentuan jakin edo erantzun behar izatera eraman gaitu. Itxurakeriak indarra hartu du eta ondorioz, gure harremanak bestelako harreman mota bat iza- tera pasa dira, hein batean behintzat. Gogoratzen dut, mugikorrak erabiltzen hasi gine- nean, gure aiton-amonek ez zutela ulertzen “traste” zahar hori zertarako behar genuen. Nire burutik ere ez zen pasatzen orduan, munduaren beste puntan ze- goen pertsona batekin klik batean harremanetan jar- tzeko aukera izango nukeenik, ondoren gertatu den bezala. Izan ere, teknologiaren garapena eta horrek gizartean izan dueneraginaabiaduraosobiziandoaaurrerantz. Eta aitortu behar da zentzu batean gauzak erraztu zaizkigula. Baina trukean ez al dugu nolabait gure aska- tasunagaldu?Norberakberearibegiratubeharrean,ezal digu besteak kontrolatzeko bide eman? Gure aurrekoek zegokien eboluzio edo bilakaera bizi izan zuten eta modu batera edo bestera, gutxiago edo gehiago, egokitu egin behar izan zuten. Guri ere hauxe egitea tokatzen zaigu, garai berrietara egokitzea, “egu- neratuak” egon nahi badugu. Baina hain da azkarra ebo- luzioa oso zaila egiten zaidala, niri behintzat, momentu oro “on line” egon edo bizitzea. Egia da, norberaren aukera dela mundu horretan sar- tzea edo ez. Baina era berean prest egon behar da talde- tik, eboluziotik, gizartetik kanpo sentitzeko. Horregatik diot, 100 urtetan, sekulako aldaketa eman dela. Pentsa ezina zen bilakaera. Eta beraz, hasieran aipa- tutako euskal jantzietara bueltatuz, galdera bistakoa da: zer nahiago dugu, material onekin, eskuz, eta ondo landua den arropa edo material sintetikoekin presaka eginikoa eta gutxi erabili ostean botatzekoa? Metaforikoki, bizitze- ko bi modu, bere gauza on eta hobetu beharrekoekin. Gauzak ez dira ez zuri ez beltz; gakoa, dena bezala, ore- kan dago. - Maialen Zazpe Ezeiza
  31. 31. Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak Beste urtetan bezala, Otsolar dantza taldetik, gonbi- tea luzatu diguzue ihauterietako aldizkarian idazteko eta aukera honi eutsiaz, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Beste urte batez Lizartzako ihauteriak ere badatoz eta zoritxarrez gure senideen egoera iaztik hona ezta ezerre aldatu herriko seme Aitor eta Garik, aurten ere. Dispertsioak bere horretan jarraitzen du eta herriko seme diren Aitor eta Garik, Cadizen eta Sevillan jarrai- tzen dute. Etxetik milaka kilometrotara egon arren he- rria bihotzean dute eta bertako lagun zein senideen bisita, eskutitz zein herriko berrien egarri izaten dira. Garik, abuztuan, semea lehenengoz ikusteko aukera izan zuen Lizartzako bere etxean, ordu terdiz familia- rekin egoteko aukera izan zuen. Ezin ahaztu ere he- rritarrek bertan emandako harrera beroa. Aitor aldiz, irailean epaiketa bat medio, Madrilera eraman zuten, bai bata eta bai bestea berehala itzuli zituzten, Sevilla eta Cadizeko espetxeetara. Aurten ere Irailak 21ean izan genuen elkartasu- nezko mendi martxa eta beste behin ere, herria txiki izan arren, herritik lana eginez, el- kartasun uholde haundia izan zen. Eskerrikasko denei eta guretzat natura,kirola, euskara, festa, au- zolana, aldarrikapen eta denak batera osatzen duten elkartasun egun borobila izan zen. Azkeneko urtea izatea ederra izango litzateke, horrek gure senideak etxean eta aske egongo zirela esango bailiguke, baino zoritxarrez, estatu espainol zein Frantse- sen agendetan ez gaituzte aintzakotzat har- tzen. Egoera berdinean aurkitzen gara, preso dau- den gure senideak, herritik milaka kilometrotara aurkitzen baitira. Guk hilero egin beharreko bidaie- tan, arriskua aurrez aurre jarriaz, hilero suposatzen duen gastu ekonomikoa jasanaz... Ta horrenbestez, hemendik borrokatu beharko dugu, denok elkarre- kin bat eginez. Eta lehenago esan moduan, gure txi- kitasunean handi garela erakutsiaz ere, Lizartzako Sare taldea osatu da, eta zenbait ekimen ere burutu ditu. Gabonetan, aspaldiko partez, baserriz base- rri, abenduak 24 goizean kantuan atera ziren, arra- tsaldean berriz, Hertzainaken 564 ohe huts abestia kantatu zen Jose Mari tabernan, ta senideontzat ere sekulakoa izan zen, biba zuek. Ta orain urta- rrilak 11rako hitzordu handia dugu, elkar gaitezen denok, Bilbon izango den, Orain Presoak lelopean, manifestazio nazionalera joateko. Ze denok dakigun moduan, ,ez dago Euskal preso guztiak Zaballara ez hurbiltzeko, eta gaixo dauden eta adineko presoak ez askatzeko arrazoi bakar bat ere. Pausoz pauso eta elkarrekin , preso ditugun gure se- nide zein lagunak etxera ekartzea lortu behar dugu, GOZA DITZAGUN IHAUTERIAK, AHAZTU GABE SAKABANATURIK DAUDEN EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK!!!! Lizartzako inauteriak 2020 31
  32. 32. Kaixo, lagun. Kataluniako gertaerek markatu dute aurten, nagusiki, erabakitzeko eskubidearen aldeko ibilbidea. Eskubide zibil eta politikoen aurkako erasoei Euskal Herritik eran- tzun sendoa eta zabala eman diegu elkarretaratzeen eta manifestazioenbidez;baitamendizeintxokougariargiz- tatu dituen ‘Argi dugu bidea’ ekintzen bidez ere. Elkartasun keinuez eta gure eskubideen defentsa ir- moaz gain, Gure Esku sukaldeko lanketa sakona egiten aritu da hilabeteotan, erabakitze eskubidea gauzatze- ko bidean urrats eraginkorrak egiteko asmoarekin eta horretarako indarrak batzeko anbizioarekin. Eskubide hau gatazka-gai izatetik eztabaida politi- koaren erdigunera eramatea lortu du azken urteetan euskal gizarteak. Epe luzeko begiradarekin, pauso be- rriak ematen hasteko ordua heldu da. Indarrak batu eta atzera bueltarik gabeko bultzada geldiezin bat eman nahi dugu 2020an. Alor anitzetako eragileon elkarlana oinarri, errefe- rendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masibo bat egingo dugu datorren udaberrian. Horretan datza erreferendumaren aldeko herri ekimenak. Egitasmoak sinadura bilketa bat izango du ardatz, gure etorkizuna erreferendum bidez erabaki nahi du- gula adierazteko; eta, sinadura bilketaren bueltan, mo- bilizazio-aldi bat antolatuko dugu, printzipioz, hilabe- te iraungo duena, maiatza eta ekaina bitartean. Euskal Herri osoa, herriz herri, ekintzaz josiko dugu, eta ho- rrekin batera, herritarren sinadurak bilduko ditugu, zenbat garen ikusarazteko, eta aurrera egiteko. Etapa berri baten abiapuntu hau gakoa izango da etor- kizuneko urratsak irudikatzeko. Eta herriz herri egingo dugun lanak markatuko du ekimenaren arrakasta. Horre- gatik, gure taldean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Denok daukagu lekua erronka honetan, eta norbe- rak bakarrik bete dezake berea. Egin dezagun posible. Lizartzako GURE ESKU. Lizartzako inauteriak 2020 32 Lizartzako Gure Esku
  33. 33. Lizartzako Udala 2019ko maiatzeko udal hauteskundeen ondoren hasi zen gure udaleko ibilaldia. Taldekide guztientzat es- perientzia berria izan da, aldez aurretik horrelako la- netan aritu gabeak ginelako. Hortaz, esperientziaren faltan, ilusioa eta gogoa izan dira gure helduleku na- gusiak hasiera honetan. Pixkanaka, zereginak banatu, gure etorkizuneko proiektuak mahai gainean jarri eta hauen bideragarritasuna aztertzen hasi gara. Gure leloa, “Herri bizia bizi herria”, izan da eta ho- rretara bideratu nahi izan ditugu gure legegintzaldi hasierako ekintzak. Epe motzera bideratutako proiek- tuen barruan, garrantzitsua irudi- tu zaigu kultur eskaintza iraunkor bat mantentzea, herriko jendea elkartzeko modu egokia dela de- ritzogulako. Horrekin lotuta, gure apustu nagusia azaroaren amaie- ran antolatu genuen kulturaldia- rekin egin genuen eta oro- har, gustura gelditu ginen jendearen erantzunarekin. Hurbildu zen jendeak kritika positiboak helara- zi zizkigun eta zenbait ekitalditan, herritarrak oso parte hartzaile ikusi genituen. Kulturaldia borobildu nahiarekin, az- ken eguna, abenduaren 3ko “Euskararen egunarekin” bateratu genuen eta herritarrengandik jasotako eran- tzunarekin oso pozik gaude. Herri biziaren leloarekin jarraituz, udalak eskaini- tako ikastaroei eman diegu garrantzia. Ohiko ikasta- roez gain (hipopresiboak, pilates, zumba....), ikastaro puntual eta laburrak (arin-arin eta fandangoa, joste tailerra, excel ikastaroa…) antolatzea interesgarria iruditzen zaigu. Gure nahia herritar kopuru zabalago batengana iristea da eta horretarako eskaintza zabal- du beharra ikusten dugu. Nahiz eta balorazio sakon bat egiteko behar adina denbora igaro ez, orain arte eskainitako ikastaroei herritarrek emaniko erantzuna oso positibo baloratzen dugu eta bide horri eutsi nahi genioke. Aurrera begira, jende gehiagorengana heltzea izango da gure helburua. Herria biziarazteko epe motzeko ekintzak antola- tzea ezinbestekotzat ikusten dugun arren, begirada urrunera luzatzeko lanetan ere aritu gara. Aurreko paragrafoko atal soziala albo batera utzita, hirigintza- ko proiektuei ere garrantzia eman nahi diegu. Udalak dituen eraikinen aprobetxamendua eraginkortu nahi dugu eta horretarako garrantzitsua ikusten genuen egun erabiltzen ditugun eraikin publikoen egokitza- pena. Baita zaharkituak eraberritzea ere, Alondigak herriari eman diezazkioken aukerez jakitun, aukera ezberdinak mahai gainean ditugu. Herriko beste arazoetako bat eskolarena dela de- ritzogu, txiki eta zahar gelditu delako eta arazo honi irtenbidea ematea ere garrantzitsutzat daukagu. Bes- talde, Herriko nekazari inguru- nearen errealitatea zein den kon- turatzen gara eta errealitate hori aldatzeko beharra ere ikusten dugu. Hala ere azpimarra egin nahi genuke, ikuspuntu sozial ba- tetik begiratuta ikusten dugula hi- rigintza, herritarrentzako herria egiteko alegia. Gure helburua, udalak dituen harremanak sendotzea da. Naiz herriko elkarte, enpresa edo nor- banako izan, gertutasuna indartu nahi dugu. Enpresekin hartu emana izan dugu, bi al- deen kezkak eta beharrak konpartitzeko eta herriko elkarteekin dugun hartu emana estutzeko pausoak eman ditugu. Elkarte eta taldeen elkarlana, arazo as- koren konponbidea dela iruditzen zaigu eta lotura lana eginez sareak eraikitzeko lanean arituko da uda- la. Bestetik, esan behar da herri honetan zortedunak garela, elkarte, talde eta eragile ugari ditugulako eta oso aktiboak gainera. Herri bizi bat izateko oinarri sendoa dugula esan genezake. Amaitzeko , gogoan izan nahi ditugu, herrian iñaute- riak ospatzerik izango ez duten herritarrak eta beraien familiak, besarkadarik handiena udal talde osoaren ize- nean! Azkenik eskerrak eman nahi dizkiogu Otsolar taldeari, urtero-urtero mimo haundiz iñauteriak anto- latzeko hartzen duten kompromezuagatik, aupa zuek! Iñauteri on-onak pasa ditzazuela! Gora Lizartzako Iñauteriak! Lizartzako Udala Lizartzako inauteriak 2020 33
  34. 34. Lizartzako inauteriak 2020 34 Apaindu ditzagun balkoiak Azken urte hauetan bezala aurtengoan ere he- rrian inauterietan balkoirik politena, elegantee- na, bereziena… sarituko dugu. Oso ideia origina- lak ikusten ditugu urtero eta aurten ere horixe espero dugu. Saria Ibarrako “Danon Txokoa” ta- bernan bi lagunentzako otordua izango da. Iaz Sastinberri baserrikoak izan ziren sari horren irabazle. Ea aurten ere ideia berri eta originalak ikusten ditugun. HASI BURUA ASTINTZEN!!!!! Printzak ADI! 17 urtetik beherakoek mozorrotuen saria jasotzeko (baserriko oilaskoak) eta adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak) inauteri ondoren emango den afarira joateko ezinbestekoa izango dute beren izena ematea tabernetan jarriko diren zerrendetan. Listak otsailaren 13an jasoko dira. BAZKARIA Bazkari txartelak salgai otsailak 13 arte HELDUAK 22€ HAURRAK 14€ (14 urte artekoak). GOGORATU! Larunbat eguerdiko (otsailak 15) gurdi eta mozorroen kalejira errota ataritik beharrean, Joxe Mariko aparka- lekutik hasiko da.
  35. 35. Egitaraua URTARRILAK 24, OSTIRALA 19.30 “Basker” ikerlanaren proiekzioa eta aurkezpena Argibel Euba-ren eskutik, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, mokadutxoa. OTSAILAK 8, LARUNBATA 12.00 Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren, antzerkia eta Otsolar Dantza Taldearen emanaldia. OTSAILAK 14, OSTIRALA 14.15 Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren, kalejira. OTSAILAK 15, LARUNBATA 7.00 Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. “Diana” abestuz hasiko dugu inauteria. 7.30 Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 10.00 Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko. 12.00 Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik. 13.30 aldera: Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian. 18.00 Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta “Lizartzako talogileak” egindako taloak jateko aukera izango da. OTSAILAK 16, IGANDEA 11.00 Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12.00 Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Inauteri Dantzak plazan. Taldegonbidatua:AstigarragakoAstigarDantzaTaldea. 14.00 Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik. Ondoren, zozketak eta Herri kirol erakustaldia Karmele Gisasola (Zelai III), Jon Gisasola (Zelai IV) eta Mikel Agirreren eskutik. 19.30 Plazan “ijitoa” errez inauterien amaiera. Lizartzako inauteriak 2020 35
  36. 36. Argituz dena zalantzan Zer izaten zen Lizartzan Horrela da bai, txekor eder bat Hiltzen genun plazan Bat larri besteak dantzan Aukera zuzena etzan Penak aztutzen genitun arren Behin erretzen bazan Esan ohi da, zaharrak berri! Baina ezin eutsi horri Garaiak ere aldatuz doaz Ohikoa da hori Haize berriak festari Aurrera begira jarri Urte askotan ospatuko da Ulertuz elkarri Ta noski, gaurko egunez Gibela jaten genunez Jarrai dezagun bide beretik Gurea dugunez Jai giroa hurbil zaitez Beteko gara umorez Ohitura zaharrak alda daitezke Iñolaz galdu ez DanonTxokoa bar Construcciones metálicas EPIKAL S.L. BERTSOAK Lehenengo larunbateko bertsoak Doinua: aizak hi mutil mainontzi

Hemen duzue ikusgai aurtengo aldizkaria!

Views

Total views

397

On Slideshare

0

From embeds

0

Number of embeds

97

Actions

Downloads

0

Shares

0

Comments

0

Likes

0

×