Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Hitz kateatuak haur hezkuntzan

298 views

Published on

Hitz kateatuak Haur Hezkuntzan erabiltzeko proposamenak

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Hitz kateatuak haur hezkuntzan

  1. 1. KO HITZ KATEATUAK HAUR HEZKUNTZAN 0 0 HITZ KATEATUAK HAUR HEZKUNTZAN
  2. 2. 1 AURKIBIDEA OR. 1. SARRERA -------------------------------------------------------------------------------------------3 2. ZER DIRA HITZ KATEATUAK ETA ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA? --------3 3. HITZ KATEATUEN GARAPENA ADINEN ARABERA -------------------------------3-6 3.1. GARAPEN SEMANTIKOA ADINAREN ARABERA -------------------------------------4 3.2. LEXIKOAREN GARAPENA ADINAREN ARABERA ---------------------------------5-6 4. JOLASEN PROPOSAMENA:---------------------------------------------------------------7-13 4.1. JOLASA: KEINU ETA SOINUEN SEGUIDAK------------------------------------------7-8 4.1.1. Jolasaren azalpena 4.1.2. Jolasaren helburuak 4.1.3. Jolasaren garapena 4.1.4. Zein adin tartetan landu 4.1.5. Jolasaren aldaerak 4.2. JOLASA: DOMINO --------------------------------------------------------------------------8-9 4.2.1. Jolasaren azalpena 4.2.2. Jolasaren helburuak 4.2.3. Jolasaren garapena 4.2.4. Zein adin tartetan landu 4.2.5. Jolasaren aldaerak 4.3.JOLASA: HELDU HARIRA ---------------------------------------------------------------9-10 4.3.1. Jolasaren azalpena 4.3.2. Jolasaren helburuak 4.3.3. Jolasaren garapena 4.3.4. Zein adin tartetan landu 4.3.5. Jolasaren aldaerak 4.4.JOLASA: ESALDIEKIN TREBATZEN------------------------------------------------ 10-13 4.4.1. Jolasaren azalpena 4.4.2. Jolasaren helburuak 4.4.3. Jolasaren garapena 4.4.4. Zein adin tartetan landu 4.4.5. Jolasaren aldaerak
  3. 3. 2 5. ONDORIOAK-------------------------------------------------------------------------------------13 6. BIBLIOGRAFIA----------------------------------------------------------------------------------14
  4. 4. 3 1. SARRERA Guri egokitutako atala hitz kateatuak haur hezkuntzan izan da. Horrela, ahal dugun heinean honen nondik norakoak azalduko ditugu. Horrez gain eta hobeto ulertzeko errealitatera ekarri daitezkeen adibideak jarriko ditugu. 2. ZER DIRA HITZ KATEATUAK ETA ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA? Hitz kateatuak silabak, hitzak eta hiztegia lantzeko joko didaktikoak dira; izan ere, lexikoaren aberasgarritasunak bideratuko du ariketa, hau mamitsua izan dadin. Horrekin batera, landuko den beste gaitasun bat memoria izango da. Prozesu guzti hau, haur hezkuntzan lantzen hasten da eta ziklo ezberdinetan banatzen da. 3. HITZ KATEATUEN GARAPENA ADINEN ARABERA Haur hezkuntzako lehenengo urteetan, alegia, 2 urteko gelan ez dira hitz kateatuak erabiltzen. Izan ere, umeak txikiak dira eta ez dituzte hitzak menperatzen. Baina horrek ez du esan nahi hitzak lantzen ez direnik; ipuinak kontatzen dituzte, abesti desberdinak ikasi... eta abar. Horrela, ahoskerari erreparatzen diote umeek belarria ohitzen entzun dutenarekin. Hurrengo urtean (3 urteko gelan) apurka-apurka hitzak silabaka banatzen hasiko dira. Baldintza bakarra hitzak ezagunak izan behar direla da; hala nola, norberaren izena edo klase-kideena. Gainera, hau lantzeko ariketak dinamikoak izatea komenigarria litzateke (taldeka, musika edo keinuak erabiliz). Bigarren zikloan, umeek 4 urte bete dituztenean, aurreko urtean hasitako lanari jarraipena emango zaio, hiztegia zabalduz. Izenez gain egunerokotasunean erabiltzen dituzten hitzak landuko dituzte, esaterako, gelako elementuak, leku desberdinak, familia... Horrela, bost urteko gelan hastean, umeak silaba bat entzunez hitz bat sortzeko gai izango dira, betiere, hitz sinpleak eta komunak.
  5. 5. 4 Prozesu guzti honek kurtso honen amaieran sartzean umeak hitz kateatuekin jolasteko gauza izateko balio du. Jolas hauek hurrengo atalean azalduko dira. 3.1. GARAPEN SEMANTIKOA Aurrekoari erreparatuz, taula batean islatuko dugu ume batek duen garapen semantikoa adinaren arabera. Hau baliogarria izango da ume baten garapen linguistikoaren jarraipena egiteko, eta zailtasunak izatekotan identifikatzeko; nahiz eta taula honetatik ezin ditugun baieztapenak atera beste faktore askok eragiten baitute haur baten garapenaren edozein mailatan. GARAPEN SEMANTIKOA ETAPA/ADINA ERABILITAKO KATEGORIAK ADIERAZITAKO ESANAHIA Lexiko aurrekoa (10-15 hilabete) Aurre-hitzak Komunikatzeko eta esperientziak partekatzeko Ikur lexikoak (16-24 hilabete) Izenak Inguru hurbilarekin erlazionatutako kontzeptuak Hitzaren semantika (19-30 hilabete) Izenak, aditzak eta aditz- lagunak Jabetza, egotea, desagertzea adieraztea 30-36 hilabete Ekintza adierazten duten aditzak, zenbait hitz gramatikal Objektuak eta egoerak denboran, espazioan kokatzea 3-4 urte Preposizioak, konjugazioak, izen-lagunak eta izenordeak Tamaina, kantitatearekin erlazionatutako ezaugarriak Diskurtsoaren semantika Beste hitzen kategoriak Egoerak sekuentzia batean, ordenatuta
  6. 6. 5 3.2. LEXIKOAREN GARAPENA Bere lehen hitzak erabiltzeko, trebetasun fonologikoez gain hainbat gaitasun bereganatu behar ditu haurrak. Besteak beste, hitzak bereizten, hitzek esanahi zehatza dutela eta zeintzuk diren ikasi behar du. Haurrek hainbat trebetasun diituzte hitzen esanahiaz bereganatzeko, hala nola; kontzeptuez bereganatzeko iaiotasuna, egitura sintaktikoak erabiltzeko aukera, ikasten duena oroimenean gordetzeko gaitasuna… Haurren lehenengo hitzak murriztapen fonologikoak izaten dituzte eta izenak izaten dira; bereziki inguruko gizaki eta objetuenak. Aditzekin geratzea haurrari gehiago kostatzen zaio, hark ez duelako erreferentzialtasun nahikorik. Gertatzen dena haurra aditzen esanahiaz jabetzeko egitura sintaktikoaz jabetu behar dela da. Hiztegiaren garapen goiztiarra (8tik 15 hilabetera bitartekoa) Haurrek urtea dutenean hasten dira haien lehen hitzak ekoizten, baina esan beharra dago, hitzen esanahia ulertzen lehenago hasten direla. Ondoko tauletan ehunka haurren datuak bildurik zortzi eta hamabost hilabete bitarteko haur euskaldunen hitz-ulermenaren eta ekoizpenaren garapenak argi eta garbi ikus daitezke. 1- 8hilabetetik 15ra bitartean haur euskaldunen Lexikoaren ulermen eta ekoizpena: Adina Haur-kopurua Batez besteko ulermena Batez besteko ekoizpena 8 hilabete 39 14,6 0,15 9 hilabete 49 29,9 0,36 10 hilabete 54 43 1,14 11 hilabete 46 66,6 1,86 12 hilabete 55 83 3,12 13 hilabete 65 94,3 4,76 14 hilabete 68 124,7 8,55 15 hilabete 65 161,3 9,32
  7. 7. 6 2- 8-15 hilabete bitarteko haur euskaldunen hitz kopurua Haur-kopurua (ekoizleen ehunekoa) Hiztegia 8-11 hilabete bitartekoak 12-15 hilabete bitartekoak Hitzik ez 139 (%73,5) 60 (% 23,7) 1-10 hitz 47 (%24,9) 146 (%57,7) 11-50 hitz 3 (%1,5) 43 (%17,4) 51-100 hitz - 2 (%0,8) 101 hitz baino gehiago - 1 (%0,4) 189 (%100) 253 100) 3- 16- 30 hilabeteko umeen hitz-leherketa haur txikiengan Adin denbora tarte honetan haurrak batez beste 28 hitz ekoiztetik 401 hitz ekoiztera iristen dira. Adina (hilabeteak) Haur- kop Batez bestekoa Desbideratze tipikoa Gutxienezko kopurua Gehienezko kopurua 16 46 28,09 34,17 1,00 141,00 17 49 38,79 66,53 4,00 440,00 18 47 70,19 79,96 6,00 335,00 19 53 88,56 115,18 2,00 494,00 20 48 116,72 111,12 8,00 473,00 21 52 129,98 121,32 3,00 567,00 22 68 151,53 116,87 8,00 432,00 23 66 210,35 147,24 8,00 593,00 24 72 235,87 122,91 20,00 582,00 25 75 264,65 140,25 15,00 557,00 26 83 295,77 131,08 10,00 602,00 27 74 339,74 138,57 48,00 597,00 28 81 375,68 152,85 19,00 641,00 29 71 397,58 145,29 9,00 627,00 30 94 401,77 153,88 40,00 654,00
  8. 8. 7 4. JOLASEN PROPOSAMENA 4.1. JOLASA: KEINU ETA SOINUEN SEGUIDAK 4.1.1. Jolasaren azalpena Hitzen segida normalak era dibertigarriago batean egiteko asmoz planteatu dugu jolas hau. Hala, umeak zirkuluan jesarriko dira eta erlojuaren orratzen norabidean(adibidez) jokatuko dute. Behin lekua hartuta, gai bat emango zaie: animaliak. Lehenengo umeak gaiarekin zerikusia duen hitz bat esan beharko du eta honekin batera doan keinu bat: txakurra + mingaina atera; hurrengoak aurretik esandakoa errepikatu beharko du hitz eta keinu berri bat gehituz: txakurra + mingaina atera / zaldia + jauzi txikiak eman. Horrela ume bakoitzak aurretik esandakoak errepikatu beharko ditu berak berri bat gehituz. Ez da kanporaketarik egongo: umeetarikoren batek aurretik esandako hitz bat errepikatuz gero (berria dela pentsatuz) edo ez bazaio hitz berri bat bururatzen zer edo zer aldatu beharko du: hanka batean jolastu beharko du, begiak itxita dituelarik edo dena delakoa. Aldaketa horrekin partida bat soilik jokatu beharko du; ondo eginez gero hasierako jarrera hartuko du. 4.1.2. Jolasaren helburuak Jolasaren helburu nagusia gai baten inguruko lexikoa zabaltzea litzateke. Baina ez da hori bakarrik, memoriak zeregin handia dauka jolasean eta hau garatzeko ere oso baliogarria da. Azkenik, motrizitatea garatzea ere helburu moduan ikusten dugu; nahiz eta garrantzitsuena ez izan kasu honetan. 4.1.3. Jolasaren garapena Umeak eguneroko tokietan daudelarik jokua azalduko dugu; goiko azalpenaren antzekoa emanez, adibideak jarriz eta aldez aurretik jokuko arau guztiak azalduz. Behin bukatuta eta ume guztiek ulertu dutela jakinda, zirkuluan jarriko ditugu. Hasteko gai errez bat emango diegu: klasekoen izenak, familiako kideak.. eta jokua ondo joanez gero zailtasun maila igoko dugu.
  9. 9. 8 4.1.4. Zein adin tartetan landu? Jolasa berez ez da konplikatua baina memoria garatuta egon behar da. Orduan, txikiekin egiteko (4-5 urteko adin tartean) mugak jarriko ditugu: 5 hitz berri esan eta gero segida berri bat hasi, adibidez. Horrela, adin desberdineko jendeak jolastu ahalko du, arauak beraien bizitzako etapara moldatuz. 4.1.5. Jolasaren aldaerak Aurreko ataletan azaldu dugunez, jolasak aldaerak sufrituko ditu egoeraren arabera: klaseko umeen premiak, adina, ume kopurua klasean... eta abar. 4.2. JOLASA: DOMINO 4.2.1. Jolasaren azalpena Hitz kateak modu ezberdinetan egin daitezela ikusteko landuko dugu jolas hau, era ezberdinetara moldatu daiteke gauden taldearen arabera. Haurrak borobilean eseriko dira, hezitzaileak hitz bat esango du eta hitz horren azken silaba, ondoan (erlojuaren horratzen norabidean) duen haurra hartuko du bere hitzaren lehenengo silaba izateko. Horrela kate bat egingo dugu, borobilean dauden haur guztiak hitz bat esan arte, hau da hezitzailera bueltatu arte. Hitz katea jarraitzeko erabiltzen diren hitzak zer ikusia izan dezakete edo ez, irakasleak hautatuko du nolako zailtasunarekin garatu nahi duen jolasa. Adib: altxairuA-AstoA-AsteazkeNA-NArrastiA… (zer ikusirik EZ, erresa) Adib: zaldiA-ArmiarMA-MArrazoA-AstoA… (gai konkretu bat, zaila) Jolasean zehar akatsik egonez gero, ez da kanporaketarik egongo. Akatsa egon den lekutik hitz berri batekin hasiko gara katea. 4.2.2. Jolasaren helburuak Jolas honen helburu nagusia, hitz kate bat egitea da. Baina hau egiten dugun bitartean, gauza ezberdinak lantzen ditugu. Haurrak txanda itxarotera ikasiko dute eta itxaroten duten bitartean adi egoten, bere txanda heltzean tokatzen zaien silaba jakiteko. Bestetik silabak modu dibertigarri batean landuko dituzte eta hitz familiak baita ere.
  10. 10. 9 4.2.3. Jolasaren garapena Lehenik eta behin haurrak borobilean eseriko ditugu. Jolasaren goiko azalpena emango diegu beti ere adibide bat jarriz, hobeto ulertzeko. Jolasten hasi baino lehen, arau eta jarraibide batzuk emango dizkiegu, jolasa normaltasunez garatzeko. Jolasa ulertuta dagoenean jolasten hasiko gara, lehengo txanda gai librearekin erresagoa izateko, aurrerago zailtasun maila igotzen joango gara. 4.2.4. Zein adin tartean landu Jolas hau moldatu daiteke, beraz adin ezberdinetarako balio du 5-6 urtetik hasita. Lehen azaldu dugun moduan, erabiliko dugun taldearen arabera gidatuko gara, gaiaren zailtasun mailarako. 4.2.5. Jolasaren aldaerak Aurreko ataletan azaldu dugunez, jolasak aldaerak sufrituko ditu egoeraren arabera: klaseko umeen premiak, adina, ume kopurua klasean... eta abar. 4.3. JOLASA: HELDU HARIRA 4.3.1. Jolasaren azalpena Joko hau burutzeko batetik, ume talde bat behar da, bestetik, artilezko bola bat. Lehenik eta behin, umeak borobil batean esertzen dira eta lehenengoak artilezko bola eskuan duela hitz sinple bat esaten du “etxea”, ondoren, artilearen muturra hartuta beste bola guztia nahi duen beste lagun bati pasatzen dio. Gero, artilezko bola hartu duen hurrengo umeak, aurreko umeak esandako hitzaren azkenengo silabarekin beste hitz bat esaten du. Kasu honetan, E-TXE-A, ondorioz, A letrarekin beste hitz bat egin beharko du. Adibidez, “Amama”. Honen ostean, haur horrek, tokatzen zaion artilearen zatia hartu eta beste bola guztia beste lagun bati bola beharko dio. Azken finean, nolabaiteko armiarma sare bat eratuko da ume guztien artean. 4.3.2. Jolasaren helburuak Joko honen helburua, umeak silabak ikastea da. Hau da, silaba bat zer den, hitzak nola banatzen ditugun eta gainera, hitzaren azkenengo silabarekin, hasiera berbera duen beste hitz bat aurkitzean datza. Honela, haurrak lexikoa garatu dezake eta aldi berean, hitz berriak ezagutu ahal ditu.
  11. 11. 10 4.3.3. Jolasaren garapena Jolas hau, talde txikietan edota talde erraldoi batean egin daiteke. Gure taldeak honela antolatu du joko hau: lehenik eta behin, umeak borobil batean eseri behar dira. Egun horretako klaseko arduradunak artilezko bola hartu eta hitz sinple bat pentsatu beharko du. Gero artilearen muturra hartu eta pentsatu duen hitza altuan esan beharko du beste umeek entzun ahal izateko. Ondoren, bola beste lagun bati bota beharko dio eta bigarren ume honek tokatzen zaion artilearen zatia hartu eta aurreko umeak egindako gauza bera egin beharko du baina zailtasun berri batekin, ume honek, aurreko umeak esandako hitzaren azkeneko silabarekin hitz berri bat pentsatu beharko du. Hitza buruan daukanean, altuan esan beharko du eta artilezko bola hirugarren lagun bati jaurti beharko dio. 4.3.4. Zein adin tartetan landu Artilearen jokoa, 5 urtetik aurrera garatzen has daitekeen jokoa da. Lehenik eta behin, haurrek hitzak silabatan banatzen ikasi behar dute. Adibidez: “MU-GI- KO-RRA”. Hau poliki-poliki ikasten dute andereñoaren laguntzaz. Nahiz eta jolas hau umeak bakarrik burutzeko den, adin txikikoek, hitzak silabatan banatzen ez dakitenak, laguntzaileren batekin egingo dute. 4.3.5. Jolasaren aldaerak Joko hau, toki ezberdinetan burutu daiteke. Bai gelan eta baita kalean ere. Gainera talde txikietan edo handi bakar batean egin daiteke. Kasu honetan, ezin dira umeak eliminatu, bestela artilea ez zen ume batetik bestera pasatzen egongo. 4.4. JOLASA: ESALDIEKIN TREBATZEN 4.4.1. Jolasaren azalpena Jolas honek, hitzekin trebatzeko aukera apartak ematen ditu. Gehienbat, hitzei zentzu bat eransteko. Izan ere, esaldiak sortzerakoan bakoitzak jaurtitzen duen hitzaren esanahia menperatu behar du, esaldi baten barruan sentsutu ahal izateko. Era berean, esaldia zuzena eta esanguratsua, edo behintzat koherentea izan dadin.
  12. 12. 11 4.4.2. Jolasaren helburuak Hitzen esanahiak eta erabilera lantzeaz aparte, ezaugarri sintaktikoak ere landuko dira. Hau da, semantikaren aldetik duen aberastasunaz gain, sintaktikoki ere jakintzak eskuratzeko aukera aparta izango da. Gainera, taldean gauzatzen den ekintza denez, gaitasun komunikatiboa eta ahalmen intrapertsonalak; entzumena, kidearekiko errespetua, txandak… eta abar landuko dira ere. 4.4.3. Jolasaren garapena Hitzen sekuentzia bati jarraitzea da esaldia sortzeko dugun xedea. Esaldi bat sortu behar dugunez; informazio jakin bat emango digun sintagmen eraikuntza, izen arruntak, izen propioak, aditz tinkoak, aditz perifrastikoak, izenordeak, izenlagunak, adjektiboak… eta abar agertu daitezke, esaldiaren konplexutasunaren araberakoa izango da. Taldearen adinaren arabera, haurraren ahalmenak berak arautuko du hitzen hautaketa eta aniztasuna, guk ez dugu inoiz horretan mugarik jarriko. Haurrak izan behar dira bere gaitasunaz kontziente, hortaz, haiek baldintzatuko dute hiztegiaren hautaketa eta erabilpena. Bitartean, guk, irakasle moduan, lagundu bakarrik egingo ditugu ariketa garatzen; zailtasun nabariak azaltzen badituzte edo aukeran, gure laguntza eskatzen badute hitzen batekin trabatzen badira edo aurreko kide batek esandakoa ulertzen ez badute. Taldearen antolakuntza jokoari begira, irakaslearen irizpidearen araberakoa izango da. Gure ustetan, klasean kokatzeko eta didaktika kolektibo bat egiteko hurbiltasun gehiago eskaintzen du korro batean biltzeak. Modu honetan, aurpegi guztiak behatu ahal izango dituzte, komunikazioa zuzenean gertatuko da eta ahoskerak aintzat hartuko dituzte behatzeko aukera dutelako. Bide batez, gertutasun horrek lagunduko gaitu, konfiantza sortzeko oso premiazkoa den erosotasuna eta erlaxazioa lortzen ariketa gauzatzen den bitartean. Horretarako, lurzoruan esertzea ere, aukera ona izan daiteke. Eskutik heldu, eta txanda pasatuko diote elkarri eskerreko eskuarekin eskuineko eskua txalotzean.
  13. 13. 12 Horretaz gain, behin ariketa burututa haurrek balorazio bat egitea komenigarria da; nola sentitu diren, gustatu zaien, eraiki duten esaldia gogokoa duten, eta jokoan eraiki diren espazioekin eta gaiekin zein identifikazio maila duten balora dezaten. Hau, hurrengo batean jokoa berrantolatzeko pistak emango dizkigu, alderdi positiboak kontuan hartuz, eta orokorrean funtzionatu ez direnak zuzentzeko. Guzti honekin batera, kontuan izan behar ditugun Jokoaren arauak: Txandak errespetatu Isiltasuna kideak arretaz entzuteko Hitzak lotura izan behar du esaldia koherentea izateko Ezingo dira bi aditz jarrian agertu, adjektiboak; aldiz, bai Ezin dira kideak esandakoak errepikatu *Zailtasun mailaren arabera, arauak ere gehituko dira. Hala ere, hemen zerrendatutakoak oinarrizkoak dira jokoaren funtzionamendurako. 4.4.4. Zein adin tartetan landu Esan genezake joko honen erabilpena mugagabea dela adinari dagokienez, behin dagozkion egokitzapenak eginda; aipatu ditugunez, zailtasuna areagotu, elementu berriak txertatu edota gai berriak gehitu. Hortaz, kontuan izan behar dugu, taldearen adina jolasaren zailtasuna baldintzatzeko. Joko hau, ume txikiekin egiten bada, esaldien ordez, zenbakien segidak erabil ditzakegu, edo klaseko izenen zerrenda. Izan ere, hizkuntza ez dute menperatzen adin oso goiztiarretan. 2-4 urte bitartean; lexikoa egunerokotasunean edo familia inguruan kokatu behar da, eta esaldien ordez, hitzen familiak landuko ditugu. Adibidez; hiperonimoa: familia, hiponimoak: aita, ama, alaba, amama, aitona… Hala eta guztiz ere, ariketa hau normalean, lehen hezkuntzan erabiltzen da. Hala ere, ez da berdin gauzatuko lehen hezkuntzako lehengo zikloan edo bigarren zikloan. Azken mailatan ariketa aspergarria izan ez dadin eta beren interesak pizteko, zailtasunak gehituko dizkiogu ariketari. Zailtasunak askotarikoak izan
  14. 14. 13 daitezke. Adibidez; esaldien ordez, istorio bat sortu eta paper batean idaztea; idatzizko gaitasuna lantzeko, edo klase-kideen artean egindako esaldia, atzetik aurrera errepikatu; azkenak lehenengoak esan duena, eta alderantziz. Batik bat, memorizazioa eta arreta lantzeko. 4.4.5. Jolasaren aldaerak Jolasa lantzeko gaia askea izan daiteke, edo lantzen ari den arloaren araberakoa; natur zientziak, matematikak… Matematika lantzeko aplikazio posible bat: Kide bakoitzak zenbaki bat esango du eta azkenean, andereñok arbelean idatziko ditu esan diren zenbaki guztiak, guztiok batera zenbakien segida hau batzeko eta emaitza lortzeko. Arbela erabiltzea lagungarria izan daiteke, ikusizko begiralea laguntzen dielako ideia hobeto harrapatzen. Errazago gertatzen zaie pragmatikoagoa delako. Ildo beretik, beste adibide bat: zenbakiak eta ikur matematikoak erabiltzea. Hau da; lehengo kide batek zenbaki bat botako du (2), bigarrenak ikur matematiko bat (+) hirugarrenak beste zenbaki bat (4) eta hurrengoak emaitza esango du (2+4=6). Horrela, nahi den bestetan luzatu daiteke ariketa. Bestetik, jokoaren egokitzapena erreza; didaktika oso metodikoa da eta ez dugu materialik behar izango. Kontuan izan behar ditugun bakarrak; talde lanean gauzatzeko ariketa dela eta maila desberdinetan egin beharko ditugun moldaketak dira. 5. ONDORIOAK Lan honen bitartez, teorikoki ikasten duguna, modu dinamiko baten bidez egin daitekeela ikusi dugu. Jolasak erabiliz, gauza ezberdin asko landu daitezke, ez bakarrik teoriaren aldetik, baita ere haurren barne garapenean, memoria adibidez. Gure gaian gehiago zentratuz, hitz kateatuak silabak baino gehiago landu dezaketela ikusi dugu, adibidez lexikoren aberastasuna, hitz familiak… beti ere haurraren interesa piztuz eta bakoitzaren erritmoetara moldatuz.
  15. 15. 14 6. BIBLIOGRAFIA  http://mendebalde.eus/jardunaldiak/2012/Fonologiaren,%20lexikoaren% 20eta%20morfologiaren%20garapena%20haur%20euskaldunengan.pdf  https://prezi.com/slgvlpnz7oyk/hitz-kateatuak/  http://documents.tips/education/hitz-kateatuak-haur-hezkuntza.html
  16. 16. 15

×