Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Getariako agenda apirilean

169 views

Published on

Getarian zer berri apirilean?

Published in: Entertainment & Humor
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Getariako agenda apirilean

  1. 1. GETARIA APIRILEKO AGENDA GETARIAKO XV. LITERATUR LEHIAKETA IPUINA, BERTSOA/OLERKIA modalitateak Lanak aurkezteko epea: 2016ko apirilak 11, 13:00etan, udaletxean eta liburutegian. *** Ikusi oinarriak. APIRILAK 22, ostirala: 18:30ean, Getariako XV. Literatur Lehiaketako sari-banaketa, Udaletxeko Pleno Aretoan. APIRILAK 3, igandea 18:00etan, gaztetxian, “CAULFIELD” ZINE FORUM. Antolatzailea: Getariako Gazte Asanblada APIRILAK 7, osteguna 19:00etan, Ulpiano Etxean, "AULKI HUTSAK" dokumentalaren emanaldia. Heriotza eta doluari buruzko dokumentala eta solasaldia: heriotzaren aurrean, dolua ... Bertan egongo dira: - Iñaki Peña, medikua eta filmaren zuzendaria. - Mavi Carceller, Getariako familiako medikua eta Osatzen Batzordeko kidea. Antolatzailea: Getariako Osasun Zentroa eta Getariako Udala APIRILAK 10, igandea 17:00etan, ZINE EMANALDIA Lekua: Gure Txeru aretoan Antolatzailea: Guraso Elkartea APIRILAK 14, osteguna 19:00etan, alondegian, “DE MI ALMA RECUERDOS”, dokumentalaren emanaldia. Zuzendaria: Lourdes De Los Santos (Cuba) // Urtea: 2001 // Iraupena 54 min. *** Trova Berria (la Nueva Trova) nola sortu zen Cuban. Bere jatorria eta iturriak sortzaile nagusienetakoei egindako elkarrizketeetatik abiatuta. Antolatzailea: Elan-Euskadi GKE APIRILAK 16, larunbata Gaztetxian, KONTZERTUAK: SBA (hc-punk, Getaria) + DJ MIKEL, XUBAN. Antolatzailea: Getariako Gazte Asanblada APIRILAK 17, igandea o MENDI-IRTEERA: Etxauri o Lesakan Dantzari Txiki Eguna. Gure Txeruko dantzariak Lesakan izango dira. o 17:00etan, Gure Txeru aretoan, ZINE EMANALDIA Antolatzailea: Guraso Elkartea o 18:00etan, gaztetxian, “CAULFIELD” ZINE FORUM. Antolatzailea: Getariako Gazte Asanblada APIRILAK 24, igandea o 11:00etan, plazan, ZIENTZIA JOLASAK Urritza Aisialdi taldearen eskutik. o 17:00etan, ZINE EMANALDIA Lekua: Gure Txeru aretoan Antolatzailea: Guraso Elkartea APIRILAK 28, osteguna KATUKALE irakurle-taldearen saioa. *** EUSKAL HERRIA ITSASTARRA. Jon Maia. Ordua: 18:30 Lekua: Udal Liburutegia APIRILAK 29, ostirala 17:30ean, Udal Liburutegian, IPUIN KONTAKETA, Aingeru Aramendi, Ane Azkue, Aitzpea Iribar eta Garazi Iribarren eskutik..
  2. 2. APIRILAK 30, larunbata GETARIAKO II. TRIATLOIA, 16:00etan. Antolatzailea: GetaiTri Triatloi Kluba IRTEERAK APIRILAK 25 - 29 Getariako Jubilatu eta Pentsionisten Etxeak, Aran Bailara ezagutzeko asmoarekin, bost eguneko bidaia antolatu dute, apirilaren 25etik 29ra. Antolatzailea: Arrantzale Zaharren Elkartea FESTAK APIRILAK 28, osteguna “San Prudentzio eguna” SAN PRUDENTZIO AUZOKO JAIAK – EGITARAUA: ● APIRILAK 28 osteguna 10.00 Getariako Gazte Alaiak txistulariekin festen hasiera Meza aurretik, San Prudentzio Erretreta txistularien eskutik 11:00 Meza Nagusia ● APIRILAK 29 ostirala 22.00: IV Mus Txapelketa. ● APIRILAK 30, larunbata 20.30: Bertso Afaria Arkaitz Estiballez eta Fredi Paiarekin. Jarraian: Erromeria Fun and Go taldearekin. ● MAIATZAK 1, igandea 10.00: Getariako Gazte Alaiak Txistulariak 11.00: Meza Nagusia 12.00: Ume jolasak 13.00: Txeruko dantzarien saioa Ondoren: Asto karrera Meza ondoren, parrillada egingo da trikitilariek girotuta. KIROLA - Apirilak 30, larunbata: GETARIAKO II. TRIATLOIA, 16:00etan. - Gure Txeru elkarteak antolatuta, “FLOREN MEMORIALA” VI. FUTBITO TXAPELKETA. - Gure Txeru elkarteak antolatuta, “SALBATORE DEUNA XIX. PILOTA TXAPELKETA” federatuentzat (kadeteak, jubenilak eta 22 urte azpikoak). Izen-ematea: apirilaren 1etik 15era Txapelketaren hasiera: maiatzaren 2a CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA ERAKUSKETAK BALENCIAGA PARPAILAN BARRENA BERRIA!!!! 2016/03/19 – 2016/09/18 Parpailaren bidez, hiru elementu batean biltzen ditu Cristóbal Balenciagak: gorputza, airea eta oihala. Hiru aretoetan barna, 70 pieza baino gehiago ikusiko ditugu: jantziak, ehunak, irudiak, agiriak, baliabide didaktikoak... Horien bidez, ulertuko dugu Balenciagak berrinterpretatu egin zuela material tradizionala, eta ohorezko lekua itzuli ziola moda garaikidearen testuinguruan. Koprodukzioa: Cristóbal Balenciaga Museoa eta Cité Internationale de la Dentelle et de la Mode de Calais. Komisarioa: Catherine Join-Diéterle, Frantziako Ondarearen ohorezko kontserbatzailea eta Palais Galliera Museoko zuzendari ohia Kolaboratzaileak: Archives Balenciaga Paris eta Lesage Paris. JARDUERAK
  3. 3. DIY tailerra: GAZTEAK eta HELDUAK Parpailadun blusa estanpatu bat sortzea Data: Apirilak 23 eta 24. //// Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:30-18:30. Prezioa: 60 euro. Prezioak barnean hartzen ditu materialak. Plaza mugatuak. Beharrezkoa da izena ematea. Jarduera teoriko-praktiko honek material tradizional baten ikuspegi monografikoa eskainiko du; kasu honetan, parpailarena, hori baita Balenciaga parpailan barrena erakusketaren ardatza. Material oparoa da Getariako moda-sortzailearen lanetan; izan ere, Balenciagak inork baino hobeto jakin zuen hura berreskuratzen, modan berriz sartzen eta berrinterpretatzen, eta ohorezko leku bat egin zion moda garaikidearen munduan. Ekimen honek parpaila goratzea du helburu, baita erabilera eta aplikazio berriak bilatzea ere. Besteak beste, parpaila manipulatzen irakatsiko da, baita hura tindatzen, diseinatzen eta eskuz estanpatzen ere, blusa bat sortzeko. Irakaslea:Virginia Ameztoy Montenegro artistak emango du tailerra. Diseinu, Ehunen Serigrafia eta Dekorazio Arteetan lizentziatu zen, Londresko Middlesex Unibertsitatean. * Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezko da. Informazioa eta erreserbak: T. 943 00 88 40 @. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com MUSEOA FAMILIAN: Familientzako jarduerak Saretak Data: Apirilaren 17a. //// Ordutegia: 11:00-13:30. Publikoa:6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak. Hizkuntza: Ele bitan. Prezioa: 5€ umeek eta 7€ helduek. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da. Cristóbal Balenciagak hainbat txoko eskaintzen dizkio gorputzari, mugimendu betean dela ere, bere lekua izan dezan. Moda-sortzailearen jantzien formek eta bolumenek niaren eta guaren arteko espazio bizigarri bat sortzen dute. Tailer honetako parte-hartzaileek janztearen espazio berri bat sortuko dute, forma kaleidoskopikoz betea, parpaila eta haren transparentzia-jokoa imitatuz. Irakaslea: MAUSHAUS. Maushaus hezkuntza artistiko-teknikoko proiektu bat da, eta umeei eta gazteei zuzendutako artearen eta arkitekturaren gaineko eduki pedagogikoak sortzen ditu. Ideien laborategi horrek hiriko arkitekturarekiko eta lengoaiarekiko loturak sortzen ditu, osagaiak aztertuz. Askotariko ekimenen bitartez, Maushaus-ek espazioarekiko jakin-mina piztu nahi du ume eta gazteengan. Hala, inguru arkitektonikoa bizitzaren eszenatokitzat hartzea nahi dute. * Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezko da. Informazioa eta erreserbak: T. 943 00 88 40 @. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com BISITALDIA DANTZAZ Data:Apirilaren 30a. /// Ordua: 12.30. Cristóbal Balenciaga Museoak eta Dantzaz Konpainiak, elkarrekin egindako ikerketa-prozesu bati esker, museoaren eta bisitarien arteko bitartekaritza-tresna berri bat proposatu dute. Konpainiako dantzari gazteek Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak bildumen inguruan sortutako koreografia interpretatuko dute. Museoak eskaintzen dituen ohiko bisitaldi libreen edo iruzkinduen aurretik, dantzariek gidatutako beste bisitaldi bat egingo da hainbat espaziotan. Gidariek dantzaren lengoaia erabiliko dute Cristóbal Balenciagaren figura eta lanarekin lotutako edukiak interpretatzeko. Eguneko eguerdiko bisita programatua bisitaldi dantzatuarengatik ordezkatuko da. Bisita hau egiteko, izena eman beharra dago museoko harrera-lekuan, bisita ordua baino lehen eta museoko sarrera erosi ostean. * Informazio gehiago jasotzeko: Tel. 943 00 88 40 @. info@cristobalbalenciagamuseoa.com

×