Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
Orlegia vs berdea
Aurrekoan, haur hezkuntza garaiko kide, eta orain lagun dudan I.D-ek,
komentatzen zidan zer nola deitzen...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Orlegia vs berdea

1,599 views

Published on

Aurrekoan, haur hezkuntza garaiko kide, eta orain lagun dudan I.D-ek, komentatzen zidan zer nola deitzen nion gaztelaniaz "verde" modura ezagutzen dugun koloreari. Nik azkar asko, eta gure aintzinetako pasartetara salto eginaz…, Donostiako urguleko aldapan, Santa Maria elizaren atzekaldean izkutaturik dagoen ate txiki batetatik sartzen zen Orixe ikastolara, ametsetako oroitzapenetan oinarriturik “verde” orlegi modura ezagutzen genuela azpimarratu nion.

Published in: Education, Sports, Technology
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Orlegia vs berdea

  1. 1. Orlegia vs berdea Aurrekoan, haur hezkuntza garaiko kide, eta orain lagun dudan I.D-ek, komentatzen zidan zer nola deitzen nion gaztelaniaz "verde" modura ezagutzen dugun koloreari. Nik azkar asko, eta gure aintzinetako pasartetara salto eginaz…, Donostiako urguleko aldapan, Santa Maria elizaren atzekaldean izkutaturik dagoen ate txiki batetatik sartzen zen Orixe ikastolara, ametsetako oroitzapenetan oinarriturik “verde” orlegi modura ezagutzen genuela azpimarratu nion. Honek berarengandik niganako buru mugimendu bat eragin zuen, nire erantzunari oniritzia ematen ziola iragarri nuelarik. I.D-ek, aurreko egunen batetan, orain andereño den emakume batekin ika mika bat izan zuela azaldu zuen, berdea eta orlegiren arteko eztabaida batetan oinarritutakoa. Izparringia, urrutizkiña, guardasola, hutsa, orlegia… hainbeste hitz eta esaera datorzkit burura, iragan gertuko garaietara naramatela… orain hitz hauek galdu direla dirudi, akaso nahita, euskera batua dela edo ez dela, beste esanahi ezberdinak dituztela azalduaz, hutsa, zero… Nik usted dut, dana dala ere, dena duela bere betebehar zein leku, hau da hitzen galera baino hobe hitzan gehiketa edo batuketa, azkenan berdin dio batak edo besteak zer nola esan, gauza elkar ulertzea beharko luke izan. Oianko Txoperena 10.11.17a

×