Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Euskera glokala 2.0v

494 views

Published on

Published in: Technology, Spiritual
• Login to see the comments

• Be the first to like this

Euskera glokala 2.0v

1. 1. EUSKERA GLOKALA 2.0v
Denborak erakutsi digu, egungo gizartean, teknologi berriak gero eta gertuago ditugula gure barnean. Hauek, edozein leku eta arlotan isladatuz. Hasieran teknologi bide honek, web gune sinple batzuetan oinarrituta zegoen, gauza “internet”-en agertzea zen, berdin zioen bide, itxura edo modua.
Egun, aipaturikoak, zaharkituak geratu dira zeharo. Bizi moduak aldatu dira, baita ere ikertu, ikasi, eta harremanetan ipintzeko erak. Lehen Pariseko lehengusuekin hitz egiteko, eguneko azkeneko momentuetara itxoiten zen telefonoz deitu ahal izateko, hau merkeagoa bait zen. Gaur egun “Skipe”n bidez ikus entzunezko harreman zuzena lortzen da edozein ordenagailu, mugikor,edo eta “tablet” baten bitartez. Gastua ere gutxienekoa edozein interneteko tarifa bat erabiliaz.
“Facebook”, “Flick” eta beste hainbat gizarte sare birtualen bitartez, guztion berri zuzena dugu, zer nola eta noiz egiten dugun. Argazkiak, komentarioak eta iradokizunak eginaz. Esate batetarako, txosten hau idazten hari naizen momentu honetan, Madriletik Donostiara naraman “ALVIA” tren batetan eserita nabil, Soriako ingurunean, erregadia lur batzuetatik iragaten. Era berean argazki bat egin berri diot ordenagailuaren pantailari, eta zuzenean “Facebook”-en munduan zehar ditudan kide guztiek, argazki hau ikusteko gai dira.
Zuzeneko bizi batetan murgildurik gabiltza, dena momentuan gertatzen den ingurune eta erlazio batetan oinarritutakoa. Txilen zorigaitzeko gertaera, Frantziako uholde, Madrileko protestak, edo eta “ciclogénesis” famatua daraman ibilbidea zuzenean ikusi daitekeen bizitza.
Hirietan komunitate desberdinak elkar lanean, hizkuntzen fusio edo mihiztatzea, jakinduriaren truke, diseinuaren globalizazioa, non telebistako telesail famatuetako ohe ondoko mahaia zure ohe ondoan duzuna bazelakoa da, IKEA izeneko mirari bati esker, edo eta Tolouseko neska batek Ordiziako beste batek daraman alkandora berdina jantzi dezakeen ZARA izeneko beste galiziar mirari bati esker.
Azken finean edukien egoera global batetan gaude, non guk gure ekarpena egin behar dugu. Hori da Euskara bitartez egin eta lortu behar dena.
Ideia zuzena da eta egungo gizarteak ematen dituen aukeretan oinarriturikoa, teknologi berrien erabilpenaz ikerketa, jakin mina, eta irakaskuntzaren bide gurutze bat izaten saiatuko den gunea. Bertan diseinu espektro honetako mikro hirian darabiltzan guztien erreferentzia izango dena lortu behar dugu.
Bestetik hizkuntzaren erabilera guztiz garrantzitsua iruditzen zait, kasu honetan gurea den hizkuntza zutabe modura erabili beharra dago. ALVIA tren honetan jarraitzen dudan momentu honetan, oraingoan Valladolid inguruan, aurreko ilaran Alemaniera entzuten hari naiz, atzealdean Ingelesa, eta Portugesa dirudien hizkuntza bat. Eta 04167 zenbakiko tren honetako 17. bagoiko erdiguneko eserlekutan, ni nago euskaraz ordenagailu ultra eramangarri batetan proiektu bat azaldu nahian. Hori ere, euskara murgiltzeko landu beharreko esparrua da.
Oianko Txoperena
NABASI 2008 S.L.ko Proiektu kudeatzailea
10.06.17a