Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Gurutzada

304 views

Published on

2000-2014(?): Euskararen kontrako gurutzada Nafarroan

Published in: Social Media
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Gurutzada

  1. 1. 2000-2014(?): Euskararen kontrako gurutzada Nafarroan
  2. 2. -1986-2000: Euskararen Legea: Nafarroa 3tan zatitzen du: eremu euskalduna, mistoa eta “ez euskalduna”.
  3. 3. - 2000: Euskararen Legea aldatzeko beharra adierazten du Nafarroako lehendakari Miguel Sanzek, euskara “diskriminatzailea” omen delako Administrazioko lanpostuetan sartzeko. (Irudia: D. Navarra)
  4. 4. - 2000: Euskararen Legea aldatzeko beharra adierazten du Nafarroako lehendakari Miguel Sanzek, Administrazioko lanpostuetan sartzeko euskara “diskriminatzailea” omen delako. PSNk bat egiten du. Garai horretan, “ia ezinezkoa” omen da euskararik jakin gabe Administrazioko lanpostu batera iristea. (Irudia: D. Navarra)
  5. 5. - 2000: Euskararen Legea aldatzeko beharra adierazten du Nafarroako lehendakari Miguel Sanzek, Administrazioko lanpostuetan sartzeko euskara “diskriminatzailea” omen delako. PSNk bat egiten du. Garai horretan, “ia ezinezkoa” omen da euskararik jakin gabe Administrazioko lanpostu batera iristea. Diario de Navarrak giroa prestatzen du: hainbat pentsalariren artikulu sorta zabaltzen du, euskararen hedapenaren kontra. Azkenik, Miguel Sanzek ez du Legearen testua aldatuko. Horren ordez, Legea garatzeko omen diren dekretu eta arauen bidez, garatu ordez egiazki Legearen edukia aldatzen du.
  6. 6. Hona hemen lehena: 372/2000 Foru Dekretua (gero 29/2003 FDk ordeztu zuen, antzeko edukiarekin) eta hura garatzeko arauak: Errotulazioa: eremu mistoko errotulazio elebiduna kendu eta erdara hutsez paratzen du (zer diruketa horretan!) Lanpostuen hizkuntza eskakizunak: eremu mistoan Gobernua ez dago inola ere behartua euskara nahitaezkotzat jotzera, itzultzaile lanpostuetarako izan ezik. (Irudia: orain eta lehen. Noticias de Navarra)
  7. 7. - 2001: 139/2001 Foru Dekretua: Hemendik aurrera, eremu euskaldunerako Osasunbideko lanpostuetan, oro har, ez da nahitaezkoa izanen euskara jakitea. 203/2001 Foru Dekretua: Honen bidez plantilla organikoko lanpostu elebidunen kopurua murrizten da. (Irudia: guraso.com)
  8. 8. - 2005: Errotulazioa: Beste pauso bat. Iruñetik hegoaldera, Nafarroako muga guztietan kartel hauek jartzen dituzte. Mezu argia, kanpokoentzat eta hemengoentzat.
  9. 9. - 2006: 1998. urtean bezala, lizentzia ukatzen zaio Euskalerria irratiari, Iruñerriko euskarazko irrati bakarrari. - 2008: TIL modeloa (gero PAI izanen da) sortzen da hezkuntzan: Irakasgaiak gaztelaniaz eta ingelesez ematen dira, eta, nahi dutenek, euskaraz ere bai. Honek D ereduari indarra kentzen dio eremu mistoan, eta “euskarak babesik ez duen eremuan” (“eremu ez euskalduna” termino alienantea ez erabiltzeagatik) A eredua desagertzen hasiko da, haur askok euskararekin duten lotura bakarra.
  10. 10. Zorte ona Gobernuarentzat: ETB3 sortzen da, LTD bidez soilik, eta ETB1eko marrazki bizidun guziak hara pasatzen dira. Horrek esan nahi du Nafarroan euskarazko marrazki bizidunak desagertzen direla. 2013an, behin-behineko konponbide gisa, Nafarroan ETB1 ETB3ren programazioa ematen hasiko da, baina goizez bakarrik.
  11. 11. - 2009: 2489/2009 Ebazpena: ingelesak 10, euskarak 0. Hemendik aurrera Administrazioko A eta B mailetako postuetan sartzeko oposizioetan %10 arteko puntuazioa ematen zaio ingelesari. Erabakigarria bihurtzen da. Euskara ez da inoiz baloratu. Miguel Sanzek 2002an esana:
  12. 12. Zorte ona Gobernuarentzat: itzalaldi analogikoa gertatzen da. ETB1, Nafarroan, bazterreko(ago) bihurtzen da pixkanaka. - 2012: Euskarazko hedabideak (Guaixe, Xorroxin...) diru-laguntzarik gabe uzten ditu Gobernuak, gaur arte. Bitartean Navarra TVri milioiak ematen zaizkio. ETB: EAk antena bat paratzen du, ETB 1 telebista modu digitalean ikus dadin Iruñerrian. Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuari salatu, eta hark 45.000 euroko isuna jartzen dio. Irudietan: euskarazko hedabideen aldeko elkarretaratzea, eta Bidasoa aldeko alkateen prentsaurrekoa, ETB ikusi ahal izan dadin. D. Vasco
  13. 13. AEKko eta IKAko euskaltegiak diru-laguntzarik gabe uzten ditu Gobernuak, gaur arte. Irudia: Noticias Navarra. Zorte ona Gobernuarentzat: Tasa Judizialei buruzko 10/2012 Legea onartzen da, hau da, doako justiziaren akabera: Orain arte hainbat udalek, sindikatuk eta elkartek Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikako neurriak salatu dituzte epaitegietan. Hemendik aurrera, kostu ekonomikoengatik, uko eginen diote, oro har. Argazkia: infoadm.
  14. 14. Bukatzeko, aipatu behar da “euskarak babesik ez duen eremuan” zenbait ikastola oso larri dabiltzala, eta garraiorako laguntzarik eta erraztasunik ez izateagatik askok uzten diotela ikastoletara joateari edo eremu mistoko D ereduko ikastetxeetaraino joateari. Egoera hau irauli egin behar da, Gobernu aldaketarekin edo gabe. “Bai, we can”! Badezakegu.

×