Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Kirolaren onurak osasunean

1,170 views

Published on

Published in: Education, Technology
  • Login to see the comments

  • Be the first to like this

Kirolaren onurak osasunean

  1. 1. KIROLAREN ONURAK OSASUNEAN Inolako zalantzarik gabe, guztion iritziz, dugun baliorik preziatuenen artean osasuna kokatzen dugu. Gero eta onartuago dago ariketa fisikoa eta bizi-estilo aktiboa direla osasuna eskuratzeko giltzak. Onura hauen berri izateak kirolean parte hartzera bultzatzen gaitu, eta inguruan ditugunak urrats hori eman dezaten animatzera. Ezagun denez, kirol jarduera eta ariketa fisikoa erregularki (maiztasunez) egiteak onura ugari eragiten ditu gorputzeko atal eta eremu guztietan: • BIZI-KALITATEA. Pertsonak sasoi eta osasun-maila hobea izango du, gutxiago nekatuko da eguneroko lanak egiten, gauza gehiago egin ahal izango ditu; beraz, gehiago gozatuko du bizitzaz. • BIZI-ITXAROPENA. Onartua dago bizitza luzatu egiten duela, eta sasoi onean gainera.Urte gehiago eta kalitate hobekoak alajaina. • MUSKULUAK garatzen lagunduko digu. Era honetan, gutxiago nekatu gara eguneroko lanetan, istripuen aurrean babes handiagoa, giltzadura sendoagoak eta gure buruaz irudi baikorragoa izango dugu. • BIZKARREKO MINAK gutxitzen ditu. Muskulu desberdinetako indarra eta malgutasun gaitasuna landuz; eta bizitza arruntako hainbat ariketa eta jarrera (postura) era zuzenean gauzatzen ikasiz gero. Kontuan izan pertsona helduon artean 4tik 3ek arazo hau dugula. • HEZUR luzeagoak eta sendoagoak izaten laguntzen du. Aktibo izateak hazkundea eta garapena suspertzen du (muga genetikoak ahaztu gabe). Haurtzaroko jarduera eta kirola hezurren pentsio-plana dela esan daiteke. Zahartzaroan desmineralizazio arazorik ez izateko aurretik landu behar da; 30 urtetik aurrera hezur masa dentsitatea handitzea ezinezkoa baita. • OSTEOPOROSIA duenez, eta behin 70 urtetik aurrera berriz, ia erdiek. Hezurrak ahuldu egiten zaizkie hauskorragoak bihurtuz. • ARTROSIAri aurre egiten laguntzen du. Giltzadurak sendotu egiten dira, ez dira atrofiatzen eta hondatzen, ez dute minik ematen. Besteak beste, muskuluak garatu direlako eta odol-irrigazioa ona delako. Arazo hauen ondorioak zahartzaroan azalarazten badira ere, haurtzarotik hasi behar da babes neurriak lantzen. • LESIOnatzeko arrisku gutxiago dute (bereziki hezurrak hausteko), eguneroko eginkizunetan gutxiagotan erortzen direlako eta giltzadura sendoagoak dituztelako. Era berean, errehabilitazio ariketetarako atxikimendu maila hobea azaltzen dute. Hazkunde azkarreko garaietan (nerabezaroa, haurtzaroa) garrantzitsua da giltzaduretako muskuluak lantzea. • HODIEN bolumena handitu egiten da, arteria zein benetako hormek indarra eta
  2. 2. malgutasuna irabazten dute. Ondorioz, gorputzak odol gehiago mugi lezake, eta gutxiago nekatuko da. • BIHOTZA dugu gorputzeko muskulurik garrantzitsuenetakoa. Kirolari esker: bere neurria handitu egiten da (odol gehiago bidaltzeko gaitasuna lortuz) lan berdinarentzat maiztasun apalagoa nahikoa du, bere kapilareak ugaldu egiten dira, oxigeno gutxiago behar du, gutxiago nekatzen da, beraz. Era berean, odol gutxiko uneetarako ere prestatu egiten da. • ARTERIETAKO TENTSIOA hobetzen da. Odolak errazago zirkulatzen du, pisua eta gantza galdu dugu, oxigeno eta elikagaien trukaketak errazago egiten dira, psikikoki erlaxatu egiten gara. Arterietako presioa orekatzea oso garrantzitsua da gaixotasun kardiobaskularrik ez izateko. • GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK. Haurren artean 4tik 1ek gaixotasun koronario(ra)ko arrisku-faktoreren bat du: kolesterol altua, hipertentsioa, sedentarismoa, gizentasuna, diabetesa, tabakismoa, estresa. Faktore hauek guztiak kirolari esker gutxitu daitezke. Ez dugu ahaztu behar gizarte aurreratuetan arazo hauek gero eta ugariagoak ditugula. • ARTERIOSKLEROSIAren sintoma klinikoak 50 urte inguruko jende artean sumatu ohi dira, gantzen pilaketagatik arterien %75 itxita dagoenean, bihotzekoren bat edo gertatu delako. Baina garbi izan behar dugu prozesu hau haurtzaroan hasi zela. Kirolari esker egoera hau saihes zitekeen. • BIHOTZEKOA edo infartoa izateko aukerak gutxitu egiten dira, eta izatekotan beranduago eta ahulagoak izaten dituzte. Izan ondoren, sedentarioek baino sasoi hobea dute, lanera lehenago itzultzen dira, antsietatea hobeto kontrolatzen dute, berriz izateko aukera gutxiago dituzte. • KOLESTEROL txarra (LDL) gehiegi izatea oso arriskutsua da, arterietan itsatsita odolaren zirkulazioa galarazi bailezake. Kirolari esker kolesterol ona areagotzea eta txarra gutxitzea lor daiteke, eritasun kardiobaskularren arriskua nabarmen gutxituz. • DIABETESA ez izateko lagungarri da kirola egitea, baita bere eraginak leuntzeko ere. • ARNAS SISTEMA hobetu egiten da, erregulartasunez egindako ariketa fisikoari esker: biriken bolumena handitu egiten da, albeoloen kopurua ugaldu egiten da, toraxeko muskuluen elastikotasuna hobetzen da, biriketako odol hodi-sistema garatzen da. Beraz, aire gehiago barneratzen da biriketara, eta batez ere, oxigeno gehiago odolera. • ASMA, BRONKITIS eta antzeko arazoak dituen jendearentzat guztiz onuragarria da kirola egitea (neurri egokian). Lortzen dituzten abantailak: arnasketan parte hartzen duten muskuluen eginkizuna hobetu, hobeto kontrolatu arnasketa, zirkulazio-aparatua esfortzura hobeto egokitu, nekea jasateko ahalmena garatu, antsietatea eta estres pertzepzioa gutxitu. • GIZENTASUNAri aurre egiteko aukera paregabea dugu ariketa fisikoa. Iraupen luzeko jardueren bidez kaloria ugari erretzea lortuko dugu, gorputzean pilatuta ditugun gantzak jaitsiz. Eragin hau guztiz garrantzitsua izango da gure osasunarentzat, gizentasuna
  3. 3. gaixotasun ugariren arrisku-faktore delako, eta honela bizi-iraupena luzatzea bermatzen dugulako. Arazo hau haurren artean izugarri ari da ugaltzen (mende honetako izurritetzat izendatzera ausartzen dira batzuk). Haurtzaroan neurriak hartzea oso garrantzitsua da, adin hauetan gantza gehiago metatzeko zelula adiposo berriak sortzen baitira, ondoren zailago bihurtuz arazo honi aurre egitea (helduaroan gantza gehiago jasotzen du zelula bakoitzak, baina ez dira ugaltzen). • GORPUTZ OREKATUA lor dezakegu entrenamendu fisikoari esker. Gantzak gutxitzeaz gain muskulua neurrian garatu dezakegu. Osasunaz gain, gure itxura fisikoa, gorputz irudia, onarpena eta konfiantza ere hobetzen ditugu, aldi berean. • TABAKOA eta hainbat ohitura kaltegarri uzten lagunduko digu kirolak. Gure gorputza gehiago estimatuko dugu, bizio horrek eragiten digun mugez jabetuko gara, aisialdia beteta izango dugu, ilusio eta poz iturriak izango ditugu, lasaitu egingo gaitu. Autoestimua hobetzea da droga-menpekotasunaren aurkako txertorik egokiena. • Kirola egiteak LASAITU egiten du pertsona. Hiperaktiboa eta urduria diren hainbat lagunek arazoak izaten dituzte arreta eskatzen duten lanetan edo lo egiteko garaian.

×