Lehenengo eta behin korroan hitz egin dugu ea zer dakigun suhiltzaileei
buruz eta gauza asko atera dira:
-Sua amatatzen dutela.
-Igogailuetatik pertsonak ateratzen dituztela.
-Animaliak erreskatatzen dituztela.
-Mangera eta extintorea erabiltzen dituztela.
Gero guraso guztiei laguntza eskatu diegu etxetik suhiltzaileei buruzko
informazioa ekartzeko. Batzuk ipuinak ekarri dituzte, beste batzuek
internetatik ataratako marrazkiak
Suhiltzaileen parkea eta kamioia
ekarri dizkigute Beñatek,Alaiak
eta Beatrizek.
Koldok ama gaztetan motorrez ibiltzeko
erabiltzen zituen botak ekarri ditu.
Suhiltzaileek erabiltzen dituzten botak bezalakoak dira. Oso lodiak dira
sua pasatzen ez uzteko, zola gogorrekoak eta metalezko puntarekin
behatzetan mina ez hartzeko.
Begira, begira ze gogorra den!
Paper handi batean orain arte ikusi dugun guztia apuntatu dugu:
-Zer egiten dute suhiltzaileek?
-Zeintzu tresna erabiltzen dituzte?
-Ze arropa erabiltzen dute?
-Ze ibilgailu erabiltzen dituzte?
Gero etxetik ekarritako material guztiekin gure
suhiltzaileen txokoa osatu dugu.Begira ze polita!!!
LUZEA ETA LABURRA
Nolakoa da mangera hau?
LUZEA!
Luzea eta laburra kontzeptuak lantzeko mozorratzeko erabili genituen
tutuak hartu ditugu gure mangera bereziak egiteko.
Nolakoa da mangera hau?
LABURRA!
Beno eta gure proiektuari amaiera emako gure
suhiltzaileen kamioiarekin hasiko gara.
Ane P.-ren amatxuk arrautzetako bi kutxa handi ekarri
dizkigu.
Kamioia aurrera doa.
Diseinua amaitu eta gero gure langileak martxan jartzen
dira tailerrean.
Ikastolako margo gorri guztiarekin amaituko dugu!