Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Buruhandiak

5,192 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Buruhandiak

  1. 1. BURUHANDIAK2012-2013 IKASTURTEA 3 URTEKOEN GELA MUSKIZKO IKASTOLA
  2. 2. Nola sortu da proiektu hau:• Gaur Iunek esan digu bere aitarekin Sestaon egon dela buruhandiak ikusten eta horrek interesa eta hitz egiteko gogoa piztu du taldean.• Txandaka honi buruzko esperientziak kontatzen dituzte eta proposatzen diet gai honi buruz etxean galdetzeko eta informazioa bilatzeko.• Saioa bukatzeko bideo gelan buruhandien irudiak eta bideoak ikusi ditugu interneten. -“Hori, hori, larrosaz jantzita dagoena!”- -“Niri erregea gustatzen zait”- dio Oierrek - “Ba niri magoa”- Jokinek
  3. 3. • Frogatu nahi nuen gutunik gabe kapazak izango ziren ala ez gurasoen laguntza eskatzeko • Hurrengo egunerako Ane da bakarra etxetik informazioa ekarri duena. Esan digu aitarekin ikusi duela ordenagailuan buruhandi bat egiteko “kola eta paperezko zintak” behar direla, oso ondo Ane!• Zer, animatuko gara gure buruhandia egiten?• Baaaaiiiiiii!, erantzun dute aho batez.• Hasiko gara martxan!!
  4. 4. Zer dakigu buruhandiei buruz?• Paper handi batetan idatzi dugu buruhandiei buruz dakiguna. Momentuz ez da asko baina joango gara betetzen ikasiko dugunarekin.• Gero bakoitzak bere buruhandia marraztu du lan txokoan eta ostean komentatu ditugu buruhandien ezaugarriak zeintzu diren. Paper handian idatzi beharko ditugu.
  5. 5. Kontzentraturik bakoitza bere buruhandia marrazten
  6. 6. • Hona hemen emaitza. Politak benetan!
  7. 7. • Bitartean beste talde bat Margotegi txokoan papera urratzen dago. Anek esan zigun luzeak izan behar zirela eta ikusi dugu youtube-n nola egiten diren. Asko beharko dugu, beraz….
  8. 8. Papera urratzera!!
  9. 9. Zenbat gauza ekarri duzue!!! Ibaik kontatu digu buruhandiek eramaten duten puxika animalien maskuria dela. -Baina Ibai, zer da maskuria, ba?- -Behiak txiza gordetzen duen lekua!!!- Primeran, Ibai!Eiderrek ekarri dituen paperetanburuhandiei buruzko hainbat gauzaidatzita daude. Zenbat gauza ikastenari garen!
  10. 10. Ia egunero umeek buruhandienargazkiak ekartzen dituzte.Baina Iker, nor da buruhandienatzean dagoen mutila?- “Nire aita!!!”
  11. 11. Uxuek ekarri duen paperean buruhandien izenak daude. Batzuk oso barregarriak dira Gainera bere amarekin buruhandi baten txotxongiloa egin du, zein polita!Aroak hiru txotxongiloekarri ditu, buruhandienitxura dute, bai horixe!.Bagoaz poliki-poliki guretxokoa betetzen.
  12. 12. KARRATUA ALA BIRIBILAGaur karratua eta biribila bereiztuko ditugu.- Ezagutzen duzue buru borobila daukanpertsonairik?--Baaaai: Doraemon, Mickey Mouse, pirata bat, umea,printzesa, “Las Monster”, ….- aaaaaaa! Ezin dut idatzihain azkar!- Eta buru karratua duenik?-- (ixiltasuna)- Ea, pentsatu. Pista bat emango dizuet: “Bere etxeaanana bat da”-- (ixiltasuna) Bob Esponja eta Robota- Beste pista bat: “Bere lagunik onena itxas izar batda”- Bob esponja!!!!Asko pentsatu eta gero norbaitek “robot bat”aipatzen du ere. Bai, robotak burua karratua dauka.Orain erabaki behar dugu zein buruhandi egin. Umea
  13. 13. BozketaGaur erabaki behar dugu zein buruhandi egingo dugun.Lehenengo pausua: ideien zaparrada. Denetarik dago baina hitzegin eta gero Rayo MacQueen deuseztatubehar dugu. Ez da biribila, ezta karratua ere. Bigarren pausua: bozketa. Orain bozkatu behar dugu. Oso zaila da, batzuk aukera guztietan altxatzen dute besoa, beste batzuk beraiek proposatutakoetan ere ez. Ufff, izerditan nago. Azkenean hau da emaitza. Enpate printzesa eta pirataren artean. Hurrengo egunean erabaki behar dugu zer egin.
  14. 14. PIRATA Enpatearen arazoa konponduta. Jokinek etxean egindako buruhandi bat ekarri du ETA PIRATA BAT DA!!! Esan digu aitite Ramirok eta aitak egin dutela. Zoragarria benetan!!. Beste aukera printzesarena zenez orain badakigu zein buruhandi egingo dugun, baina laguntza beharko dugu egiteko. Jokinen aita konbidatuko dugu eaBuruhandiaren ahotik Jokinen begiak ikusten dira ikasten dugun
  15. 15. Abestiak, olerkiak, asmakizunak…• Lekeitioko umeak Buruhandiak tentatzeko koplatxo bat abesten dute eta guk ikasi dugu: “Enano puxika zahar Antonio Baltasar”
  16. 16. Ezetz asmatu:
  17. 17. IRUDIMENA BAINO BESTERIK EZ DUGU BEHAR• Hemen daude gure gelako buruhandi ausartak• ”Ezetz harrapatu!”
  18. 18. HANDIA- ERTAINA- TXIKIA• Badakigu bereizten handia eta txikia. Baina, zer da ertaina izatea?• Puxikak erabiliko ditugu ikastekoPuxikak manipulatu ditugu eta komentatu dugu talde handian puxika bakoitza zein tamainakoa den. Orain prest gaude lan egiten hasteko.
  19. 19. – Margotegian beste talde bat papertxoak itsasten dago puxika barruan
  20. 20. ZER DAGO PUXIKAREN BARRUAN?• Gaur galdetu diet ea zer dagoen puxika baten barruan. Gehiengoen erantzuna “NADA!!!” izan da. Baina batzuk pentsakor gelditu direnez barriro galdetu dut.•
  21. 21. • Ibai-k dio txiza dagoela. Horretarako puxika bat hartu eta banan banan joan gara begiratzen ea egia den. Txiza usaina dauka, baina ematen du barruan ez dagoela ezer…• Esperimentu bat egingo dugu jakiteko
  22. 22. • Globo bat hartu dut eta umeen aurrean puztu dut.• -”Zer dago barruan?”- galdetu diet.• -”Ezer”- guztiek aho batez.• Askatu dut pixkat muturra airea ateratzeko eta galdera bardina egin ondoren, erantzun berdina jaso dut.• Globoa barriro puztu eta banan banan nik egindakoa egin dute beraiek ere. Erantzunak hasi dira originalagoak izaten:
  23. 23. • - “Kea dago”- dio Jokinek• - “Eeeez!, ura da”- Oierrek• Horrela egon gara ordu erdi baino gehiago. Azkenik “haizea da” esan du Ane Alfonsok.• Tira, ezkerrak norbaitek asmatu duela!.• BAI, AIREA DAGO!!!
  24. 24. - “Zerkaltxatzen dizuilea, Izaro?”- “Aireak!”
  25. 25. LUZEA ETA LABURRA• Izenen txartelekin korroan luzea eta laburra lantzen egon gara eta konparaketak egiten. Orain prest gaude gaurko fitxa egiteko. Hitz hau luzea da, ezta Naiara? Ziur egon behar gara kolatu baino lehen
  26. 26. BURUHANDIEN TXOKOAGure txokoa itxura ederra hartzen ari da, baina gauza berriak ikusi nahi ditugu.Hau ez da hemen bukatzen. Laster barru argazki gehiago izango dituzue.Aguuuuur.
  27. 27. NAGUSIAK BELDURTZENGaur buruhandia atera dugu jolasorduan. Zelakofesta!Gehienak oso pozik ibili dira buruhandiarenaurretik korrika baina beste batzuk……… beldurtuegin dira. Zu bai ausarta, Sara!
  28. 28. -Nor dago barruan?-Furqaan!
  29. 29. BOB ESPONJA• Burua borobila duen buruhandia badaukagu. Orain karratua behar dugu.• - Nork ezagutzen du Bob Esponja?• - Niiiiiiiiiiik! Lehenengo kola eman behar diogu Baina ez horrenbeste, Ibai! kutxari
  30. 30. Orain papera itsatsi beharko da. Unax, ez larritu,Honelakoa? gero garbituko duguEz, LUZEA behar mahaiadugu. HoriLABURRA da Hori bai luzea dela!
  31. 31. Ondo geratzen da, ezta?Jostagarria da kola ematea! Orain lehortu egin behar da beste geruza bat jarri baino lehen.
  32. 32. Beste paper eta kola Geruzak, eta geruzak, etageruza bat jarriko geruzak, eta geruzak………dugu sendoagoaizateko Lehortu eta……. PREST DAGO MARGOTZEN HASTEKO!
  33. 33. • Margotu ondoren garbitu beharko da Hori dok eta estiloa!
  34. 34. JAKINTSUAREN BISITAGaur jakintsuaren bisita izan dugu:Jon, Jokinen aita.Berak azalduko digu nola egiten direnburua borobila duten buruhandiak.-Zer behar duzu, Jon?- galdetzen dioIxonek-Papera, kola, globoa, kartoia, zelo,pote bat eta pintzel bat- erantzundigu.Harbelean idatzi dugu zerrenda etabanan banan eman dizkiogu materialeguztiak.Prest gaude martxan hasteko!!
  35. 35. Lehenengo, lepoarenneurriak hartu Gero globoa puztu eta zelorekin ondo lotu Orain kola franko-franko eman behar da. Jokinek ez du bere aitaren lanaren detailerik galtzen
  36. 36. Zenbat laguntzaile!!
  37. 37. ESKERRIK ASKO, JON!!!
  38. 38. BURUHANDIEKIN JARRAITZEN DUGU • Gabonak pasatu dira eta bueltatu gara ikastolara. Pentsatzen genuen buruhandiak ahaztuko genituela baina gogoa eta interesa ez da jeitsi. • Beste familia batzuk Unaxek buruhandi txiki bat egin du ere animatu dira etxean: beste pirata bat! etxean lan egiten gure gaiarekin eta gelan ere horretan jarraitzen dugu. Ibai familiarekin joan da Kastrora buruhandiak ikustera, eta ez da beldurtu
  39. 39. TXOKOA BETETZEN JARRAITZEN DUGU Ariannek eta Iunek argazkiak ekarri dituzte. Ariannerenak buruhandienak dira baina Iunek ekarritako argazkietan beste pertsonai batzuk agertzen dira: ERRALDOIAK. Iuneren aitite erraldoien ondoan txikia dirudi. Badakigu beste gauza bat, buruhandiak erraldoiekin batera joaten direla kalerik kale dultzainero edo txistularien musikarekin dantza egiten.
  40. 40. Hau sorpresa gaur izan duguna! Ezer esan gabe, Ariannek ere buruhandi bat egin du etxeanKUKU!!!
  41. 41. Oierren etxean aspalditik zegoen robotaren buruhandia egina baina euria egiten zuenez ezin zuen ekarri. Gaur eguzkia atera da eta hemen dugu robotaOier oso pozikzegoenazaltzen bereburuhandianola eginduten
  42. 42. Bob Esponja margotzen jarraitzendugu.-Baina Idoia, lehortu eta gero, azpikopapera ikusten da!- diote.-Zer egin dezakegu ez ikusteko?-galdetzen diet. -Barriro margotu hori- horia egon arte- esan du Ixonek. -Ideia ona!-
  43. 43. Hau zorigaitza! Prakak margotzeko pintura marroia falta zaigu. -Zer egin dezakegu? -“Pinturak nahastu atera arte”- Unaik urdina eta zuria nahastu ditu baina ez da marroirik atera. Gero gorria eta berdearekin frogatu du eta……TXATXAN!Eredua ondo behatu behar da Marroia atera da. Ariannek ere berdea eta gorria nahastu ondoren marroia atera du. - “Eta horia botatzen badugu, marroia argitu egiten da” “Magia ote da?”
  44. 44. Kontuz Sara, marratik atera gabe Beste talde honetan koloreak nahastu eta nahastu ondoren, morea eta horiarekin ere marroia atera dute. Zein dibertigarria den pinturarekin experimentuak egitea!
  45. 45. Orain alkondara zuriz margotuko dugu. Kontu handizegin behar da eta pintzel finarekin. Hori datrebetasuna!
  46. 46. GOIAN ETA BEHEAN Gaur goian eta behean bereizten ikasteko jolas bat egingo dugu. -”Furqan, non dago Unax?” - “Behean!”-”Aroa, esangoian daudenumeen izenak”-”Ixone, Oiereta Naiara”
  47. 47. Gero buruhandien fitxabat egin dugu goian etabehean ondo ikasteko
  48. 48. PRINTZESAREN BURUHANDIA Bitartean, Jonek emandako urratsak jarraitzen ditugu buru borobila duen buruhandia egiteko. Baina zenbat paper behar dugun hau egiteko!, Amazonia osoan ez dago horrenbeste zuhaitz eta!
  49. 49. Pazientziaz beterik gure neska-mutilaklan eta lan.
  50. 50. ARGITXOREN BISITA Gaur ikastolara heltzean sorpresa bat aurkitu dugu: Argitxoren gutuna!.Idoia oso urdurik zegoen gutunairakurri duenean.Argitxok esan digu pozik zegoelaeuskeraz egiten dugulako etaamaitzear zegoen buruhandia berakbukatu duela iratxo batzuenlaguntzaz. Gaur jolastokira eraman ahal izango dugu, IUJUUUU!!!
  51. 51. Hemen dago Bob Esponjarenburuhandia bukatuta. Osoondo geratu zaigu. -”Argitxo es muy majo”- dio Jokinek. Bai, Jokin falta zaizkigun detailetxoak berak egin ditu. Benetan jatorra dela.
  52. 52. Aupa Iker, hasi ipurdiak berotzen! Orain beste ume baten txanda da
  53. 53. Nagusiei ere gurekin jolastea gustatu zaie. Galdetudigute ea nola egiten diren buruhandiak...agian azaltzerajoango gara laster barru.

×