Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
Gaueko bederatziak jota ziren eta egunero bezala,
Pablo bere amaren ohera joan eta bere ondoan gelditu zen.
Zenbat gustatz...
Bere ipuina hartu, amari zeharka begiratu eta bapatean galdetu zion:
Ama, musuek koloreak al dituzte?
Musuak?
Ba, musuak era eta kolore askotakoak dira
eta esan nahiaren arabera, kolorea aldatzen dute.
Musu batzuk txikiak, zaratatsuak eta oso dibertigarriak dira. Hauek gorri
disdiratsuak dira gereziak bezala, eta hauxe dio...
Beste batzutan, musuak laranja kolorekoak dira eta...
“Egunon, ohetik altsatzeko ordua...” Esaten digute.
Ezagutzen ditut....
Eta musu horiak, ba al dira musu horiak?
Bai, egun batzutan musuak beroak eta luzeak dira. Eguzkia bezain disdiratsuak.
Ho...
Ama, eta belarrietan , masailetan eta lepoan kilimak egiten dituztenak?
Zein kolorekoak dira?
Horiek berdeak dira. Musikar...
Ama, Pabloren begiak erdi itxita ikusterakoan ahotsaren tonua jaitsi zen:
Ba dira ere, musu luzeak, lasaiak eta bigun bigu...
Eta zenbait egunetan triste gaudenean, musuak misteriotsuak
eta lila kolorekoak dira. Lagungarriak eta lasaigarriak.
Hauek...
Pablo erdi lo eta esfortzu handi bat eginez begiak irekita mantentzeko, esan zuen:
Ama, musuak ostadarren kolorekoak dira.
Amak irripartsu begiratu zion eta kopetan musutxo bat eman zion.
Pablok, ordurako ia lo, galdetu zion berriro.
Eta hori am...
Orduntxe amak hitz batzuk xuxurlatu zizkion belarrira.
Hori maitia, elurra bezain txuria den musu bat izan da.
Horrekin, z...
Eta kolore txuria noiz sortu zen, ba al dakizue?
Ostadarreko kolore guztiak elkar musu bat eman zutenean.
Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)
Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)
Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

1,723 views

Published on

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

  1. 1. Gaueko bederatziak jota ziren eta egunero bezala, Pablo bere amaren ohera joan eta bere ondoan gelditu zen. Zenbat gustatzen zitzaion une hura! Amaren ondoko goxotasuna, berotasuna, maitasuna...
  2. 2. Bere ipuina hartu, amari zeharka begiratu eta bapatean galdetu zion: Ama, musuek koloreak al dituzte?
  3. 3. Musuak? Ba, musuak era eta kolore askotakoak dira eta esan nahiaren arabera, kolorea aldatzen dute.
  4. 4. Musu batzuk txikiak, zaratatsuak eta oso dibertigarriak dira. Hauek gorri disdiratsuak dira gereziak bezala, eta hauxe diote: “zure alaitasunagatik maite zaitut” A! Belarritakoen modura zintzilikatzen ditugun bolatxo gorriak? Bai horixe!
  5. 5. Beste batzutan, musuak laranja kolorekoak dira eta... “Egunon, ohetik altsatzeko ordua...” Esaten digute. Ezagutzen ditut. Goizero ematen dizkidazunak dira, baietz! Bai horixe!
  6. 6. Eta musu horiak, ba al dira musu horiak? Bai, egun batzutan musuak beroak eta luzeak dira. Eguzkia bezain disdiratsuak. Horiek dira horiak eta hauxe diote: “Zure ondoan egotea asko gustatzen zait.” Bai, eta musuekin batera besarkadak etortzen dira. Horiek gustukoak ditut.
  7. 7. Ama, eta belarrietan , masailetan eta lepoan kilimak egiten dituztenak? Zein kolorekoak dira? Horiek berdeak dira. Musikarekin batera dantza egiten dutenak. Gure zelaiak eta basoen kolorekoak. Musu hauek bizitzarekin maitemindurik daude eta Euskal Herriko haurrak hazten ikustea gustatzen zaie.
  8. 8. Ama, Pabloren begiak erdi itxita ikusterakoan ahotsaren tonua jaitsi zen: Ba dira ere, musu luzeak, lasaiak eta bigun bigunak. Hauek, urdin lehunak dira zerua bezala. Maitasuna, sakona, mugaezina eta bukaezina dela esaten dute. Eta maitasuna ilargiraino heldu al daitezke? Bai horixe!
  9. 9. Eta zenbait egunetan triste gaudenean, musuak misteriotsuak eta lila kolorekoak dira. Lagungarriak eta lasaigarriak. Hauek horrela diote: “Lasai, ez kezkatu, betirako zure ondoan egongo naiz eta.”
  10. 10. Pablo erdi lo eta esfortzu handi bat eginez begiak irekita mantentzeko, esan zuen: Ama, musuak ostadarren kolorekoak dira.
  11. 11. Amak irripartsu begiratu zion eta kopetan musutxo bat eman zion. Pablok, ordurako ia lo, galdetu zion berriro. Eta hori ama? Zein kolorekoa izan da?
  12. 12. Orduntxe amak hitz batzuk xuxurlatu zizkion belarrira. Hori maitia, elurra bezain txuria den musu bat izan da. Horrekin, zure ondoan sentitzen dudan pakea, lasaitasuna eta isiltasuna adierazi nahi izan dizut. Gabon seme.
  13. 13. Eta kolore txuria noiz sortu zen, ba al dakizue?
  14. 14. Ostadarreko kolore guztiak elkar musu bat eman zutenean.

×