Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala17. zenbakia Data 2003-01-28 1432 orria7 UDAL ADMINISTRAZIOALEGAZPIKO UDALAUdal liburutegiare...
2.ºSarrera herritar guztiei irekia izan behar du. Liburutegiko arduradunak edo ordezkoak,printzio honi mugak jarri diezaio...
Haur eta Gazte, Hemeroteka eta Gela Orokorrean dauden fondoak, kontsultarakoeskuragarriak dira.8. artikulua.Herriko fondoa...
—Herriko Bilduma osatzen duten fondoak.BIGARREN SAILA. Bazkideak eta mailegatzaileak:13. artikulua.Mailegu zerbitzua, herr...
21. artikulua.Liburutegiko zuzendaritzak, mailegutik kanpo dauden obrak edo aurreikusitakoa bainomailegu epe laburragoak e...
30. artikulua.Herri erakundeek (eskolak, erakunde kulturalak, etab.) edo pertsona taldeek, mailegukolektiboak egin ahal iz...
38. artikulua.Mailegatutako dokumentua behar bezala paketatua itzuliko da eta sor daitezken gastuak,eskatzaileak ordaindu ...
5. KAPITULUAFONDOEN DOHAINTZA47. artikulua.1.ºBere ondasunen jabe den edonork egin dezake fondoen dohaintza.2.ºLiburutegia...
AZKEN XEDAPENAKLehen xedapena.Liburutegiko bazkide izateak arau hauen onarpena dakar berekin.Bigarren xedapena.Arau haueta...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

17. zenbakia data 2003 01-28 1432 aldizkariaren orria

126 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
126
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
7
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

17. zenbakia data 2003 01-28 1432 aldizkariaren orria

  1. 1. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala17. zenbakia Data 2003-01-28 1432 orria7 UDAL ADMINISTRAZIOALEGAZPIKO UDALAUdal liburutegiaren araudia. Behin betiko onespena.LEGAZPIKO UDALAIragarkiaLegazpiko Udal Korporazioaren Osoko Bilkurak, joan den 2002ko azaroaren 20an egin zuenohiko bileran, hasierako onespena eman zion Udal Liburutegia arautuko duen Ordenantzari.Jendeaurreko informazio-epea amaiturik eta alegazioak aurkeztu ez direla ikusi ondoren,aipatu Ordenantzak behin betiko onespena jasoko duela ulertuko da, beraz argitaratzeariekingo zaio.Legazpi, 2003ko urtarrilaren 15a.—Alkatea.(113) (659)Legazpiko Udal Liburutegi Publikoko Araudia.SARRERALEGAZPIKO UDAL LIBURUTEGIKO SARRERA ETA ERABILPENAREN ARAUAKLegazpiko Udal Liburutegiak, liburutegi publikoa den einean, aisialdi, informazio, kultura etaheziketa beharrak betetzeko tresnak eskuragarri jarri behar ditu herritarrei, eta bertoko kultura,irakurketaren suspertzea eta informazioa lortzea bermatuko duen erakunde izan.Arau hauek, helburu hauek bete eta errazteko idatzi dira eta hainbat kapitulu, sail etaartikulutan banatu dira. Arau hauek idazteko, estatu eta autonomi mailan gai honi buruzkolegedia eta baita hainbat eremu administratiboko liburutegi publikoetan ezartzen diren barnearaudiak kontutan izan dira.1. KAPITULUALIBURUTEGIAN SARRERA1go artikulua.1.ºUneskoren (Manifiesto de la Unesco sobre Biblioteca Pública. 1994) gomendioak jarraituz,Liburutegi Publikoa doaneko zerbitzu bat izan behar du.
  2. 2. 2.ºSarrera herritar guztiei irekia izan behar du. Liburutegiko arduradunak edo ordezkoak,printzio honi mugak jarri diezaioke, iskanbilak eta algarak sortzen duen edonorri.2. artikulua.7 urte baino gutxiagoko haurrak, heldu batez lagunduta egon behar dute. Liburutegiak ez duhaur hauen ardura beregain hartuko.3. artikulua.Telefono mugikorrak amatatu beharko dira liburutegian sartzeko.4. artikulua.Liburutegia ez da arduratuko, erabiltzaileen ondasun eta hauek bertan utzitako objetuez.5. artikulua.Liburutegiko gune ezberdinen arteko armonia eta konbibentzia errazteko, komenigarria daiskanbilarik eta algararik ez sortzea eta jarrera zuzena mantentzea.Beraz debekatua dago:—Jatea, edatea, erretzea edo irakurlearen atentzioa gogaitu dezaketen bestelako ekintzak.—Liburu, aldizkari edo bestelako dokumentuetan idatzi edo zirriborroak egitea.—Liburutegiko ondasun higigarri edo higiezinak hondatzea edo kaltetzea.—Irakurketa edo ikasketa postutik aldentzea hogeita hamar minutu baino gehiago. Denborahori pasa eta gero, edozein irakurlek okupatu ahal izango du aipatutako postua.—Irakurketa postuak erreserbatzea.—Telefono mugikorra erabiltzea.—Irakurketa guneetan isiltasuna ez mantentzea.2. KAPITULUAFONDOEN KONTSULTA6. artikulua.Pertsona guztiek dute eskubidea liburutegiko fondoak eskuratu eta kontsultatzeko. Salbuespengisa, ez dira eskuragarri izango horretarako propio adierazten direnak.7. artikulua.
  3. 3. Haur eta Gazte, Hemeroteka eta Gela Orokorrean dauden fondoak, kontsultarakoeskuragarriak dira.8. artikulua.Herriko fondoa eta Hemerotekako ale erretiratuak kontsultatzeko, irakurleak bazkide txartelaentregatu beharko du liburutegian eta horretarako prestatuta dagoen kontsulta imprimakiabete.9. artikulua.1.ºInformatika zerbitzua eskeiniko da 18 urtetik aurrerakoentzako eta gazteagoak gurasoenbaimena ekarri beharko dute zerbitzu hau erabili ahal izateko. Ordenagailua erabiltzeko, kuotabat ordaindu beharko da eta zerbitzuaren iraupena ordubetekoa izango da, pertsonako etaorduko.2.ºInformatika zerbitzua, Legazpiko herritarrei liburutegiak eskeintzen dion informazioeskuratzeko zerbitzu bat da. Bere erabilpena beraz, informazioa eskuratzeko eta eskolakolanak egiteko mugatzen da. Ezin da, aipatutakoak ez diren bestelako erabilpenik egin.3.ºEzin da kanpotik disketerik ekarri ezta ordenagailuko disko gogorrean lanik gorde.Liburutegiak ez du gordetako lanen ardura beregain hartuko. Liburutegiak, aurrezordaindurik, eskatzen duen erabiltzaileari disketeak eskeini ahal izango dio Ordenagailubakoitza, pertsona bakar batek eta isiltasun osoan erabili ahal izango du.3. KAPITULUAMAILEGUA10. artikulua.Mailegu zerbitzuak denbora mugatu baterako, irakurleei hainbat dokumentu liburutegitikateratzeko aukera ematen dio, ondoren adierazten diren baldintzak eta ezaugarriak kontutanhartuta:LEHENENGO SAILA. Zer mailegatu daiteke11. artikulua.Liburutegia osatzen duten materiale guztiak dira mailegagarriak. Hauek izan ezik:—Erreferentzi obrak edo kontsulta maiztasun handia dituztenak.—Agortutako obra moderno eta ordezkaezinak zein bakarrak diren dokumentuak.—Materiale bereziak: Mapak, argazkiak, grabatuak, etab.12. artikulua.Mailegu mugatua dute:
  4. 4. —Herriko Bilduma osatzen duten fondoak.BIGARREN SAILA. Bazkideak eta mailegatzaileak:13. artikulua.Mailegu zerbitzua, herritar guztiei irekia den doaneko zerbitzua da. Baldintza bakarra,liburutegiko bazkide txartela eskuratzea da, zeinekin bazkide izaera lortzen da.(Mailegatzailea, liburutegiko fondoak mailegatzen dituen pertsona da).14. artikulua.Liburutegiko bazkide txartela pertsonalki eskatu beharko da, horretarako prestatuta daudenbazkide imprimakiak betez. Imprimakian honako datuak jaso ahal izango dira: Izena,helbidea, telefonoa, NAN edo pasaporte zenbakia eta jaiotze data.15. artikulua.Bazkide txartela, transferiezina eta pertsonala da.16. artikulua.Bazkide txartelaren galerak, 3 eurotako isuna ordaintzea dakar.17. artikulua.Bazkideak liburutegiari jakinarazi beharko dio helbide aldaketak.18. artikulua.Bazkide txartelaren jabea, maileguan eramaten dituen dokumentuen erantzule da.HIRUGARREN SAILA. Mailegu motak19. artikulua.Mailegu motak:A. Mailegu pertsonala.B. Mailegu kolektiboa.C. Mailegu interbibliotekarioa.A. Mailegu pertsonala20. artikulua.Bazkideek, 2 liburu, 2 aldizkari eta 2 ikus-entzunezko dokumentu eraman ahal izango dumaileguan.
  5. 5. 21. artikulua.Liburutegiko zuzendaritzak, mailegutik kanpo dauden obrak edo aurreikusitakoa bainomailegu epe laburragoak edo luzeagoak ezarri ditzazke, zerbitzuaren beharren arabera.22. artikulua.Maileguaren iraupena 20 egunekoa da liburuentzat eta 7 egun ikus-entzunezko dokumentu(kaseteak, CD, bideoak, DVD, CD-ROM) eta aldizkarientzat. Mailegu guztiak berriztatudaitezke, dokumentuak duen mailegu-epe berarekin.23. artikulua.Maileguen luzapena pertsonalki edo telefonoz eska daiteke, bazkide zenbakia etadokumentuaren barra kodea adieraziz.24. artikulua.Mailegu bat duen bazkideak, mailegatutako dokumentua zaindu beharko du eta dagokionepean bueltatu. Mailegua egin aurretik dokumentuetan erreparatuko edozelako kalteakliburutegiko langileei adierazi beharko dio.25. artikulua.Bazkideak maileguan eramandako dokumentua galdu ezkero, galdutako dokumentuarenezaugarri berak dituen beste batez ordezkatu beharko du.26. artikulua.Bazkideek mailegatutako dokumentuen erreserbak egin ditzazkete. Dokumentu berarierreserba bat baino gehiago egin ezkero, eskaera daten araberako segida jarraituko da.Bazkideari jakinarazi eta 7 egunetara baliogabetzen da erreserba bat.27. artikulua.Mailegua epean bueltatzen ez duen bazkideari, atzerapenaren jakinarazpen bat luzatuko zaioeta mailegu zerbitzutik at mantenduko da, dokumentua itzuli bitartean.28. artikulua.Mailegua epean bueltatzen ez duen bazkideari, atzerapenaren arabera zigortuko zaio, alegia,ezin izango du mailegu zerbitzua erabili denboraldi batean. Denboraldi hori, itzulpena egitekoatzeratu den periodo bera izango da.29. artikulua.Araudi hauek betetzen ez dituzten bazkideei, liburutegiak behin betiko edo aldi baterakomailegu zerbitzuaren erabilpena mugatu diezaiekeB. Mailegu kolektiboa
  6. 6. 30. artikulua.Herri erakundeek (eskolak, erakunde kulturalak, etab.) edo pertsona taldeek, mailegukolektiboak egin ahal izango dute. Betebehar hauek izango dituzte:—Mailegatu zaizkien liburu multzoak, aurreikusitako epean bere kontura jaso eta bueltatzea.—Erakunde bakoitzak maileguaren arduradun bat izendatzea.—Maileguarentzako arauak bete eta behar diren datu estatistikoak ematea.—Mailegatutako dokumentuen galeren eta kalteen erantzunkizuna bere gain hartzea.C. Mailegu interbibliotekarioa31. artikulua.Mailegu interbibliotekarioari esker, irakurleak nahi duen dokumentua kontsulta ahal izangodu, dagoen estatuko liburutegian dagoela, estatu mailako liburutegien arteko fondoen trukeeiesker.32. artikulua.Mailegu interbibliotekariotik kanpo geratzen dira: Aldizkako argitalpenak eta egunkariak,erreferentzi obrak, materiale bereziak, liburuak ez direnak eta dokumentuen kontserbaziokaltetu ditzazketen maileguak.33. artikulua.Mailegu eskaera egiteko, edozein inprimaki erabili ahal izango da, hartarako propioprestatutako inprimakiak nahiago baldin badira ere. Eskaera hori, beste medio hauen bitartezjaso edo bidali daiteke ere: Posta, posta elektronikoa, telefonoa eta faxa.34. artikulua.Mailegu interbibliotekarioaren iraupena, dokumentua jaso eta hilabete batekoa da.35. artikulua.Mailegatutako dokumentuaren zaintze egokia, liburutegi eskatzailearen ardura izango da.36. artikulua.Mailegatutako dokumentuan kalteak edo galerak zigortuak izango dira eta galdutakodokumentua birjartzea behartuko da.37. artikulua.Mailegatutako dokumentua ezin izango da liburutegitik atera eta ez da inongo euskarritanerreproduzitu ahal izango.
  7. 7. 38. artikulua.Mailegatutako dokumentua behar bezala paketatua itzuliko da eta sor daitezken gastuak,eskatzaileak ordaindu beharko ditu.4. KAPITULUAREPROGRAFIA39. artikulua.Dokumentuen kopia egitea erraztuko du liburutegiak, baldin eta kopiak egiteari buruzkoindarrean dagoen legedia errespetatzen bada eta dokumentuetan kalterik sortzen ez bada.Kopien gastua, eskatzaileak beregain hartuko beharko ditu.40. artikulua.Liburutegian dagoen fotokopiagailuan egiten diren kopiak, ikerketa, heziketa eta ikasketahelburuekin baino ezin izango dira egin.41. artikulua.Irakurleak bere kasa egin ahal izango ditu kopiak, baina inola ere ezingo du erreproduzitutakoobraren %20-a (Centro Españo de Derechos Reprográficos (CEDRO)) gainditu.42. artikulua.Jabetza Intelektual legeak babestutako idazleen eskubideen aurka egindako kopien erabilerenardura, ez du beregain hartuko liburutegiak.43. artikulua.Liburutegi honetako fondoen kopiak egin nahi baldin badira ondoren argitaratzekohelburuarekin, jarraian adierazten diren artikuluen baldintzatara atxiki beharko dira.44. artikulua.Liburutegi honetako fondoetako edozein testu edo ilustrazio argitaratu nahi duenak,liburutegiko arduradunari eskatu beharko dio espresuki baimena.45. artikulua.Liburutegi honetako fondoen erabateko edo zatikako erreprodukzioak jasoten dituztenargitalpenentan, berauen jatorria adierazi beharko da.46. artikulua.Liburutegi honetako fondoen erreprodukzioak erabiltzen dituzten argitalpenen kopia bat emanbeharko da liburutegira.
  8. 8. 5. KAPITULUAFONDOEN DOHAINTZA47. artikulua.1.ºBere ondasunen jabe den edonork egin dezake fondoen dohaintza.2.ºLiburutegiak, edozein pertsona fisiko zein pertsona juridikoren bitartez, jaso ditzakefondoak dohaintzan.48. artikulua.Liburutegiko zuzendaritzak ebaluatuko ditu dohaintzan eskeintzen diren dokumentuak.Horretarako kontutan izango da, jasotako dokumentuen gaurkotasuna, iraunaldia eta baliopatrimoniala eta erabakiko da zein den hauentzat erabilera aproposena.49. artikulua.1.ºDohaintza onargarria eta eraginkorra izango da, emaileak liburutegiaren onarpenaezagutzen duen momentutik.2.ºDohaintzak ez du emailea behartzen ez eta ondorioak ekartzen onarpenetik aurrera baino.50. artikulua.Dohaintza ezin izango da gauzatu, emailea adingabekoa denean, behar bezala baimendua ezdagoenean edo legez ezindua denean.51. artikulua.Dohaintzaren onarpena, Alkateari edo Plenoari dagokio, Toki-Jaurpidearen legearen arabera.52. artikulua.Fondoen dohaintza ahoz zein idatziz egin ahal izango da.53. artikulua.Dohaintza fondoak eman ondoren, liburutegiak dagokion ordainagiria luzatu beharko du halaeskatzen duten emaileei edo berak baimendutako pertsonari.6. KAPITULUAORDUTEGIA54. artikulua.Liburutegiko ordutegia, astelehenetik ostiralera goizeko hamaiketatik ordubatera etaarratsaledez lauretatik zortziretara izango da.
  9. 9. AZKEN XEDAPENAKLehen xedapena.Liburutegiko bazkide izateak arau hauen onarpena dakar berekin.Bigarren xedapena.Arau hauetan jasotzen ez diren bestelako kasuetan, zuzendaritzako arduradunak erabakiko dubidezkoena, kontutan izanda horretarako indarrean dagoen legedia eta zerbitzuaren onura.Hirugarren xedapena.Zerbitzuaren arduradunak, araudi honek jasotzen ez dituen supuestoetan, gai honi buruzdauden goi-mailako arauak ezarri ditzake lehenen osagarri.

×