Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
KARMELE ANDEREÑOA
Bere izena Karmele zen. 5. mailan irakasle zela, egunero lehen klasea ikasleei gezur bat esanez hasten zuen. Irakasle gehi...
Eskola hartan beharrezkoa zen ume bakoitzaren historiala errebisatzea. Josurena azkenerako utzi zuen. Bere expedientea err...
Karmelek aurreko urtetik begiztatu zuen Josu, eta antzemana zuen ez zuela oso ondo jolasten beste umeekin, bere arropa gut...
2. mailakoak idatzia zuen: “ Josu ikasle ezin hobea da, bere lankideekin oso ondo konpontzen da, baina antzematen da bere ...
4. mailakoak: “Josu atzeratuta dago bere ikaskideekiko eta ez du interes handirik erakusten eskolan. Ez ditu lagun asko et...
Karmeleri beldurra eman zion pakete hori besteen aurrean irikitzeak. Ume batzuk barrez hasi ziren paketearen barruan eskum...
“ Karmele, gaurko egunez nire amak usaintzen zuen bezala usaintzen duzu.” Umea joan eta gero ordubetez gutxienez negarrez ...
Berarekin lanean hasi bezain laister, Josu berpizten hasi zen. Zenbat eta laguntza gehiago ematen zion, orduan eta hobeto ...
Urte bat beranduago notatxo bat aurkitu zuen bere ate azpian, Josurena, esanez bera izan zela inoiz izan zuen maistrarik o...
4 urte beranduago, beste gutun bat jaso zuen, zeinetan zioen, gauzak gogor joan arren, eskolan jarraitu zuela eta emaitza ...
Bere aita 2 urte lehenago hil zela zioen, eta Karmeleri galdetzen zion ea gustatuko litzaiokeen bere ezkontzan normalean s...
Karmelek, begietan  malkoak zituela, esan zion: “ Josu, gaizki ari zara, zu izan zinen niri erakutsi zidana nik gauzak hob...
<ul><li>Gogora ezazu edonora joanda, edozer eginda ere, norbaiten sentimenduak ukitu/aldatzeko aukera izango duzula. </li>...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Karmele andereñoa

1,928 views

Published on

"EMOZIONALKI KONPETENTEA DEN IRAKASLEA”

Irakaslegoarekin behin taldeak antolatu ondoren honako jarduera hau izan zen egin genuen lehenengoetariko bat.
Jarduera polita eta sakona izan zen.
Jardueraren helburua:
• Karmele andereñoa” ipuina ardatzat harturik irakaslegoaren papera eta perfilaz hausnartzea.
Jardueraren garapena:
• Lehenik “Karmele andereñoa” ipuina irakurri genuen.
• Ondoren irakasle bakoitzak bere lan pertsonala egin zuen honako galdera hauek erantzun zituelarik:

o Zer sentitu dut ipuina irakurtzerakoan?
o “Karmele andereñoarekin” identifikaturik sentitu naiz?
o Zein izan da emozionalki “Karmele andereñoak” egin duen ibilbidea?
o Gaur egungo irakaslea nolakoa izan beharko litzateke?. Zeintzuk trebetasun Emozional izan beharko lituzke?
o …..
• Hurrengo pausoa lauko taldeak egin eta elkarrekin biltzea izan zen, bertan irakasle bakoitzak atera zituen ondorioak besteekin elkarbanatu zituen.
• Azkenik, talde bakoitzak ateratako irakasle perfilaren berri eman zion talde osoari eta talde osoaren artean “Emozionalki adimentsua” den irakasle perfila atera zuen.
Jarduera honek 2.zati bat ere izan zuen:
Zehaztu beharrekoa da jarduera hau egin genuenean, irakaslegoa oraindik formakuntza jasotze prozesuan zegoela.
Irakaslegoari beste hausnarketa mota bat egitea proposatu zitzaion:
• Ateratako irakasle perfila aterarik, zeintzu ahulezi ditu guratariko bakoitzak, zertan hobetu dezakegu…….?
Benetan jarduera polita , sakona baina guztiz baliagarria, jarduera honak Lehen konpetentzia Emozionalean sakontzen lagundu zigun: “Kontzientzia Emozionala konpetentzia”
LASKORAN IKASTOLA

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Karmele andereñoa

  1. 1. KARMELE ANDEREÑOA
  2. 2. Bere izena Karmele zen. 5. mailan irakasle zela, egunero lehen klasea ikasleei gezur bat esanez hasten zuen. Irakasle gehienek bezala, bere ikasleei begiratu eta esaten zien guztiak berdin maite zituela. Baina hau ez zen hala, lehen ilaran Josu izeneko mutiko bat zegoelako bere eserlekuan botata.
  3. 3. Eskola hartan beharrezkoa zen ume bakoitzaren historiala errebisatzea. Josurena azkenerako utzi zuen. Bere expedientea errebisatzean ezusteko ederra hartu zuen. Lehenengo mailako irakasleak idatzia zuen: “ Josu ume paregabea da, pareko irrifarrik ez duena. Bere lana modu garbi batean egiten du, eta edukazio onekoa da… plazer bat da ondoan izatea.”
  4. 4. Karmelek aurreko urtetik begiztatu zuen Josu, eta antzemana zuen ez zuela oso ondo jolasten beste umeekin, bere arropa gutxi zaindua zegoela eta bainu on baten beharrean zegoela beti. Josu desatsegina izaten hasia zen. Momentu bat iritsi zen noiz andereñoak gustora jartzen zizkion Josuri ariketetan X eta 0ak.
  5. 5. 2. mailakoak idatzia zuen: “ Josu ikasle ezin hobea da, bere lankideekin oso ondo konpontzen da, baina antzematen da bere amarengatik kezkaturik dagoela, gaixotasun sendaezin bat duelako, eta bere etxeko giroak oso zaila izan behar duelako.” 3. mailakoak: “Bere ama hil da, oso gogorra izan da berarentzat. Esfortzu handiak egiten ari dela ikusten zaio, baina bere aitak ez du interes handirik erakusten eta bere etxeko giroak kalte egingo dio neurriak hartzen ez badira.”
  6. 6. 4. mailakoak: “Josu atzeratuta dago bere ikaskideekiko eta ez du interes handirik erakusten eskolan. Ez ditu lagun asko eta batzuetan gelan lo hartzen du.” Orduan konturatu zen Karmele arazoaz zen eta triste jarri zen. Gabonetan ikasleak opariak eramaten hasi zirenean okerrago jarri zen, denak polit apainduta zeuden, Josurena izan ezik. Bere oparia gaizki bilduta zegoen, paper zahar batekin.
  7. 7. Karmeleri beldurra eman zion pakete hori besteen aurrean irikitzeak. Ume batzuk barrez hasi ziren paketearen barruan eskumuturreko zahar bat eta erabilitako perfume bat zeudela ikustean. Umeen isekak eten zituen eskumuturrekoa zein polita zen esatean, jantzi eta perfume pixkat botatzen zuen bitartean. Josu egun hartan klase amaieran denbora gehiago geratu zen, hauxe esateko nahikoa:
  8. 8. “ Karmele, gaurko egunez nire amak usaintzen zuen bezala usaintzen duzu.” Umea joan eta gero ordubetez gutxienez negarrez aritu zen. Egun hartatik aurrera, umeei matematika, irakurtzen eta idazten erakusteari utzi zion. Horren ordez umeak hezitzen hasi zen. Karmelek atentzio berezia jarri zuen Josurengan.
  9. 9. Berarekin lanean hasi bezain laister, Josu berpizten hasi zen. Zenbat eta laguntza gehiago ematen zion, orduan eta hobeto erantzuten zuen berak. Ziklo eskolarraren amaierarako, Josu gelako umerik aurreratuenetarikoa izatera iritsi zen eta ikasle guztiak berdin maite zituen gezurraren gainetik bazekien Josu gehiago maite zuela.
  10. 10. Urte bat beranduago notatxo bat aurkitu zuen bere ate azpian, Josurena, esanez bera izan zela inoiz izan zuen maistrarik onena. 6 urte beranduago Josuren beste nota bat jaso zuen: batxilergoa amaitu zuela, bere gelako 3.ena izanez, eta berak jarraitzen zuela bere bizitzako irakaslerik onena izaten.
  11. 11. 4 urte beranduago, beste gutun bat jaso zuen, zeinetan zioen, gauzak gogor joan arren, eskolan jarraitu zuela eta emaitza altuekin medikuntza ikasketak amaitu zituela. Irakaslerik onena izaten jarraitzen zuela errepikatu zion, eta bere gogokoena.
  12. 12. Bere aita 2 urte lehenago hil zela zioen, eta Karmeleri galdetzen zion ea gustatuko litzaiokeen bere ezkontzan normalean senargaiaren amak betetzen duen tokia betetzea. Baietz esan zion. Bera eskumuturreko zaharra jantzita zuela eta perfumea botata joan zen, Josuri bere ama gogorarazten ziona, bere amarekin pasa zituen azken gabonetan erabili zuena. Besarkada handi bat eman zioten elkarri eta Josuk belarrira esan zion: “mila esker, Karmele, nigan sinisteagatik. Mila esker garrantzitsu sentiarazteagatik eta hobetu nezakeela erakusteagatik.”
  13. 13. Karmelek, begietan malkoak zituela, esan zion: “ Josu, gaizki ari zara, zu izan zinen niri erakutsi zidana nik gauzak hobeto egin nitzakeela.” “ Ez nekien ikasleak nola hezi zu ezagutu arte.”
  14. 14. <ul><li>Gogora ezazu edonora joanda, edozer eginda ere, norbaiten sentimenduak ukitu/aldatzeko aukera izango duzula. </li></ul><ul><li>Saia zaitez modu baikor batean egiten. </li></ul>

×