Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Enpresen konfiantza 2019ko 1. H

43 views

Published on

LABORAL Kutxaren ikerketa departamentuaren aurreikuspenak

Published in: Economy & Finance
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Enpresen konfiantza 2019ko 1. H

  1. 1. ENPRESEN konfiantza Ikerketa Departamentua – LABORAL Kutxa BANCA EMPRESAS 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
  2. 2. 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
  3. 3. 3 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 0 INGURUNEA LABORAL Kutxak Industria Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2019ko lehen hiruhilekorako dituzten aurreikuspenen berri izateko. Bada, ondorio interesgarriak eman ditu, aurreko hiruhilekoko balio berberak sumatu baitira. Jarraian, ondorio nagusien laburpen txikia eskainiko dizuegu. Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten aurreikuspenei dagokienez, % 58,8k uste du egoerak bere horretan jarraituko duela, eta % 13,9k hobetu egingo dela. Ikus daitekeenez, ikuspegi baikorra da nagusi, eta, geroago ikusiko dugunez, aztertutako gainerako aldagai guztietan ere islatzen da baikortasun hori. 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 13,9 % 58,8 % 27,3 Hobera egingo du. Berdin jarraituko dul. Okerrera egingo du.
  4. 4. 1 FAKTURAZIOA 4 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Enpresek fakturazioari buruz dituzten aurreikuspenak aldekoak dira, 2019ko lehen hiruhilekoari begira. Hala, % 52,7ren iritziz, fakturazioan ez da aldaketarik egongo, eta % 31ren ustez, hobera egingo du. Beraz, fakturazio txarragoa espero duten enpresak % 16,4 dira. 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 31,0 % 52,7 % 16,4 Hobera egingo du. Berdin jarraituko du. Okerrera egingo du.
  5. 5. 5 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 2 JARDUERA Aurreko adierazlearekin bat, eta 2019ko lehen hiruhilekoan espero den jardueraren bilakaeraren aurrean, % 60,6k uste du ez dela aldaketarik egongo, eta % 21,2k hobera egingo duela. Laginaren % 18,1ek baino ez du uste jarduerak okerrera egingo duela. 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 21,2 % 60,6 % 18,1 Hobera egingo du. Berdin jarraituko du. Okerrera egingo du.
  6. 6. 6 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Erantzunok ikusita, honako zalantza hau sortu zaigu: fakturazioa eta jarduera hobetuko dela uste dutenek gehiago saltzea ala garestiago saltzea espero dute? Emaitzek diote eskabideen bolumena hobetzeko aurreikuspen argia dagoela. Ondoren agertzen den irudian ikus daitekeenez, inkestari erantzun diotenen % 58k uste du bolumenean ez dela aldaketarik egongo, eta % 27,4k hobera egingo duela. Enpresen % 14,6k besterik ez du uste eskabideen bolumenak behera egingo duela. 3 ESKABIDEAK 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 27,4 % 58,0 % 14,6 Hobera egingo dute. Berdin jarraituko dute. Okerrera egingo dute.
  7. 7. 7. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 4 PREZIOAK Prezioei dagokienez, egonkor jarraituko dutela uste dute gehienek; izan ere, inkestagileen % 74,3k uste du prezioek bere horretan jarraituko dutela lehen hiruhilekoan. Gainerako enpresetatik, % 14,6k uste du prezioak handiagoak izango direla, eta gainerako % 11,1ak, berriz, txikiagoak izango direla. 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 14,6 % 74,3 % 11,1 Igo egingo dira. Berdin jarraituko dute. Jaitsi egingo dira.
  8. 8. 8. OR. ENPRESEN KONFIANTZA 5 ERRENTAGARRITASUNA Eragiketen errentagarritasunari buruzko aurreikuspenei erreparatuta, erantzunen % 68,6ren arabera ez da aldaketarik egongo; enpresen % 15,9k uste du handiagoa izango dela eta % 15,5ek errendimendu txikiagoa lortuko duela. 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 15,9 % 68,6 % 15,5 Handiagoa Berdina Txikiagoa
  9. 9. 9 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 6 INBERTSIOA Orain arte azterturiko datuen arabera, egoera nahiko positiboa da, eta, ondoren ikusiko dugunez, badirudi enpresek ahalmen produktiboa eta, ondorioz, langileen kopurua handitzeko asmoa dutela. Inbertsio-bolumenari dagokionez, enpresen % 71,7k uste du eutsi egingo diotela 2019ko lehen hiruhilekoan. % 17,3k, berriz, inbertsio-bolumenak gora egitea espero du. Horrenbestez, gainerako % 11,1ak uste du behera egingo duela . 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 17,3 % 71,7 % 11,1 Handitu egingo da. Berdin jarraituko du. Txikitu egingo da.
  10. 10. 7 ENPLEGUA 10. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Azkenik, enpresen % 76,5ek erantzun du enpleguan ez dutela aldaketarik espero; % 17,3k langile- taldea handitzeko itxaropena du eta % 6,2k guztiz kontrakoa (plantilla murriztu egingo duela).. 2019KO 1. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 17,3 % 76,5 % 6,2 Handitu egingo da Berdin jarraituko du. Txikitu egingo da.
  11. 11. 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK
  12. 12. 8 KONFIANTZA-INDIZEA ETA ESPORTAZIOEN BILAKAERA 12. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Aurreko adierazleak (inguruneari buruzko iritzia izan ezik) gehitu eta haztatzen baditugu, 54,2ko konfiantza- indizea lortuko dugu. Hau da, aurreko hiruhilekoan izandako balio berbera. Interpretazioa hauxe da: ekonomiaren bilakaeraren inguruan enpresek duten ikuspegia ez da aldatu, 2019ko lehen hiruhilekoari dagokionez. Gainera, indizearen balioa 50etik gora dagoenez, hedatze-eremuan gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin bat. Espainian, esaterako, 53,7ko datua lortu zen urrian, eta Eurogunean 52,4koa azaroan). 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK Amaitzeko, inkestako beste gai batzuetan izandako emaitzak aurkeztuko ditugu, aurretik azaldutako indizearekin zerikusirik ez dutenak. Azken urteko esportazioen bilakaerari dagokionez, inkestatuen % 60k uste du bere horretan jarraitu duela eta % 21,8k hobera egin duela. % 18,2ren iritzian, kanpoko salmentek txarrera egin dute. % 21,8 % 60,0 % 18,2 Hobera egin du. Berdin jarraitu du. Okerrera egin du.
  13. 13. 13. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Departamento de Estudios Azken urtean berrikuntzari edo I+Gko ekimenei bideraturiko salmenten ehunekoari dagokionez, inkestatuen % 75 balio minimoetan kokatzen da: % 0 eta % 1 artean. Bestalde, % 8,8k salmenten % 5 baino gehiago bideratzen du arlo horietara. 9 BERRIKUNTZA ETA I+G ALORREKO EKIMENAK 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK % 50,5 % 24,5 % 16,2 % 2,3 % 6,5 % 0 % 10 % 20 % 30 % 40 % 50 % 60 Ezer ez % 0- % 1 % 1- % 4,9 % 5- % 9,9 > % 10
  14. 14. 14. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 10 BEZEROEI KOBRATZEKO EPEAREN BILAKAERA Inkestari erantzun diotenen % 81,9rentzat, bezeroei kobratzeko epean ez da aldaketarik egon azken urte honetan, eta enpresen % 12,5en esanetan, epea luzatu egin da. Hala, enpresen % 5,6k soilik erantzun du kobratzeko epea laburtu egin dela. 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK % 12,5 % 81,9 % 5,6 Luzatu egin da. Berdin jarraitu du. Laburtu egin da.
  15. 15. 15. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Amaitzeko, inkestatuen % 75ek erantzun du bankuen finantzaketa eskuratzeko aukerak berdin jarraitu duela azken urtean. Gainerako enpresen artean, % 16,2k dio hobetu egin dela, eta % 8,8k lehen baino zailagoa dela finantzaketa lortzea. 11 BANKUEN FINANTZAKETA ESKURATZEKO ERRAZTASUNA 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK % 16,2 % 75,0 % 8,8 Hobera egin du. Berdin jarraitu du. Okerrera egin du.
  16. 16. 2018AN ADIERAZLEAK IZAN DUEN BILAKAERAREN LABURPEN-GRAFIKOA
  17. 17. 17. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Grafiko honetan, aztertu ditugun azken bi hiruhilekoetako aurreikuspenen adierazle partzialen eta osoen balioak ikus daitezke. 12 ENPRESEN AURREIKUSPENAK 2018AN ADIERAZLEAK IZAN DUEN BILAKAERAREN LABURPEN-GR Fakturazioa Jarduera Eskabideak Prezioak Errentagarritasu na Enplegua Inbertsioa 2018ko 4. hiruhilekoa 59.7 54.4 57.4 47.9 47.3 53.2 53 2019ko 1. hiruhilekoa 57.3 51.5 56.4 51.8 50.2 55.5 53.1 40.0 45.0 50.0 55.0 60.0 65.0 70.0 Enpresen aurreikuspenak 54,2 54,2
  18. 18. EKONOMIAREN DEZELERAZIOA
  19. 19. 19 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Ondorengo irudietan dezelerazioaren arrazoiak agertzen dira, gure enpresen laginaren arabera, baita dezelerazio hori atzeraldi bilakatzeko probabilitatea ere. Ikus daitekeenez, kausek jatorri politikoa dute eta atzeraldia gertatzeko probabilitatea, oraingoz, txikia da (% 50etik beherakoa), inkestari erantzun diotenen iritzian . 13 DEZELERAZIOA: ARRAZOIAK ETA ATZERALDIA IZATEKO PROBABILITATEA EKONOMIAREN DEZELERAZIOA % 0 % 10 % 20 % 30 % 40 % 50 % 60 Europako egoera politiko zaila Trump-en administrazioak bultzatutako gerrra komertziala Europako diru-politikaren norabide- aldaketa Lehengaien prezioak Dezelerazioaren arrazoiak % 0 % 10 % 20 % 30 % 40 % 50 % 30 baino gutxiago % 30 eta % 50 bitartean % 50 eta % 70 bitartean % 70 baino gehiago Atzeraldia gertatzeko probabilitatea
  20. 20. 20. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Fitxa teknikoa eta metodologia EAEko 400 enpresari egin zaie inkesta.

×