Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Enpresen Konfiantza: 2018ko 2. hiruhilekorako aurreikuspenak

48 views

Published on

LABORAL Kutxaren ikerketa departamentuaren aurreikuspenak: Enpresen Konfiantza: 2018ko 2. hiruhilekoa

Published in: Economy & Finance
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Enpresen Konfiantza: 2018ko 2. hiruhilekorako aurreikuspenak

  1. 1. ENPRESEN konfiantza Ikerketa Departamentua – LABORAL Kutxa BANCA EMPRESAS 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
  2. 2. 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENAK
  3. 3. 3 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 0 INGURUNEA LABORAL Kutxak Enpresen Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2018ko bigarren hiruhilekorako dituzten aurreikuspenen berri izateko. Bada, inkestak ondorio interesgarriak eman ditu, aurreko hiruhilekotik hobekuntza sumatu baita. Jarraian, ondorio nagusien laburpen txikia eskainiko dizuegu. Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten aurreikuspenen arabera, % 57,2k uste du egoerak bere horretan jarraituko duela, eta % 36,4k hobetu egingo dela. Beraz ikuspegi baikorra da nagusi, eta, geroago ikusiko dugunez, aztertutako gainerako aldagai guztietan ere islatzen da baikortasuna. 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 36,4 % 57,2 % 6,4 Hobera egingo du Berdin jarraituko du Okerrera egingo du
  4. 4. 1 FAKTURAZIOA 4. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA Enpresek fakturazioari buruz dituzten aurreikuspenak aldekoak dira, 2018ko bigarren hiruhilekoari begira. Hala, enpresen % 50,2ren iritziz, fakturazioan ez da aldaketarik egongo, eta % 42,4ren ustez, hobera egingo du. Beraz, fakturazio txarragoa aurreikusten duten enpresak % 7,4 baino ez dira. % 42,4 % 50,2 % 7,4 Hobera egingo du Berdin jarraituko du Okerrera egingo du
  5. 5. 5. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 2 JARDUERA Aurreko adierazlearekin bat, eta 2018ko bigarren hiruhilekoan aurreikusten den jardueraren bilakaeraren aurrean, % 55ek uste du ez dela aldaketarik egongo, eta % 38,8k hobera egingo duela. Laginaren % 6,1ek baino ez du uste jarduerak okerrera egingo duela. 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 38,8 % 55,0 % 6,1 Hobera egingo du Berdin jarraituko du Okerrera egingo du
  6. 6. 6. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Erantzunok ikusita, honako zalantza hau sortu zaigu: fakturazioa eta jarduera hobetuko dela uste dutenek gehiago saltzea ala garestiago saltzea espero dute? Emaitzek diote eskabideen bolumena hobetzeko aurreikuspen argia dagoela. Ondoren agertzen den irudian ikus daitekeenez, inkestari erantzun diotenen % 50,5ek uste du bolumenean ez dela aldaketarik egongo, eta % 42,1ek hobera egingo duela. Enpresen % 7,4k baizik ez du uste eskabideen bolumenak behera egingo duela. ESKABIDEAK 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 42,1 % 50,5 % 7,4 Hobera egingo dute Berdin jarraituko dute Okerrera egingo dute
  7. 7. 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA 7. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 4 PREZIOAK Prezioei dagokienez, ordea, egonkor jarraituko dutela uste dute gehienek; izan ere, elkarrizketatuen % 78k uste du prezioek berdin jarraituko dutela bigarren hiruhilekoan. Gainerako enpresetatik, % 13,6k uste du prezioak handiagoak izango direla, eta gainerako % 8,4k, berriz, txikiagoak izango direla. % 13,6 % 78,0 % 8,4 Igo egingo dira Berdin jarraituko dute Jaitsi egingo dira
  8. 8. 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA 8. OR. ENPRESEN KONFIANTZA 5 ERRENTAGARRITASUNA Eragiketen errentagarritasunari buruzko aurreikuspenei erreparatuta, erantzunen % 70,6ren arabera berdin jarraituko du; enpresen % 17,8k uste du handiagoa izango dela eta % 11,7k errendimendu txikiagoa lortuko duela. % 17,8 % 70,6 % 11,7 Handiagoa Berdina Txikiagoa
  9. 9. 9. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 6 INBERTSIOA Orain arte azterturiko datuen arabera, egoera nahiko positiboa da, eta, ondoren ikusiko dugun bezala, badirudi enpresek ahalmen produktiboa eta, ondorioz, langileen kopurua handitzeko asmoa dutela. Inbertsio-bolumenari dagokionez, enpresen % 73,1ek uste du eutsi egingo diola 2018ko bigarren hiruhilekoan, eta % 18,8k, berriz, inbertsio-bolumenak gora egitea aurreikusten du. Horrenbestez, gainerako % 8,1ak uste du behera egingo duela. 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 18,8 % 73,1 % 8,1 Handitu egingo da Berdin jarraituko du Txikitu egingo da
  10. 10. 7 ENPLEGUA 10 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Azkenik, enpresen % 70,9k erantzun du enpleguan ez dela aldaketarik izango, % 23,9k langile-taldea handitzeko aurreikuspena du eta % 5,2k guztiz kontrakoa, plantilla murriztu egingo duela. 2018KO 2. HIRUHILEKORAKO AURREIKUSPENA % 23,9 % 70,9 % 5,2 Gehitu egingo dira Berdin jarraituko dute Gutxitu egingo dira
  11. 11. 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK
  12. 12. 8 KONFIANTZA-INDIZEA ETA ESPORTAZIOEN BILAKAERA 12 . OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Aurreko adierazleak (inguruneari buruzko iritzia izan ezik) gehituta eta haztatuta, 61,7ko konfiantza-indizea atera zaigu. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta gorakada bat izan dela, orduko hartan 56,8ko balioa lortu baitzen. Interpretazioa hauxe da: enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2018ko bigarren hiruhilekoari begira. Gainera, indizearen balioa 50etik gora dagoenez, hedatze-eremuan gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin bat. Espainian, esaterako, 56,7ko datua lortu zen urtarrilean, eta Eurogunean 57,5ekoa otsailean. 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK Amaitzeko, inkestako beste gai batzuetan izandako emaitzak aurkeztuko ditugu, aurretik azaldutako indizearekin zerikusirik ez dutenak. Azken urteko esportazioen bilakaerari dagokionez, inkestatuen % 58,4k uste du bere horretan jarraitu duela eta % 22,1ek hobera egin duela. Aitzitik, % 19,5en iritzian, kanpoko salmentek txarrera egin dute. % 22,1 % 58,4 % 19,5 Hobera egin dute Berdin jarraitu dute Okerrera egin dute
  13. 13. 13. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Departamento de Estudios Azken urtean berrikuntzari edo I+Gko ekimenei bideraturiko salmenten ehunekoari dagokionez, inkestatuen % 68,7 balio minimoetan kokatzen da: % 0 eta % 0,5 artean, eta % 7,1eko kopuru interesgarri batek, berriz, % 5 baino gehiago bideratzen du arlo horretara. 9 BERRIKUNTZA ETA I+G ALORREKO EKIMENAK 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK % 68,7 % 10,4 % 3,4 % 3,0 % 4,4 % 3,0 % 7,1 0.0% 10.0% 20.0% 30.0% 40.0% 50.0% 60.0% 70.0% 80.0% % 0 - % 0,5 % 0,5 - % 1 % 1 - % 1,5 % 1,5 - % 2 % 2 - % 3 % 3 - % 5 > % 5
  14. 14. 14. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA 10 BEZEROEI KOBRATZEKO EPEAREN BILAKAERA Inkestari erantzun diotenen % 77,8rentzat, bezeroei kobratzeko epean ez da aldaketarik egon azken urte honetan, eta enpresen % 15,2ren esanetan, epea luzatu egin da . Hala, enpresen % 7,1ek soilik erantzun du kobratzeko epea laburtu egin dela. 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK % 15,2 % 77,8 % 7,1 Luzatu egin da Berdin jarraitu du Laburtu egin da
  15. 15. 15. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Amaitzeko, inkestatuen % 68,4k erantzun du bankuen finantzaketa eskuratzeko aukerak berdin jarraitu duela azken urtean. Gainerako enpresen artean, % 24,6k dio hobetu egin dela, eta % 7,1ek lehen baino zailagoa dela finantzaketa lortzea. 11 BANKUEN FINANTZAKETA ESKURATZEKO ERRAZTASUNA 2018KO BESTE ADIERAZLE BATZUK % 24,6 % 68,4 % 7,1 Hobera egin du Berdin jarraitu du Okerrera egin du
  16. 16. 2018AN ADIERAZLEAK IZAN DUEN BILAKAERAREN LABURPEN-GRAFIKOA
  17. 17. 17. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Grafiko honetan, aztertu ditugun azken bi hiruhilekoetako aurreikuspenen adierazle partzialen eta osoen balioak ikus daitezke. 12 ENPRESEN AURREIKUSPENAK ADIERAZLEAK 2018AN IZAN DUEN BILAKAERAREN LABURPEN-GR Fakturazioa Jarduera Eskabideak Prezioak Errentagarr itasuna Langileak Inbertsioa 2018ko 2. hiruhilekoa 67.5 66.3 67.3 52.6 53.1 59.4 55.3 2018ko 1. hiruhilekoa 60.1 56.9 59.4 51.6 51.9 56.6 56.6 40.0 45.0 50.0 55.0 60.0 65.0 70.0 Enpresen aurreikuspenak 56,8 61,7
  18. 18. 18. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Ondorengo grafikoan, Industriaren Balio Erantsi Gordinaren (BEG) portaeraren aurreikuspena ikus daiteke 2018rako, urtetik urterako balioetan. Labur esanda, sektorearen BEGa % 2,7koa izango dela aurreikusten da. 13 Industria-sektorearen portaera ADIERAZLEAK 2018AN IZAN DUEN BILAKAERAREN LABURPEN-GR 1.8 2.0 2.8 3.4 3.1 2.8 2.5 2.3 0.0 0.5 1.0 1.5 2.0 2.5 3.0 3.5 4.0 Mar-17 Jun-17 Sep-17 Dec-17 Mar-18 Jun-18 Sep-18 Dec-18 Industria-sektorearen Balio Erantsi Gordina: 2018ko bilakaeraren zenbatespena, urtetik urterako balioetan
  19. 19. 19. OR. ENPRESEN KONFIANTZA | ENPRESEN BANKA Fitxa teknikoa eta metodologia EAEko 400 enpresari egin zaie inkesta. Azterketa eta txostena: Lorem ipsum Landa-lana: Lorem ipsum

×