Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa

79 views

Published on

Antxon Narbaizak egindako iruzkina
Comentario de Antxon Narbaiza

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa

  1. 1. Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten” FAKIRRAREN AHOTSA Harkaitz Cano, Susa, 2018 Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2019-12-03
  2. 2. https://harkaitzcano.com/ Wikipedian https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Cano Literaturaren zubitegian https://zubitegia.armiarma.eus/?i=25
  3. 3. Ohiko Biografia ez den kontakizuna Nobela honetan Imanol Laurgain izeneko pertsona baten bizitza kontatzen da. Baina ez zaio inori burutik pasatzen nobelako Imanol hau beste hura ere badela. Izenburu bitxia duen kontaera honek denok ezagutu genuen Imanol Larzabalen kantariaren bizitza eta lanak nobelatzen ditu. Baina gaizki ulerturik gerta ez dadin, egileak berak liburuaren hastapeneko eskaintzan laburbiltzen digu zein espiriturekin ekiten dion eleberriari: Lurgain ez den Larzabali, fikziozko Imanol hau posible egiteagatik. Bi adierazpen bada, egilearen aldetik. Lehenengoa, baieztapena, fikziozko kontakizun baten aurrean gaudela, bigarrena, berriz, nolabaiteko esker onaren adierazpena, pertsonari pertsonaia sortzeko ematen duen baimenagatik. Adierazpen erretorikoa baina polita, zinez. Eta Imanol izeneko protagonista nagusi hori kantaria da lanbidez. Hori, horrela esanda, datu hotza baino ez da Euskal Herria eta bere kultura ezagutzen ez duen irakurlearentzat. Ostera, euskal herritarra den edozeinentzat Imanol ezaguna da. Bada, eleberri hau hezur eta haragizkoa izan zen abeslari donostiarraren biografia ote? Asko jota, hobeto aitortuko bagenu, biografia bat dela, egileak arestian aitortu digun legez. Izan ere, inon ez zaigu esaten gure hau berez Imanol Larzabal deitzen genuen gizon ezin ezagunagoaren biografia denik. Hain zuzen, egileak eskubide osoa du Imanol Laurgain izendatzen duen kantari baten bizitzaren gorabeherak kontatzeko. Gauzak horrela, izango da norbait egiazko Imanolen gertakari hau edo hura eleberrian ikusten ez duena edota pasarte zehatzen bat zabalago edo agian zehatzago esplikatuko lukeena. Alferrik gabiltza, nobela hau literatur lan bat izan dadin asmoa duen egileak Imanol Laurgain izeneko fikziozko pertsonaia papereratu baitigu. Aurreikuspen hauek ontzat jotzen baditugu irakur dezagun Fakirraren ahotsa eleberri hau bere egiazko neurribideetan: lot gakizkien irakurketak proposatzen dizkigun gertakariei. Epai dezagun irakurtzen duguna ez geure buru lokietan izan beharko lukeena. Horrela egin ezkero, gehiago gozatuko dugu, irakurketa entretenigarriagoa egingo zaigu, seguruenik. Fakirraren ahotsa 344 orrialde dituen eleberri honek zazpi kapitulu ditu. Beroietan barrena, biografia bati dagokion bezala, denboraren orratzen mugimenduan barrena, Imanol Lurgainen bizitzaz egingo dugu aurrera. Lehenengoa eta azken kapitulua, laburrenak nobelan, ñabardura eta zehaztasunen atalak ditugu.
  4. 4. Lehenengo atalean, bada, INTRO delakoan, nobelan zehar present izango dugun Jean Pharos musikari frantsesaren iritziak jasotzen dira. Hasiera-amaiera kutsua du kapitulu honek: bertan bere buruari idazlea deitzen dugun pertsona bat ikusten dugu Pharosengandik informazio eske. Imanol Lurgaini buruzko lana amaitu bide du eta ezusteko batekin datorkio aipaturiko Pharosi. Gero, azken kapituluan, itzuliko da berriro musikari frantsesa. Pharosek gaztetatik ezagutu zuen fakirra. Prest dago bada, bere musikaren iritziekin batera, idazleari Imanol zenaren berri emateko. Baina hark Imanolez asko dakiela uste arren, idazleak berritasun bat dakarkio, alegia, ba omen Capri c´est fini, Hervé Vilard-ek grabatu zuen kanta oso ezagunaren bertsio bat, Donostiako Antiguo auzoan, Imanol Lurgainek grabatua. Ba ote baina, egiazki aipaturiko kantaren Imanolen bertsiorik? Azken kapituluan ebatziko da galdekizun hau. Baina lehenengo atal hau gauza gehiago da. Egileak nahi izan du bertan “idazle” pertsonaiaren eta Pharosen arteko elkarrizketa, era dialektikoan aurkeztea. Bertan isuri dira arteari buruzko adierazpen mamitsu bezain interesgarri zenbait. Hastapenean badirudi Pharosek esan eta idazleak pasiboki jarraitzen diola, bere iritzietan arrazoia emango balio bezala. Adierazpen bitxiekin batera (esaterako, Europan hobeto zahartzen dira artistak Europa bera zaharragoa delako, edota kantari klase bi baino ez delako Pharosen iritziz, hots, hilak eta biziak!), abeslariek berekin daramaten pribilegioaz mintzo dira. Kantariak aktoreak baino hobeto gogoratuko dira, esaten da, Hain zuzen, etorkizunean, lanbidez aktore direnen fotografia gogoratuko da, baina, ostera, kantarien kasuan beraien ahotsa oroituko dugu, askoz ere inportanteagoa omen den gauza. BIZARDUNAK deitzen den kapituluan, aurreko atalean ez bezala, narrazioa zelanbait harrapatua dabil biografiatuaren bizitzaren hastapeneko zenbait ñabarduratan: Imanol Lurgain, “etxe apal bateko semea”z arituko dira. Dantza ikasten ari den mutil handi eta dorpe samarra. Haren gaztaroko beste zenbait datu ere ematen dira: musika eta borroka armatua: lehenbiziko kontzertu klandestinoak, bere lehen diskoa gaitzizen bat baliatuz, gazte izatearen sua. Ipar eta Hegoaldea, bietan ekintzaile. Bide iniziatiko hartan fakirra deitzen hasi zaizkion une hartan, gure biografiatuak espetxea ezagutuko du bederatzi hilabetez. Iparralderako lehenengo ihesa gertatuko zaio. Borroka urteak dira.
  5. 5. Hirugarren atalean, Imanol heldu baten presentzia egiaztatuko dugu: GERICAULTEN ZALDIAK1 deituriko kapituluan. Aurreko atalean jakin dugu Fakirra izango dela Imanolen ezizena eleberrian zehar. Oraingoan, bi gertakari zinez garrantzizkoak Imanolen bizitzan plazaratzen ditu narratzaileak. Bata, Arakis (Arakisen etxea, fakirraren babes eta aterpe, geroago fakirraren atsekabea eta maldan behera ekarriko duen adiskidetasuna) eta, maitasun kontuetan, Parisko deserrian ezagutuko duen Tatiana, jatorri errusiarreko emakume –esaten da– xarmanta. Gericault eta bere kuadroak erreferentzia, baina batez ere Paris eta Tatiana. Sentsibilitate handiko emakumea. Bere literatur aipamenek, bere savoir faire, besteak beste, Imanolen kultur ezagutza aberastuko dute. Parisko bizialdia aberasgarria gertatuko zaio Imanoli, musika eta kultura aldetik, batez ere. Kapitulu hau inflesio puntua izango da kontakizunean. Eta Franco diktadorearen heriotza gertatzen delarik (1975), musika eta borroka armatua (haren laguntza) uztartu zituen aldi baten amaiera gertatuko dela dirudi. Laugarren atala, NOMENKLATURA izenez bataiatu du narratzaileak. Eta oraingoan nahasiz doa garaia, nahasiz harremanak, nahasiz afektoak eta gaizki ikusiak. Agian, sortzaile garairik onena abeslariarentzat, carpe diem esateko, gazte sentitzen dira, eta, sortu, gozatu eta xahutu nahasian datozkie. Krabelin Komiken sasoia da. Baina, baita ere, mito zenbaiten erorialdia. Eki Alemaniara joango dira eta bertako bizi mota egiaztatuko dute. Bienbitartean Martuteneko ihes ospetsua gertatzen da. Imanol uhinaren goi muturrean dabil. Batzuek eta besteek, estimatu egiten dute. Eta, gertakari guztien gainetik, bi gertakari gailentzen dira Imanolen bizitzan; lehenengoa, Tatianarekin apurtu egingo duela. Nahiz eta emakumearen bertute eta goxotasuna goraipatzen den, gizonak ez du jakingo harreman hura sendotzen. Eta iragarpen hits bat datorkio Imanoli: “Tatianarekin gauzak ongi zihoazen, Tatiana utzi zuenez geroztik hasi ziren kontuak okertzen” (163). 1 Théodore Géricault (1791-1824) margolari frantses bat izan genuen. Erromantikoa, bere bizitza eta obra nahastu egingo dira, garaiko erromantiko askorengan bezala. Bere lanek ez dute inor indiferente uzten, tremendismorantzako joera badute ere. Zaldiak margotzea zuen, besteak beste, gogoko. Aitzindaria izan zen bere planteamenduetan. Bere obrarik entzutetsuena Marmokaren baltsa dugu. Egiaz gertatu zen naufragio baten drama margotzen du dramatismo handiz. Bizi bezala hil zen tuberkulosiak eta zalditik erorikoa izan ondoren.
  6. 6. Hartan honetan bostgarren atalera iritsiko gara. AUTOREVERSE deitzen du egileak, eta, kapituluan bertan adierazten denak jarriko gaitu datorren narrazioaren jitean: “gauza onek irautea nahi izan dugu”. Maite ditugun egoerak iraunaraztea. Ez gara ohartzen (…) erregai garela, eta hori, erregai izatea eta konbustioan egotea, ez dela irautearekin bateragarri”. Alegia, iraunkortasuna ez dela betirako gauza. 195-198 orrialdeek goi mailako idazle baten aurrean gaudela sinestarazten gaituzte. Giroa endekatzen hasi da. Imanolen kuadrillan bertan, adibidez, non bertako osagai bakoitzak betekizun zehatz bat duen, banandu egingo da zelanbait. Garai zailak dira. Teklas taldeko poeta da. Orain nonbait politikagintzan dabil, baina garaiak dakarren harremanen gogorraz bere ondoko hitzak dira. Haren erregua, hobeto esateko, Imanoli, ez dezala bere poemarik kanta. Imanolen makurtze españolistak ekarri bide du erabaki hori. Bekaintirok berriz, Imanolen diru-laguntzailea bere horretan darrai. Tamalez, arestian aipatu dugun endekatzea Imanol bera ere ukitzen du: kontzertuak ez zaizkio lehen bezain ongi ateratzen, Donibane Garazikoa adibide. Bor-bor dabil egoera soziala frankismo ondoko urteetan, politikagintza zabaltzen delarik, alderdi politikoak euren estrategiak finkatzen hasiko dira, beste horrenbeste sindikatuak; fakirrak salaketa jasoko du: adierazi dugun legez, españolistatzat jo izan zen joerara makurturik omen dabil, esaten da, gaztelaniaz kantatzen ausartu den euskal kantari bakanetakoa: aldekoak eta kontrakoak agertuko zaizkio. Bestalde, Europa aldera kantatzera joko du gure biografiatuak, ezaguna egin den seinale. Zenbait ikur, zenbait borrokarako erreferentzia deuseztatu egingo dira errealitate gordina ezagutzerakoan: Ekialdeko Alemaniaren argazki gogorra. Aurreko atalean aipatu dugun apurtze afektiboari beste gogorrago batek jarraitzen dio. Bigarren hau gertakari odoltsua dugu: Arakis delako emakume ETAko militante ohiaren hilketa, alegia, bere semetxoa aurrean duela. Gogoeta sakona egiten da narrazioan zehar gertakariaren eta, batez ere, haren ondorioak plazaratuz. Imanolen bizitza era guztietatik begiratuta, maldan behera zuzenean abiatu da: alderdi sentimentalean, Koro bere bigarren amorantea ere utzi egingo du, osasunaren esparruan arazoak hasiko zaizkio: edateari gogor ekingo dio eta, alderdi profesionalean, traidoretzat jotzen dutelarik, eragozpenak izango ditu Euskal Herrian kantagintzan jarraitzen. Zenbaitek ez du bakean utziko. Gauzak horrela, Madrileko abenturari ekingo dio: beste mundu bat, beste interes batzuk.
  7. 7. Bosgarren atalari TIMBUKTU izena jarri dio egileak. Protagonistak fisikoki erabat utziko du Euskal Herria. Berriro ere, eleberriaren hasieran bezala, agertu-desagertu ari den Jean Pharos musikaria entzungo dugu. Mediterraneoko argiek sentituko dituzte fakirraren azken hatsak. Bertako herri baten zenduko da Imanol Laurgain eleberriko protagonista. Heriotza tristea bere sorterritik urrun. Azkenik, CAPRI C´EST FINI ataltxoa dator. Iruzkin honen hasieran esan dugun bezala, atal hau lehenbiziko hari lotzen zaio. Eta berriro ere, liburuaren hastapenean bezala, Jean Pharos ageri da. Egileak “idazlea”ren figura plazaratzen du berari galdezka. Eta hastapen hartan legez, Hervé Vilardek kantatzen zuen Capri c´est fini kanta dute autu, eta, itxura denez, Imanolek grabatu zuen lehen kanta omen. Baina kantaren arrastorik ez. Bestalde, idazleak eleberriaren hasieran bageunde bezala, bere egitasmoaren nolakotasunak kontatzen dizkio Pharosi, bere asmoa, bere liburua: “kontatu nahi izan diotenarekin eta kontatu nahi ez diotenarekin egina” izango dela ziurtatuz. San Juan sua egiteko garaia da Euskal Herriko herri eta auzoetan, suarekin dena geratzen da erreta, desagertuta…Baina iruzkin honetan barrena, ikusi dugun bezala, abeslarien abantaila horixe da, alegia, desagertu ondoren ere, gure oroimenean geratzen dela haien ahotsa. Pintzelkadaka Interesgarria izan liteke protagonistaren izaera laburbiltzen duten haren tasunak (edo keriak) hona ekartzea. Imanol Lurgain, eleberrian barrena, nola ez, hainbat aldiz dator definitua. Besteak beste, izaera aldakorrekoa da, ordenarik gabeko pertsona, koldarra, egozentrikoa, infidela berez, baina lagunen lagun, hipersexual gonazalea, xahutzailea (gastatzailea) baina bihotz zabalekoa (Martutene), edarizalea, eta, beti ere, baikorra. Berak aitortuko du: “mundua da aldatu dena, fakirra leku berean dago beti (275). Laburbilduz, auto suntsiketa bilatzen duen pertsonaiatzat jotzen da pertsonaia nagusia. Harkaitz Canoren prosa Ez dugu Canoren literatur ibilbidea kontuan izanik, ezer berririk esango haren prosaren bikaintasuna azpimarratzen badugu2. Lasa eta Zabalaz idatzi zuen kontakizunean bezala (Twist), oraingo hau ere interes handiz irakurtzen da. 2 Euskararen ikuspegitik, euskarari zukua ateratzen badakiela erakusten digu Harkaitzek: gezikatu (San Sebastian santua), edota alderantzizkatu moduko aditzak darabiltza.
  8. 8. Dokumentazio lana, zineman zein musika munduan, zabala izan da: musikariak, batez ere Frantziako rive gauche-koak izan zirenen ikonoena, nabarmenduko genuke; halaber, azpimarratzekoa da hezur haragizko pertsonak nola tartekatzen dituen nobelan barrena, eleberriari sinesgarritasuna emanez, irakurle informatuak aise identifikatuko dituelarik. Harkaitz Canoren alde esan behar da, gaia berez euskaldunon arteko afera izanik ere, giza izaeraren arakatze handia dagoela bertan, hau da, tokian tokikotik unibertsaltasunean agertzen diren tasunak eta keriak ederki islatzen direla3. 1970 hamarkadan jaiotako idazle gazteen ordezkari seguruenik garrantzitsuena, Canok ederki menderatzen du bere ofizioa. 3 Izen kontuetaz dihardugula, adibidez, Gabriela deitzen du narratzaileak poeta baten emaztea. Badirudi Gabriel Celaya olerkari hernaniarraren Amparitxu emazteaz ari dela. Eta horrela beste hainbatetan.

×